2018/11/11

FEMINISMOAK




Nik egindako txartelean, bi ideia nagusi islatu nahi ditut. Alde batetik, feminismoa aldaketa soziala, kulturala, politikoa, ekonomikoa eta filosofikoa aldarrikatzen duen mugimendua dela eta beste bestetik emakumeen eskubideen sustapena lortzeko borroka.

Hezitzaile bezala jorratu beharreko bi gai feministen artean, inguruan hausnarketa egin ondoren, bi hauek aipatuko nituzke:

1.- Genero-sistema suntsitzea: Neska eta mutilak aukera berdintasunean hezi behar ditugu. Generoaren araberako antolaketa ez erreproduzitzeko oso adi egon behar dugu,harremanak parekideak izateko eta mutilak botere postuetara  eta neskak menpekotasunera eta isiltasunera ez bultzatzeko.

2.- Aniztasun sexuala: gure eskolak, pertsona guztien garapenean lagundu behar du, aniztasun sexuala errespetatuz. Sexu harremanak eta harreman afektiboak osasuntsuak, errespetuzkoak eta askeak izan daitezen bizikidetza ereduak sustatu behar ditugu.


Emakume feminista bat aukeratzea zaila egin zait, baina , MARY WOLLSTONECRAFTen bizitzari buruzko zerbait irakurri dudanean, harrigarria iruditu zait egindakoa, kontuan izanda zein garaitan bizi zen.  XVIII. mendean bizi zen eta garai horren konbentzioen kontra jo zuen, bere pentsamenduaren arabera bizitzeko. Emakume askea izateko determinazioa hartu zuen. “Emakumeen eskubideen aldarrikapena” liburua idatzi zuen, baina bere libururik ezagunena, “Frankistein” nobela da, emakume batek idatzitako lehen nobela unibertsala.

Emakumeak ez dira naturaz gizonaren menpeko, heziketak egiten ditu menpeko”.




Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut CyborgHaraway . Batez ere, asko gustatu zait feminismo hitzarekin osatutako olerkia, azken esaldia hau da: “eta aske izaten lagundu zaituen feminismoa deskubritu”. Gero, jorratu beharreko bi gaiak ere, interesgarriak iruditu zaizkit (lehena nik jartzekotan egon naiz), emakumeen jabekuntza eta feminismoaren balioa eta historia.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina