Kaixo guztioi!
Oihana Esturo naiz, Bigarren Hezkuntzako irakaslea. Ia-ia urtero tokatzen zait erlijioarekiko alternatiba (DBH-ko maila guztietan) eta etika (4.mailan) ikasgaiak ematea. Horretaz aparte, Filosofia eta Psikologia irakaslea ere naiz. Eta, askotan, Gaztelera eta Literatura irakaslea ere bai.
Uste dut ikasgai horiek, guztiek, aukera ematen didatela hezkidetza lantzeko.
Ordezkoa naizenez, urtero aldatzen dut ikastetxez. Guztietan edo gehienetan ikusi izan dut hobetzeko zerbait hezkidetza ikuspegitik. Baina... iaz erabateko jarrera akritikoa atzeman nuen 16-17 urteko ikasleen artean!!!! Publizitate matxista aztertzen ari ginen, eta beraientzat ez zegoen arazo handirik. Ez zen hainbesterako. Horrek barrena astindu ninduen. Ta aurreko ikasturteetan ikusita... ba...hementxe nago. Espero dut asko ikastea, web orri desberdin ezagutzea, materiala izatea eta abar, arlo profesionalean erabiltzeko, baita arlo pertsonalean ere.
Nire ezaugarri ona talde-lan birtualean aritzeko? Ez daukat! Teknologia berrriekin oso gaizki moldatzen naiz eta , gainera, azken momentuan egiten ditut gauza gehienak. Hala ere, nire iritzien eta eskarmentuen ekarpenak egiteko prest. Eta, zuenak jasotzeko ere!
Kolorea gorria. Indarra, energia, bizia, sua eta leherketaren kolorea.
Animalia nik esango nuke dordoka bat, lurrekoa. Baina, etxean galdetuz gero katua esan didate. Independientea, azkarra, orekatua, etxekoia, sentibera eta bakartiaren ezaugarriengatik. Eta, egia esan, argudioak entzun ondoren, ados nago. Katu bat izango nintzateke.
Abestia: Mikel Laboa "Izarren hautsa"
2015/10/10
Aida eta Itsaso gaituzue
Egun on!!!
Itsaso eta Aida gaituzue, Gernika BHIko hezitzaile eta irakasleak. Orain dela zortzi urte ezagutu genuen elkar eta biok gara Hezkidetza-bizikidetza taldekideak eta ikastetxeko Hezkidetza Proiektuaren bultzatzaileak.
Gernika instututuan aspaldikoa da hezkidetzaren aldeko lana. Hogei urte baino gehiago eman dugu ikastetxean emakumeen eskubideen aldeko ahotsa izaten, berdintasuna eta aniztasuna aldarrikatzen, emakumeenganako indarkeria salatzen.
Asko izan dira lan horretan ibilitakoak, haietako batzuk, gu geu. Eta guztiok batu gaitu gure lantokian, institutuan, emakumearen askatasunaren aldeko helburuak, nahiz eta kolore ezberdineko pertsonak izan. Batzuk txikitatik militante feministak, beste batzuk feministak zirela jakin barik, feminismoaren aldeko militanteak, ere bai.
Ikasturte honetan Hezkuntza Sailak Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko Gida planaren barruan hezkidetza proiektuan parte hartzeko eman digun aukera aprobetxatuz, eskaintzen zaizkigun baliabide guztiak erabiltzeko prest gaude. Horretan datza ere Hezkidetzan esku hartzen ikastaroan parte hartzearen zergatia. Teknologia berrietan oso ibilitakoak ez bagara ere, erronkak errez onartzekoak garenez, eta ausartak ere bai, hemen gaituzue, ikasteko prest, beti bezala, eta ahal den neurriak ekarpenak egiteko ere bai.
Itsaso eta Aida gaituzue, Gernika BHIko hezitzaile eta irakasleak. Orain dela zortzi urte ezagutu genuen elkar eta biok gara Hezkidetza-bizikidetza taldekideak eta ikastetxeko Hezkidetza Proiektuaren bultzatzaileak.
Gernika instututuan aspaldikoa da hezkidetzaren aldeko lana. Hogei urte baino gehiago eman dugu ikastetxean emakumeen eskubideen aldeko ahotsa izaten, berdintasuna eta aniztasuna aldarrikatzen, emakumeenganako indarkeria salatzen.
