Eta Oihanak Etxebarrietak arrazoia dauka esaten duenean "erasotzailerik ez badago, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar".
Konponbidea ez dago emakumeen eskuetan bakarrik, GUZTION ARDURA da. Horrekin lotuta, beste urteetako ikastarokideen post-en artean Ana-rena gustatu zait, orain jarri dudan ideia defendatzen duelako. Aldi berean, maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzen du, eta, horrekin batera, Hezkuntzan jarraitu beharreko pausuak aipatzen ditu.
Eta guztion ardura bada, GIZONENA ere izango da, ezta? Baina feminismoaren eskutik joan behar dira zeren Federico Abreu Silveira-k esaten duen bezala, “Historian ez dago talde zapaltzaile bakar bat ere pribilegioei bere kabuz uko egin dienik. Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista”.
Prozesu honetan, berdinatasunarekin, gizonek ere irabazten dute: emozioak eta sentimenduak adierazi ahal dituzte, umeen zainketan inplikatu ahal dira, sexualitate desberdinak esploratzeko bideak aurki ditzakete... baina, kasu askotan, ez daude estatusa, ospea eta boterea uzteko prest. Eta berdintasuna lortzeko behar-beharrezkoa da boterea bazter batean uztea.
Horregatik, maskulinitate berriak sortu behar dira eta, horretarako, gizonek feminismoaren iturritik edan behar dute eta betaurreko moreak jantzi behar dituzte.
Baina hori guztia lortzeko, Hezkuntza inplikatu behar da eta HEZKIDETZA-ren eskutik pausu batzuk eman behar dira:
- Indarkeria matxistaren errealitate agerian utzi, identifikatu eta salatu.
- Autodefentsa feminista sustatu ( emozioak eta autoestimua landu, erasoak identifikatu, kolektiboa bilatu, indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak eskeini...)
- Maitasun arromantikoaren mitoa desikasi.
- Maskulinitate berriak sortzeko baliabideak jarri.
Eskoletan, maskulinitate berriak lantzeko proposamen batzuk Miguel Angel Arconada-ren bideo honetan jasotzen dira:
PROMOVER EN LAS AULAS MASCULINIDADES COMPROMETIDAS CON LA IGUALDAD
Presentación en Power point (bideoarena)
Beste baliabide batzuk hemen aurki ditzakegu: Amnesty International: "Genero-indarkeriaren aurkako hezkuntza-baliabideak".
Eta amai dezagun hasi dugun bezala, Angela Davis-ekin:
"Andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu"
Gurutzegramaren erantzunak:
- Feminismoa
- Sexismoa
- Homofobia
- Mikromatxismoa
- Autodefentsa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina