2023/03/10

“GIZONTASUN” EREDU BAKARRA? BAITA ZERA ERE!

 




HORIZONTALAK


BERTIKALAK

2. Indarkeriaren atzean ezkutatzen diren alderdiak irudikatzeko erabiltzen den naturako elementua

5. Ustezko gizontasun eredu bakarra

6. Esplizitua ez den indarkeria matxista

7. Egunero gertatzen diren jarrera matxistak

9. Dimentsio pertsonala eta kolektiboa barneratzen ditu

 

1. Generoa daukan sentimendua

3. Deseraiki behar den maitasunaren mitoa

4. Emakumeoi egokitu zaigun musutruk egin beharreko lana

7. Mikromatxismoarekin amaitzeko bide posible bat

 

2023/03/09

INDARKERIAREN KONTRA EGIN DEZAGUN BORROKA

    Indarkeria matxista, gizonek eragindako emakumeenganako indarkeria da; dena dela indakeria matxista, emakueek eta baita arautik kanpo dauden gizonezkoek ere jasaten dute, hau da, historikoki emakumeekin lotu izan diren ezaugarri eta jarrerak erakusten duen edonork jasan dezake indarkeria matxista.

       Indarkeria matxistaren izebergaren bidez argi ikus daiteke indarkeria mota guztiak, esplizituak zein eskutukoak, eta hau baliogarria izan daiteke ikustezin diren jarrera hoiek detektatu, bistaratu eta eman behar zaien garrantzia emateko. “normaltzat” hartzen ditugun eguneroko jarrerak salatzeko, bideo honetan azaltzen den bezala:

 
Horregaitik da hain garrantzitsua eskola eremuan guzti hori lantzea; indarkeria esplizitua(ikusten dena,izebergaren puntan dagoena) ekiditzeko, eskutuan dauden beste indarkeri motak bistaratu behar ditugu eta hoien inguruan eskolan eskuhartzea egin, adibidez:

-          Mikromatxismoak detektatu, hausnartu eta esku hartu. Honen barne eskola, gela, jantoki, …ko betebeharrak denen artean burutzea.

-          Maskulinitate hegemonikoen eta ez hegemonikoen ezaugarriak ikusi eta maskulinitate ez hegemonikoei balorea eman.

-          Mutilengan begirada ipini. Eta “bai bakarrik da bai” landu.

-          Maitasun erromantikoa deseraiki.

-          Zaintza erdigunean jarri, baloratu eta elkar zaintzarako ekintza amankomunak burutu.

-          Aniztasuna bistaratu eta eredu anitzak eskeini momento oro, lgtbq+ fobiak bistaratuz.

-          Sentimendu eta emozioei espazioak eta denbora eskeintzea.

-          Neskei hitza sarritan eman, parte hartze aktiboa sustatu,…azken finean, neskak ahaldundu.

        Ikasleekin lantzeko, ondorengo baliabide hau gomendatuko nuke mikromatxismoak bistaratzeko:

    Hirugarren zikloko ikasleekin egingo nuke. Lehenengo eta behin bideoa ikusiko nuke beraiekin, ondoren, bideoan agertzen diren egoeretaz hausnarketa egin eta holako egoera  antzekoak zerrendatuko genituzke. Bukaeran, zerrendatutako edoerak aukeratu eta taldeetan antzezpenak egin eta grabatu; aurrerago eskolako gainontzeko ikasleei erakusteko.

    Eta maskulinitateak eta aniztasuna (Lgtbq+) lantzeko, honako baliabide hauek erabiliko  nituzke, hausnarketarako oso baliogarriak:

    Bukatzeko, aurreko edizioetako honako post hau aukeratu dut, batez ere baliabide asko partekatzen dituelako ta batzuk baliogarriak direlako geletan erabiltzeko:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2022/03/beldurrik-gabe-aske-hezi.html


2023/03/06

GATAZKAK: IKASTEKO AUKERAK

 


Hasi nahi nuen gaurko lana mezu positibo batekin, zeren, gaia berez, zerbait negatiboa dela ematen baitu. Horregatik, hasieratik buelta eman nahi diot eta...

"HAR DITZAKEGU GATAZKAK IKASTEKO AUKERAK BEZALA"

Egia da, orain dela asko, ikastaro batzuetan, gatazkak ez direla ez positiboak ez negatiboak, baina bai ikasteko aukerak direla ikasi nuela. Hala ere, batzuetan, egunerokotasunean, hori ahazten zait eta nahiago dut gelan ezer ez gertatzea "bakean" egoteko (kasu askotan bake faltsua baino ez da). Baina ikastaro honek gogora ekarri du nire burura gatazkak aurrez-aurre begiratu behar direla, ezkutatu gabe, konpondu ahal izateko eta ikaskuntza-egoera bihurtzeko. 

Eta planteamendu horren oinarrian gatazkaren ezaugarri batzuk aurkitzen ditugu:

  • Bizikidetzaren parte bat dira. Gizakiaren oinarrian daude.
  • Interesak aurka egiten dituztenean agertzen dira. 
  • Ez dira ez onak ez txarrak.
  • Positiboa edo negatiboa da gatazka aurre egiteko modua.
  • (...)
Ildo horretan bat nator Galtung-ek daukan gatazkaren ikuspegi positiboaren aldeko jarrerarekin, eta guztiz ados nago berak esaten duenarekin: 

“gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua”.

Baina gatazkari buruz hitz egiten dugunean bakeari buruz hitz egin behar dugu, bai edo bai, kontzeptu horiek oso erlazio estua mantentzen dutelako, zeren egoera gatazkatsu baten aurrean irtenbideak topatzeko moduek esango baitigute bakea daukagun ala ez. Hare gehiago, gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du, eta horrek suposatzen du pertsonen artean eta ingurunearekin maila desberdinetan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala, laborala, akademikoa...) berdintasun harremanak izatea. 

Horrekin lotuta oso aproposa da Rigoberta Menchúk esaten zuena: 



Egia borobila. Eta nik gehituke nuke: "(...) sexua eta generoagatik diskriminazioa dagoen bitartean ez dugu bakea lortuko"

Orain arte esandako guztia kontuan hartuta, laster konturatuko gara hezkuntzaren garrantziaz. Hezkuntzak gure ikasleekin lan egiteko aukera ematen digu, gatazka ikaskuntza-egoera bihurtzeko. Horrekin lotuta hona hemen bideo bat non oso ondo azaltzen den ideia: 



Horrekin batera, Marivi Fernandezen ponentzia bat konpartitu nahiko nuke. Ikusi nuenean asko gustatu zitzaidan eta oso baliogarria iruditu zitzaidan, batez ere oso lagungarria iruditu zitzaidan Hezkuntza ikuspuntutik.


Beraz, Hezkuntzan lan handia eta erronka nagusi bat daukagu: gatazkak ikasteko aukera bihurtzea pertsonen hazkunde integralarekin. Horretarako pausu batzuk eman behar ditugu, esate baterako: 

  1. Formakuntza irakasle eta familientzat: lan partekatua izan behar da.
  2. Emozioak, asertibitatea, errespetua, berdinatasuna eta komunikazioa landu ikasleekin.
  3. Gatazka dagoenean:   
  • pertsona guztiak entzun; pentsamenduak zein emozioak jaso.
  • Besteek esaten dutena errespetu osoz entzun.
  • Egoeraren hausnarketa egin.
  • Irtenbideak proposatu inplikatuen artean.
  • Irtenbidea (k) adostu inplikatuen artean. Irtenbide horiek errespetuan eta berdinatasunean oinarrituta egon behar dira beti. 
Prozesu horretan, ezin dugu ahaztu eskubideak/betebeharrak, justizia/zaintza eta indibidualtasuna/harremanak eskutik helduta joan behar direla beti.

Orain, baliabide pare bat konpartitu nahi ditut gure eguneroko lanean lagungarri izan daitezkeenak: 

  1. Gida bat (Garatu): "Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak"
  2. Pelikula bat emozioak lantzeko: 

Amaitzeko, aurreko edizioetako gustatu zaidan post-a Oihanarena da, "Gatazkaren alderdi positiboa hezkidetzaren alorrean", arazo batzuengatik: Genero-ikuspegiari emandako enfokea gustatu zait; gaia ikuspegi positiboarekin tratatu du eta bere ideiak bat datoz nire planteamenduarekin (edo nire planteamendua bat dator bere ideiekin); asertibitatearen landu behar dela aspektu garrantzitsu gisa komentatzen du; lagungarri izan daitezkeen hainbat baliabide jarri ditu. 

Gatazkaren beldur

Izugarri gustatu zait aste honetako gaia. Uste dut gatazkaren kudeaketan eta elkarbizitzan lan handia dugula egiteko eta, aldi berean, erronka polita dela. Izan ere, badago "teknikoki" ikasi eta entrenatu dezakegun alderdi bat, behin aplikatuta sekulako inpaktua duena (onerako). Horrez gain, beste alor batzuetan baino errazagoa da bizitzako esparru batean ikasten duguna (demagun, lanean) bizitzako beste esparru batzuetara (adibidez, etxera) eramatea. Esan nahi dudana da, gatazkak hobe kudeatzen ikasten badugu, ziurrenik, ez dugula hala egingo lanean (eskatzen digutela) soilik, baizik eta etxean edo lagun artean ere. Oso pozik nago hemendik aurrera nire inguru hurbilean eragiteko gako batzuk eskuratu ditudalako.

Hala eta guztiz ere, eremu hezitzailean erronka asko ikusten ditut. Esate baterako, zigorraren kultura oso hedatuta dagoela uste dut. Horrekin batera, lankide artean ere, kasu askotan gatazka ekiditen dela esango nuke eta, azkenean, gatazkarik badago ahalik eta azkarren konpondu eta horri buruz ez hitz egitea dela araua. Hau da, oraindik ez gara gai pasatako egoera gatazkatsu bat hartu eta analisi txiki bat egiteko, aurrerantzean berdina gertatu ez dadin. Nahiago izaten dugu pasatakoa pasa dela pentsatu eta atzean uztea eta ez soilik gatazka handietan, baita gatazka txikietan ere. Badirudi betiko komodina dela, baina uste dut formazioa behar dugula honetan, formazio praktikoa, teknikak.

Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatzea eskatu digute eta hasi natzaio hariari tiraka. Lehenengo, June Fernandezen "Dogma" artikuluaren zatitxo bat ekarri nahi dizuet: "Iruditzen zait batzuetan feministok oso urrun gaudela emakumeen bizi-esperientzietatik. Diskurtsoa soberan daukagu eta kontaktua falta zaigu, baita gure bizi-esperientziarekin ere. Itxuraz oso ideia argiak eta zorrotzak dituzten feministak ikusten ditut, haien harremanetan korapilatzen direnak. Oso ohituta gaude kanpoko munduarekin borrokatzera eta ideia oso orokor batzuetatik abiatuta emakumeei gertatzen zaiena azaldu nahi izatera. Horregatik eskertu dugu ama feministok Adrienne Richen Emakumeagandik jaioak saiakera: amatasunari kritika feminista sutsuaren aurrean, instituzioa eta esperientzia bereizten dituelako (nahiz eta batak bestea zedarritzen duen).(...)Ondo legoke dogmari dogma berriekin erantzun baino, gaitasun kritikoa indartzea eta errealitatearen korapiloak, ertzak eta argi-itzalak onartzea."

Oso ados nago bertan aipatzen diren bi alderdi nagusiekin: teorizazioa edo gaitasun analitikoa eta esperientzia edo gorputza uztartzea. Bigarrenari helduko diot eta kontua da dena ezin dugula gorpuztu. Hau da, ni banaiz emakume eta gorpuztuko ditut horrek dakartzan indarkeriak, biziko ditut gatazkak gorputz honetatik, baina ez naiz beltza eta ezin ditut horiek gorpuztu, ulertzen? Agian baten batek pentsatuko du ez duela harremanik, baina nire ustez gaitasun kritikoa indartzeko eta, aldi berean, biziko ez ditugun esperientzia horietara hurbiltzeko tresna paregabea da literatura. Ez da gai berria, baina pasa den asteburuko Berrian Anjel Lertxundik idatzi zuen horri buruz eta ekarri nahi dizuet pasarte bat: "Umetan irakurri nituen Dickensen Dorrit txikia eta Oliver Twist. Transmititu zidatena, miseriaren aurreko errukia eta pertsonaien autonomia pertsonala da. Giro gogorra dut gogoan, ahaztuak ditut peripeziak. (...) Eta liburuetatik gizen, zorritsu, hitz-totel, zerri-pertza edo hanka-oker kentzen ari garen bitartean, umeari dena irakurterraza, dena eramangarria, dena gozo-zopa bihurtua ematen ari garen bitartean, istorio lehor bezatuak euskara lehor bezatuan ematen dizkiegun bitartean, bitarte horretantxe hain zuzen, algoritmoak mundu paralelo bat eraikitzen eta eraikitzen ari dira, bitarte horretantxe umeek oso ate zabal-errazak dauzkate eskura mundu digitalean sartu eta eremu arriskutsuenetan nabigatzeko. Guk hamasei urterekin ere usaintzen ez genituen errealitateetan zabuka hasteko trepetak dituzte eskura. Zuzentasun politikoak ez dio ezer umeentzat drogen edo apustuen atzaparra bezain irmoa izatera iritsi litekeen adikzio digitalaz."

Azkenik, teorizazioaren aldean, harreman heterosexualetan (askotan) gatazkak nola kudeatu ohi diren landu zuen Iris Bordak bere Instagramean eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Izan ere, gatazkak ekiditea edo aurre egin nahi ez izatea bada gatazkatsua. Are gehiago, enpatia, gatazkaren kudeaketa eta, oro har, zaintzak barne hartzen duen guztia de facto baliogabetzen du halako jarrera izateak, baina ez gara gai identifikatzeko sistematikoki "ezer ez egitea" badela gatazka sortzea, erantzukizun afektiborik ez izatea. Halaber, fenomeno hau izendatzeko plusbalia erromantikoa terminoa erabiltzen du eta funtsezkoa iruditzen zait, hain zuzen ere behar bezala teorizatu ahal izateko, izena eman ahal izatea.

Aurreko urteko posten artean Amaiaren "Gatazkatik kultura positibora" aukeratu dut oso landuta dagoelako eta teoria zein praktika uztartzen dituelako etengabe. Gainera, eskaintzen dituen baliabideen artean denetarik dago: ikus-entzunezkoak, tira komikoak, hitzaldiak, lan teorikoak... Bereziki deigarria (positiboki) iruditu zait "Ikasle laguntzaile" programan ikasleek adierazi egin dutela asko gustatu zaiela "ahal izan duten neurrian, gure insititutuko arazoak konpontzen saiatzea". 

2023/03/05

Gatazkan hazi


Buruz dakigun isiltasun bakoitzaren atzean, askotan, gatazka bat ezkutatzen da; edo bi; edo hiru; edo lau; edo hamaika. Eta gatazka bakoitzaren atzean, eremu gutxietsi bat: plaza debekatuak, hizkuntza zigortuak eta politika azpiratzaileak.  Gatazka lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean podakasteko hitzak dira.

Obedientzian eta ordenean hezitakook bagenekien isiltasunak beren lekuan eroso zirenen botere nagusitasunak sortutakoak zirela. Haien iritzirako gatazka ezarritakoa, ustez bakea dena, apurtzean sortzen da.
Horregatik nator bat podcast berean esaten duten honekin: Hitzak sor dizkiogu gatazkak mututzen dituen isiltasunari eta horretarako aukeratzen dugun hizkuntzan ere gatazka bat izkutatzen da; edo bi; edo hiru; edo lau; edo hamaika.


Gatazken generizazioaz irakurritakoak burutik kendu ezinda ditudala ederra izan da Ixabel Alkainek Hondarribiko alardearen etorkizunaz hitz egiten entzutea, amorruan gotortu gabe, Audre Lorde-nen aipuari jarraiki, elkarrizketa aldarrikatzen. 

Bide berari ekin zioten Ahotsak taldeko emakume politikariek eta horregatik piztu zuen Maria Villellas ikerlariaren arreta. «Bestearekin akordioak lor daitezkeela eta lortu behar direla ikusaraztea izan da ekarpenik garrantzitsuenetako bat» zioen BERRIAn argitaratutako  «Emakumeak subjektu politiko direla aitortu zuen Ahotsak taldeak»  elkarrizketan.


Susa argitaletxearen blogean argi ilunez betetako hausnarketa zintzoa irakur dezakegu  Gatazka eta gatazkak: itun feminista berritzeko unea iritsi da sarreran.

 Egiturazko indarkeriak sortutako gatazkek askotariko erantzunak behar dituzte ziurrenik. Eremu hezitzailean nahitaez ematen direnak bideratzeko erronka nagusia tratu onen kultura sustatzea da, gatazken ebazpen baketsuaren ekarpenez ohartzea eta ikaslea eskolaren parte dela sentiaraztea. Gatazka bakoitza desberdina denez gero haren analisitik abiatu, aurreiritziak alde batera utzi, isiltasunak apurtu, zaurgarritasunak onartu, genero ikuspegia txertatu, urkoa zaindu eta indarkeria adierazpen oro gaitzetsi.


Gatazkari aurre egitea, beraz, hezitzailea da:

Hainbeste trebezia lantzen lagunduko digu: gure emozioak aztertzen, adierazten, entzuten, irtenbideak adosten, irekiagoa izaten aniztasunaren aurrean, ezarritakoa zalantzan jartzen edo eraldatzen . 



Hezkuntza arloan oso ezaguna da Paco Cascón-en lana. Hona haren ikuspuntua argi erakusten duen Educar en y para el conflicto  dokumentua eta bideo pare bat.



          


Aurreko urteetako sarreretan Gatazkak hezkidetzaren ikuspuntutik aukeratu dut. Gatazka-bakea dikotomiaren irakurketa kritikoa egiten du,, feminismoaren ekarpenak azpimarratu eta ezagutzen ez nituen baliabideak eskaini.