Tratu onak nork bere buruarekin hasten ditu. Gure buruari nola
hitz egiten diogun funtsezkoa izango da kalitatezko barne bizitza izateko eta
besteekin harremantzeko garaian ere baliabideak edo mugak eskainiko dizkigu.
Ikasleekin gabiltzan profesionak orok autoezagutza egoki bat izan
beharko genuke, gure burua ondo zaintzeko gai izan beharko genuke eta hortik
besteari lagundu ahalko genioke, bestea zaindu ahalko genuke.
Aste honetan beraz zaintzaren etikaz jardun gara. Feminismoak
azken urteetan plazara ekarri duen gaia da, baina oraindik ere asko landu behar
dugun gaia da. Lehen ikusi genuen bezala pertsonen zaintzara zuzendutako profesio
gehienak feminizatuak daude eta zenbat eta feminizatuagoa orduan eta baldintza
okerragoetan egongo dira langileak. Adibide garbia dira etxe, eskaileretako
garbitzaileak edo gure aiton-amonak zaintzen dituzten emakumeak.
Beraz zaintzaren etika eta justiziaren etika eskutik helduta doaz
eta iruditzen zait askotan ikusi nahi ezinik gabiltzala egoeza zail hau.
Beraz, animalia sozialak garen momentutik elkar zaintza batean
oinarritutako gizarte orekatu baten alde egin behar dugu.
Arrazonamenduan oinarritutako gizarte matxista bat jaso dugu oinordetzan.
Zorionez feminismoak elkarbizitzaren, elkarzaintzaren beharra eta garrantzia
ekarri ditu plazara. Zaindua eta zaintzailea erdira ekarri, ikusi, errekonozitu
behar ditugu . Lan hauek duindu behar ditugu gizarte humanoago bat sor dezagun.
Humanitate horrek elkarbizitza positiboagoa ekarriko du, beste kontzientzia
batetik heziak izango garelako.
Ez dut ahantzi nahi ordea ekofeministek honen inguruan landu
dutena. Hauek defendatzen duten eran emakumeak bigarren maila batean kokatuak
izan garen bezala historian andropozentrismoa gailendu da. Natura, planeta
ustiatu zitekeen almazen baten gisan tratatu dugu eta azken urte eta erdian
honen eragin zuzena pairatzen hasi gara. Beraz zaintzaren etikaz hitz egiten
dugunean pertsonez haratago doan etika batetaz ari gara. Izadi osoaren zaintzaz
ari gara.
Hezkidetzak eta ingurugiroaren zaintzak gure egunerokotasunean zeharka
jarduera guztiak busti behar dituzten ardatzak izan behar dute beraz.
Orain dela gutxi Alicia H.Puleo-ren hitzaldi bat entzuteko aukera izan nuen eta ekofeminismoa eta zaintzaren etikaz jardun zuen. Egia esan oso interesgarria egin zitzaidan bere ekarpena.
Hemen uzten dizuet bere hitzaldi bat.
Aurreko ikaskideeen blogei begira aritu ondoren Maider Avaristoren post hau gustatu zait bertan gai hau ikastxeetan nola landu daitekeen zerrenda mamitsua egiten duelako.
Bere ideiakin bat nator.
Gaia Haur hezkuntzako ikasleekin lantzeko bideo hauek aproposak iruditzen zaizkit:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina