Aste honetan FEMINISMOen inguruan ia DENA ikasi dut! Nire ezjakintasuna terriablea zela ohartu naiz. Nere mesanotxean sekulako liburu zerrenda daukat esperoan, astia dudanerako lerroan prest: Cristine de Pizan, Marie Wollstonecraft, Simone de Bouvoir, eta Celia Amorosek aurkeztutakoez gainera ikastarokideeek aurkeztutakoak ezagutu ditut: emakume asmatzaileak, Empar Pineda, Alicia Puleo, ...
Genialogien garrantziaz jabetu naiz, kontzeptualizatzearen beharraz baita ere, hau da, anekdotikotik kategoriara pasatzearen aurrerapausuaz.
Femimismoaz aritzeko bere historiaren ezagutzaren beharraz. Historian egon diren olatuei buruz eta azkenean FeMinISMOEi buruz! Xirimiriak bezala, poliki -poliki Femisnismoak osorik busti nau.
Aurreko edizioetan FEMINISMOEN INGURUKO ikastarokideen post hau gomendatu nahi dizuet: Argiñe Alacanoren Feminismoa(k), bizitzeko modua eta borrokarako tresna! Bere postan dioen bezala, Feminismoa modan dagoela uste baitut nik ere. Modak erran nahi duen guztiarekin: azaleko afera, interesatutako ideia, patriarkatuak feminismoari balioa kentzeko erabiltzen duen estrategia!
Nire inguru hurbilean (etxean, harremanetan, lanean...) hezitzaile bezala jorratu beharreko 2 gai “feminista” eta zergatia galdetzerakoan hauxe erantzunetatik eratorritako beharra:
Desprintzesatze tailerra
maitasun erromantikoaren dinamikek emakumeari suposatzen dizkioten bizipenak landu, bakoitzak nahi duena izateko askatasuna izateko erremintak planteatuz.
“Bellas a lo bestia” tailerra
Ezarritako edertasun ereduaren inguruko hausnarketa bat egitea. Zeintzuk diren haurtzarotik barneratzen diren estereotipo eta rolak aztertu, eta horrek emakumeengan duen eragina.
Emakume feminista esanguratsu bat aukeratzeraokan nire ama datorkit burura: Maria Jesús Perurena: irakaslea, zuzendaria, zinegotzia, senaturako hautagaia, 4 seme-alaben ama... Bere garaia eta inguruan ez-ohiko emakumea ez zituela bere esteriotipoak bete. Beregandik jaso nuen hezkidetzaren kontzeptua, eta feminismoaren hainbat oinarri praktiko.
Inguru hurbiletik urrunduz Izaskun Varela aipatu nahiko nuke, oso komunikatzaile ona eta entretenigarria delakoz. Umoreaz baliatzen da bere azalpenak emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina