ETA NIK, HIRIA NUEN MAITE
Harrigarria zein interesgarria egiten zait patriarkatu sistemaren eragina edozein modutan, edozein eremuetan, zehar lerrokatuta dugula konturatzerakoan. Errepresentazioa eta denboraren erabilera dimentsio kontzeptu abstraktuak izanik gure egunerokotasunean, forma fisikoa hartzen dutela jabetzeaz eta gure egunerokotasunean erabat presente ditugula.
Edozein hiri edo herrietako urbanismoari begiratzerakoan hauen espazioaren banaketa eta antolamenduan, ez da neutroa eta patriarkatuaren ideologia aurkitu dezakegu potera edo indar politiko eta ekonomikoarekin identifikatutako guneetan (industrialdeak, banketxeak, merkataritza guneak, kudeaketa bulegoak…) non emakume eta gizonezkoei atxikitutako rol banaketak ematen dira. Herri edo hiri bateko hirigintza proiektua herritarren bizitza antolakuntza eredu bat bultzatzen du, eredu kapitalista eta segregatzailea non protagonismoa eta balioa produkzioari ematen zaio.
Ondorengo saioan “No es ciudad para mujeres: urbanismo feminista” izenburuarekin, Blanca Valdivia Gutiérrez eta Oihane Ruiz Menéndezek, espazioen antolakuntzak interesek zehatzetara egokitzen direla esatera dator eta horiek hierarkia- eta botere-izaeran nola dauden oinarrituta azaltzen dute ere.
Hiri feminista eta eraldatzailearen ikuspegitik, hirira iristeko eta hirian parte hartzeko eskubidearekin lotutako gatazkak ikusarazten dituzte.
Bestalde jendarte inklusiboaren eraldaketa prozesuan, gaur egungo erronkak bistaratuz indarkeriarekin, osasungarritasun-baldintzekin, haurren babesarekin eta eskubideekin, zainketekin eta mendekotasunekin, bizi denaren eta bizikidearen babesarekin, aukera jasangarriak planteatzen dituzte.
Eremu hezitzaileari begira, gelaz kanpoko espazioen gaitasun hezigarria identifikatzea eta hauek aintzat hartzea erronka nagusi bat da curriculum ezkutuaren transmisioan duten indarra ekiditeko eta espazio hauetan ematen diren hierarkiak eraldatzeko .
Hirigintza inklusiboan aditua den Patxi Galarragarekin, Projekta Urbes ikerlanean hainbat ikuspegitatik jorratzen dute gai hori: generoa, osasuna eta iraunkortasuna.
Eitb.eus “Distrtito-euskadi” programa irratian, izandako elkarrizketa honetan ikastetxeetan zer esku-hartze esperientzi mota egiten ari diren testigantza azaltzen da.
Bukatzeko aurreko edizioetan “Non daude emakume izenak kaleetan?” aukeratutako postaren esteka atxikitzen dut. Bertan, urbanismoak duen esanahia eta ideologiaz hausnartzen da eta herri bateko kaleen azterketa egiten du eta agertutako ikuspuntu berdinkidearen aldetik eta azaldutakoak agertzerakoan egindako azterketa oso argia eta adierazgarria da.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/01/nom-daude-emakume-izenak-kaleetan.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina