2022/03/05

AHIMSA


Aste honetan besteetan bezala ideiak, kontzeptuak, kontraesanak bor-bor dabilzkit buruan. Berrietan sare sozialetan, zoko guztietan gerra hotsak besterik ez dugunean entzuten   esango nuke,  jendartean dugun erroka nagusia dela  bizitzaren balioa bizitzaren erdigunean jartzea, Gandhiren AHIMSA hitzaren mamia garatzea. Moral maskulino hegemonikoa, “aitaren ahots arau-egilea” gailenduz  gatazken kudeta eta ebazpenetan ama-ahotsa  erabili behar dugu Zaintzaren Etikan oinarrituta. 

Ikastaroan zehar eskainitzako baliabide anintzak eskuragarri ditugu. Aste honetako nire proposamena ikasleekin lantzeko bi liburu dira, literatur liburuak  parada eskainiko dutenak gaiaren inguan solasaldiak garatzeko. Hemez doaz:

  • Gerra ez du emakume aurpegirik, Svetlana Aleksiévih-ena non 2. Mundu Gerran parte hartu zuten  Errusiako emakumeen  testigantzak agertzen diren. Svetlanaren hitzetan, gerra honetan ez dago ez heroirik ez balentria sinestezinik, pertsonak bakarrik daude lan anker batean sartuta

  • Lisistrata, Grezia Klasikoko Aristofanesen komedia: Greziako emakume talde batek erabakitzen du Peloponesoko gerra amaitzeko modurik onena abstinentzia sexuala dela.

Convives-en web-orrialdean  eskainitako bideoak  Bienestar y CUIdadania, elkarbizitzaren inguruko hausnarketa teorikoak egiteaz gain ikastetxe desberdinetako esperientziak jasotzen ditu.  

 Aukeratutako posta, Erantzunkisuna da bidea , benetan beste bide bat ez dagoelako, emakumeen kontrako edozein motatako indarkeria mantentzen den bitartean gatazketan biziko gara; enpatia, elkarrizketak,  tokian tokiko beharrak, elkarerantzunkisuna, benetan uste dut, ez dagoela besterik gatazkeei modu duin batean aurre egiteko!


 

GATAZKATIK KULTURA POSITIBORA

 Aste honetako gaian agertzen diren hainbat kontzeptuekin kultura positibora eramango duten hitz nagusienak aipatu nahi izan ditut osatu dudan hitzen lainoan.


    Oso garrantzitsua iruditzen zait alde batetik gatazka zer den pertsona bakoitzarentzat adieraztea, zer ulertzen dugun bakoitzak; bestetik, gatazka ulertzeko maila intrapertsonala, pertsona bat baino gehiagoren artean ematen diren desberdintasunak identifikatzea. 


Eremu hezitzailean gaur egungo egoera:

Gaur egun ikastetxeetan portaera arazoak eta jokabide desegokiak gero eta ugariagoak direla esango nuke, horien artean errespetu eta autokontrol faltak, agresibitatea, motibaziorik eza, mugarik eza, arlo sozio-emozionalaren esparruarekin erabat lotuta dauden arazoen adibideak dira.


Egoera horietan dauden gataztak aztertzeko, hemen baliabide batzuk: 


Bertan ikasgela (eta ikastetxea) gaitasun kognitiboak eta sozio-emozionalak ikasteko leku gisa aurkezten da; gaitasun kognitiborik eza emaitza akademiko baxuetan islatzen da eta gaitasun sozio-emozionalen falta, berriz, gatazkatan islatzen da, gehienetan pertsonen artekoak; horregatik hezkuntza sozio-emozionalari garrantzia ematen dio, gatazken aurkako antidoto gisa.

Hezkuntza sozio-emozionalarekin lotuta, aukeratu dudan ikasteko aukera  postean , aurkezten den bideoa interesgarria iruditu zait, afektibitatearekin lotuta baitago.


Bestalde, dagoeneko ikastetxeetan ezaguna dugun Ikasle laguntzaile programaren esperientzia aurkezten da ondoko bideoan, gatazken trataerako proposamena.



    Gatazka aldaketarako eragiletzat hartzen da eta ikasleei gatazken trataeran parte-hartze  zuzena ematen zaie; programa honekin elkarbizitza hobetzen da, irakasle eta ikasleen arteko ezagutza eta komunikaziorako bideak sortzen dira, eta  ikasle eta ikas komunitateko afektibitate giroaren hobekuntzan parte-hartzea eta ardura partekatua garatzen da.

    Bitartekaritza ere oso estrategia aproposa eta bideak eraikitzeko erabili daitekela iruditzen zait gatazken trataeran.

Hurrengo bideoan gatazkaren aurkezpena egiten da, eta horren hausnarketa abiatzen da (irakasleentzat eta ikasleentzat ere aproposa izan daiteke).



Postean bertan interesgarria iruditu zait gatazkaren muineraino joatea aipatzea irtenbidea aurkitzeko eta horretarako elkar entzutea zein garrantzisua eta beharrezkoa den.

Ikastetxean gatazken konponketa baketsua planteatzen laguntzeko, Paco Cascón-ek proposatzen dituen estrategietatik hauek  aipatuko ditut:

Besteengana hurbiltzeko orduan berdintasunak edo desberdintasunak nola eragiten duen eta hori egiteko gure irizpideak zein diren jakitea planteatzen du helburu gisa; nola sentitzen garen talde batean sartu edo taldetik kanpo geratu ahala esperimentatzea proposatzen du.


Helburua adostasuna lortzea da, inplikatutako pertsona guztiei dagokien erabaki kolektiboa berdintasunez, sexismorik gabe eta indarkeriarik gabe.


Gatazken trataeran hezkidetzaren ikuspuntutik erronka nagusien artean, gaian aipatutako batzuk azpimarratuko nituzke:  

-Aipatu ditudan proposamen guztietan genero analisia eta genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da.

-Kontzientzia hartzeko gatazka mota desberdinen datu bereiztuak izatea, irakasleen prestakuntza.

- Gatazken irtenbide-eredu positiboak erakustea.

- Sentimenduen eta afektibitatearen inguruan hausnarketa berreskuratzea. 

- Gatazken trataeraren prozesuetan ikasleen (nesken eta mutilen) proposamenak oinarria izatea. 

- Arauak genero estereotipoetatik kanpoko irizpideekin kontutan izatea eta nesken zein mutilen beharrak asetzeko eta eskubideak bermatzeko lagungarriak izatea.  










Gatazkak kudeatzen femenismoaren jakintza erabiliz

 Aste honetan kontzeptu asko landu ditugu. Hau da haiekin eraiki dudan hitz-hodeia


Bakerako Hezkuntzarako Euskal Liburuan datorrenarekin gelditzen naiz: “Bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Gizakiak behar-beharrezkoa du desberdintasuna, eta horretan berezkoa da gatazka. Alde horretatik, gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da; hau da, pertsonek, desberdinak izanik, elkarren artean duten harreman mota”.


Gatazka guztiak bizitzaren parte dira, kontzeptua positiboa edo negatiboa etiketatzea gure ikusmoldearen eta konpontzeko moduaren araberakoa da. Gure bizitzan zehar, haurtzarotik, ikasi behar dugun prozesua da. Zaintzaren etikaren teoria feministak (Gilligan) testuinguruan, beharretan eta elkar arduran jartzen du begirada, gatazken zergatiei ulertzera iristeko. 


Aurreko edizioetako aukeratu dudan post-a  hauxe da. ARAUTIK ATERATZEN DEN ORO GATAZKATSUA BADA, ZER DAKAR EMAKUMEEN SUMISIO EZAK?  Oso interesgarria iruditu zait, femenismoaren ekarpenen errepasoa egiten duelako. Begoñak bere post-ean egiten duen gogoetetako bat zuekin partekatu nahi nuke: “Egunerokotasunean patriarkatuak zehaztu dituen “gatazka” eta “bake” kontzeptuen artean murgilduta bizi gara,  genero analisiaren ikuspuntua ez izateak beste indarkeria mota bat suposatzen duela kontutan hartu gabe. Ezinbestekoa dugu femeninotzat jotzen diren ezaugarriak presente izatea gatazkei irtenbide positiboa bila doan bidea jorratu nahi badugu, androzentrismoak hierarkizatzen dituen sexu-generoak izkutatu egiten dituelako gatazken atzealdean topa daitezkeen hainbat interes, behar eta egoeren konplexutasuna.”


Bestalde, hemen uzten dizkizuet ikastetxeetan gai hau lantzeko oso interesgarriak iruditu zaizkidan baliabideak:


Komunikazioa ezinbestekoa da gatazkak kudeatzeko; gatazketan HITZA armarik onena da. Nerea Mendizabalek bideo honetan hainbat pista ematen dizkigu ulertzeko, bai gatazka, bai komunikazioaren papera nahi dugun jendartea eraikitzeko. “Nolako komunikazioa halako jendartea”. Benetan interesgarria.



Gizagune Fundazioak sortutako materialak, ikastetxeko Elkarbizitza Positiboa lantzeko oso egokiak iruditzen zaizkit.

Eta, amaitzeko, irakasle guztiak animatzea bitartekaritza-programak inplementatzeko ikastetxe mailan, elkarrizketa eta entzutea baitira programaren oinarriak. Hemen duzue informazioa. Eta zergatik ez, ziberbitartekariak?. EiTBko bideo honetan informazioa duzue.

Hezkuntzan gai honen inguruan ditugun erronkei dagokienez, hauek dira nire ustez nabarmenenak:

  • Gatazken mitoak desmuntatzea.
  • Gatazkari ikuspuntu positiboa ematea.
  • Genero-ikuspegia sartzea gatazken azterketan eta konponketan.
  • Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.
  • Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.
  • Harremanetarako estrategiak garatzen lagundu ikasleei, bereziki kalitatezko komunikazioa ahalbidetzeko baliagarriak izan daitezkeenak.

2022/03/04

Gatazken errora jo, desagertzeko

 

Ezbairik gabe, feminismoak mundua berrinterpretatzeko tresnak ematen dizkigu baita gatazken konponbidean  ere; izan ere, feminismoak bestelako begirada eskaintzen digu. Gatazkak konpontzeko beste irizpide batzuk proposatzen ditu feminismoak, eta niretzako horiek, besteak beste, ezinbestekoak dira gatazkak saihestu eta horiek beste modu batean konpontzeko. Gatazken errora joan, haiek desagertzeko.

Aurreko ediziotik honako sarrera hau interesgarria iruditu zait: 

Dagoeneko baliabide ugari partekatu dira gune honetan, hemen beste batzuk dituzue: 

-Nafarroako Hezkuntzaren gatazkak konpontzeko dokumentua: 

https://www.educacion.navarra.es/documents/27590/5a48485/Conflictos+eusk.pdf/087680e0-cb98-4e2c-af38-a4420876a05d

-Hezkuntza Jardunaldietan egindako elkarrizketa: 


-GEUZek sortutako gida, ikastetxeetan ebazteko estrategiak: 

https://elearning3.hezkuntza.net/013159/pluginfile.php/7853/mod_resource/content/1/AIA_ETA_BIZIKIDETZA_PLANA/Guia_Convivencia_Garatu_EUS-1.pdf


Erronka ugari dauzkagu gatazkak beste modu batean konpondu ahal izateko, une honetan Maria Montessoriren esaldia gogora ekartzea gustatuko litzaidake: 



Edukietatik hasita, kontzeptuetatik, metodoetatik zein jokatzeko moduetatik hasi beharko ginateke benetan hainbeste desio  dugun bakea lortu nahi badugu. 

Eta horrek eskatzen du bestelako pentsamendua sortzea, bestelako egiturak sortzea, harremantzeko beste modu batzuk sortzea. Eskolatik has gaitezke baina gainerako gizarte-esparruak eraldatzen ez baditugu, ezer gutxi lortuko dugu. Bada, bidea ederra bezain harritsua da. 


Bakea da bidea

 

 

 



 

Iazko ikaskide baten Blog-eko post-a:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/gatazkak-hezkidetzaren-ikuspegitik.html

“GATAZKAK HEZKIDETZAREN IKUSPEGITIK HAUSNARTZEN”

 Post hau aukeratu dot lehendabizi bere erakargarritasunagatik. Egia da gero testuan bertan ez dagoela sakontasun gehiegirik eta hori hobetu beharreko izango zala. Baina dauden edukiak, estekak, bideoak eta irudiak oso egokiak iruditu zaizkit, baita modu egokian aurkeztuak.

 

Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu:

 “Conflictos y estrategias del profesorado en la aplicación de planes de igualdad en centros educativos” Luisa Vega Caro. Tesi doktorala da. Hona hemen esteka zuzena: 

“Gure ikerketan, garrantzi berezia du ikastetxeetan berdintasunaren arloko politika berriak ezartzearen ondorioz sortzen diren gatazkak aztertzeak, testuinguru egokia baita irakasleek arauak eta praktikak nola ber interpretatzen eta negoziatzen dituzten aztertzeko. Ikastetxeetan generoa eraikitzean sortzen diren gatazken azterketari esker, gai horretan aldaketa-prozesuak nola gertatzen diren uler daiteke. Berdintasun-politikek eta -legeek gizarte-bizitzarako baldintza berriak sortzen dituzte, baina horien arrakasta eta iraunkortasuna pertsonek gizarte-testuinguru esanguratsuetan egiten dituzten praktiketan eta ohituretan ber interpretatu eta barneratzen dituzten genero-arau eta -kode horien araberakoak dira. Aurkezten dugun ikerketa-txostena bi bloketan egituratzen da; lehenak azterketaren esparru teorikoari heltzen dio, eta bigarrenak azterketaren zati enpirikoa aurkezten du”.

 

 


 

 

Era berean , beste bideo hau ere partekatu nahi dot hemen. Bertan gure erkidegoan eta hezkuntza eremuan hain figura esanguratsua den Neli Zaitegiren hitzaldia dago. Hezkidetzari zuzenenean enfokatuta ez badago ere bai hitzegiten du gatazken irtenbide baketsuetaz.

https://www.youtube.com/watch?v=nNOdDtwY1uM

 

 


 

 

Zein da zure ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan/jendartean? Zein erronka nagusiak?

 

Eremua hezitzailean erronka hau litzateke nire ustez garrantzitsuena:

-ikastetxeko bizikidetza bi eremutan landu beharra: alde batetik prebentzio eremua. Gatazkak sortu baino lehen giro ona lortzeko ahaleginak egin behar dira, gatazkak ekidituko dituen giroa hain zuzen ere. Horretarako ikasleentzako tailerrak prestatu ahal dira. Irakaslegoa ere formatua egon behar da gai honetan. Aldi berean ikastetxeak Bizikidetza Plana izan behar du. Bigarren eremua: gatazkak sortu ondoren bilatu behar diren bideak ere baketsuak izan behar dira, noski. Horretarako ikasleen eskubide eta betebeharren 201/2008 Dekretua ezagutzea ere ezinbestekoa da, batez ere DBH-n.

 


-Jendartean gauzak zailagoak ikusten ditut. Egun Europan daukagun egoera nahiko esanguratsua da: uste genuen gure kontinentean bakea deuseztatzea berriro ezinezkoa zela (Yugoslaviako kasua XX.mendekoa izanik uste genuen errepika ezina zela XXI.mendean). Eta begira nondik Errusiak ez du bilatu gudaz aparte beste modu bat bere nahiak bideratzeko Ukraina dela eta.

 

 

 

 

 

 

2022/03/03

Gatazkatik arrakasta

 

Aste honetan zehar kontzeptu pila bat izan ditugu esku artean. Hemen horiekin sortutako hitz-hodeia.



Bestalde, oso garrantzitsua da gatazken konponbidearekin lotutako materialak, tresnak eta bideak ezagutzea. Hona hemen topatu ditudanetako batzuk:

Bakeola (Elkarrekin programa): https://www.eskolabakegune.euskadi.eus/es/web/eskolabakegune/bakeola

Era honetako hitzaldiak ere oso interesgarriak izan daitezke: http://apymazelandige.com/eu/hitzaldiak/

Negación de las emociones (aurreko hitzaldietako baten egilearena): https://youtu.be/CU_Xn4zjpzw



ALBOAN:

Gatazkak konpontzea, Lehen Hezkuntza: http://centroderecursos.alboan.org/eu/registros/1974-manejo-de-conflictos-primaria



Gatazkak konpontzea, DBH:

http://alboan.efaber.net/eu/registros/1976-manejo-de-conflictos-eso 



EIMA katalagoan berriz honakoa:

http://eimakatalogoa.eus/vufind/Record/22359 (Bitartekotza eta gatazken konponbidea [Interneteko baliabidea] . Ikaslearen koadernoa / Leonor Pérez Casajús)



Aurreko edizioetako blog-sarrera bat aukeratzekotan, hau hautatuko nuke “Gatazkei aurre egin” izenekoa https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/gatazkeei-aurre-egin.html

Oso sarrera konpletoa da eta asko gustatu zait “kultura positiboa” izeneko kontzeptua. Sarrera horretan agertzen diren bideoak ere oso interesgarriak dira.

Amaitzeko, nire ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan/jendartean egoerak honako ezaugarriak izan ditzake:

-          Egoeraren diagnostikorik eza.

-      -   Gatazkak konpontzeko tresna falta

-       -   Gaia tratatzeko denborarik eza.

-     -    Gatazkak konpontzeko espaziorik eza.

-        -  Gatazkak diziplinarekin lotzen ditugu bakarrik.

 

Erronka nagusiak, berriz, honakoak izan daitezke:

-      -      Formazioa hezkuntza komunitate osoan gaiaren inguruan.

-      -     Gatazken konponbidea eta ikuspuntu hezkidetzailea uztartzea

-     -      Gatazkak modu kolektiboan konpontzeko bideak sortzea.

-     -     Partaidetza anitza (gatazkaren aktore guztiena). 




GATAZKEI ESKER HAZIZ


 Aste honetan zehar, buelta asko eman dizkiot gatazken aurrean hartzen ditugun jarrera ezberdinei; horrelako egoeretan, deserosotasun sentsasioa nagusitzen da nigan eta neure erraietara joz, honen zergatiaren inguruko hausnarketak pisu handia hartu du nire egunerokotasunean.

 

Adam Curlen ondorengo definizioa nabarmentzea gustatuko litzaidake:

Bizitzak munduan zehar, bakoitzaren abiapuntua aintzat hartuta, ibilbide desberdinak egingo ditu. Aurrera joko du, gehienetan egokituaz, aurkituko dituen errealitateari erantzunez. Bakea, gizarteko pertsonen bizitzako ibilbideak elkarlaguntzea da; gudak eta garrazkeriak, bizitzen ibilbideak elkarren artean talka egitea den bitartean. (Adam Curle)

 

Olik bere blogean dionarekin bat eginez, EAEko hezkuntza sisteman gatazken problematika jorratzen ez denaren sentsazioa daukat nik ere; alde batetik, irakasleek formakuntza falta izateaz gain, ikasleriak ez dauka nahikoa tresna gatazken aurrean modu egoki baten erantzuteko, eta bestalde, gatazkak sozialki duen kuttua negatiboa da.

 

Ukaezina da egungo gizartea geroz eta heterogeneoagoa dela; askotariko jatorri, kultura, sinesmen zein ohiturek presentzia nabaria dute gure egunerokotasunean. Ondorioz, gizartea ere, geroz eta anitzagoa da, eta horrek bai kolektiboki bai bakarka aberasten gaituenaren ustea daukat.

 

Arazoaren oinarria, aniztasuna persona gisa hezten gaituen zein bizitzeko eta pentsatzeko beste modu batzuk erakusten dizkigun gertaera gisa ikusi beharrean, honen aurrean sortzen diren gatazketan dago; zehazki, aniztasun hori kudeatzen ez dakigunean edota hau positibotzat jotzen duen oinarri sozialik ez egitean.

 

Horregatik, gazteei elkarrizketa eta pertsonen arteko elkarreragina sustatzeko tresnak ematearen beharra azpimarratu nahiko nuke, tresna hauen bidez, elkarrekin ezgautzak partekatu, desberdintasunarekiko errespetua landu, eta aniztasunaren inguruan aritzea ahalbidetuko duen giro sozial egokia sortzea ahalbidetuko baita. Nire ustez, ongi ulertutako zein ondo kudeatutako aniztasuna da bizikidetza baketsua izateko eta gizarte-gatazkak murrizteko tresnarik egokiena.

 

Eta noski, bizikidetza lehenesten duten giro eta praktikak sortu zein pentsatzeko, hausnartzeko, errealitatea behatzeko eta gatazkak modu egoki batean kudeatzeko gai den gizarte bat sustatu nahi badira, funtsezkoa da lanketa hau  txiki txikitatik hastea.


Horretarako, batetik, Ikertze Kultur Elkartean daukagun Elkarrekin Bizikidetza Eraikiz Lehen Hezkuntzarako Programa uzten dut eskuragarri, zeinak bizikidetzaren, emozioen, pentsatzeko gaitasunaren zein gatazkaren kudeaketaren inguruko eduki eta proposamen ezberdinak biltzen dituen.

 

Bestalde, Bigarren Hezkuntzara begira, Pentsatzeko Hitzorduak proiektuaren gida partekatu nahiko nuke zuekin; elkarrizketa filosofikoaz baliatuz, lanketa komunitarioa egin, eta taldeak gizarte demokratiko baterako ezinbestekoak diren balioak errespetatzea zein hauek praktikan jartzea duen helburu nagusia.

 

Jarraian ikusgai dauden bi bideoak ere, sarritan erabili izan ditugu txikitxoekin gatazkaren eta honen kudeaketaren inguruan aritzeko:



Azkenik, pasaden urteko Gatazken bidez hasi eta hezi sarrera nabarmendu nahiko nuke. Izan ere, berak aipatzen duen kasan, ikasleen arteko gatazkak egunero ematen dira, eta funtsezkoa da irakasle moduan, hauek detektatzea, ezagutzea eta hauen balio hezitzaileaz baliatzea. Gainera, eduki zein baliabide asko daude eskuragarri bere hausnarketan.

 


2022/03/02

Ikasteke daukagun irakasgaia

 Bakea, bizikidetza, gatazken konponbidea... argi daukat gure "asignatura pendiente" dela. 

Astean zehar landutako zenbait kontzeptu batu ditut hemen, batzuk arazoaren parte dira, eta besteak ondorioak edo irtenbideak. Baina denak zaku berean. Azken finean, horrela da bizitza, ez?




Pasa den urteko ondoko sarrera gomendatu nahiko nuke gaurkoan: Gatazken  bidez hasi eta hezi. Partekatutako tresnez gain, Alaitzek bere sarreran eremu hezitzaileetan eta jendartearen erronkak lantzeko izugarrizko proposamena egin zuen, eta beraz, eskertu nahi nion bere sarrera guztiekin konpartituz!

Aprobetxatu nahi dut aipatutako sarrera nik ere ezinbestekoak ikusten ditudanak aipatzeko: EMOZIOAK, KOMUNIKAZIOA eta ENPATIA. Horren arira, artikulu bat gomendatu nahiko nuke:

Construyendo paz en las aulas desde la inteligencia emocional

Ikerketa horretan, Lehen Hezkuntzan emozioekin lotutako zenbait jarduera eraman zituzten aurrera. Horren ostean, gelako klima hobetzen zen aztertu zuten. Zein izan zen ondorioa? hain zuzen, ikasleen jarrera aldatzen zen eta bizikidetza hobetzen zen.

Horrez gain, ikerketak zerbait interesgarri esaten du: tresna teknologikoen erabilerak (nagusien gainbegiratzerik gabe) ikasleen jarrera okertzen du eta biolentziaren nagusitasuna dakar. Beraz, gaur egun "interes konfliktoa" daukagula esan genezake; hau da, emozioak eta bakea lantzearen beharra ikusten dugu baina, era berean, badakigu ikasleek gero eta gehiago erabiltzen dituztela gailu horiek eta, gero eta gazteago hasten dira erabiltzen. Beraz, ez du gauza batek bestea oztopatuko?

Gatazken trataerari dagokionez, ondoko bideoa asko gustatu zait:




Bideoan beste kontzeptu interesgarria aipatu da: AURREIRITZIAK. Izan ere, aurreiritziak eta komunikazio falta, gehienetan, eskutik doaz lotuta. Horregatik ezinbestekoa da komunikazioa sustatzea ikasleen artean; eta ez hori bakarrik: IKASLEEI HITZ EGITEN utzi behar diegu. Askotan "nagusien" iritzia eman nahi diegu, GUK BADAKIGULAKO eta haiek ez, eta haiek askatasunez adieraztea mugatzen dugu.

Azkenik, ondoko eskema nahi nuke partekatu zuekin, non oso labur azaltzen den nola aurre egin gatazka bati:




Gatazkak ondo kudeatzen

 




Sarrera hau gomendatzen dut gatazkeei aurre egin, idatzi duen pertsonari bezala,  niri ere oso interesgarria iruditzen zaidalako "kultura positiboaren" gaia. Sarreran aipatzen ditu lan egin behar diren bost eremu:
- Kontzientzia hartu
- Curriculuma
- Banakako tutoretza
- Partaidetza
- Antolakuntza 
 
Uste dut, bigarren hezkuntzan behintzat, ez dela lantzen gatazken problematika. Askotan, irakasleak ez daki nola kudeatu ikasleen arteko gatazka bat ikasgelan, eta ikasketa-buruarengana bideratzen du. Irakasleoi formakuntza falta zaigu gelako gatazkak ondo kudeatzeko. Funtsezkoa dela uste dut, eta askotan ahaztu egiten da.

 
Bideo honetan https://www.youtube.com/watch?v=JRcjzzn1w24 gurasoei azaltzen zaie nola lagundu seme-alabei gatazkak konpontzen. Ematen dituen tresnak irakasleentzat ere baliagarriak dira:
- Komunikazioa haurrarekin, bere ikuspuntua eta nola sentitzen den azal dezan
- Gatazka baten aurrean nola jokatu irakastea
- Azaldu helburua ez dela inork irabaztea, baizik eta akordio batera iristea.
 
Beste aldetik, honako artikulu hau ere gomendatzen dut El conflicto desde una perspectiva de género. Artikuluaren sarreran genero-ikuspegiaren garrantzia aipatzen da:
 
"Gatazka beti dago presente gizakien arteko harremanetan, gizakien sexua edozein dela ere. Hala eta guztiz ere, emakumeen eta gizonen arteko elkarrekintzan, boterearen desberdintasunak  funtsezko zeregina du tentsio-sortzaile gisa, eta gizonek eta emakumeek aurre egiteko baliabide motak ere desberdinak dira".