Asko izan dira lan horretan ibilitakoak, haietako batzuk, gu geu. Eta guztiok batu gaitu gure lantokian, institutuan, emakumearen askatasunaren aldeko helburuak, nahiz eta kolore ezberdineko pertsonak izan. Batzuk txikitatik militante feministak, beste batzuk feministak zirela jakin barik, feminismoaren aldeko militanteak, ere bai.
Urtez urte adierazpen modu
desberdinak erabiliz, hainbat lorpen txiki eskuratzen joan gara bide
amaigabe honetan. Azkena, oso ekimen apala, baina harro sentiarazten
gaituena: Gernika BHIren hezkidetza-logoa aukeratzeko, bigarren
batxilerreko diseinu artistikoko ikasleen artean lehiaketa antolatu, eta
irabazlearen logoa erabiliz, kamiseta bat sortzea. Gaur egun, gure
hezkidetza-ikurra, gure presentziaren islada…eta gure perfileko irudia.
Atxekituta doakizue bideotxo bat, iazko Beldur barik lehiaketan
aurkeztu eta Gernikako udalak saritua, gure ikasleek egina. Guretzako
harro eta pozteko tresna eta elkarlanaren adidibide polita.Ikasturte honetan Hezkuntza Sailak Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko Gida planaren barruan hezkidetza proiektuan parte hartzeko eman digun aukera aprobetxatuz, eskaintzen zaizkigun baliabide guztiak erabiltzeko prest gaude. Horretan datza ere Hezkidetzan esku hartzen ikastaroan parte hartzearen zergatia. Teknologia berrietan oso ibilitakoak ez bagara ere, erronkak errez onartzekoak garenez, eta ausartak ere bai, hemen gaituzue, ikasteko prest, beti bezala, eta ahal den neurriak ekarpenak egiteko ere bai.
NIRE AURKEZPENA
Epa guztioi!!
Ni Maria naiz,eta momentu honetan Normalkuntzako aholkulari gisa lan egiten dut, azken urteetan HHko maistra gisa aritu banaiz ere.
Ikastaro honen berri izan nuenean, zalantzarik gabe nire hurrengo egitekoen zerrendan kokatu nuen, hezkuntza munduan gauden guztion ardura den gaia delakoan bainago.
Ez dakit ezaugarri onik dudan talde-lan birtualean aritzeko, nire lehen aldia baita honetan, baina birtuala ez balitz, taldea animatzeko ohitura dudala eta lanak programatu eta antolatzen iaioa naizela esango nuke.
Agian horregatik, besteengan horixe eskertuko nuke, jarduera berria dudan honetan, "birtualitatean", bultzadatxo bat ematea. Batzutan teknologiak eta ni ez baikara oso ondo uztartzen!!
Kolore bat banintz, beltza naizela esango nuke, oso gustoko dudan kolorea izateaz gain, beste edozein koloreren alboan jar daitekeelako.
Animalia banitz berriz, otsoa naizela esango nizueke, nire herritarrak, Ataungoak, horrela garela baitio gure kulturak.
Nire abestirik gustokoenarekin... ai ene, zein zaila den hori aukeratzea! baina tira, Zea Mays taldea oso gustoko dudanez... bere ERA abestia izan liteke, hitzek duten mezuagatik.
Ikastaroarekiko ditudan itxaropenei buruz, garbi dut! badakit, orain naizena baino askoz aberatsagoa, osatuagoa, baliagarriagoa izango naizela amaitzen dugunean, bai hezitzaile gisa baita pertsona gisa ere.

Aurkezpena Elo Elizalde
Kaixo,
Nere izen ofiziala, Maria Jose da baina , Elo da nere izen kuttuna. Kostatu zait pixka bat blogaren prozesoa egitea, arazo teknikoak..... Beno hemen nago. Eskola txiki batean egiten dut lan, Igeldon. Lehengo urtean sartu ginen Hezkidetza planean eta hementxe nago ikasteko eta buruari eta bihotzari bueltak emateko prest. 54 urte ditut eta jaso dudan heziketa guztiz matxista izan da. Bizitza osoa daramat desikasten prozesoan.
Asko gustatzen zait mendian ibiltzea, itsasoan bainatzea, lagunekin berriketan egotea eta mundua konpontzea...
Pena ematen dit kurtso hau online izatea zeren ordu asko pasatzen ditut pantaila aurrean ( zuzendaritzan nago) eta bildur pixka bat ere ez ote den lan gehiegi izango!
Beno kurtsokideok, besarkada bana eta disfrutatu asteburuaz!

2015/10/09
Andu
Angel Martinez de Rituerto naiz. Hala ere, jende gehienak Andu bezala ezagutzen nau eta ni ere horrela aurkezten naiz.
Ikastaro honetan egoteko arrazoia nire ikastetxeko hezkidetza koordinatzailea naizela da. Eta zergatik naiz hezkidetza koordinatzailea? Mundu justuago bat nahi nukeelako eta bide horretan lan handia dagoelako egiteko eta nik behintzat nire aletxoa jarri nahi nuke.
Hau hirugarren urtea dut nire ikastetxeko hezkidetza koordinatzaile bezala ets aurreko bi urteetan lan dexente egin dugu lankideen formakuntzan, gurasoekin zein ikasleekin. Marian Morenoren hitzaldi batean izan nintzen orain dela bi urte eta ordudanik errealitatea beste begi batzuekin ikusten dut. Edo berak dioen bezala betaurreko moreak jantzita ikusteko abilezia garatzen hasia naizela esango nuke.
Hezkidetzaren inguruan site bat egiten ari gara eskolan eta bestaldetik aurkezpenetarako Prezi bat.
Aralar BHI Hezkidetza site
Hezkidetza Prezi
Sortzen edo topatzen dudan informazioa partekatzeko joera dut eta besteengandik ikasteko prest nago.
Besteengandik horixe bera eskatzen dut ideiak eta materialak peartekatzea eta errespetua iritzi trukaketetan.
Kolorea banintz laranja izango nintzateke. Egunsenti eta ilunabarretako kolorea delako eta estetikoki ere atsegin dudalako.
Ez dut garbi zein animali izan nahi nuke, alde batetik felino bat izan zitekeen baina hegaztiren bat ere ez legoke gaizki, arranoren bat edo. Felinoa bere arintasuna eta mugimendu ederrengatik eta hegaztia hegan egiteko gaitasunagatik.
Zaila litzateke abesti bakarra aukeratzea, kantautoreak izan ditut gogoko beti, Silvio, Pablo Milanes, Labordeta, Mikel Laboa, Benito Lertxundi...
Labordetaren "Canto a la libertad"aukeratuko dut
Ikastaro honetan nire burua gehiago jantzi nahi nuke eta era berean nire lankide, ikasle zein ikastetxeko komunitate osoko partaidekin gaia lantzeko materialak eta ideiak neureganatu nahi nituzke.
Ondo bizi!!
Aurkezten…
Kaixo, Eskarne naiz, Teknologia irakaslea eta formazioz Mendi Ingeniaria.
Orain Durangoko berritzegunean
lan egiten dut, BHko Zientzia eta Teknologia eremuko aholkulari eta
zonaldeko Hezkidetza mintegia dinamizatzen dut.
Aurtengo erronka mintegiko ikastetxeetako Hezkidetza koordinatzaileei laguntzea; zertan? Hezkidetzan oinarritutako eskola aurrera eroaten, pausu txikiak baina sendoak emanez.
Rolak eta estereotipoak alde batera utzita, hezi ditzagun gure ikasleak hesirik ipini gabe.
Judy Chicago, The Dinner Party, 13
ISABEL NAUZUE !!!
Isabel Casares nauzue. Santurtziarra
jaiotzez eta bihotzean izan arren, Portugaleten bizi dena.
Pasa den ikasturtetik Ortuellako Berritzeguneko kidea, baina
ibilbide luzea eta oso- oso aberasgarria egin duen emakumea naiz eta “emakume”
hitza expreski erabili nahi dut, nire ustez, urte hauetan zentzu horretan ere
aaaasko “hazi” baitut.
Hezkuntzan, lanean hasi nintzenetik, nire
semeek esaten didatenez “aurre istorioan”,
30 urte pasa dira beti gauza berriak ikasteko grinaz eta Hezkuntza
ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko asmoarekin… Hau dela eta, Haur Hezkuntzako
andereño 20 urtez edo izatetik, herri ikastetxe baten zuzendaria izatera eta…
hona hemen! ihaztik Hizkuntza Normalkuntza Aholkularitzan lanean eta aurten,
baita Hezkidetza Aholkularitzan ere.
Zer dela eta ni hemen? Zelan ez!!! Nire bizitza osoan izan dudan “borroka” horixe
izan delako. Familia guztiz “patriarkala” zen eta aitak “habiendo dos mujeres en casa”
esaldiarekin bukatzen zituen gatazka guztiak eta egun
santu osoan, behin eta berriro aldarrikatzen nuen emakumea izateagatik ez
nintzela ezberdina, nire nebari
zegozkion eskubide eta betebehar berberak eskatzen nituela. Garai
hartan…noski! amak ere emakumea izateak
egoera hori zekarrela onartzen zuen.
BAINA IRABAZI EGIN DUT!! eta gaur
egun nire neba Santurtziko “Gizon Ekimen” taldean eta Euskal Herri mailan
“Gizon Sarea”-n aritzen da partaide eta hizlari askotan, aitatasun eta
maskulinatate berriak defendatzen ditu eta emakumezkoen ondoan “borrokatzen” du. Ama ere “feministatu” duGU BION ARTEAN eta
guztiz ezberdin ulertzen du oraingo gizartean emakumea izatea. Beraz… emakumea sentitzeaz lortu
ditudan “arrakastekin” harro sentitzen naiz, oraindik, lan asko geratzen zaigulakoan , peleatzen jarraitzeko prest egon arren.
Harreman aldetik ere, zorte handia
daukat. Oso lagun minak ditut, laguntza, aholkua eskaintzen dizkidatenak eta
haiei esker, nire buruarenganako konfidantza garatzen lortzen ari naiz. Oso
lotsatia naiz (hobetu behar dudan lehenengoa) eta zaila egiten zait nitaz gauza
onak esatea (beitu bigarren erronka!), baina nire lankide eta lagunen iritziei
kasu egiten badiet… lortu nahi dudanerako buru
gogorra ( lanean… autonomia edo nire independentziaren ikuspuntutik…), enpatikoa eta lagunekin “a muerte”. Eta hobetu behar dudan hirugarrena,
agian… ez dudala dena hainbeste pentsatu behar. Hori esaten didate.
Nire ustetan, oso ondo ezagutzen naute
eta guztiz ados nago aurreko guztiarekin… tira ba!!! Isabel eutsi goiari!!!
Bukatzeko…interesak, zaletasunak,
ilusioak… une honetan lanean kokatzen ditut, nire bizitza pertsonalean "hazten" ere oso
gustora sentitzen naiz eta.
Hezkidetzaren gaia asko gustatzen zait, beraz, ikastaro honetan falta zaidan formakuntza akademikoa areagotuz, pertsonalean pausutxuak ematea espero dut eta aldi berean, zuen laguntzarekin, gogoan dudan xedea seguru lortuko dudala: Hezkidetzaren bitartez euskararen erabilera ikastetxeetan areagotzea, ikasleen euskararekiko jarrerak lantzea, emozioak euskaraz adierazteko gai izatea, hau da, euskara “hezkidetzaile” bihurtzea….

Orain arte irakurri eta ikusi
dudanagatik, talde potente osatu dugulakoan, gure artean laguntza
emateko eta baliabideak, ideak… partekatzeko prest. Nire aldetik, talderako lan
egiteko asmoa eta zuengandik asko ikasteko desioa.
Kaixo, ni Begoña naiz, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea Bergarako SAN MARTIN AGIRRE Herri Eskolan.
Nire lagunen laguna naizela esango nuke eta, beraien hitzetan, bizitzari gartsu, gogotsu eta era baikorrean heltzen saiatzen naizen pertsona, bereziki hezkidetza eta hezkuntzarekin zerikusia duten eremuetan.
Izugarri estimatzen dut errespetua, batez ere talde batean gaudenean, hau da,
EZ ESKATU INORI ZU BETETZEKO PREST EZ ZAUDENA
eta, beste modu batean formulatuta,
EZ EGIN INOREKIN ZUREKIN EGITEA GUSTATUKO EZ LITZAIKEZUNA.
Hortik aurrera, aupa aniztasuna!!!!!
Besarkada handi bat, BEGOÑA

2015/10/08
aurkezpena
Kaixo!
Marina nauzue.
Hondarribitarra ,Hendaian bizi eta Irungo txingudi ikaatolan L.Hko
tutorea eta hezkidetza arduraduna.
Txingudira iritsi baino
lehen gasteizen 13 urtez aritu nintzen lanean eta han hezkidetzaren
inguruan lehen formakuntza egin nuen 1992an.Geroztik betaurreko
moreak jantziak ditut. Batzutan erdi eroriak bestetan erdi zikinak
eta oraingo honetan betaurreko horiek graduatzera nator ikastaro
honetara.
Talde birtualetan ez
naiz sekulan aritu eta aitortu behar dut beldur pixka bat ematen
didala…Nire komunikatzeko tresnak aho hizkuntza eta gorputz
expresioak dira eta!Baina aukera polita da gaurkotzeko eta gogotsu
nator.
Hezkidetzan nire burua
elikatzeko beharra sentitzen dut eta batez ere zuekin
ideiak,lusioak,gora beherak zalantzak eta burutazioak konpartitzeko
gogoa.
Bukatzeko, ikastaro
honek gure hizkuntzan eta hezkidetza inguruan dagoen eta sortzen den
materiala ezagutzeko aukera emango digula espero dut.
Ongi izan!
ISABEL
Ni Isabel naiz; aurten, Urrutiko
Lanbide Heziketako orientatzailea. Azken urteotan, orientatzailea izan naiz
DBHko institutu batean baina aurrekoetan irakaslearen lana ere bete dut DBHn eta LHn.
Elkarlanean aritzeko eta laguntzeko prest izan ohi naiz eta besteongan ezaugarri horiek sumatuz gero, gustura aritzen naiz taldean.
Batzuetan, denbora gehiegi ematen dut hausnarketa egiten erantzun aurretik; hauxe hobetu behar dut…
Nik zaldia dut gustuko lasterkan ikusteak, guztiok izan beharko genukeen “askatasuna” sentiarazten baitit.
Aurreko institutuan Bizikidetzako batzordea izan naiz eta azken bi ikasturteetan Hezkidetzako proiektuaren arduraduna. Berritzeguneko Hezkidetza mintegian hartu dut parte baita "Beldur Barik" proiektu pilotoaren prestakuntzan ere.
Oso pertsona baikorra naiz eta oraindik berdintasuna lortzeko bide luzea falta dela uste dudan arren elkarlanean arituz gero, hartarantz pausuak ematen jarraituko dugula ziur nago.
Ikastaro honi esker, hezkidetza gaian gero eta gehiago sakontzea eta lanerako baita arlo pertsonalerako ere berdintasunerantz eramango gaituzten estrategiak, tresnak ezagutzea espero dut, ahal dudan neurrian esku hartu ahal izateko. Aurten nagoen zentroa ez dago Hezkidetza proiektuan sartuta eta berria naiz baina, Hezkidetzaren inguruko ekarpenak egiten saiatuko naiz.

ANA
Kaixo guztioi, azkena naiz? ikusi ditut zuen aurkezpenak eta pila dago.
Ana Extramiana naiz, Donostiako Berritzegunean ari naiz lanean duela 12 urte. Hasieratik elkarbizitza eremuan murgilduta egon naiz eta horren barnean dauden gaiekin, hezkidetza barne.
Berritzegunera etorri baino lehen ikastetxe desberdinetan aritu naiz, sare desberdinetan eta etapa eta maila desberdinetan ere.
Edurne
Aurkezpena
Kaixo:
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta nire izena Edurne da.
Azken urte hauetan lanean ari naizen ikastetxean Elkarbizitza Plana osatu ondoren, Eskola mistotik Eskola Hezkidetzailea abiatzeko norabidea ezarri genuen ardatz nagusitzat. Hori dela eta, ikastetxeko izenaren ordezkari gisa azalduko naiz ikastaro honetan. Gauzaturikoa praktikara eramaten saiatuko naiz eskola komunitate kide guztien inplikazioarekin.
Talde-lan birtual honetan, alde batetik, teknologia digitaleen erabilera handiagoa eta ezaguera sakonagoa izango ditudalakoan nago, eta, beste aldetik, kideen arteko hartu-emonak aberasgarriak eskuratzeko aukerarik ezin hobeagorik egongo da.
Inoiz anka sartzerik agerian egotekotan argitzeko edo zuzentzeko bideak luzatuko dizkidazuela eskertuko nuke.
Argi zuria gustokoa dut bere deskonposizioan ostadarren koloreak ikus daitezke. Hots, begiratzen duzun prismaren arabera ondorio anitza atera dezakegu.
Hegazti txikiak, txoriak, gustokoak ditut. Baso-, ibai-, Itsaso- edo etxe-aldekoa izatea berdin zait. Hegalditik duten begirada orokorra dute, gorputa lumaz estalita dago, ikusmen onekoak dira eta kantu zoragarriak botatzen dituztelako.
Aurreko guztia elkartuz, “Txoria Txori” abestian topa daitekeela uste dut: izan ala ez izan, errespetua, onarpena, aniztasuna, nahia, gogoa, … garen modukoak garelako.
Kontaktuan jarraituko dugulakoan, agur térdi
Edurne
Nire aurkezpena: Ana Azkona
Kaixo,
Ana Azkona naiz. Lasarteko Berritzegunean jardun naiz Bigarren Hezkuntzako aholkulari lanetan murgilduta, horietakoen artean Hezkidetza mintegia eta gai honi dagozkion ekimenak jorratzen.
Hezkidetzaren inguruko interesa beti izan dut eta orain aukera bikaina dudala uste dut horretan sakontzen joateko eta nire jakinmina areagotzeko.
Izatez orientatzailea naiz eta honek, begirada irekia eta mugarik gabea izatea behartzen zaitu lanean. Izan ere, eremu honetan jarduteak egur asko jotzeak suposatu izan ditu beti.
Gizarte justuago baten bila Eskola Hezkidetzaileak duen erronka handia da baina denen indarrak batuz lortuko dugulakoan nago. Izan ere, gaurregun Hezkuntza Sailak Hezkidetza ildo nagusia hartu izanak ere, ahalbideratu egin du gai honek duen garrantzia bere tokia egitea. Eskolan ez ezik ere, gizarte eremu luze eta zabaletan badago gai honen premia.
Hezkuntza Sisteman indarrean dagoen gida-plana hizpide dugularik, azaltzen diren bost erronkak: orientazioa, indarkeria, eskola-porrota, aniztasun sexuala eta genero-ikuspegia, besteak beste, ardatz ditugu. Horiek dira benetako Eskola Hezkidetzaile batek garatu beharreko zutabeak. Ikastetxearen arabera, batean edo bestean indargune eta ahulezi gehiago egon litezke baina denak landu beharrekoak. Dena den, niretzat azkenekoak (genero-ikuspegia) bere biziko garrantzia du Eskolaren identitate hezkidetzailearen oinarriak errotzeko.
Hona hemen esteka: http://hezkeh0506.blogspot.com/2015/10/nire-aurkezpena-ana-azkona.html

Nire aurkezpena
Ez dakit , hau ez da erantzuna
baizik eta nire aurkezpena baina tira une honetan informazio ugari eta
tresneria ugari eta ez naiz batere paziente halako lana egiteko . Beno hau nire
lehengo ezaugarria , gogoz nabil baina pazientziarik ez . Saiatuko naiz lasaiago
ibiltzen.
Beno aurrera: Pilar Ojanguren naiz . Haur eta Lehen Hezkuntzako
aholkularia aspaldidanik ea 20 urte.zenbat urte eta zenbat falta zaidan! ...Azkenengo hiru ikasturte hauetan hezkidetza minetgiko arduraduna izan
naiz beste Berritzeguneko lankidearekin.
Gauzak
onak: langilea,inozentea,besteekin lan egiteko beti prest baina erritmo azkarregia ez mesedez ,Txikitatik difteria euki nuen eta orain jakin dut difetriak burmuinean eragina egiten duela , erantzunak eta konexioak motelago burutzen direla. Beraz lasai...
Gauzak
ez hain onak edo ez auskalo!: Burugogorra,harroegia,besteengandik berehala
nabaritzen dut izakera eta portaera zein den eta batzutan oker nago.
Kolorea dela eta arrosa gustatzen zait . Uste dut nirekin lan finoa egin beharko zenuten ze nire haurtzaroan printzipe eta printzesen ipuinak gustatzen zitzaikidan eta.
Espero dudana da pertsona hobehagoa izatea.
ITZIAR
Kaixo,
Zer moduz?
Itziar naiz, Filosofia eta Etika irakaslea. Bigarren ikasurtea da Hezkidetza arduradun lanetan ari naizela. Iaz nire burua kokatzeko behar izan nuen baina aurten espero dut sakontzea eta gehiago ikastea. Nola esaten da? Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gehiago jakin nahi. Horrela dela uste dut, bai.
Hori dela eta, oso toki aproposa ikusten dut Ikastaro hau; ideiak, iradokizunak... konpartitzeko eta nik ere nire ekarpen txikiak egiteko asmoz.
Kolore bat: Urdina; itsasoa, zerua... inguratzen eta hartzen gaituena, lasaitasuna emanez.
Animalia: Llama. Beti irudi zait langilea, apala, diskretoa... eta ile horiekin!
Abestia: Ez dut abesti zehatzik ez eta musika estilo zehatzik ere. Asko eta oso desberdinak gustatzen zaizkit. Bat aukeratzekotan: B. Lertxundiren: "Oi ama Euskal herri".
Beraz, hori naiz ni... Llama urdin abeslaria!
Bukatzeko, Ikastaro honen helburuak milaka dira, baian besteak beste, horietako bi aipatzekotan: nire garapen pertsonalerako eta baita nire ingurukoei betaurreko moreak jartzen laguntzeko: ikasleei, irakasleei, lagunei... Azken finean, denon lana dela uste dut.
Mila esker.
Ondo izan.

2015/10/07
NIRE AURKEZPENA
Kaixo!
Maialen naiz, gizarte langile eta haur hezitzailea teorian, praktikan berriz, haur zaintzaile, etxeko"andre" eta klase partikularrak ematen dituen laguntzaile moduan ari naiz lanean.
Haur hezkuntza ikasten ari nintzela, hezkidetzaren inguruko tailer bat jaso genuen eta orduz geroztik egiteke ditudan gauzen zerrendan geratu zen hezkidetza, gaiari buruz begiratzen hasi eta ikastaro hau aurkitu nuen arte. Hezkidetzarekin eduki dudan harremana beraz, motza izan da eta horrexegatik nago hemen, harremana sakondu, ezagutzak barneratu eta egunerokotasunean aplikatzeko asmoarekin.
Nire ezaugarriei dagokienez, lanerako jarrera ona dudala esango nuke. Besteengandik espero dudana ni ematen saiatuko naizena izatea espero dut: lanerako eta ikasteko gogoa, borondate ona, elkarri laguntzeko asmoa izatea...
Kolore bat banintz berdea izango nintzateke: naturarekin lotzen dut, energia positiboarekin...
Animalia bat banintz berriz, txakurra izango nintzateke: leialtasunaren ikurra.
Zuen aurkezpenak irakurrita, denak esperientzia handiko emakumeak zaretela ikusi dut eta horrek alde batetik errespetua ematen dit (gaiarekiko dudan ezjakintasunarengatik), baina beste alde batetik, pilo bat ikasiko dudanaren segurtasuna. Ahal dudan guztia eman eta ahal dudan guztia xurgatzea espero dut!
Abesti maitatu bat pentsatzen jarri eta Sister Rosetta Tharpe etorri zait burura; musika asko gustatzen zait (rock-a batez ere) eta emakume hau "rock and roll-aren amabitxia" bezala ezagutzen denez, hemen bere bideo bat:
Hezkidetzaruntz
Iepa kuadrilaa!
Haizea naiz, Azpeititik.
Arremanitz Kooperatiban lan egiten dut. Kooperatiban
lan hildo ezberdinak izan arren, ni Urolako Harremonak egitasmoan nabil azken hiru urteetan. Egitasmo honen xedea tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatzea da bailaran, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidetzat ulertzen
dugulako.
Zentzu horretan, ikastetxeetan nahiz herrian hezkidetza, tratu onak
eta sexu heziketa gaiak jorratzen gabiltza, proiektu ezberdinak sortzen, esperimentatzen eta batez ere ikasten, sinesten dugulako bailara parekideago batean, non eta harreman
osasuntsuetan oinarritutakoa izago den.
Nire helburua, gaian formatzen jarraitzea da, ikasten jarraitzea. Nire bizitzan eta batez ere lanean dauden egoera baztertzaileak identifikatzen ikasi
eta hauei aurre egiteko bitartekoak, tresnak eskuragarri izan.
Nire ezaugarri onak? Umore ona eta pertsona hurbila.
Kolore bat? Gaur gorria.
Animalia? Astakumea.
Abesti bat? “Pottors ta klito”ren edozein abesti.
Ea teknologia berriarekin nola konpontzen gean!!jijiji
Zorionak eta eskerrikasko unibertsitatean ikastaro hau izatea posible egiteagatik!
Ikasteko
gogoz!!!