Curriculuma eta baliabide didaktikoak lantzen ari garen honetan, parada aparta izan dugu kontzientzia handiagoz gure jardunari erreparatzeko: diagnosia egiteko, gogoeta egiteko, eta, behar izanez gero, dagoena ordezteko.
Hain zuzen ere, horrexegatik sortu dut lelo hau:
Begirada feministatik, badugu hezkuntzan zer egin; izan ere, uste baino oztopo gehiago izaten dugu aldaketak txertatu ahal izateko: heteropatriarkatuak domatuta gauzkanez, nekez antzematen diegu zenbait mezu matxistari; erresistentziak uste baino ugariagoak izaten dira; kontzientziazio eza hedatu samar dago…
Ildo horretatik, Euskara irakasgaian, batxilergoan hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko honako estrategia erabiliko nuke: rol-trukatzea.
Zeregin horretarako, Uxue Apaolazaren UMEEK GEZURRA ESATEN DUTENETIK ipuin-liburuko “Igandea” narrazioa hautatuko nuke: Anttoniren lekuan Joxe jarri, eta alderantziz. Hala, gogoetarako bidea irekiko litzateke, eta hezkuntza parekiderako ateak gehixeago zabaldu.
Bide horretan, oso egokiak iruditu zaizkit iazko blog-sarrera honetako hitzak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina