Meme honetan German Urteaga azaldu nahi izan dut. Bera izan da horietako sinismen faltsu desikasten lagundu didana. Zakila edo baginarekin jaiotzeagatik ez dela gizonezkoa edo emakumezkoa izango. Bere sexu-genitalekin gustura egonik, mastektonia egin zuen eta mutil transgeneroa da. Bere bizipenak genero- identitate ugari eta anitzak daudela ikustarazten lagundu dit: zis, trans*, ageneroa,...
Generoa ez dela "GARENA", "EGITEN DUGUNA" baizik. Beraz, Sistema bitarra gainditzeko garaian gaude. Gonbidatzen zaituztet Germani egindako elkarrizketa entzutera:
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5778674/german-urteaga-bertsolariaren-bertsoak-faktoria-saioan/
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5778674/german-urteaga-bertsolariaren-bertsoak-faktoria-saioan/
Beste pertsonengandik bereiztea eta talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriak eta alderdiak, IDENTITATEA osatzen dute. Gaur egun baditugu genero-identitatea kolokan jartzen duten teoriak; sistema bitarra gainditu nahi dutenak.Baditugu ere, eredutzat har ditzakegun bizipenak. Ildo honetatik Nahianek egindako ibilbidea."Identitatearen ezak, merkatuaren produktu bihurtzen zaitu, merkatuan dabiltzan beste bat gehiago. Identitatea garatzea ezinbestekoa da gauzak eraldatzeko" (Epsy Cambell).
https://www.eitb.eus/es/television/videos/detalle/4448794/video-entrevista-nahiane-nina-transexual-ahora/
Iratxe Laesek bere postan azaldutako azken irudia gustatu zait. Bertan adierazten duen esaldiaren mezua da nire ustez gakoa:
Hezi Berrik dio hezkuntzan ikaste-irakaste prozesuan identitatearen garapena kokatzeko, zehar konpetentziez baliatuko garela. Irakasleok zehar konpetentzi hauek garatuta al ditugu? edo,oraindik, Zuriñe M. Baztanek dion moduan " ukitzen ez diren bi linea paralelo bezala ulertzen dugu gizona edota emakumea izatea.Ba,ez inondik inora. Batzuk erdian egongo ginateke, edo bazterrean edo inguruan,...".