2019/11/25

LEGEAREN BABESEAN


Aurreko edizioetako ikastarokideen artean Andoniren "LEGEAK ERALDATU DEZAKE GIZARTEA" aukeratu dut. Erabat ados nago ematen dituen argudioekin eta asko gustatu zait parekidetasun errelaera iristeko azaltzen dituen erronkak.

Asko dira ezagutzen ez nituen legeak eta are gutxiago, hezkuntzari egiten dieten ekarpenak. Bereziki aipatuko nuke Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea (2004ko abenduaren 28a). Interesgarria iruditu zait, ​HEZKUNTZA esparruak argi eta garbi adierazten dituela, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala indartzeko hartu beharreko neurriak hezkuntzaren dimentsio guztietan:

  • Hezkuntza-sistemaren printzipio eta balioak:
    • Gatazkak modu baketsuan konpontzeko metodoen ikasketa.
    • Aniztasunean eta emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdinen errespetuan oinarritutako elkarbizitza ereduen errespetua.
  • Curriculuma eta material didaktikoak:
    • Hezkuntza Administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute.
  • Pertsonak, prestakuntza eta egitura: 
    • Administrazioak genero-indarkeriagatik desplazaturik topatzen diren neska-mutilak berehalako eskolarizazioa prestatua izan beharko dute
    • Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte, irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin
    • Eskola kontseiluei berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko eskatzen die eta ikuskaritzari aurreko guztia bete eta aplikatzeko ardura hartzea.

Guzti hau lortzeko ezinbestekoak ikusten ditut: Hezkuntza komunitate osoaren sentsibilizazioa, prestakuntza, esperientziak partekatzeko sareak, proiektu hezkidetzaileak, hezkidetza arduradunen izendaketa, jarraibide eta material lagungarriak eta indarkeria matxista desagerrarazteko eta tratu onak bultzatzeko ekintzak, besteak beste.
Baino, zer dagokigu bakoitzari? Irakasleak, Berritzeguneak, Administrazioa, Ikuskaritza ...

  • Irakaslegoari, profesionaltasuna. Bere lanaren oinarri den Dekretua eta gidak ezagutzea eta horren arabera jokatzea. Etengabeko formakuntza eta sentsibilizazioa bere lanaren oinarriak direla sentitzea.
  • Berritzeguneko kideei: Hezkidetzan formaturik egotea, Hezkuntza komunitate osoaren sentsibilizazioa eskaintzea eta erraztea, esperientziak partekatzeko sareak sortzea, proiektu hezkidetzaileetan bidelagun izatea, jarraibide eta material lagungarriak ezagutaraztea, indarkeria matxista desagerrarazteko eta tratu onak bultzatzeko ekintzak partekatzea ...
  • Ikuskaritzari​ legea betetzen dela ziurtatzea.
  • Administrazioari honek guztiak aurrera egin dezan baliabideak ematea (pertsonalak, ekonomikoak, ...).

Legeek esaten dutena bermatuko balitz, aurrera pausoak nabariak izango lirateke. Ez dut negatiboa izan nahi, aurrera pausoak eman direla ikusten dut, Euskal Hezkuntza Sistema hobekuntza prozesuan dago. Epe laburrean, aldaketa eta esfortzuen emaitzak ikustea zaila da, azken finean,sistema patriakala gizartean errotutako sistema da, eta aldaketak ikustea kosta egiten da. Baina ezin dugu etsi, sinesten dut, danok errenkada, indarrez, norabide berean emanez gero, gauzak aldatzeko gai izango garela.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina