Errepresentazioa
eta denboraren erabilera hizpide, hainbat eremutan duen garrantziaz
ohartzeko parada izan dugu. Besteak beste, espazio fisikoa
(hirigintza), espazio birtuala eta ikusentzunezkoa zein espazio
literarioak aztertzeko aukera izanik denboraren erabileraren
kudeaketa berdinkideaz ohartuz.
Espazioaren diseinuan eta erabileran zentratuko naiz hurrengo lerroetan. Jakina
da espazioak orokorrean, bere erabileragatik definituak izaten direla
eta hauen
antolakuntzak boterearekin zuzenki erlazionatuta
daude. Hirigintza, espazio publikoa antolatzeko modua bezala
definitzen bada, jendartearen bizitzarekin lotura zuzena du.
erabilera maskulino batetik pentsatua izan da, lan produktiboak
gauzatzeko definitua eta ez horrenbeste lan erreproduktiboak kontutan
hartzeko. Hortaz patriarkatua berproduzitzera bideratua dago eta
beraz sexista eta diskriminatzailea dela ondoriozta daiteke. Hamaika Telebistako Idemtitateak saioko Hirigintza eta generoa-an azaltzen da ideia hau.
Lan
erreproduktiboak (lan merkatutik kanpo geratu diren lan guztiak,
adibidez zaintza lanak) deitutako horiek, ez dira aintzat hartu eta
merezi duten lekua ez zaie eskaini ikusezin bilakatuz. Enplegua duen
gizona izan da hirigintzaren abiapuntu eta eredu horretatik at
geratzen diren gainontzeko guztiak ez dira kontutan hartu. Adibide
gisa, kaleen %80a errepideek hartzen duten bitartean %20a
oinezkoentzako bideratua da, beste behin ere, kapitalismoa eta
patriarkatuaren arteko binomioa berproduzituz. Baina ez hori
bakarrik, izan ere, historikoki emakumeek egin izan dituzten lan
erreproduktiboak espazioaren hierarkizazioan galtzaile ateratzen
dira, hala nola arropak kalean eskegitzearen debekuarekin zein
sukaldeak etxebizitzetako espazio geroz eta txikiagoak bihurtuz,
edota haurrak espazio publikoan mugatuz, eurentzako diseinatutako
jolas parkeetara bideratuz eta ez herriko plazetan dagokien
protagonismoa erakutsiz.
Kaleen
edota espazio publikoaren erabilpen anitza ematen ez bada, kaleen
erabilpena eta bizitza amaitzen da eta beraz, bizitza bera ere
akabatu egiten da. Kaleak eta espazio publikoa bigarren mailako
espazioak bilakatuz gero, espazio pribatuetan bizitza egitera
bideratzen gaituzte, bakartasunera eta indibidualismora kondenatuz
eta komunitatearen kalterako kapitalismoaren mesederako den
bitartean.
Kale
izendegiei dagokienez, emakumeen errepresentazioa ere eskasa dela
ikus dezakegu %10-15 bitartean kokatzen direlarik eta gehinetan ama
birjina baten izena hartzen dutelarik, horrek duen inpakto
sinbolikoarekin, berriro ere historiatik ezabatuak direlako ikusezin
bihurtuz, belaunaldi berriak kasu honetan ere erreferente diren
emakumeak desagerrarariz.
Hirigintzakemakumeen beharrak kontutan hartzen ez dituelaren beste adibide bat
hiri zein herrietako gune ilunak dira. Bideo honetan, mintzatzen
dira, Aitziber Ibaibarriaga eta Aitziber Virgel arkitektoek.
Jakina
da, emakumeok kalean eraso sexistak pairatzeko arriskuan gaudela.
Baina
hiriaren egiturak eraso horiek erraztu edo oztopatzen ditu.
Kale bat iluna bada, zoko eta bazter ugari baditu, emakumeok
segurtasun falta handiagoa sentituko dugu. Gainera, emakumeok
zaintza lanen ardura gehiena oraindik ere gure gain hartzen dugunez,
oztopo arkitektonikoak gure kalterako ere badira.
(Aldapa baten kale batetan eskailerak jartzen dituztenean, gurpildun
aulkiak, erosketak egiteko orgak, edo haurren aulkiak etab. eramatea
zailago egiten dute). Emakumeek irisgarritasun eta segurtasun eskasa
duten gune beltz hauek identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza
proposamenak martxan jartzea beharrezkoa da eta horren adibide dugu
Basauriko hiri debekatuaren mapa.
Hezitzaileak
garen aldetik eta gure inguru hurbileko espazioei dagokienez,
espazioaren beraren erabileran gakoa dagoela iruditzen zait. Eskola
kultura, maskulinitate hegemonikora bideratzeko pentsatua dagoela
uste dut izan ere, batzuk (mutilek) espazioaren zati handiena
okupatzen duten bitartean, beste batzuek (neskak) albo perfieriara
bideratuak izaten dira sarritan, patioen antolakuntza (futbol zelaiak
espazioaren gehiengoa okupatzen baitu) dugu adibide argia.
Espazioa
eraldatu beharrean aurkitzen garela iruditzen zait, espazio horren
erabilera baldintzatzeko intentzioz. Espazioaren diseinu eta
erabilera bateratu beharreko faktoreak direla iruditzen zait, mutil
edo neska gehienak ikusten ditugunean espazio batean edo bestean
kokatuta, genero espazio baten moduan kontzeptualizatzen da bai
espazioa bera, baita ikaslegoa ere. Espazioak berak, harremanak
baldintzatzen ditu eta sexuaren araberako botere harremanak zein
pribilegioak finkatzen ditu, baita adin zein aniztasun funtzionalaren
araberakoak ere. Haunarketa hau egin ezean, eskoletako espazioek,
jendarte patriarkalaren desberdinkeriak bistaratu eta erreproduzituko
ditu. Patioaren berrantolaketa
hori gauzatzeko, Marina Subirats eta Amparo Tomé-ren "Balones fuera. Reconstruir los espacios desde la coeducación" liburua partekatu nahiko nuke, izan ere gai honen inguruan hausnarketa eta eraldaketa gauzatzeko baliabide aproposa dela iruditzen zait. Gainera patioaren beraren diseinuan eta dekorazioan ere eraginez aldaketak bideratu daitezke, artikulo honetan azaltzen denez. Bestalde, komunen erabileraren inguruan (mutilek zutik pixa egiten dute eta neskek aldiz eserita, zein sexuaren arabera bereiztearen derrigorrezkotasuna) hausnarketa burutzeko "Inexperadxs" proiektua ere. Aurretik aipatutako hiru baliabide hauek, espazioen inguruan sentsibilizazioa burutzeko baliabide aproposak direla iruditzen zait.
Gauzak honela, eremu hezitzailean aurretik aipatutakoa lantzeko erronkak honakoak direla iruditzen zait:
- Espazioek eta denborak, zein errepresentazioak duen garrantziaz ohartu eta sentsibilizatu.
- Berdintasunezko espazioak ikastetxeetan disenaitu, berrantolatu eta sustatu.(generoa eta ikaslegoaren aniztasuna kontutan hartuz)
- Genero rolei atxikitxen ez zaizkien jolasak eta jolas ez-sexistak sustatu.
- Emakumeak ahaldundu espazio publikoa bereganatzeko.
- Espazio publikoan (hiri zein herrietan) emakumeen izenak erreferente bilakatu (emakumezkoen kale izendegia handitu).
- Gune ilunak identifikatu eta hobekuntzak proosatu eta gauza daitezen bultzatu.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-en artean Maite-rena aukeratu dut, izan ere, hirigintza feminismoaren ikuspegitik lantzeko aurkezten duen artikuloa oso interesgarria iruditzeaz ezezik, aproposak ere iruditu zaizkit patioen inguruan partekatu dituen irudiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina