2022/01/23

BALIABIDE HEZKIDETZAILEAK


Androzentrismoak errealitate sozialaren azterketa kritikoa lausotzen du beraz dagoen ideologia androzentrikoa  desmontatu arte, bakoitzak gure eremuan (eskolan, ikasle eta landikeekin, etxean familiakoekin, jendartean….) lanean jarraitu beharko dugu emakume askok eta asko ireki zuten bidetik, argi ikusten ez duten  emakume eta pertsonekin enpatia garatuz. 


Askotan entzuten da aintzinako garaietan baino  askoz hobeto gaudela (egia da) eta askotan entzuten da nekagarria eta mingarria dela egun santu osoan gai berdinarekin ibiltzea (zoro edo histeriko batzuk direla feministak). Baina, hemen gaude askoren bizitzari eta konpromisoari esker! Orduan, beste aukerarik ez daukagu eta hezitzaileak garen heinean hezkuntza hezkidetzailea bultzatzea dugu bide bakarra. 

  

Hezkidetzan oinarrituriko begirada sutatzeko estrategiak hurrengoak izan daitzeke:

-hezkuntza hezkidetzailea, hezkuntza formala eta informalera hedatu (gure ekintzak politikoak dira eremu pribatuan ematen direnak ere bai, borroka dezagun guzkiak hezkidetzaileak izateko eremu guztietan)

-hezkuntza hezkidetzaileak ageriko eta izkutuko curriculumean txertatu (esplizitoa ez denak  esplizitoa denak baino indar handiagoa dauka eta )

-  material eta hasunarketa berriak garatu,  uneak eta guneak eskainiz eta sormena erabiliz (eskoletan lehentasunak finkatu eta erresistentziak agertzen direnean aurre egin)


Aukeratutako post-a Adrianarena da, hitz gutxitan eta adibide bat erabilita  baliabide hezkidetzaileak erabiltzeko  topatu ditzakegun zailtasunak eta  ideia gakoak azaltzen dituelako. Legeak, bai, badaude, gutxi edo gehiago ikuspuntu hezkidetzailea gure jardunetan sartzeko agindua jasotzen dutenak baina gero, zer gertatzen da? Inork betearazten ditu  lege horiek? Ezagutzez betetako curriculumek uneak  uzten dituzte hausnarketa hezkidetzailea sustatzeko? Eta inportanteena  hezitzaileek beharra ikusten al dute?

Bukaeran aurkezten duen bideoa, polita eta oso adierazgarria ere bai. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina