2018/11/11

FEMINISMOAK

Feminismoek hainbat alor, pentsaera... barnebiltzen dituztenez, ez zait oso erraza iruditzen definizio zehatz bat ematea, baina korronteak korronte, feminista guztiok honakoan bat egiten dugula iruditzen zait:



Pasa den urteko Irati Gaztelurrutiaren Feminismoak izeneko posta interesgarria iruditu zait hainbat arrazoirengatik: alde batetik, bere amak behin eta berriro aipatu izan dizkion hitzekin hasten du posta. Hitz horiekin erabat identifikatuta sentitu naiz, txiki-txikia nintzenetik nire amaren (baita aitaren) diskurtsoa berbera izan baita. Bestalde, erabat ados nago garatu beharrekoak direla dioen bi gaiekin, askotan emakumeok* elkarri harriak jaurtika ibiltzen baikara. Eta, feminismoaren historia ikasgelan lantzeak duen garrantzia gizarteari ikusarazi behar diogula uste dut nik ere.

Nire inguruko jendeari jorratu beharreko bi gai feminista zein izango liratekeen galdetzean, erantzun ezberdin asko jaso ditut, baina denek bat egiten dute honakoetan:

1) Emakumeek* historikoki izan duten lekua onartu behar zaie hezkuntzan.
Ondorengo irudian, adibidez, zientzian historikoki berebiziko garrantzia izan duten emakumeak ditugu:



2) Hizkuntzetako irakaslea izanda, emakumeek* idatzitako liburuak proposatzea ikasleei (ia beti gizonezkoek idatziak proposatzen baitzaizkie, horrek dakarren guztiarekin). Gaia interesatuz gero, benetan interesgarria da Amaia Alvarezek 2005. urtean argitaratu zuen artikulua.

Nik ere, Iratik bezalaxe Onintza Enbeita aukeratuko dut, bertsolaritzaren alorrean lan handia egin baitu feminismoaren inguruan.

Gainera, ez dezagun ahaztu politikagintzan ere ibilia dela eta duela urte batzuk abortuaren legea zela eta, parlamentuan esan zuena. Hona bideoa:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina