2022/01/24

HEZKIDETZAILEA EZ DENA ORDEZKATU

 

Curriculuma eta baliabide didaktikoak lantzen ari garen honetan, parada aparta izan dugu kontzientzia handiagoz gure jardunari erreparatzeko: diagnosia egiteko, gogoeta egiteko, eta, behar izanez gero, dagoena ordezteko.

Hain zuzen ere, horrexegatik sortu dut lelo hau:



Begirada feministatik, badugu hezkuntzan zer egin; izan ere, uste baino oztopo gehiago izaten dugu aldaketak txertatu ahal izateko: heteropatriarkatuak domatuta gauzkanez, nekez antzematen diegu zenbait mezu matxistari; erresistentziak uste baino ugariagoak izaten dira; kontzientziazio eza hedatu samar dago…

Ildo horretatik, Euskara irakasgaian, batxilergoan hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko honako estrategia erabiliko nuke:  rol-trukatzea.

Zeregin horretarako, Uxue Apaolazaren UMEEK GEZURRA ESATEN DUTENETIK  ipuin-liburuko “Igandea” narrazioa hautatuko nuke: Anttoniren lekuan Joxe jarri, eta alderantziz. Hala, gogoetarako bidea irekiko litzateke, eta hezkuntza parekiderako ateak gehixeago zabaldu.

 

 



Bide horretan, oso egokiak iruditu zaizkit iazko blog-sarrera honetako  hitzak. 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina