2019/01/12

Errepresentazioa eta denbora

Espazioaren
erabileRa
Razionalizatua
Egitea da
Parekidetasun baten aldeko beste esku-hartze bat.
KaleRa ateratzerakoan
bEldurrik ez
paSatzeko egin
dEzakeguna
koNtzientzia sortzea eta
argiztaTzea, besteak beste.
Puntu ilunAk
eZabatu eta kaleak herritarrenak bihurtu,
herrIari bizia
ematekO
Asmotan!

Akrostiko hau bideo honen bitartez egindako hausnarketekin egin dut, benetan  gomendagarria, kaleko bizitzaren inguruko arkitektoena! https://www.hamaika.eus/tb/bideo/79080
Bestalde, eta puntu ilunen harira, berraipatu nahiko nuke iazko aste nagusian eta jaietan martxan jarritako geltokiak, “paradas a demanda” deiturikoak, emakumeok nahi eta eskatzen dugunetan geratzeko aukera eskatuz, parada ofiziala izan beharrik gabe. Hemen pare bat artikulu uzten ditut: 



Zer deritzozue neurri hauei? Paradas a demandarekin batera taxistei etxera sartu arte itxarotearena? Aipatzen du, emakumeei itxoiteaz gain ere, ikusmen-urritasuna dutenei, desgaitasunen bat edota pertsona helduei ere etxera sartu arte itxaroten dietela, askok honako galdera luzatuz: “¿Perdona, quiere que espere a que entre usted en casa?” Nire ustez artikuluan azaltzen duten bezala, neurri guztiak onak dira, baina beti esaten duguna: Gu babesten erakustearekin batera, gizonezkoei indarkeriarik gabe jarduten eta noski, ez bortxatzen erakutsi behar diegu… ( “Está bien proteger a las mujeres. Pero estaría mejor enseñar a los hombres a no violar”)
Erasoei dela eta, hemen oso artikulu interesgarria, mundu mailan handiak diren hirietan zein puntu diren arriskutsuak edo erasotuta sentitu diren neskek puntu bat jartzeko aukera duten mapa azaltzen da. Honako hau da artikulua eta mapa: 

Azkenik, Uruguay-ko orrialde bat aipatu nahiko nuke. Erasotuta sentitu zarenero erregistro orrialde bat aurkezten dizuet. Web orrialdea oso interesgarria eta konpletoa iruditzen zait, baina badago formulario bat betetzeko erasotua sentitu zaren nolakotasuna deskribatzeko, ondoren haiek ikertu ahal izateko: https://www.libredeacoso.uy/formulario


Bestalde, iazko postetatik honako hau aukeratzen dut, izan ere, egiten duen analisia oso konpletoa eta osoa iruditzen zait oraintxe oso modan dagoen Goazen telesaiarena, baita Genero Indarkeriaren aurkako kanpainarena ere. La Bola de Cristal ez nuen ezagutzen baina interesgarria ere, urte batzuk izan arren zituen baloreak.

Nire ustez, irakasle bezala eta ez soilik horregatik, hiritar bezala ere ditugun erronkak:
-Kontzientzia piztu eta sortzea, alternatibei bideak eraikitzeko.
- Espazioen banaketa: jolas lasaiak, mugituagoak izan daitezkeenak, kirolak besteak beste. Guneak delimitatzea, jolas batek beste bati gainezka ez egiteko…
-Aukera berdintasuna eskaintzen duten espazioak antolatu. Ditugunak aztertu eta beharrezkoa bada berriz antolatu, prefentziarik gabe, modu berdinean.
- Herriko kaleak aztertu eta adibidez, udaletxeko berdintasun teknikariarekin gaia komentatzea paregabea litzateke… Izan ere, harrigarria da ze presentzia gutxi duen emakumeak. Zuen herriko kaleen azterketa egitea gomendatzen dizuet!!!

ESPAZIOETAN ETA DENBORAREN ERABILERAN BERDINTASUNA ALDARRIKATU BEHAR

                 Emakumeak
               eRrepresentazioa eta
      denboRaren
                 Erabilera
                 Presente izan eta
               eRaldatzeko
             prEstatu!
     urbaniSmoa
                 Espazio birtualak
     ikus-eNtzunezkoak
espazio liTerarioak
                Aztertu ondoren
          goaZen
        berdIntasunaren alde
             bOrrokatzera
               Animoa!!

Aste honetan landu dugun gaiaren inguruan hausnarketa ezberdinak egin ditut. ikastetxeko patioko erabileran sakonduko naiz. 

Ikasle, irakasle nahiz guraso zenbaiten artean kezka nagusitu da. Haurrak eta nerabeak patioan benetan ikasten ari diren horren inguruan edo barneratzen ari diren balioen gainean gogoeta egin beharko litzateke. Zertarako? Ikasle guztien premiak asetuko dituzten espazioak antolatzeko eta patioa ere balio hezitzaileak eta harreman sozialak sustatuko dituen eremu izateko. Hale ere, hainbat irizpide kontuan hartu beharko dira: genero berdintasuna, prozesua esperimentaziozkoa izatea eta haur zein nerabeak zentroan jartzea. Umeak izango beharko dira edukiz betetzen dutenak espazio hori, hau da, esango dutenak zer-nolako espazioa nahi duten, eta erabakitzea ere euren esku egon beharko da.

Edozein eraldaketa prozesu hasi baino lehen, abiapuntuko galdera hau da: zer-nolako harremanak sustatu nahi ditugu patio-orduetan? Zer-nolako dinamikak emango dira patioko kolektiboaren baitan? Abiapuntu honetatik lehen pausua izango da diagnosia egitea. Umeak protagonista izan behar dira, patioaren inguruko hausnarketan eta eragite prozesuan. Zein ezaugarri izan beharko lituzke patio desigarri batek?

Adituek patio bat eraldatzeko edo eraikitzeko orduan kontuan izan beharreko hainbat ezaugarri nabarmentzen dituzte:
  • Mugimendu sustatuko duten espazioak. Horretarako eskalatzeko guneak, korrika egitekoak, saltoka ibiltzekoak, zirkuitu ezberdinak…        
  • Espazio naturalak eta hondartegia. Bereziki eskolako lehen urteetan naturarekin kontaktua izatea garrantzitsua da.
  •  Jolas sinbolikorako eremuak. Beti ere material egituratu gabeak eta naturalak lehenetsiz; eta aldi berean, era bateko zein besteko txokoak; gordelekuak eta intimitatean egoteko eremuak sortuz.
  • Kirol eta jolas desberdinak. Patioan futbolaz gain, bestelako kirolak ez ezik, belaunaldiz belaunaldi transmititu direnak egiteko aukerak irekitzea ere egokia izan daiteke; hala nola, soka-saltoa, ezkutaketako jolasak, harrapaketakoak, pilotakoak…
  • Mahai jokoak eta jolas lasaiak, haur zenbaitek nahiago izaten dutelako lasai egotea.


Halere, nahiz eta aldaketak sortu garrantzitsua da JOLASTOKIAREN KUDEAKETA. Etengabe birpasatu behar da, betiko estereotipoetan ez erortzeko berriro.

Informazio ezberdinak ere dituzue hemen sakatuz gero. Aldi berean, gure Site bisitatzea gomendatzen dizuegu. Patioaren inguruko informazio gehiago bi ataletan aurki ditzakezue: DIAGNOSIA eta ESPAZIOAK.

Aurreko edizioetako posten artean bi aukeratuko ditut. Bata Maiterena da, batetik bere patio hezkidetzailearen proposamenagatik eta bestetik, emakume izenekin, kaleen berrizendatzearen defentsarekin bat natorrelako. Besta Iratirena da beste gai interesgarria aipatzeagatik: komunen erabilera. Irudi esanguratsuak erabili ditu.

Bukatzeko eremu hezitzaileetan edo jendartean lantzeko erronken artean hauexek aipatuko nituzke:

  • Ikastetxeetan, espazio desberdinen okupazioa, antolaketa, diseinua eta erabilera aztertu alternatiba hezkidetzaileak bilatzearekin batera. 
  • Kaleen izendegiak ikastetxean aztertu, udaletxean ikerketaren ondorioak azaldu eta  emakumeak bisibilizatzeko plan baten eskaera luzatu.
  • Hedabideetan agertzen diren irudi eta eduki sexistak etengabe landu ikastetxeetan, maila guztietan.
  • Ikasleei kontsumitzen dituzten entretenimendu bisual desberdinetan sexu- genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko ikus- entzunezko alfabetizazioa eskaini.





