2019/11/25

LEGEA, gizarte aldaketarako tresna


HEZKIDETZA EAEn. LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN
LEGEA gizarte aldaketarako tresna

Legea, gizartean baloratzen duena gauzatzeko tresna bat da; edo hori da behintzat bere funtzioa. Hezkuntza Inklusioa lantzen duen gidan agertzen den bezala errealitatearen hiru dimentsio hartzen dira kontutan gizarte-egoera bat aldatu nahi denean: kulturak, politikak eta praktikak.

Hezkidetza helburu badugu, hiru dimentsoak hartuko ditugu kontutan. Beheko irudi honetan inklusioa aipatzen duen lekuak, inklusioa-hezkidetza irakurriko dezagun, hezkidetza-kulturak, hezkidetza-politikak, hezkidetza-praktikak kontutan hartuz. Hezkidetza inklusioa delako: denon presentzia, denon partaidetza eta denon lorpena eta ikaskuntza. Parekidetasunean.




Hitz ugari erabili ditzakegu hezkidetza-legediari buruz hitz egiterakoan: legeak zilegatasun osoa duten erabakiak dira, eskubideak bermatzea dute helburu, ardurak ezartzen ditu, prozesuak proposatzen ditu, babes-neurriak planteatzen ditu eta betebeharrak ere bai. Kultura baten adierazgarri da eta ordurarte dauden praktika egokiak ere jasotzen dute. Hau da, hezkidetzarako legedia teoría eta praktikarako tresna garrantzitsua dira: hori bai, erdibidean pertsona eta erakundeen erabakiak daude eta baliabideak ere bai. Marrazki batetan jasota:



 #HezkEH eko aurreko edizioko #JanireC-rek esaten duen bezala  Legedia ez da errealitatea, baina urratsak ematen laguntzen du


Garai hauetan Hezkuntzan lanean ari garenontzat, II Hezkidetza Plana 2019-2023 ondo ezagutzean aparte, Hezkuntza Sailaren Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana (2018-2021) ezagutzea garrantzitsua iruditzen zait. Hezkuntza Saila osoa inplikatzen duelako, hezkuntza sisteman eragile ugari garelako eta denon bat egitea ezinbestekoa delako.




Legedia hurbilagotik ezagutu ondoren, hezitzaileontzat osa baliogarria izaten da garatzen ditugun planen eragina ezagutzea. Tokian toki gertatzen denaren berri badugu ere, ikuspegi globala izatea estimatzen bait dugu. Zentzu honetan, IVEI-ISEIk 2017an argitaratutako Genero-Berdintasuna LHn eta DBHn EAEn txostena interesgarria ikusi dut.



Legedia legedi, Hezkidetza lantzeko gako pare bat ditugu eztabaidagai: noraino da borondatezkoa hezkidetza bultzatzea? Eta ba al dago momento honetan nahiko baliabide baldintza onetan hezkidetza planak aurrera eramateko? Ikastetxeko egiturak, koordinazio denborak, material prestaketa, sensibilizazioa eta hausnarketa prozesuak lidergoa eta jarraipena eskatzetik aparte, “ekintza”ren kulturan tarteak aurkitzea eskatzen du: gelditu eta pentsatzeko tarteak. Baina hori, gai askorekin gertatzen ari zaigu, ezta?


Gure ikasleekin “gelditu eta pentsatzeko” tarte bat aurkituko bagenu, zer esango lukete galdera hauen inguruan? (Index for inclusión, 2013)




1 iruzkin:

  1. Gabon MUria , zurekin ados nago legeria ez dela errealitatea esaten duzunean, baina aurrera goaz.

    ErantzunEzabatu