2023/03/12

Feminismoa lagun

Posez bizi dut azken urteetan indarkeria matxistaren kontzientzian eta horren aurreko erantzunean izan den garapena. Handia da lehen etxe barruko kontu gisa izkutatzen zen eta oraindik aho batzuetan kirrink egiten duen indarkeria matxistak  medioetan, politikarien diskurtsoetan eta abarretan duen presentzia. Esango nuke pertsonala politikoaren gainetik darabilgula oraindik, kanpora proiekzio handia izan duenak ez duela neurri berean aurrera egin gure inguru hurbilean. Kaleak bete ditugun gutako zenbatek esaten dio ozen lagunari, aitari, anaiari  edo lankideari indarkeriaz ari dela halako txistea kontatzean, lekuz kanpo dagoen laudorioa botatzean edo nagusikeriaz jardutean?  

Hain presente den indarkeria matxista deseraikitzeko irakurketan proposatzen diren lan-ildoei jarraituta hona baliabide batzuk ikasle nerabeekin lantzeko:

-        - Maitasun erromantikoen mitoen inguruko analisia Iñigo Etxezarreta Tocaren bideoetan:  Maitasun erromantikoaren mitoa eta Maitasun erromantikoa eta lehentasunak

-        -  Mikromatxismoen identifikazioarako bideoak. El Tornillo 2x3 O: "Los micromachismos"


Orain arteko galdetegiek
gazteek eta nerabeek jasan edo gertutik bizi izan dituzten indarkeria matxista kasuak aztertzen zituzten. Ikusitakoaz gain, Berta Gómez Santosek proposamenari jarraituta, arreta norberak egiten dituenetan jartzeko garaia da mutilei zer egiten dut nik? Zer egin dezaket? galdetegiak prestatzeko garaia.

--   - LGTBIQ+ fobiak bistaratzeko lagungarri izan daiteke Lesbofobia, homofobia eta transfobia hezkuntza-sisteman 

Neska nahiz disidentzia praktikatu nahi duten guztientzat autodefentza feministarako baliabide ugari ditugu @BeldurBarik atalean.

Hau guztia jendartean eta eremu hezitzailean landu beharra ikusten dut:

1.    Indarkeria matxista pairatzen ari zela irratian entzuten ari zenari esker jakin zuen emakumearen testigantza historia izan dadin. 

2.    Hainbeste emakume ditudalako inguruan “feminista naiz” esateko beharra, gogoa edo ausardia ez dutenak.

3.    Aspaldi Mari Jose Urruzolak ateratako Neskentzako gidaren pareko  Mutilentzako gida faltan dugulako, ahal balitz gizon batek idatzia.  

4.    Gutxi direlako oraindik hurbileko gizon baten indarkeria adierazpena salatzen duten emakumeak eta gutxiago oraindik mutil eta gizonak.

5.    Hainbeste indarkeria estali duen “maitasuna” desakralizatu eta, Mari Luz Estebanek dion gisan, emakumearen identitatearen erdigunetik kentzea komeni delako.

6.    Jendarteak berarengandik besterik espero ez zuen arren ama zaintzea bere hautua zela defendatu zuen emakumea entzun nuelako aurreko astean.

7.  Bere lana utzi eta zaintzari lotutako lan berria hartzeko erabakia hartu behar zuen gizon bakarra ezagutu dudalako, ekintza feminista inondik ere!

Aurreko edizioetako SUNT HOMINES, HABEMUS MATXISMUN! posta gustatu zait gizonen inplikaziorako arrazoi eta baliabide ugari eskaintzen dituelako.

Indarkeria matxistak gainditzen



Across

4.

Gizonek emakumeak kontrolatzeko eta menderatzeko duten jokabide sotila.

8.

Gizonek emakumeekiko eta, oro har, emakumearekin zerikusia duen guztiarekiko gorrotoa, arbuioa eta mespretxua

9.

Indarkeria matxista gainditzeko egindako ahalegin bakoitza.

10.

Emakumeen aurkako indarkeriaren manifestazio guztiak.

   

Down

1.

Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista, arlo fisikora mugatzen ez dena.

2.

Gizartearen antolamendu patriarkala sortu eta bertan emakumeek duten mendekotasuna zuritu duen gizontasun eredua.

3.

Sexu bereko pertsonenganako maitasuna sentitzeko beldurra eta ondorioz beste pertsona batzuengan agertzen diren halako sentimenduen aurkako gorrotoa.

5.

Soilik ongizatea sorrarazi behar lukeen maitasuna.

6.

Laguntza behar duen edonorekiko zein inguruarekiko guztiok dugun erantzukizuna.

7.

Emakumeen elkartasunari esker eskubide urraketak saihesteko konpetentzia.

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina