ZAILTASUNAK BALIABIDE HEZKIDETZAILEAK TZERTATZEKO:
Baliabide hezkidetzaileak txertatzeko, lehendabizi Marian Morenok aipatzen duen ikastetxearen diagnostiko on bat egitea litzateke; berak aipatutako oinarrizko, ertain eta goi-mailetan aspektu desberdinak aztertzea proposatzen ditu: idatzizko hizkuntza, ospakizunak, dokumentazio ofiziala, ekintza zehatzak, baliabideak eta testu-liburuak, tutoretza eta orientazioa, zuzendaritza taldea, idatzizko zein ahozko hizkuntza eremu guztietan, liburutegia, elkarbizitza plana, espazioak, heziketa afektibo-sexuala.
Diagnosia ez badago eginda inongo aspektuan, ikastetxeak ez du benetan jakingo zeintzuk diren beraien gabeziak edota alderdi indartsuak; horretarako hezkidetza batzordetik, zuzendaritzatik eta orientaziotik diagnosia egitea bultzatu behar da eta diagnosirako erabilitako galdetegiak ikastetxeko komunitate osoaren artean (irakasleak, ez-irakasleak) zabaldu.
Bestetik, nire ustez, ikastetxeetako irakaslegoak orokorrean (klaustro mailan) ez du formakuntza minimorik jaso hezkidetzaren gaiaren inguruan (hezkidetza, parekidetasuna, berdintasuna, genero-irizpidea, ea), batzutan hezkidetza batzordeko kideak direnak soilik, eta horrek zailtzen du ikuspegi horrekin hausnartzea; hau da, “irakasleek ez badute ezagutzen hezkidetzaren oinarriak edota genero-estereotipoak sortzen dituzten ereduak, nolakoa izango da galdetegi hezkidetzailearen erantzuna?”.
Azkenik, erabiltzen ditugun materialak ikastetxeetan ez daude benetan aztertuta hezkidetza ikuspegitik, ezta genero-irizpidea kontutan hartuta; ondorioz, ez direnak hezkidetzaileak eta beharrezkoak direnak ez ditugu moldatu edota ikuspegi kritikoarekin aurkeztu; eta ez badira benetan beharrezkoak ezingo ditugu ordezkatu edota berriak sortu.
Aurreko edizioetako posten artean Eskolan, genero ikuspegia non nahi aukeratu dut; oso aberatsa dela iruditzen zait, aspektu asko aipatzen dituelako:
-Baliabideak txertatzeko zailtasunak modu argian aipatzen ditu.
-Estereotipo eta rolen trasmisioen bideoa
-San Pelayo ikastetxeko hezkidetzaren inguruko bideoa, bertan Emakundek bultzatutako Nahiko prozesuaren azalpena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina