Posez bizi dut azken
urteetan indarkeria matxistaren kontzientzian eta horren aurreko erantzunean
izan den garapena. Handia da lehen etxe barruko kontu gisa izkutatzen zen eta
oraindik aho batzuetan kirrink egiten duen indarkeria matxistak
medioetan, politikarien diskurtsoetan eta abarretan duen presentzia. Esango
nuke pertsonala politikoaren gainetik darabilgula oraindik, kanpora proiekzio
handia izan duenak ez duela neurri berean aurrera egin gure inguru hurbilean.
Kaleak bete ditugun gutako zenbatek esaten dio ozen lagunari, aitari,
anaiari edo lankideari indarkeriaz ari dela halako txistea kontatzean,
lekuz kanpo dagoen laudorioa botatzean edo nagusikeriaz jardutean?
Hain presente den indarkeria matxista deseraikitzeko irakurketan proposatzen diren lan-ildoei jarraituta hona baliabide batzuk ikasle nerabeekin lantzeko:
- - Maitasun erromantikoen mitoen inguruko analisia Iñigo Etxezarreta Tocaren bideoetan: Maitasun erromantikoaren
mitoa eta Maitasun erromantikoa eta
lehentasunak
- - Mikromatxismoen identifikazioarako bideoak. El Tornillo 2x3 O: "Los micromachismos"
Orain arteko galdetegiek gazteek
eta nerabeek jasan edo gertutik bizi izan dituzten indarkeria matxista kasuak
aztertzen zituzten. Ikusitakoaz gain, Berta Gómez Santosek proposamenari
jarraituta, arreta norberak egiten dituenetan jartzeko garaia da mutilei zer egiten dut nik? Zer egin dezaket? galdetegiak prestatzeko
garaia.
-- - LGTBIQ+ fobiak bistaratzeko lagungarri izan daiteke Lesbofobia, homofobia eta transfobia hezkuntza-sisteman
Neska nahiz disidentzia praktikatu nahi duten guztientzat autodefentza feministarako baliabide ugari ditugu @BeldurBarik atalean.
Hau guztia jendartean
eta eremu hezitzailean landu beharra ikusten dut:
1.
Indarkeria matxista pairatzen ari zela irratian entzuten ari
zenari esker jakin zuen emakumearen testigantza historia izan dadin.
2. Hainbeste emakume ditudalako inguruan “feminista
naiz” esateko beharra, gogoa edo ausardia ez dutenak.
3. Aspaldi Mari Jose Urruzolak ateratako Neskentzako gidaren pareko Mutilentzako
gida faltan dugulako, ahal balitz gizon batek idatzia.
4. Gutxi direlako oraindik hurbileko gizon
baten indarkeria adierazpena salatzen duten emakumeak eta gutxiago oraindik mutil
eta gizonak.
5. Hainbeste indarkeria estali duen “maitasuna”
desakralizatu eta, Mari Luz Estebanek dion gisan, emakumearen identitatearen
erdigunetik kentzea komeni delako.
6. Jendarteak berarengandik besterik espero ez zuen arren ama zaintzea bere hautua zela defendatu zuen emakumea entzun nuelako aurreko astean.
7. Bere lana utzi eta zaintzari lotutako lan berria hartzeko erabakia hartu behar zuen gizon bakarra ezagutu dudalako, ekintza feminista inondik ere!
Aurreko edizioetako SUNT HOMINES,
HABEMUS MATXISMUN! posta gustatu zait gizonen inplikaziorako arrazoi eta
baliabide ugari eskaintzen dituelako.
Indarkeria matxistak gainditzen
| |
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina