2018/11/12

FEMINISKOAK


Hauxe aukeratu dudan esaldia kartela egiterako orduan, Mari Luz Esteban Galarzarena. Feminismoa, mugimendu kolektibo bat dela adierazten duelako eta erabat ados nagoelako! Bestalde, emakume mota asko aipatzen du, eta nire ustez emakume izateko modu asko daude, azken finean zer da emakume izatea?





                      Jone Arrazola Maiztegi: "Feminismoa da zure buruari desobedientzia deklaratzea" 

Gustoko dudalako esaldi hau eta Jonek egiten duen hausnarketa, hona hemen, Arrakala dokumentalaren zatitxo bat.


Iazko lanetatik aukeratu dudana, honako hau da, Gorettirena. Informazio ugari eta erabilgarria jorratu duelako, gustora irakurri dut eta bideoak ere oso egokiak!

Hezitzaile bazala jorratu beharreko bi gai "feminista"-ren inguruan nire gertukoei galdezka ibili eta gero, ondorioztatu dana da jendeari gehien kezkatzen dien bi gai izan direla errepikatuenak:

1.- Pertsona ororen berdintasuna, denen arteko ezberdintasunak onartuz.

2.- Eraso matxistak, hau da, bortxaketak, akosoak, irainak...

Bi puntu hauek dira gehien aipatu dizkidatenak, eta denek esan didate hezkuntzan gai hauek lantzea ezinbestekoa ikusten dutela gizartea eraldatu ahal izateko.




Nik, Kasilda Hernáez aukeratu dut, 1914an jaioa Zizurkilgo Fraisoro etxean. Donostian bizi izan zen eta oso gaztetatik emakumeen aldeko eta anarkismo mugimenduetan murgildu zen. Hemen, berari buruzko bideo labur bat:
https://vimeo.com/263754756
Resultado de imagen de kaxilda hernaez


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina