Astean zehar egindako
lanari buruzko hausnarketa egiteko unean gaudenez, honako posterra sortu dut:
Izan ere, hori iruditzen zait
dela egin beharreko oinarrizko prozesua. Bakoitzarengandik zer espero den berrikustea lehenengo eta behin. Jaiotzetik
esan digute zer espero duten gutaz, nolakoak izan gaitezen eta zer egin behar
dugu. Estereotipo horiek gainditzea da lehenengo pausua eta bakoitzak edozein
bide har dezakeela sinetsaraztea. Horrek ekarriko du jendarteko esparru
guztietan parte hartze parekide bat, elkarren zaintzan oinarritua.
▶ Iazko ikaskideen artean blog sarrera bat hautatu
eta gomendatu beharko banu, Begoren hau aukeratuko nuke: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/zaintza-parekidea-aukera.html
Oso interesgarriak
iruditu zaizkit egoerari aurre egiteko proposatu dituen baliabideak, eta
gainera erreferentzia ugari ematen ditu. Oso post osatua eta landua iruditzen
zait.
▶ Bestalde,
astean zehar agertu den datu esanguratsu bat, zer pentsatu handia eman didana
honakoa da:
Horrekin lotuta,
hausnarketa eskatzen du gaitasun handiko ikasleekin gertatzen denak. Estatuan
detektatzen den %0,3kotik (errealitatean %2a dela estimatzen da) %36a neskak dira
eta %64a mutilak, nahiz eta adimen gaitasun handiak berdin agertu neska zein mutilengan.
Estereotipo sexistak al dira ikasleak genero-aurreiritzirik gabe baloratzea eragozten
digutenak?
Oso-oso deigarria iruditu zait adimen gaitasun
handiko pertsonak kopurutan neska eta mutilen artean berberak izanda,
detekzioan dagoen alde ikaragarria. Non jartzen dugu gure begirada? Emakumeen
gaitasunak ikusten, ikusarazten eta baloratzen sekulako lana egin beharra
dagoen seinale.
Gaiaren inguruan honako blogean
klabe batzuk ematen ditu: https://robertoranz.com/2015/04/17/altas-capacidades-y-genero-algunas-claves-practicas/
▶ Hau guztia kontuan hartuta, nire ustez orientazio
akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak honakoak dira:
- - Irakasle
/ hezitzaile / orientatzaileei formazioa ematea gaiaren inguruan
- - Irakasle /
hezitzaile / orientatzaile guztiok norabide berean lan egitea
- - Bizitza mota
eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
- - Emakume eta
gizonen errepresentazioa orekatua izan dadin lan egitea
- - Elkarren zaintzaren
inguruko lanketa espezifikoa egitea
Amaitzeko, “gehiago
jakiteko” ataleko honako artikulua gomendatu nahi dizuet: http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20090501/hezkidetzaz-zientzia-eta-hezkidetza-hezkidetza-eskola-zientzian-bultzatzeko-proposamenak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina