2017/11/23
LEGEAK EZ DIRA SOILIK TEORIA!
Gaur egunean, hezkidetza geroz eta garrantzia handiagoa
hartzen ari den arren, kontzeptua bera ez da oso ezaguna. Jendeak gai honi
buruz duen ezjakintasunari aurre egiteko, oso garrantzitsua iruditzen zait
haurrak txikitatik hezkuntza hezkidetzaile batean heztea; etorkizunean, emakume
eta gizonen arteko berdintasun hori zerbait naturala izan dadin lortu ahal
izateko.
Hori dela eta, hezkuntza
testuinguru hezkidetzaile gisa hartzea ezinbestekoa dela deritzot, testuinguru
horretan inplikatuta dauden gizabanako guztiek gai honen inguruko formakuntzak jaso ditzaten garrantzitsutzat hartuz.
Hezkuntza
hezkidetzaile bat bermatu ahal izateko, hainbat lege sortuak izan dira. Hala
ere, lege horiek teorian oso ondo daude ezarrita, baina, bertan idatzita
dagoena eta errealitatean gertatzen dena zeharo ezberdina izaten da sarri.
Aste honetako irakurgaian aztertutako
legeei dagokienez, Euskal AutonomiaErkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide etabetebeharren Dekretua (201/2008,abenduak 2) aipatzeko modukoa iruditzen zait. Bertan ikastetxeko
bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak definitzen ditu: diskriminazio
baten ondorioz adierazten diren irainak eta beste pertsona baten duintasuna
kaltetzen duten giroak.
Hauek zeintzuk diren jakitea eta berauek saihestu ahal izateko ahaleginak
egitea ezinbestekoa dela deritzot, pertsona bakoitzaren ongizatea bermatzeko
eta inoren duintasuna kaltetua izan ez dadin ziurtatzeko. Baita, gatazkei aurre
egiteko mekanismo ezberdinak izatea; jokaera desegokiak ematen direnean
aplikatu ahal izateko.
Lege hauei guztiei esker
hezkidetzak presentzia handiagoa hartu duenaren sentsazioa dut; geroz eta garrantzia
gehiago ematen zaiola. Duela urte batzuk hezkidetzak ez zuen inongo tokirik ez
hezkuntzan, ezta gainerako testuinguruetan ere.
Hala ere, gaur egunean kontutan hartzen den
zerbait izan arren, legeetan idatzita dagoen zerbait, oraindik ere lan asko egin
beharko dugu berdintasun erreala lortu ahal izateko. Honen inguruko bi erronka
aipatzearren:
·
- Hezkidetzaren kontzeptua gizarteko pertsona guztiei helarazi, bere beharraz jabetu
ahal izateko, testuinguru guztietan berau zabaltzeko bultzadak emanez. Hezitzaileei,
bere aldetik, formazioak eman honen inguruan.
- Aipatu diren legeetan idatzita datorren hori modu teorikoan jakiteaz gain,
martxan jartzen direla ziurtatzea.
Amaitzeko,
aurreko urteetako edizioetako sarreren artean, Edurnek eginiko hau gomendatuko
nizueke. Guztiaz ados nago berak esandako honekin: “hezkuntza eremuan
legediarekin eta, batez ere, eragile guztiak inplikatuta egonda, konpromisoa
harturik izanda, eskola hezkidetzaileak berdintasuna sustatu eta bermatuko
duela ziurra da.”
2017/11/22
HEZKIDETZAREN MARKO LEGALA:
MARKO TEORIKOTIK ALDE PRAKTIKORA
Era
teorikoan esan genezake, EAEn dagoeneko badaudela lege markoari begira behar
beste tresna hezkuntza hezkidetzaile bat aurrera eramateko. Nafarroan, azken
urte parean gobernua berriak aurrera eramandako lege berrien onarpenari esker, badago
hezkuntza hezkidetzaile bat aurrera eramateko oinarrizko lege marko bat. Hala ere,
legedia sorta hau izan arren, alde praktikoan muga eta oztopo ugari egon
daitezke, ezta zenbait kasutan, kontraesanez beteriko egoerak ere ager
daitezke.
Heziberri
2020ko txostenean adibidez, eskola inklusibo baterantz joateko nahia adierazten
da. Nola da posible eskola inklusibo baterantz joatea sare publikoan jada
ikasleen segregaketa gero eta nabarmenagoa baldin bada?
“eskola inklusiboaren planteamenduan sartzen da aniztasun
horren errekonozimendu-faltaz kontzientzia hartzea, genero-arrazoiengatiko
gizarte-presioez eta bazterketez jabetzea, eta diskriminazio-egoerak
erregulatzea”
Aldi berean, gorputzaren
zentzumenen bitartez esperimentatutako plazerra aipatu egiten da. Plazerraren
lanketa hori sexologian egiten diren tailerrekin lotuko nuke. Hezkuntza zentro
erlijioso batean, benetan bateragarria al da sexu askapenarekin loturiko lanketa
bat zentroaren berezko filosofiarekin?
“…nork bere burua zaintzea kalte fisikotik babesteko, gorputzaren zentzumen guztien bitartez
esperimentatzeko plazera bilatzea, gorputzaren mugak eta ahalmenak
ezagutzea eta onartzea, eta norberaren gorputzaren irudiarekin eta
sexu-nortasunarekin pozik egotea”
Legedia
aproposa iruditu arren, inpresioa daukat badirela hainbat zalantzazko elementu,
horien inguruan azterketa sakona egin beharko genukeena. Hezkidetzari begirako
legedia agian osatua dago, baina horrek agian ez du zertan era praktikoan
hezkuntza hezkidetzaile bat ekarri behar. Hezkuntzatik kanpoko sektoretan bere
aplikagarritasuna ikusteke dago, eta arlo pribatuan , nola ez, ez luke eraginik
izango.
Hezkuntza
hezkidetzailea lortzeko asmoz egon daiteken beste erronka bat, irakasleen eta
bestelako langileen jardunean egon daiteke. Maite Elorzak aipatutako esaldi
honekin geratuko naiz, esaten nabilena ulertzeko estrategikoa izan
daitekeelakoan:
Irakasle izateko formazio
akademikoa eskatzen da, baina hezitzaile izateko bestelako formazioa ere behar
da.
Hezitzaile izateko beraz,
hezkidetza inguruko prestakuntza beharrezkoa da, duda barik. Baina formazioa
izateaz gain, INPLIKAZIO bat egon behar da derrigorrez.
Legedia ezagutu eta hezkidetza bultzatu!
Legeak herritarrok bete behar
ditugun arauak dira. Hauek egoteak badu bere garrantzia, gizartean burutzen diren
jarduerak arautzen baitituzte; momentu oro zuzentasuna eta ordena mantenduz.
Hala ere, egia da, gai batzuen inguruan, askotan ohiturek legeek baino indar
gehiago izan ohi dutela eta horren ondorioz, azken hauek bertan bera gelditzen
direla.
Azken urteotan, euskal hezkuntza
sisteman gizon eta emakumeen arteko aukera berdina sortzeko hainbat lege jarri
dira martxan. Azken finean, eskola gizarteratzeko espazio pribilegiatua da eta
garrantzitsua da bertan hezkidetzaren inguruan lanean hastea, gizon eta
emakumeen berdintasun eraginkorra sustatuz. Horregatik, hezkuntzaren helburu
orokorra “irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea” izango da. Gaur
egun indarren dagoen curriculumean, hau da, Heziberri 2020 Planaren Curriculum
dekretuen xedapen orokorretan behintzat, ondokoaz hitz egiten digute: Bizialdi osorako oinarri sendoak ezarri,
estereotipoak eta ezarritako ereduak gaindituz, beren bizitzak zentzuz gida
ditzaten, beren helburuak hauta ditzaten, beren aukeren, egungo eta
etorkizuneko premien eta pertsonak artatzearen ardura har dezaten, eta
gizartean txerta daitezen, modu aktiboan, kritikoan eta arduratsuan parte
hartuz eta beren nortasuna osoki garatuz. Baina, behar bezala betetzen al
da hau ikastetxe guztietan? Estereotipoak gainditzearen alde zerbait egiten al
da?
Aurreko urteko sarrerak irakurtzen
aritu ostean, Maite A. S-ren sarrera gomendatzea gustatuko litzaidake. Bertan
hezkidetza eta marko legalaren inguruan egindako hausnarketarekin bat etortzeaz
gain, interesgarria iruditu zait, “Eskola mistotik hezkidetzara jauzi egiteko garaia” izeneko artikulua partekatu izana. Bertan aipatzen den bezala, oraindik
ere detaile txiki askok (erabiltzen diren
marrazkiak, materialak…) erakusten dute berdintasuna ez dela errealitatea.
Hori honela izanik, argi dago oraindik, hezkidetzaren alde egiteko ugari
dagoela.
Hezkidetzaren inguruko legediak
aztertu ostean, EAEko Emakumeen etaGizonen Berdintasunerako VI. Plana iruditu
zait esanguratsuenetako bat. Izan ere, oso garrantzitsua iruditzen zait plan
honekin lortu nahi dena. Hau da, euskal erakunde publiko desberdinek emakumeen
eta gizonen arteko berdintasunaren kontuetan sustatu behar dituzten lan ildoak
ezartzea, benetako berdintasunean aurreratzea lor dezagun, bai ekonomia,
kultura, gizarte-bizitzaren, bai bizitza politikoaren esparru guztietan.
Aste honetan aztertutako lege horien bidez, esan daiteke, hezkidetzaren ideia zabaltzea lortu dela; batez ere, hezkuntzaren esparruan. Gaur egun, bertako profesional gehienak kontzeptu
honen berri dakite. Hala ere, aurretik aipatu bezala, oraindik honen ibilbidea
luzea delakoan nago. Askok hezkidetzaren alde egin behar dela aipatzen duten
arren, ondoren honen induruko ezer gutxi egiten da; konpromiso falta dagoela
nabari da. Hori honela izanik, berdintasun errealaren bidean dauden bi erronka
aipatzekotan ondorengoak aipatuko nituzke:
- Hezkidetzaren eta honen legediaren inguruko kontzientziazioa gizarteko esparru guztietara hedatzea, formakuntza ahalbidetuz.
- Hezkidetzaren inguruko ideiak paperean jasotzeaz gain, honen inguruko ekintzak antolatzea eta horretarako konpromisoa agertzea. Horrekin batera, egunerokotasunean nabarmentzen diren genero estereotipoak deuseztatzeko ekintzak burutuz eta baliabideak eskainiz. Aipatzekoa da esaterako, Nafarroan martxan jarri duten Skolae berdin bidean programa.
-
2017/11/21
JAI PAREKIDEEN ALDE
Ospakizunak eta jaiak argi dago ez direla egunerokotasunetik at dauden gertaerak, izan ere bertan egunerokotasunean bizi eta garatzen ditugun rol, estereotipo eta emozioak besteak beste erreproduzitzen ditugu. Agian, guzti hauek indartuak ere azaltzen dira jai giroan. Zer esanik ez, esku artean daukagun “ La manada”-ren kasua. Rol matxista eta jarrera hetero-patriarkalek bere osotasunean garatuta, gizon ahalguztidunen boterea guztiaren gainetik: errespetuaren gainetik, giza eskubideen gainetik, eskubidearen gainetik, berdina izateko aukeraren gainetik, enpatiaren gainetik…
Ospakizun
eta jai parekideen beharra badirudi gero eta beharrezkoagoa dela, jendarte eta
sistemaren oinarrik kutsatuta badaude, jaiak ere kutsatuta daudelako.
Dagoeneko
brigada moreak (deitura desberdinak jaso dituen taldea) gero eta ohikoak dira
herri eta hirietako jaietan, honen beharra gero eta gehiago sumatzen delako. “Etxerako
bidean, libre izan nahi dut, ez ausarta” leloak oso ondo azaltzen du jai giroan
(eta jai girotik kanpo) maiz gertatzen dena. Esan bezala jendarteko rol eta
estereotipoak une oro erreproduzitzen direlako.Bestalde,
aipatutako guztia aurrera eraman ahal izateko, hots jai parekide,
berdintasunean loratutako jai giro, lasai eta gustura gozatzeko aukera izateko,
lanketa sakona egin behar delakoan nago. Bai etxean, bai eskolan eta hezkuntza
eremu guztietan kontzienteki landu beharko litzatekeen gaia dela uste dut, kontzientziazio
lan handia eginez.
Azken
hau da hortaz, hezitzaileok dugun erronketariko bat: badirudi gizarte gero eta
modernoago eta aurreratuago batean, giza harremanak gero eta primitibo eta
kutsatuagoak direla.
Baliabide
interesgarri bat hemen, jaiak parekidetasunean bizitzeko dekalogoa:
http://www.elorrio.eus/eu-ES/Albisteak/Documents/2015-DEKALOGOA.pdf Pasadan
urteko post-ari dagokionez, hau aukeratu dut:http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/ospakizun-eraldatzaileak-gure-eskolan.html
2017/11/20
Herriko jaiak, gizartearen Isla
Margaret Bullenek dioenez
“jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla da”. Oso esaldi
indartsua iruditzen zait eta abiapuntzat hartuta nire herriko jaiak aztertzeko
gogoa sartu zait. Bermeoko jaiak nahiko popularrak dira gure zonaldean, eta
inguruko jende pilla bat etortzen da. Baina aurton erronka barri batekin
aurkitu gara. Arrazoi ezberdinak direla eta herriko elkarteek txosnarik ez
jartzea erabaki zuten eta momentu batez pentsa genuen Txosna gabeko jaiak
izango genituela. Baiena ez, azkenean herriko talde diferenteetako pertsonak
batu eta txosna bakarra sortzea erabaki zen. “Herrireko jai” edo “txosna bete implikazino”
izan dira aurtengo Txosnako leloak. https://www.facebook.com/bermeokotxosnak/
Oso proiektu polita izan da,
normalean batu ez liratekeen pertsonak elkarlanean, dena herriko jendeak
organisatutako jaiak aurrera ateratzeko. Baina ideologi eta balore diferenteak
batzen diren guztietan bezala, hemen ere desadostazunak eta tentsioko momentuak
egon dira. Ni ez naiz prozesu guztian
egon, eta beraz nik bizi izan ditudan momentuei buruz bakarrik hitz egingo
dut. Hasiera batetik seinalatu zen
feminismoa Txosna honen baloreetan oso garrantzitsua zela. Denok zeuden ados,
baina MUSIKA gaia mahai gainera atera zenean… 3. Mundu gerra hasteko alarma
guztiak piztu ziren. Erregetoia, eta erregetoi komertzialean agertzen den
matxismoa izan zen gatazka guzti honen erdi-puntua. Txosna batzordeko alderdi batek erregetoi komertzialeko kantak txosnan
egotea defendatzen zuten, “hori baita herriak nahi duena”. Herri guztiak hori nahi zuela ez zen guztiz
egia, nik adibidez ez bait nuen hori nahi. Baina egia izatekotan ere, “herriak
nahi duena” argumentuak denetarako balio du? herriak musika matxista nahi badu,
eman egin behar zaio? Nahiz eta Txosnen baloreekin bat ez egin?
Gai honen inguruan asko eztabaidatu genuen. Eta esan beharra daukat, egoera
horren aurrean nire ideiak eta baloreak defendatzeko errekurtso barik aurkitu
izanak kurtso honetara apuntatzeko
motibo detonantea izan zen.
Argi utzi nahi dut, nik erregetoia dantzan egiten dudala eta nire bizitzako
leloetariko bat Emma Goldmanen “if I can’t dance, it´s not my revolution” dela.
Baina badakit erregetoi komertzialeko abestietako letrak oso matxistak direla, eta naiz eta
taberna batean erregetoi komertziala dantzatu, beti saiatzen naiz erregetoi abesti
alternatiboak topatzen. Eta herriko jaietara bueltatuz, uste dut
Txosna gune batean dantzan egiteko aukera egotea ezinbestekoa dela, noski
baietz. Baina kontuan izanik erregetoi komertziala leku guztietan dagoela, eta
Txosnen balore garrantzitsuenetariko bat jai eredu diferenteak bultzatzea dela,
saiatu gaitezen genero-estereotipoak alde batera usten dituen musika alternatiba berriei lekua ematen.
Eta erregetoi/cumbia diferente baten erritmora popak astindu nahi izanez
gero, hor doaz kanta pare bat ;) * bigarrenaren bideoa ezin izan dut jarri, Taldearen izena Chocolate Remix da eta abestia "Como me gusta a mi". https://www.youtube.com/watch?v=5s3TFqChPYM&has_verified=1
Pasadan urteko post-ari dagokionez “Kaleak eta jaiak gureak ere badirelako!”
izenekoa aukeratu dut nik landu nahi izan dudanarekin zerikusia duelako, eta
inspirazio iturri izan delako. Batez ere hurrengo bi esaldiak.
“…jaiek ezinbestekoa dute eguneratzea, gizartera eta bertan bizi den
jendartera moldatzea, denboran iraun behar badute. Moldatzea, eraldatzea izango
da jaiak iraunarazteko gakoa”, eta “Dantza demokratizatu egin beharko genuke,
erreferentzia irekiagoak sartu, beldur barik”.
Eta eskoiko argazkia aurkitu dudanean, enamoratu egin naiz.
*Hor doa aste honetako eskema
DANTZATZEN EZ BADUGU, HAU EZ DA GURE IRAULTZA!
“Subertsioz eta plazerez
ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak, konplizitateak,
barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta desberdinkeriak ere
islatzen dira haietan. Izan ere, kultur (sistemen) adierazpen ahaltsu direnez
gero, jendarte, herri, talde edota komunitate jakinen ezaugarri guztiak
islatzen dira jaietan. Ondorioz analisi eta gogoetarako pribilegiozko leku
bilakatzen dira: bizimodu sozialak egituratzeko moduen berri ematen digute,
baita jendarte horren eraldaketarako
eta disidentziarako estrategien berri ere”
Miren Guilló «Festak, genero-harremanak eta feminismoa»
Miren Guilló «Festak, genero-harremanak eta feminismoa»
37 egileren ekarpenak hartuta Miren Guillo-k koordinatutako
liburu honetan https://www.berria.eus/paperekoa/1761/006/001/2017-06-09/lan_garrantzitsua_da_plazera_erdian_jarriko_duten_jaiak_irudikatzea.htm festak genero-ikuspegitik aztertzeko hainbat gako proposatzen dira. Artikulua
irakurrita iruditu zait liburu hori ezin aproposagoa izango litzatekeela aste
honetako gaia lantzeko, pena eskura bat ez izatea.
Antropologian aditua den Margaret Bullenek dioen bezala, “jaietan gertatzen dena,
gizartean gertatzen denaren isla dela”. Ez da kasualitatea. Jaietan gero eta
ozenago entzuten ditugu genero indarkeriaren kontrako mezuak, eta hainbat eta
hainbat ekimen martxan jartzen direla ere ikusten dugu. Hala ere, hitz egin
genezake esparru askotan jartzen den musikaz… edo jaien eta festaren aitzakia hartuta
egiten diren errepresentazio batzuetaz… baina orokorrean esango nuke, euskal
herriko jai herrikoi gehienen ardurak dituztenak generoarekiko kontzientzia
dutela, eta herriko talde feministekin batera lan egiten dutela urtero jaietan
denok gozatzea ahalbidetzeko. Bideo hauetan Azpeitiko eta Pasai Antxoko ekimen ezberdinak ikus daitezke:
Iazko post hau aukeratu dut http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/jaiak-jendartean-errotutako-kulturaren.html
oso konpletoa iruditu zaidalako, eta Mafalda-ren irudi transgresoreak beti
alaitzen nauelako. Maileguan hartuko diot Maite Magisteritza -ri. Eskerrik asko :)
Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko
jaietan honen inguruko ekimen parte-hartzaileak egingo nituzke: hezkidetza
ezagutzera emateko tailerrak, antzerkiak edo ipuinak… jaien egitarauen barruan
kokatu eta jendeari gaia hurbiltzen saiatuko nintzateke.
Eremu hezitzaileetan gai honekin beste guztiekin bezala
gertatzen dela uste dut: era puntualean landu eta gero ahaztu egiten ditugula.
Nik uste dut edozein egoera aprobetxatu behar dugula baloreak transmititu eta
umeei helarazteko. Jaiak eta ospakizunak denok goza ditzagun balore onak
dituzten pertsonak hezi behar ditugu, horrela bada jaietan ere besteak errespetatuko
ditugun pertsonak izango garelako. Dena dago heziketarekin lotuta, eta honek
hezkidetzailea izan behar du, guztion onurarako izango bada. Horixe da gure erronka.
Tradizioa... iraungi daiteke?
Euskal Herriko jaiek, Euskal Herrian ospatzen diren jaiak izateaz gainera, ezaugarri bereziak dituzte wikipediaren arabera. Euskal kultura modu nabarmen batez islatzean, beste herri batzuetako herrien aldean bereziki identitatea indartu egiten duten jaiak direla aipatu da antropologiatik. Horrela, azal daiteke gainera Euskal Herriko jaiek denboran nahiz espazioan zehar duten ugaritasuna eta trinkotasuna. Ildo horretatik, Voltairek XVIII. mendean euskaldunak "Pirinioetako bi aldeetara kantu eta dantza egiten duen herria"bezala definitzen zituen.
Baina tradizioak eta ohiturak aldagarriak ote dira? Galdera honen inguruko hausnarketatxoa planteatzen digu HAMAIKA TB kateko Aizank programak. Gazteei zuzenduta badago ere, ez dut uste belaunaldi berriei soilik dagokion afera denik. Izan ere, hamarnaka lagunek bizi izan dugu ohitura eta tradizioaren lemapean gidatutako jaien eta ospakizunen alde argi eta iluna. Belaunaldiz belaunaldi mantendutako ohitura izateak, beti ez baitu esan nahi jendartearen gehiengoarentzat onuragarria den zerbait denik.
Gainontzeko kideek idatzitako postetan ere aurkitu ditugu gogoeta ezberdinak aste santuetako prozesioei buruz, alardeak, santa ageda.... eta bestelako jai erlijioso eta ez hain erlijiosoen inguruan. Horiek guztiek ere markatzen dute gure eguneroko agenda, eta batez ere, urtez urte ziklikoki errepikatzen diren ustezko ekintza dibertigarri eta positiboak.
Gainontzeko kideek idatzitako postetan ere aurkitu ditugu gogoeta ezberdinak aste santuetako prozesioei buruz, alardeak, santa ageda.... eta bestelako jai erlijioso eta ez hain erlijiosoen inguruan. Horiek guztiek ere markatzen dute gure eguneroko agenda, eta batez ere, urtez urte ziklikoki errepikatzen diren ustezko ekintza dibertigarri eta positiboak.
Zer dute jaiek eta ospakizunek, halako tradizio pisutsuarekin eta belaunez belaun errepikatzen eta erreproduzitzen jarraitzeko? Zergatik kostatzen zaigu horrenbeste euren baliozkotasuna kolokan eta zalantzan jartzea? Zer ezkutatzen da ustezko ohitura abegikor, sozializatzaile eta aglutinatzaileen atzean?
Euskal Herrian alor ezberdin ugaritan topatu ditugu gelditu edota aldatu beharreko tradizioak. Horri eskerrak garai bateko mutildantzak mutilenak soilik izateari utzi diete; ezpatadantzak ez dira gizonezkoenak, eta sokadantzan ez dira soilik emakumeak geratzen zein mutilek gonbidatuko dituen, zain, zokoraturik... Dantza tradizionalen munduan, beraz, badira analizatzeko kontu asko. Jantzietatik hasi, pausuetatik jarraitu eta atzean duten mezu subliminala zein agerikoa salatzerainokoa.
Euskal Herrian alor ezberdin ugaritan topatu ditugu gelditu edota aldatu beharreko tradizioak. Horri eskerrak garai bateko mutildantzak mutilenak soilik izateari utzi diete; ezpatadantzak ez dira gizonezkoenak, eta sokadantzan ez dira soilik emakumeak geratzen zein mutilek gonbidatuko dituen, zain, zokoraturik... Dantza tradizionalen munduan, beraz, badira analizatzeko kontu asko. Jantzietatik hasi, pausuetatik jarraitu eta atzean duten mezu subliminala zein agerikoa salatzerainokoa.
Zorionez, lehengo eta gaurko erromeriek ez dute zerikusi handirik, eta pixkanaka, espazio publiko batzuk geureganatu ditugu emakumeok... baina edozelan, Euskal Herrian ere, sistema patriarkalak erroak ongi lotuta dituela onartu beharko dugu. Eta urteetako lana dugu aurretik, gauden tokian gaudela, gure jai molde eta ekintzen nolakotasunari buelta ematen hasteko.
Aurten, urrutira joan gabe, Otsemeak Amurrioko talde feministak pausarazi zuen San Juan gaueko sorginaren erreketa. Sekulako iskanbila sortu zuen ekintza hark: sorgin-panpina bahitu zuten, eta urteko gaurik laburrenaren festa kolokan jartzea lortu zuten. Batez ere, interesgarriena zera izan zen: eztabaida potoloa jarri zutela herritar ororen ahotan. Herrian bolo bolo zebilen gertakaria izan zen. Ordura arte inork publikoki zalantzan jarri ez zuena. Otsemeak taldeak mezua zabaldu zuen biharamunean bizilagunei adierazteko eurak izan zirela Amurrioko Udaleko sorgina kendu zutenak, “ez dugulako onartuko beste urte batez ere sorginak, emakumeak, herritarron aurrean inkisizioaren garaietan bezala plaza erdian erretzea. Nazkatuta gaude udalaren promesa faltsuez eta uste dugu bazela garaia hitzetatik ekintzetara pasatzeko".
Laudion ere, San Roke Kofradiarekin izan dira urteetan zehar tirabirak. Herriko gizaseme eta generazio askok parte hartzen duen tradiziozko anaitasuna osatzen dute; duela gutxira arte, emakumerik gabeko elkartea, noski. Parekidetasun legea eta herri presioak bultzatuta, barne araudia aldatu eta egun, emakumezkoa izanik ere partaide izan daitekeen erakundea da Kofradia (eskertuta egon beharko bagina bezala!). Ezin ahaztu, herriko jauntxo eta tituludunen omenez mantendu eta goratutako elkartea izan dela. Egun ere, balore eta sentimendu beraren aitzakiapean mantentzen da bizirik. Eta ez hori bakarrik, euren jai pribatu eta patriarkalaren inposaketa medio, herriko jai nagusien datak ere baldintzatuta daude XXI.mendean.
Nola liteke baina, halako proiektu baten sustengupean, kolore ezberdinetako eta sentsibilizazio politiko horren muturrekoak elkarrekin egotea? Nola lor dezake sistema heteropatriarkalak, gaur egun ere, TRADIZIO ETA OHITURAren argudio soilarekin, horrenbeste gizon laudioar txapel beraren azpian elkartzea?
Tradizioak noizbait HASI diren bezala, noizbait BUKATU daitezkeela sinisten duen horietako bat naiz ni. Hortaz, ikastetxeetan ere egiteko asko dugu bataurreko moreak jantzi eta lupa ondo garbituta gure jai eta ohituretako bakoitza ondo analizatzeko.
1.- Jaien analisia eskola barruan: mezua eta ekintzen nolakotasuna aztertu, kritikotasunez hausnartu eta buelta emateko estrategiak abiarazi ikastetxe barruan.
2.- Jendarteko eztabaidak ikastetxe barrura trasladatu, eta alderantziz. Herriarekiko lotura zuzena izatea oso garrantzizkoa da, eta inguruan dauden mugimendu feministekin harremana izan eta elkarlana bideratzen saiatzea, jendartean elkarrekin eragiteko apustua guregain hartzea ere izan daiteke. Batera aurrerapauso handiagoak eman ditzakegu eta.
3.- Erabateko aldaketa bermatzeko baliabideen berrikuspena, beharrezko diren materialen SORKUNTZA eta moldaketak kudeatzea.
4.- Irakasleen artean ematen diren hausnarketak eta erabakiak, helduenak diren ikasleekin batera lantzeko eztabaida eta solasaldiak antolatu eta bideratzea. KOMUNIKAZIOA ETA TRANSMISIOA. Kontzientziari astindua eman. Norbanakoaren sentsibilizazioa modu kolektiboan bideratzeko lan egitea.
5.- Tradizioek duten INPUNITATEAREKIN APURTU, gure hezitzaileon kosmobisiotik hasi eta ikasleen pentsamendu kritikoa garatzen laguntzera iristeko.
Baliabide interesgarrien artean Klitto atari digitalean topatu dut 10 puntutan laburbildutako orientabide bat. Hezkidetzan aintzat hartzeko gako nagusi batzuk markatzen dituela iruditzen zait.
Jaiak guztionak eta guztiontzako direla gogoratzen zigun post batek arreta deitu dit niri ere. Bertan azaldutako hainbat datuz gain, gogora ekarri dit FESTA DEZAGUN GAURDANIK GEROA dokumenta egin zenekoa. Bertan egiten den analisi esanguratsuak gai honekin bete betean egiten du bat. Horren zabalpen handia egin zuen Euskal Herriko Bilgune Feministak 2014ko uztailean. Eta tradizioaren eta ohituren ingurunean zernolako eraso ezkutuak topatzen ditugun azaleratzen da egindako diskurtso eta elkarrizketetan.
Jai Hezkidetzaileak ospatzen!
Aste honetako blokean "jai eta ospakizunak" miatzen ari garelarik, Iruñean "La Manadak" 18 urteko neska bati egindako bortxaketaren inguruko datu berriak izan ditugu. Tamalez, jai eta ospakizun gehienetan, guztietan ez bada, horrelako egoerak ematen dira. Nire iritzi propioan, lehen ere ematen zirela uste dut, baina gaur egun, eskerrak, gehiago zalatzen direlakoan nago.
Baina, zer dira festak? Antropologia feministak oso argi du: Festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultura- adierazpen sendoak baizik". Beraz, gure kulturarekin bat datoz. Hori dela eta, jaiak banan banan aztertuz gero, androzentrismoaz kutsatuta daudela soma dezakegu. Farapi taldeak dionenez festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki".
Astean zehar irakurritako irakurgaian oinarrituta egindako kontzeptu mapa aurkezten dizuet.
Ikastarokideen ekarpenak irakurriz, "Jai eta ospakizunak betaurreko moreekin ikusirik" nire arreta deitu du. Lehenengo eta behin, tituloa pilo gustatu zait. Hortaz aparte, azalpen argiak eta irudi deigarriak ditu.
Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabiderik onena Irakasleek jai eta ospakizunen hausnarketa sakona egitea izango litzateke. Nire ustez, ez badugu hausnarketa egiten, ez dago ezer aldatzerik. Beste alde batetik, ospakizunak hezkidetzatu behar ditugu. Bada garaia!!
Hau guztia eremu hezkidetzailean lantzeko erronkak politak dira:
- Ospakizunen azterketa sakona egitea: zer da ospatzen ari garena? Zergatik? Nondik dator ospakizun hau? Ados gaude? Zeozer aldatuko genuke?
- Ospakizunak birplanteatzea: Sexu genero estereotipoetatik at daudenak sortu.
- Gure ikasleei gozatzeko bide osasuntsuak daudela irakatsi.
Jarri ditzagun betaurreko moreak!!
Baina, zer dira festak? Antropologia feministak oso argi du: Festak eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultura- adierazpen sendoak baizik". Beraz, gure kulturarekin bat datoz. Hori dela eta, jaiak banan banan aztertuz gero, androzentrismoaz kutsatuta daudela soma dezakegu. Farapi taldeak dionenez festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin, hau da, pertsonen arteko harremanekin oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki".
Astean zehar irakurritako irakurgaian oinarrituta egindako kontzeptu mapa aurkezten dizuet.
Ikastarokideen ekarpenak irakurriz, "Jai eta ospakizunak betaurreko moreekin ikusirik" nire arreta deitu du. Lehenengo eta behin, tituloa pilo gustatu zait. Hortaz aparte, azalpen argiak eta irudi deigarriak ditu.
Jaiak eta ospakizunak hezkidetzaren ikuspuntutik lantzeko baliabiderik onena Irakasleek jai eta ospakizunen hausnarketa sakona egitea izango litzateke. Nire ustez, ez badugu hausnarketa egiten, ez dago ezer aldatzerik. Beste alde batetik, ospakizunak hezkidetzatu behar ditugu. Bada garaia!!
Hau guztia eremu hezkidetzailean lantzeko erronkak politak dira:
- Ospakizunen azterketa sakona egitea: zer da ospatzen ari garena? Zergatik? Nondik dator ospakizun hau? Ados gaude? Zeozer aldatuko genuke?
- Ospakizunak birplanteatzea: Sexu genero estereotipoetatik at daudenak sortu.
- Gure ikasleei gozatzeko bide osasuntsuak daudela irakatsi.
Jarri ditzagun betaurreko moreak!!
HARIAK ETETEN
Festa eta jaia askotan aske sentitzearekin eta eguneroko mozorroak eranztearekin erlazionatzen dugu. Egunerokoan lotzen gaituzten hariak eten eta poztasuna, disfrutatzearekin lotzen dugu.. Baina, ez, oraingoz hori ez da horrela. Eguneroko sistema berarekin egiten dugu topo, patriarkatuaren txotxongilo izaten jarraitzen dugu eta eusten gaituzten hariek esaten digute, non ibili, nola ibili, nola jantzi, nola dantzatu…
Zorionez, pixkanaka pixkanaka hasi gara hariak eteten eta gure guneak sortzen, kontzientziazio kanpainak ugaritu dira, ondorengo bideoak bezalakoak gure hiri eta herrietan geroz eta gehiago dira.
Herri ugaritan egin dituzten gune askeak baina, oraindik ere plazara jaiaren erdigunera aske irteteko adinako aukerarik ez dugu.
Gainean klik egin handiago ikusteko |
Oso gai aberatsa iruditzen zait ikasgelan lantzeko, errealitatean erroturik dauden ekintzak dira, tradizioari bete betean eragiten diotenak eta sistema etengabe erreproduzitzen jarraitzen dutenak. Honela beraz, ikastetxeak indarrean den heteropatriarkatuaren sistema deseraikitzeko bidean jai parekideen aldeko aldarria eta lanketa egitea funtsezkoa izango da. Ondorengo erronkak planteatuko nituzke:
- Ikastetxean ospatzen ditugun festa eta jai egunen azterketa egitea genero ikuspegitik.
- Jaietan emakume eta gizonen parte hartze parekidea bultzatu eta horretarako estrategiak bilatu. Bai antolakuntzan bai festa egunean.
- Tradizioari loturiko ikastetxean ospatzen ditugun jaien gaineko hausnarketarako bideak zabalduz, ikuspegi kritikoz aztertzen irakatsi ikasleei. Tradizioak eraldatuz, jai berriak sortzeko bideak zabaldu.
- Erabiliko ditugun baliabideek helburu hezkidetzailea dutela ziurtatu: Irudiak, proiekzioak, argazkiak, koreografiak, musika.. hautatzerako orduan.
- Jai edo egun moreak deiturikoetan jarduerek helburu hezkidetzaileak dituztela ziurtatu. Beste ospakizunei adineko espazioa, denbora eskaini. Eskola komunitate osoaren parte hartzea bultzatu.
Hasieran esan bezala, hariak eteten edota jai gune askeak sortzeko ekimenetan burubelarri lanean ari dira hainbat elkarte, asanblada, jai batzorde… Bide horretan, dagoeneko askok aipatu duzuen Festak, genero-harremanak eta feminismoa UEUko artikulu sortak hausnarketarako bide ugari ematen dizkigu. Tradizioaren inguruan egin beharreko lana ere aipatu dugunez, interesgarria da Gipuzkoako lurralde historikoko jaiei buruzko azterketa, generoaren ikuspegitik ageri diren datuak aztertzea, gure inguruan oraindik ere ditugun festa eta ospakizun gehienek heteropatriarkatuaren sistema erreproduzitzen dutela ikusteko. Emakundek bultzatutako, Beldur Barik programak ere badu jaien gaineko lanketa bat egina, ondorengo estekan beren proposamena eta baliabideak ageri dira: Beldurbarik jaiak. Azkenik, balibideekin jarraituz emakundek aurkeztutako musika playlist parekidea ere ikastetxeko jai edo ospakizunetan erabiltzeko egokia izan daitekeela iruditzen zait: 200 abesti sexismorik gabeko jaietarako.
Amaitzeko, aurreko ikasturteetako posten arten jaiak guztionak guztiontzat izenekoa hautatu dut. Ideiak argi azaltzeaz gain, hasieran partekatzen duen bideoak sarrera honetan aipatutako ideiak osatzeko balio duela iruditzen baitzait.