2019/01/11

ESPAZIO PUBLIKOAK GEUREGANATUZ

Ekin
Rolak aldatzeari
iRaultza badator!
Elkarrekin,
Pausoz pauso
ikusaRazi
gizartEari
geure eSentzia
eta azaldu bEharrezkoak garela
kaleaN
eTxean
eskolAn
nahiZ
denbora lIbrean
gOazen bada
bide berri bAt eraikitzera!


Aurreko edizioetako Goretti Eskalzaren Espazio publikoa berreskuratuz izeneko posta aukeratu dut. Izan ere, espazioaren diseinuaren eta erabileraren inguruko hausnarketa egiteaz gain, hainbat baliabide ere plazaratzen dizkigu, Marina Subiratsek eta Amparo Tomék argitaraturiko Balones fuera. Reconstruir los espacios desde la coeducación izeneko liburua hala nola. 


Liburua osorik sarean ez dagoen arren, lehen kapitulua honako estekan duzue, irakurri nahi izanez gero. Hala ere, gai horretan interesa izanez gero, liburua irakurtzea gomendatzen dizuet, hezkuntza oinarri hartuta espazioak berregituratzeko gako ugari ematen baitituzte.






Gai horretan sentsibilizatzeko, interesgarriak iruditu zaizkit honako irudi hauek: 

Bi irudiak eskola bereko patiokoak dira. Goiko irudian, kolore laranjaz agertzen den zatia da neskek okupatzen duten espazioa. Neskek mutilen espazio bera okupatzen dutela dirudien arren, benetan esanguratsua da patioko zein alderdi okupatzen duten ikustea; izan ere, bazterrean geratzen dira gehienak (hizketan nahiz jolasean). Eskuineko irudian, aldiz, mutilek okupatzen duten espazioa ageri da. Irudian ongi ikusten den moduan, mutilek patioaren erdigunea eurentzat hartzen dute (normalean futbolean ibiltzen direlako eta zelaia patioaren erdi-erdian egoten delako). Ikastetxe bakoitzak bere patioa nola egituratuta dagoen aztertu eta soluzioak proposatu behar dituela uste dut eta, horretarako, irudi hau abiapuntu gisa har daitekeela iruditzen zait. 


Azkenik, guzti hau eremu hezitzaileetan edota jendartean lantzeko erronka nagusiak kontzientziazioa lortzea eta horrekin batera perspektiba aldatzea dela iruditzen zait. Behin hori lortuta, pixkanaka-pixkanaka aurrerapausoak ematen hasiko garela uste dut, baina, horretarako, gizarte guztiaren borondatea izatea beharrezkoa da, eta hortxe dago gakoa. 




2019/01/10

EGIN LEKUA!!!!!!



          


          EMAKUMEAK,
GIZARTEAREN
        ERDIA…,
          EMAKUMEAK
ERREPRESENTAZIOAREN
        ERDIRA!!!!.
          EMAKUMEAK
   IKUSTARAZI
        HERRIAREN
       AINTZINEAN
   GAZTERIAK
           ADIBIDEAK
          IZAN DITZAN
 BERDITASUNA
        LORTZEKO
           ASKATASUNEAN



Pasaden urteetako blog sarrerak ikusita  Garazi Esnaolaren ¨Deseraikiz berraikitzen¨ aukeratu dut. Bere ibilbidea etxetik ikastolara gustatu zait eta Gure hormak laburmetraia baita ere.

Nire herriko kaleen izenak aztertu ditut. Herrian ohitura da toponimioak eta baserrien izenak erabiltzea, baina badaude gizonen kaleak ere: doktor Landa, Enrike Urrutikoetxea, Akilino Arriola, Sabino Arana ( nola ez!!!), Sipiri, Loroño, Ander Deuna eta Iñaki deuna.

Zenbat emakumezko daramaten kaleak daude Sopelan? Hutsaren hurrengoa. Aurrerapen bat badago, kale berri bati  martxoak 8 jarri diote....

Hauxe berdina leku askotan gertatzen da, hona hemen emakume izena daramaten kaleen sentsibilizazio  bideo bat Kadizen eginda

Ditugun erronkak eremu hezitzailean eta Gizartean berdinak dira, hiru ikusten ditut nagusiki:
   .-Emakume ez-esteriotipatuen ereduak eman.
-           .-Gizonezko ez-esteriotipatuen ereduak eman.
-           .-Gizonezkoei eta emakumezkoei ulertarazi behar zaie emakumeen irudia kaleetan, liburuetan, politikan agertzea ez dela gizonezkoak baztertzea, bere lekua aitortzea baizik.



2019/01/09

Denbora aurrera doa...

Aste honetako irakurgaiak eta proposaturiko jarduerak espazioa eta denbora berdintasunezkoak diren hausnartzera eraman gaitu, eta orain arte espazioaren erabilera desorekatuaz neukan iritzi berdinera eraman nao denboraren inguruan hausnartzeak.
Kaleak, eraikinak, eskulturak, eskolak, gure publikoak, gune pribatuak...guztiz desorekatuak jarraitzen duten egun ere, hizkuntzari buruzko hausnarketan esan zen bezala, ESATEN DENA EXISTITZEN DA, beraz, IZENDATZEN DENA EXISTITZEN DA, ETA EXISTITZEN DENAK DENBORA DAUKA.

Aurreko urteko ikaskide baten posta aukeratzekotan, Argineren honako hau aukeratu dut. Bertan, Mexikoko emakume indigenen egoeraz hitz egiten duen dokumental baten berri ematen baitu, oroitzapenak ekarri dizkit, eta dokumentalaren berri ez neukanez, pendiente izango dut ikusteko. Emakumeok, munduko leku ezberdinetan eta modu berdin edo ezberdinetan jasaten dugun indarkeriaren adibide bat gehiago delako.

Lantzen egon gren gai honi erreferentzia eginez, interesgarria iruditzen zait azken egunetan Gasteizen okupatu duten Talk espazioa aipatzea. Emakume, bollera eta transentzako gune izango da Talka, eta okupazio honen bidez, berrapropiatu eta lapurtutakoa berreskuratu dutela adierazi dute bertako kideek. Hona hemen, bertan gertatutakoa laburki adierazten duen bideo bat.  Garrantzitsua iruditzen zait honelako ekintzak hemen aipatzea, izan ere, espazio eta denboraz ari garela, herrietako eraikin hutsak okupatu eta emakumeonak egitea bide interesgarria iruditzen zait. Ez badituzte historikoki garrantzitsuak izan diren emakumeen izenekin kaleak, eraikinak edota eskulturak nahi; har ditzagun eta aktiba ditzagun guk geuk.

Eskolako patioei eta eskolan dugun irakaste-ikaste prozesua hankaz gora ipintzeko web orri interesgarri honen berri ematen dizuet. "Tierra en las manos" izena du proiektuak, eta bertan argi adierazten da kanpoko espazioaren erabilerak duen garrantzia, zein eragin duean ikasleengan eta beraien ikasketa prozesuan. 
Nire iritziz aurretik ditugun erronkan asko dira. Batetik ikastetxeetan:
-Patioak eraldatzen hasi, eta eraldatutakoan kanpora ikastera gehiago irten.
-Patioak eraldatuta, arazoen iturri nagusi bat ekidin eta jarrera zein botere harreman desorekatuak lantzen hasi.
-Orain arte kendua izan denari denbora eskaini: hitz egiteari, konpartitzeari, goxotasunari, zaintzari, harremanei, besteen beharrei...
-Ikastetxeko irakasle guztiei arazoa ikustarazi eta landu.
Bestetik, herri eta hirietan:
-Emakume garrantzitsuak ikusarazi eta adierazi zergatik izan diren garrantzitsu historian.
-Historian egindakoa biolentoa edo zapaltzailea izan bada, gizon horien erreferentziazko leku edo eskulturak kendu (adibidez kolonizatzaileak izan badira).
-Kaleak hartu eta birsortu emakumeok
-Geure lana eta ekina ikustarazteko guneak exijitu, sortu edo hartu.



EMAKUMEEN DENBORA ETA ESPAZIOAK


Espaloiak
Rondak
Ruta hubil eta urrunak
Enparantzak
Pelikulak
Rol anitzak
Eremu guztietan emakumeak ikusgai!
Suspertu etxeko lanen banaketa
Eman bide zaintza partekatuari
Neutraltasun faltsurik ez, mesedez...
Trukatu esfortzuak
Azaleratu desberdintasunak
Zutitu injustizien aurrean
Izan askea
Osatu taldeak
Asmatu konponbideak

 



EGUNGO ERRONKAK

Nire aburuz, generoaren araberako errepresentazio espazial desberdinduak eta denboraren erabilpenaren inguruan egun mantentzen diren emakume eta gizonenen arteko alde handiek hausnarketa kolektibo sakona eskatzen digute gizarte gisa. Erronka nagusien adibide batzuk ondoko bi poloetan bildurik jasotzen ditut:

-Emakumezkoen poloa: 
Haien aisialdi denborari dagokion balioa eman behar diote, kota eta garrantzia berdina egotziz, haien bikotekideek dutenarekiko. Asertiboak izan eta ondokoari esparru desberdinetan (zaintza, erosketak, garbiketa....) duten ardura ikusarazi eta asumituarazi errudun sentitu barik.

-Gizonezkoen poloa: 
Haien inplikazio aktiboa beharrezkoa da berdintasunaren bidean aldaketak emateko. Ahozko feminismoan edota neutraltasun faltsuan eroso egotetik dagozkien funtzioak asumitzera pasatu behar dira: senideen zaintzan ardura berdintsua hartu, etxekolanekin ere...

Iazko post-en artetik, Garazi Esnaolarena aukertu dut:
Arrazoia: jartzen dituen kale izenen adibide ilustratiboengatik eta zerrendatzen dituen erronken egokitasunagatik.


Sentsibilaziorako bitarteko batzuk eskaintze aldera, hona maskulinitatea eta eskola gai zentral izan duten bi ikerkerten emaitza interesgarriak, artikulu formatuan aurkeztuak:

1. Fernando Herraiz. Una reflexión sobre la masculinidad en a escuela. Una experiencia. Escuela, memoria y entorno de aprendizaje de género y sexo. Aula de Innovación Educativa. Núm. 177.

2. Assumpta Sabuco, Arianna Sala, Rita Santana y Mª
Ángeles Rebollo. (2013). Discursos de niños varones sobre la masculinidad en contextos escolares. Un estudio piloto. Profesorado. VOL. 17, Nº 1.


Zer ikusi, hala pentsatu

Ezin ukatu
Rolak edonun
erReproduzitzen direla
Ezin uste ordea
Pentsamendua ezin dela
eRaldatu
Ezin direla eredu berriak sortu
Nolanahi, noizbait
Tronuan daudenak jetsi
Aldatuz ikusgarri dena
Zure eta nere garrantzia
Ikusaraziz
Orain gaude
Aldaketaren bidean

Foroan ikus-entzunezkoen inguruko hausnarketa egiteko eskatu zaigu eta ildo honetan jarraituz zera pentsatu dut: ikus-entzunezkoak sortzen dituztenek aurdura sozial bat dutela eta hau errespetuz bete behar dutela.  Ez da erraza mundu honetan eredugarriak diren gauzak topatzea, baina hona hemen La casa de las flores telesaileko eszena bat, telesail honetan gauza asko aldatu beharko lirateke, baina badaude eszena batzuk gure nerabeekin ikus ditzakegunak eta eztabaida guneak irekitzeko baliagarriak direnak, honako hau adibidez.


Beste ikastarokide baten posta aukeratzekorakoan, CybordHarawayg-en postak maitemindu nauela aitortu beharra daukat. Ludotekan ibiltzen diren haur guzti guztiek Goazen ikusten dute eta hau da euren erreferentzia. Badirudi aurrerakoia dela, "denok zu" bezalako abestiak abesten dituztelako, baina egia da, piska bat aurrerago begiratuta hanka motz geratzen dela telesaila gauza askotan eta estereotipoak erreproduzitzen dituela edonun. EITB, ezer hoberik egiteko ez al daukazu?

Beti erronka antzekoak ditugu eremu hezkidetzailean gai hauek lantzeko, kontzientzia eta perspektiba. Guraso eta hezitzaile gehienek Goazen bezalakoak oso positibo gisa ikusten dituzte eta gu, behin eta berriz pareta beraren aurka jotzen gara eurekin negoziatzen hasten garenean.