Ez naiz sare sozialen oso zalea, baina jakin badakit erabilpen egokia eman ezkero gauza interesgarri eta erabilgarri ugari topa ditzazkezula. Horregatik, noizbehinka twitterrean kuku bat egitea gustoko dut, hala ere esan beharra daukat, nik ez dudala sekula idatzi ezta ere retwittik egin. Informazioa jasotzeko soilik erabiltzen dut, interesgarriak egiten zaizkidanak jarraituz eta tartea topatzen dudanean horiek irakurriz.
Kontzientea naiz sare sozialen atzean jende asko dagoela lanean buru belarri, nik bezalako pertsonek gauza interesgarriak irakurri ahal izateko. Eta, noski mundu honetan ere emakumen papera ez dela izan eta ez dela izango erreza. Baina, oraingoz, eta oraingoz esaten dut ez dakidalako aurrera begira zein harreman izango dudan sare sozialekin, baina, oraingoz ez dut atxikimentu handirik sentitzen. Batez ere, dena sarean egoteak eta denok sarean egon beharrak zalantza batzuk sorten dizkidalako, alde on eta txarren balantza balantzan ikusten dudalako, hala ere, mundu hau nahikoa ezagutzen ez dudalako izan daiteke.
Aukeratutako esaldia honako hau da, saretzeak ondorioak dituela garbi dudalako, baina esan bezala onak eta txarrak. Eta, positiboak nabariagoak izan daitezen honen inguruan ere heziketa egoki bat jasotzea beharrezkoa dela uste dut.