Ikasleekin erabili izan dut bideoa, gatazkak suertatzen direnean beste begirada bat izateko eta bestalde irtenbide bat beti dagoela borondatea azalduz aurre egiteko.
Egia esan bisualki ikusteteak ulertzen laguntzen diela iruditzen zait.
Bizitza osoan zehar beti izango ditugu gatazkak, eremu ezberdinetan: etxean, kalean, lanean...aurrera egiteko gure bizitzan zenbait unetan beti sortuko dira gatazkak, erronka, bide ezberdinak...
Batzuetan gatazka hitza ez dugula gustukoa dirudi, normaltasunez hartu behar dugu, gure bizikidetzaren parte da eta.
Hezkuntza eremuan gure lanean garrantzia zera da nola egiten diogun aurre. Beti gogoan izan behar duguna zera da pertsonen eskubideen bermea, gehieago gure eremuan eta adin txikioekin. Pertsona guztientzat bete beharrekoa bada ere.
Gatazkari irtenbide bateratu bat eman behar diogu, heteropatriarkatua kontuan hartu eta hezkidetzak badu zer esanik:
- Genero eta sexu gatazkak duten eraginez kontzientzia hartu.
- Kultura femeninotik zein maskulinotik hartutako eduki ebaluagarriak curriculumean txertatzea, sentimendua eta balio afektiboak . (errukia, maitasuna...)
- Banakako tutoretza. alderdi pertsonalak kontuan izan egitura sexisten eragina ahaztu gabe, sexismoa.
- Partaidetza. nesken zein mutilek beren beharrak eta interesak adierazteko partaidetza susatu.
- Antolakuntza ez hierarkikoa, heteropatriarkatuaren arauekin kritikoak izatea.
do
INJUVEK ikerketa
http://www.injuve.es/sites/default/files/RJ86-04.pdf
"La construcción escolar de la igualdad y la no violencia desde un enfoque integral que incluya la prevención de la violencia de género". Ondorioetan 6 puntu azpimarratzen ditu: populazio osora zabaltzeko pertsonen eskubideekiko errespetua, biolentzia guztien aurka egiten duena, berdintasunean eraikitzeko praktikatik, protokoloak garatu eskolatik ikaslego edo familian biolentziaren ezagunea badugu nola jokatu jakiteko, bermatu neurri hezgarriak biolentziaren prebentziorako, ikastetxeei baliabideak eskainiz praktikara eramateko beraien programak, eskolako bizikidetza planean txertatu genero biolentzia programa ezberdinetan, familia eta eskolaren kolaborazioa sustatu eta jendarteko hezkuntzako esku hartze guztiak konektatu elkar lan eraginkorragoa egiteko. (44-45.orr)
L-Hko 5. mailan gatazken ebapena herrian lantzeko unitate didaktikoa Berritzegunearen laguntzaz osatua.
http://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/socialespymes/lh/5.maila_elena_version2.pdf
Eskolan Salbu programa Unicef-ek burututakoa, proposamen interesgarriak gure haur eta gaztetxoekin lantzeko HHn eta L-Hn bereziki.
https://www.unicef.es/sites/unicef.es/files/recursos/unicef-educa-ase-eus-eskolan-salbu-ikasturteko-gida.pdf
Jolasaren Alternatiba [II]
Bakerako hezkuntzako jolasak eta dinamikak
https://www.catarata.org/libro/jolasaren-alternatiba-ii_46206/Bakea eta giza eskubideen aldeko hezkuntza. Eusko Jaurlaritza (2008)
https://egk.eus/wp-content/uploads/2016/10/3.-Bakea-eta-Giza-Eskubideen-aldeko-hezkuntza.pdf
Eskola bizitza hobetzeko estrategiak. Eusko Jaurlaritza
Bideoa. Maribi Fernández "Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza" (2018)
https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=gatazka Unknown-en posta aukeratu dut gatazken inguruan egiten dituen definizioengatik.
"Gatazka da, bi pertsona edo gehiagoren elkarrikintzean duten helburu bateraezinak dituztenean edota horrela uste dutenean" Paul Lederach
"Gizakiaren berezko egoera da gatazka" Mendel
"Gatazka berez ez da txarra nahiz eta gizakiok gatazkn aurrean kaltegarri erantzun" Pallares
"Gatazka hasieratik existitzen da" Muller
Beraz:
- Gatazka ez da biolentziaren baliokidea.
- Gatazka ez da momentu zehatz bat, prozesu bat baizik.
- Gatazka ez da ona edo txarra.
Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko, Isabel Fernández-ek bost eremu landu behar direla 6 esaten du. Bost eremu horiek hartu eta genero-ikuspuntua kontuan hartzeko hainbat iradokizun emango ditugu. Guztietan gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz-kontzeptu zeharkatuko ditugu:
● Botere eta lidergo partekatua.
● Jarreren birziklapena.
● Aniztasuna.
● Justizia zein etika
DENOK AURRERA GATAZKEI BEGIETARA BEGIRA¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡
#GATAZKA.
#Josune