2022/01/25

BERRIKUSI, IKUSI, IKUSARAZI

 


Astean zehar egindako lanari buruzko hausnarketa egiteko unean gaudenez, honako posterra sortu dut:

 



 Izan ere, hori iruditzen zait dela egin beharreko oinarrizko prozesua. Bakoitzarengandik zer espero den berrikustea lehenengo eta behin. Jaiotzetik esan digute zer espero duten gutaz, nolakoak izan gaitezen eta zer egin behar dugu. Estereotipo horiek gainditzea da lehenengo pausua eta bakoitzak edozein bide har dezakeela sinetsaraztea. Horrek ekarriko du jendarteko esparru guztietan parte hartze parekide bat, elkarren zaintzan oinarritua.

 

Iazko ikaskideen artean blog sarrera bat hautatu eta gomendatu beharko banu, Begoren hau aukeratuko nuke: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/zaintza-parekidea-aukera.html  

Oso interesgarriak iruditu zaizkit egoerari aurre egiteko proposatu dituen baliabideak, eta gainera erreferentzia ugari ematen ditu. Oso post osatua eta landua iruditzen zait.

 

  Bestalde, astean zehar agertu den datu esanguratsu bat, zer pentsatu handia eman didana honakoa da:

Horrekin lotuta, hausnarketa eskatzen du gaitasun handiko ikasleekin gertatzen denak. Estatuan detektatzen den %0,3kotik (errealitatean %2a dela estimatzen da) %36a neskak dira eta %64a mutilak, nahiz eta adimen gaitasun handiak berdin agertu neska zein mutilengan. Estereotipo sexistak al dira ikasleak genero-aurreiritzirik gabe baloratzea eragozten digutenak?

 Oso-oso deigarria iruditu zait adimen gaitasun handiko pertsonak kopurutan neska eta mutilen artean berberak izanda, detekzioan dagoen alde ikaragarria. Non jartzen dugu gure begirada? Emakumeen gaitasunak ikusten, ikusarazten eta baloratzen sekulako lana egin beharra dagoen seinale.

Gaiaren inguruan honako blogean klabe batzuk ematen ditu: https://robertoranz.com/2015/04/17/altas-capacidades-y-genero-algunas-claves-practicas/

Hau guztia kontuan hartuta, nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak honakoak dira:

-       -   Irakasle / hezitzaile / orientatzaileei formazioa ematea gaiaren inguruan

-        -  Irakasle / hezitzaile / orientatzaile guztiok norabide berean lan egitea

-        - Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.

-         - Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua izan dadin lan egitea

-         - Elkarren zaintzaren inguruko lanketa espezifikoa egitea

Amaitzeko, “gehiago jakiteko” ataleko honako artikulua gomendatu nahi dizuet: http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20090501/hezkidetzaz-zientzia-eta-hezkidetza-hezkidetza-eskola-zientzian-bultzatzeko-proposamenak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina