FEMINISMOA:
Gizartea analizatzeko begirada bat. Gizartea ikusteko eta
bizitzeko modu bat da. Ideologia batetik eratorria dana eta hainbat aldarrikapen koherenteen multzoa
da. Teoria feminista teoria kritiko bat da nun hainbat ikuspegi lantzen dituen.
Bizi garen gizarte sistema zalantzan jartzen du eta ikuspegi hegemonikoarekiko beste
ikuspegi kritiko bate maten du.
Betaurreko
Moreak, begirada more batetikan ikusteko aukera ematen diguna. Bere Jatorria mugimendu sozial bezala Ilustrazio garaian hasi zen eta zehazki iraultza
Frantsesan nun eskubide zibil eta politiko berriak eman zizkion “herritarrei”,
gizonei soilik. Emakumeak baztertuta gelditzean, beraien eskubideen alde
antolatu ziren. Hala ere, ordurarte norbanakoak borrokatu zuten beraien aldarrikapenen alde.
AURREKO EDIZIOETAKOA honako hau aukeratu dut, gaur egun Euskal Herrian azaltzen diren bi feminista neretzat oso garrantzitsuak direnak aipatzen dituelako.
GALDETEGIA:
Inguruko hezitzaileei galdetu diet zer nolako gaiak landu beharko ziren feminismotik eta ondorengoak izan dira erantzunak...
1)Determinismo biologikoa ezeztatzea, sexu/gnero bereizketa
egitea eta horien eraikuntza soziala dela azpimarratzea, gorputzen espektroa
oso zabala dela azaltzea, heteroarauarekiko haustura eta heterosexualitateaz
aparte homosexualitatea edo bisexuala izatea ere badagoela adibidez.
2)Sexualitatearen gaia lantzea. Normaltasun batean jartzeko
bidea delako eta ez tabu bat mantentzeko.3) Berdintasun eskubideak
4)Genero rolen ahustura
5) Emakumearen presentziaren garrantzia gizartean erakutsi.
6) Generoaren orokortasuna, sexu identitateak eta desira dibertsoak adieraziz.
Azkenik, hezitzaileetako batek komentatu ninduen bideoa jartzen dizuet:
EMAKUME FEMINISTA ESANGURATSUA:
MARGARET MEAD
1901n Filadelfian jaiotako antropologa ezaguna izan zen. Bi gizonen (Franz Boas eta Ruth
Benedic) ikasle oso ona izan zen eta antropologia Feministaren aitzindari nagusia kontsideratzen zaio gaur egun.
Genero kontzeptuaren hasierako zertzeladak eman zituen. Sexuaren eta izaeraren arteko ezberdintasunak aztertuz.
Egindako hainbat ekarpenen artean; rol sexualak eta izaera, nerabezaroa, haurtzaroa, aldaketa
kulturalak, etab.
Emaitza
apurtzaileak izan ziren bereak.
COMING OF AGE IN SAMOA
(1928)
Nerabezaroa, hezkuntza, kultura eta portaerak aztertu zituen. Sexualitatean zentratu zen batez ere gizonen eta emakumeen sexu jarduerak behatuz. Bertan, maitasun erromantikoaren arrastorik ez zuen aurkitu eta harremanak bideratu eta gestionatzekobeste modu bat zegoela behatu zuen.
Sexua taburik ez zen Samoan. Bertakoen eta Estatu Batuetako herritarren arteko ezberdintasunen inguruan hausnartu zuen.
Sexu izaerak eraikuntza kulturala dela ondorioztatu zuen eta aldakorrak direla tokiko egoeren arabera. Arau kulturalen garrantzia azpimarratu zuen eta honek sexua bizitzeko moduan duen eraginaren inguruan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina