2022/10/29

Azkarrak, gurekin!

Datu andana dugu, erakunde desberdinek argitaratutakoak, emakumeen gaineko indarkeriaren larria erakusten dutenak. 

Inongo gerran izan gabe eraildako emakume-ostea, etxean bizi duena indarkeria dela irratia entzunda jakin duen adineko emakumea, osabak egiten diona bere kulpa dela pentsatzen duen mutikoa, sufrimendua lotsaz izkutatzen duen aberaskumea… guztiak indarkeria matxistaren agerpen ikusgarriak. Sarri maitasunaren izenean egin direla esanez goxatuak eta oraintsu arte indarkeria domestikoa izateagatik etxe barruan konpondu behar zirenak. 

Aurrekoen ongarri dira egunero jasaten ditugun indarkeria sotilagoak, gizonek beraien pribilejioak mantentzea helburu dutenak eta urteetan gizarte guztietan ontzat hartu direnak; haien kontra agertu ziren emakume feministak sorgintzeraino. 

Aurrera pausuak eman dira gizarte mailan 90eko hamarkadatik hona: Me Too mugimendua, “Ez da ez”  legea lehen eta “Bakarrik bai dai bai” legea orain, autodefentsa feministako ekimenak, Hezkuntza afektibo-sexuala eskoletan, gizon batzuen inplikazioa borroka feministan…  

Maila pertsonalean dugu erronka handiena. Hori aurrera eramateko lagungarri iritzi diot irakurgaiaren hasieran Mari Luz Estebanen gogoeta askatasuna, justizia eta elkartasun gisako balioak maitasunaren aurretik jartzen dituenean. 

June Fernándezek proposamena “ mikromatxismoei mikroiraultzez erantzutea” bide beretik doa matxismoaren aurka irtenbide eta mendekurik onena gizaki aske eta zoriontsuak izatea dela esaten duenean.

Nola ekarri gizonak guztion borroka den honetara? aspaldiko buruhausteak ez du erantzun errazik. Zenbatetan entzun behar izan dugun gaizki egiten ari garela, ez dugula asmatzen haiek erakartzeko moduetan.  Izango da arrazoi punturen bat ziurrenik baina ardura beti gure lepo gainean jartze horrek sumindu egiten nau. Horregatik borroka lagun ditugun gizonak benetan azkarrak direla aldarrikatzen dut maritxuloen aurrean.  





Genero-indarkeria gure egunerokotasunean. Konturatzen ote gara?

Genero-indarkerian pentsatzen dudanean, burura etortzen zaidan lehen gauza golpeak edota irainak dira, baina hori baino ekintza gehiago barneratzen ditu eta askotan konturatzen ez garenak izaten dira, kasu mikromatxismo deritzona.

Baina zer da mikromatxismoa?

Honekin lotuta, honako bideoa gomendatu nahiko nuke:


Bideoa behin ikustean, edozein lagun-taldetan bizi ditugun egoerak ageri dira, ohikotzat ditugunak, baina bigarren begirada batean, betaurreko moreak jarri ondoren, mikromatxismo egoera piloa ageri dira. 

Ildo honekin jarraituz, Estatu mailako bi udalerritako udaletxeek prestatutako ekintzak plazaratu nahiko nituzke. Alde batetik, Kordobako udalak prestatutako irudia hau partekatu nahiko nuke, mikromatxismoak detektatu eta hauei nola aurre egiteko dekalogoa: 

Eta bestetik, Soriako udalak prestatutako machistometro  deituriko "jokoa". 

Esan beharra daukat, eskola eta unibertsitate garaian, ez nire ingurukoek, ez nik, ez genuela gai hau jorratzen. Ez ginen konturatzen genero-indarkeria mota bat zenik. Baina, azken lauzpabost urtetan, kuadrillan oso kontziente gara eta gure inguruko mutilek antzeko joera bat erakusten dutenean, (iruzkin, txiste, esaldi... matxistaren bat)beraiekin hitz egiten dugu pixkanaka konturatu daitezen jarrera eta jokabide matxista horiek aldatzea ezinbestekoa dela. 

Azkenik, aurreko ediziotako GENERO-INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN post hau gomendatu nahiko nuke, oso gai interesgarria aipatzen duelako: emakumeek beraien burua sexualki erabiliak sentitu izana eta lotsagatik inori ez kontatzearena hain zuzen ere.  Tabúa apurtzea ezinbestekoa da arazoa murriztu ahal izateko. Kontatzen ez dena, ez da gertatu…


2022/10/24

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

NIRI BEREZIKI GUSTATZEN ZAIT HEZKIDETZAREN DEFINIZIO HAU: Hezkidetza-eskolaren maisu handietako batek, Mª José Urruzolak, honela definitu zuen: «neska-mutilak genero femeninoa edo maskulinoa alde batera utzita hezten dituena, hots, sexu-desberdintasunetik abiatuta hezten dituena, beren banakotasunaren garapena bultzatuta, baina gizarte sexista batetik sexu batekoa edo bestekoa izateagatik betetzeko eskatzen zaizkien rolak kontuan izan gabe» (1995: 267).

Eta orain nola desikasten da hori guztia beti gizarte sexista generoen sistema berean hezi bagaituzte belaunaldiz belaunaldi?

Desikasten.Desikasten ikasi behar dugu.

Prestakuntza eta formakuntza alderdi garrantzitsua da, hezkidetzaren 8 zutabeak aztertu, onartu eta bereizketa egitea. Beatrizek gomendatzen digunez AEIOUA metodoa aplikatzea.

A:Aliantzak sortu.

E:Experientziak konpartitu.

I:Ikasi ,formakuntza.

O:Oraingo errealitatea aztertu.

U:Umorea erabili.









Hezkidetza saretzen

           

              HEZKIDETZA SARETZEN…

Lehenengo eta behin esan beharra dut sare sozialen mundua eta teknologia orokorrean oso azkar doala eta oin dela urte batzuk “egunean” banegoen ere, gaur egun, gaia gainetik pasatu dit eta atzetik noa, hala edo nola helduko naizen esperantzarekin.


Sare sozial berriena eta nire kasuan esploratu gabekoa twiter  da. Sortu dut jadanik kontua eta orain kuxkuxeatu eta ezagutzen hasteko momentua irirtsi zait.

Facebook-a aspalditik daukat eta egia esan ez dut askorik erabiltzen, bakarrik interesgarria iruditzen zaizkidan artikuluak,…konpartitzeko. Bestalde, nire alaba nerabezara hektzear zegoela, Instagram instalatu nuen eta azkenean bere laguntzarekin ikasi dut maneiatzen, baina egia esan ez dut erabiltzen. Beraz nire erronka sare sozial hauetan murgiltzea eta erabilgarritasuna topatzea izango da.

Nire ustez erabilera zabala eta etekin haundia atera al zaie sare sozialei baina jakin ezkero zelan. Hasteko ikastaro honetan partekatuko den informazio, bideo,…en bitartez asko ikasiko dudalakoan nago eta bide batez HIKT-n ( niretzat berriak izan diren siglak dira, Harreman hitza)trebakuntza minimoa behintzat lortuko dudala espero dut.

 

Interesgarria iruditu zait artikulu desberdinetan jasotako informazioa, horri esker ikusten bait da oso argi ziber mundua ere, patriarkatuaren ereduak jarraitzen dituela eta emakumeen parte hartzea, rola,…zein den argi geratzen da.

Guzti honengaitik esango nuke dela ezinbestekoa ziberfeminismoa edota ziberaktibismo hezkidetzailea, baldin eta persona guzti-guztiak eta haien beharrak eta bizipenak kontutan hartzea nahi badugu eta errespetuan eta zaintzan oinarritutko harremanak sustatzea nahi badugu; hau da parekidetasuna ( etnia, sexua,…) bultzatuko duen    ziber-a behar dugu.

Bukatzeko, hona hemen poster digitala:

https://i.imgur.com/x7Ou65t.png


 

Hezkidetzaren erronka berriak

Teknologia eta gaur eguneko munduaren artean harreman mota berriak sortu dira azken urteotan, eta hauek aztertzea premiazkoa da. Alde batetik kultura teknologiko hau nork bideratzen duen aztertu beharra dago, baina horretaz gain, honen erabilera berriak eta gizartean duten inpaktua aztertzea berealdikoa da ere eta horretarako, Hezkidetza tresna aproposa izan daiteke. 

Kultura teknologikoa gizartearen parte da jada eta Ane Larrinagak, EHUko Soziologia irakasleak esan bezala, kultura teknologiko hau osatzen duten geroko munduaren eraikuntzatik kanpo geratzen ari dira emakumeak, arlo honetan trebatzen diren gizonezkoen kopurua emakumeen laukoitza izatera iritsi baita. Horrek daukan azalpen posible bat gizartean ezarrita dauden genero estereotipoak izan ahal direla dio Larrinagak, eta horietan goiz esku hartzeko ezinbestekoa da Hezkidetza. 

Bestalde, argi dago sare sozialak gure errealitatearen parte bat direla, Jon Tornek dioen bezala. egia da ez direla errealitatearen islada fidela, Tornek azpimarratu bezala, "badagoelako itxura saltze hori". Harremantzeko modua guztiz aldatu da, eta batez ere neskek sare sozialen inguruan egiten duten erabilera aztertu beharra dago, horretarako berriz ere Hezkidetzaren esparrua probestuz. 

Hori dela eta, lan bikoitza dugu Hezkidetzatik teknologiaren munduan: alde batetik honen eraikuntzan emakumea sartzea eta bestetik, honen erabileran eta gazteengan duen eragina lantzea eragile guztien partehartzearekin (familiak, irakasle, ikasle...).

 

 

2022/10/23

Tratu onen kultura sortzea, zabaltzea, eustea, ... beharrezkoa sare sozialetan!

 Interesgarria da zein tresna eraginkorra diren sare sozialak IKT, IET eta APT laburbildurek  biltzen duten guzti horretan eragiteko, laguntzeko. Hau da, informazio eta komunikazio (IKT) , ikaskuntza eta ezagutzarako (IET)  eta ahalduntze eta partaidetzara (APT) zabaltzeko bide /teknologiak izatea. Eta nola ez HezkEH-nek bai twitterren bai facebook sare sozialetan duen eragina elkarlanean aritzeko hezkidetzarako.

Interesgarria da ere ikasleekin sare sozialak erabiltzearen garrantzia, artikuluak, ikerketak, elkarrizketak,... hautatu, ezagutu, aukeratu eta zabaltzeko.

Interesgarria eta erronka izugarria da aldi berean ere "egunean egotea" baina baita ere sare sozialetan murgilduta igarotzen dugun denbora "ongi kudeatzea".

Hainbat eta hainbat ikerketek diote sare sozialak ez direla neutroak, matxismoa gizartean agertzen den moduan agertzen dela sareetan ere, ze ondorioak dituzten agertzen den horrek emakumeongan,.... Beraz, behar beharrezkoa da ziberaktibismo hezkidetzailea balantza beste alderuntz bideratzeko.

Hiruko Larroxa kolektiboko Joseba Gabilondo Marquesi BERRIA egunkarian egindako elkarrizketa batean irakurri daitekeen bezala: "Tratu onen kultura sortu behar da interneten. Hau da, goazen ohitura onak hartzea eta jada badauden tratu onak ere mahai gainean jartzea".




Mugak hausteko prest gaude?

Aste honetan landutako gaiari helduta, gaur egungo gizartean, argi dago sexu-genero sistemak erabat eraikiak daudela. Tamalez, konpartimentazio sistema honekin batera ez datozenak, arazoak pairatzen dituzte beraien egunerokotasunean. Horren adibide, burokrazia munduan,  askotan oraindik emakume ala gizon garen adierazteko laukitxoak, beste erantzunik emateko tokirik uzten ez dutenak.

Honekin erlazionatuta, aurreko ikastaroetako post hau gomendatu nahiko nuke, Zentzua(K) https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/zentzuak.html) berarekin guztiz adoz egoteaz gain, oso modu argian azaltzen duelako sexu-genero estereotipoek sortzen duten problematika. #Iratik aipatzen duen moduan, “Gure beldurrak dira besteen gorputzetan islatzen direnak“

Gaiarekin jarraituz, Gayle Rubinek, antropologo kulturala, eta sexu eta genero politiken alorreko aktibista eta teorialaria dena, egindako aipua zuekin elkarbanatu nahiko nuke:


Gaia lantzerakoan, transgeneroen kolektiboa etorri zait burura, batez ere azken aldian Estatuan “Trans legearekin” gora eta behera dabiltzalako.

Lucas Platerok argitzen duenez, gaur egun, trans kolektiboa osatzen dutenen % 80a langabezian dago, askotan hezkuntza garaian jasotako irain, mehatxu eta abarrengatik ikasketak amaitu gabe uztera behartzen dituztelako alde batetik, eta bestetik, trantsizioarekin hastea erabakitzean beraien heldutasunean, lana edo etxebizitza galtzeko arriskua izaten dutelako.

Sortutako zalaparta politikoa ikusita, legea aurrera aterako ote?