Gaurko honetan programa ezberdin bat probatzeko gogoa sartu zaidanez, "Piktochart" izeneko batekin ausartu naiz. Hementxe uzten dizuet sortu dudan infografia:
2017/12/01
2017/11/29
Legediari buruz hausnartzen.
Baliabide berri batekin animatu naiz eta Pow Toon erabiltzea erabaki dut. Nire lehen aldia da hortaz kontuan hartzea espero dut ;).
https://www.powtoon.com/m/
Edozein modutara ere bertan burutu dut nire gogoeta (legeen presentzia eta errealitatearen irakurketa). Bertan ere aipatu dut nire ustez deigarri eta esanguratsua den legea:
Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak.
Lege hau agertu arte genero indarkeria inguru pribatuan geratzen zen, orain aldiz arazo publikoa da. Guztiona.
https://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/legeak-eta-indarrean-dauden-arauak.html
Post hau aukeratu dut, eginiko lanketa legediaren inguruan oso egokia delako: ikuspuntua aberatza izateaz gain, errealitatearen irakurketa bikaina egiten du legeen funtzionamenduari dagokionez, hots, legeak motel motel aldatzen eta eboluzionatzen dutela, baina azken urteetan sumatzen dela aldaketa noiz bait. Erabiltzen dituen erreferentziak eta ekarpenak interesgarriak dira.
2017/11/28
Legediaren inguruan hausnartzen
Nire gogoeta pertsonala prezi bidez egin dut:
Horrez gain, pasa den ostuiraleak egin genuen ekitaldiaren inguruko bideoa konpartitu nahiko nuke zuekin
Aurreko ediziotako posten artean, Maite A. S. -rena hautatu dut, eta bertan bereziki berak partekatutakoa argiako artikulua aipatu nahiko nuke.
lege edo xehedapena esanguratsuen artean asko daude, baina bat hautatzearren 2004. Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea hautatu dut, eta Lege horren barruan 6. artikulua izugarri gustatu zait:
“Hezkuntza-administrazioek estereotipo sexista edo bereizkeriazkoak ezabatu eta gizonek nahiz emakumeek balio bera dutela sustatzen direla zaindu beharko dute”
Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako proiektuak sustatu ditu, eta horren adierazle dira plazaratu diren lege andanak. Ezinbesteko da hezkidetza egungo hezkuntzaren erdian ipintzea horrela soilik lortuko baitugu eskola mistoa eskola hezkidetzaile izatea; horrela ahalbidetuko gaita egungo jendartea ere hezkitzetzaile izatea. Eta horretarako hona hemen niri eta hezitzaile guztiei ipintzen dizkiedan erronkak:
- Irakaskuntzako materialak hezkidetza ikuspuntutik aztertu behar ditugu, eta sexismoa bultzaten duten horiek bazterrean utzi edo eraldatu.
- Irakasle guztien prestakuntza ezinbestekoa da, ez nahikoa klaustroko bizpahiru irakasle formatzearekin. Bi unibertsitatez kanpoko ikastetxe zein unibertsitatkoa irakasleak formakuntza jaso behar dute. Hezkidetza esku hartzen ikastaroa edo antzekoak guztiok egitea oso ezinbesteko da eskola hezkidetzailea lortu nahi badugu, mota honetako ikastarek betaurreko moreak ipintzera bultzatzen gaituzte-eta.
2017/11/27
HAMAIKA ARAU, HAMAIKA MEZU, HAMAIKA JOERA
Hamaika aldiz
entzun izan dugu hezkuntzari dagokionez berdintasunera bidean ia guztia egina dagoela. Eskolak parekideak
direla, eta irakasleek berdintasunean oinarrituz hezten dituztela
ikasleak. Hori horrela dela uste dute
hainbatek, bai gurasoek, bai irakasleek, bai herritarrek. Mezu horretan sinesten badugu, nola egingo
dugu bada aurrera?
Oraindik asko
dugu egiteko. Eta lehendabiziko lana aurrez aipaturiko sinesmena dutenei begiak
zabaltzea da. Egin dugu bidea bai, baina oraindik ere gauza asko ditugu
egiteko, bai haurren onurarako, bai gurasoen onurarako eta bai herriaren
onurarako.
Naiz eta
hezkuntza informalean nabilen lanean, hezkuntza formalerako ikasketak ditut
eginak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkunztako ikasketak ditut eta nire
formakuntza osoan zehar ez didate gai honi buruzko araudirik irakurriarazi.
Irakurri dudana nire kasa irakurri dut. Nire aburuz,
hainbat unibertsitateko irakaslek zein hainbat haur hezkuntza eta lehen
hezkuntzako irakaslek ez dute araudi hauen berririk. Zehatzako esanda,
esistentziaren berri badute bai, baina barneko edukiak ez dituzte barneratuta,
ez dute interes berezirik jarri horretan. Arazoa hemen dago: uste dut herritar
askok uste dugula hezkidetzan hezten ditugula haurrak, berdintasunean hezten
digutula, baina ez gara jabetzen inguruan ditugun hamaika pintzeladatxo
matxistek eta mikromatxismo horiek ezjakintasunean bizi eta transmititzen
jarraitzen dugu. Hori horrela, ez goaz
bide oberenetik. Betaurreko moreak jantzi eta berriro ekin beharko genioke
araudia birpasatu eta haurrak hezteari.
Dena den
araudiak sortzen duan arazoa bere interpretazioarena da. Arauak dioena modu
batera edo bestera ulertu nezake, edo eta esaten duena modu batean edo bestean
aurrera eraman genezake. Eta horrek ikaragarri baldintzaten du arauak dioena, eta
ondoren egiten duguna. Nortasunarekin zerikusia du honek ere, pertsonak gara,
eta gure izateko eratik abiatuta sortzen digugu honelako ekintzak. Feministak bagara, errazagoa izango da
ekintza hezkidetzaileak burutzea. Beraz eskola hezkide bat nahi badugu, langile
feministak beharko ditugu, eta horrela berdintasunean hezitako herria sortuko
dugu. Baina lan zaila da, batasun handia behar da. Dena den ekinez eta gogoz
lor daiteke.
Aurreko
ikasturteetako post bat aukeratzen hasita, Maiteren posta aukeratuko nuke. Post
osoa izateaz gain, Mari Jose Urruzolaren “reflexiones para profesionales de la enseñanza”
bideoa oso esanguratsua iruditu zaidalako.
Honako proiektua uzten dizuet interesgune bezala, nik ikasi nuen ikastola gaur egun ikastolen elkartean hain ezaguna egin den “konfiantzaren pedagogian” aurreratuena dihoanen artean dago, eta hemen ikus daiteke Haur Hezkuntzako “kimu” proiektuaren azalpena. Beste hainbat proiektu ere ikusgai daude, kimurekin batera hizkuntza proiektua etab. martxan baitaude. Dena den harrigarria egin zait, inon ez da hezkidetzari edo berdintasunari buruz ezer aipatzen, eta oso adierazgarria iruditu zait ezaugarri hori. Aurrera bagoaz..zertan goaz bada aurrera? http://azpeitikoikastola.eus/eu/node/68
Oraindik ere
zer egiteko asko dago, baina orain arte egin den guztia hezkidetzari esker egin
dela esango nuke. Legean eman diren aurrerapenei esker heldu gara gauden
tokira. Esan bezala, oraindik ere badira hamaika erronka gure bidean, tartean
honako hauek:
-Hezkidetza plana ebaluatu, egoerak aztertu, aldaketak
neurtu, eta hobetzen jarraitzeko proposamenak egin.
-Hezkuntza komunitatearen (guraso, irakasle,etab.)
formakuntza, sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta konpromisoa.
Norbanako oro heztean baitago gakoa. Banan banako mezutik eraikiko dugu bidea.
Geuk izan behar dugu geure buruaren jabe lehendabizi, geuk sailkatu behar
ditugu gizarteak ematen dizkigun mezuak, eta ondoren horietatik zein zabaldu
nahi ditugun hautatu.
Ikusi jarraian kalean aurki ditzakegun mezuen
ereduak: Eskaparate berean ikus ditzakegun ereduak dira honakoak:
Oso mezu
borrosoak dira. Haurrak neska eta mutil direla ongi markatuak daude, neskatoak
lazoarekin eta arrosaz jantzita eta mutilak urdinez eta lazorik gabe. Agertzen
diren ia bikote guztiak heterosexualak dira, baina tartean ageri zaigu bikote
homosexual bat ere. Oso mezu nahasgarriak topatu ditut aste honetan okindegi
honetan; eta horrelako egoerak zuzendu beharra ikusten dut egungo gizartean.
Hauek dira ohiko akatsak, oharkabeak pasatzen ditugun egoera matxistak. Eta
horiek behatzen ikastea da erronka nagusia.
Legeak dioen legez
Aste honetan EAEko hezkidetzaren marko legalean sakondu dugu. Ez nekien hezkidetzaren
inguruko horrenbeste lege zeudela. EAEn emakume eta gizonen arteko aukera eta
tratu berbera lortzeko lege eta plangintza diferenteak daude.
Lege horiek guztiak elkarrekin erlazionatuta daude, hemen ondoko irudikoak izanik lege horietan guztietan aipatzen diren oinarrizko gakoak.
Eta nire galdera
da, betetzen al dira?
Ba egia esan ez dut
uste lege guzti horietan azaltzen dena betetzen denik. Nire inguruan magisteritza,
haur hezkuntza edo lehengo CAPa ikasi duten pertsona pilo bat dauzkat, eta
nire moduan psikologia ikasi eta hezkuntzan murgildu direnak ere. Eta ikusten dudanagatik,
gehiengo batek ez daki zer den hezkidetza.
Haietariko asko eskoletan lanean daude, eta kurtso honi buruz eta lantzen hari garenean inguruan hitz egiten diedanean, euretariko askok aurpegi arraroa jartzen dute. Badira hezkidetzaren inguruan zeozer entzun dutenak, edota entzun nahi dutenak baina ez daukatenak baliabiderik edo denborarik sakontzeko. Beraz, eskoletan hezkidetza planak aurrera eramatean, perfil honetako irakasleak aurkitzea erronka potente bat izango da.
Haietariko asko eskoletan lanean daude, eta kurtso honi buruz eta lantzen hari garenean inguruan hitz egiten diedanean, euretariko askok aurpegi arraroa jartzen dute. Badira hezkidetzaren inguruan zeozer entzun dutenak, edota entzun nahi dutenak baina ez daukatenak baliabiderik edo denborarik sakontzeko. Beraz, eskoletan hezkidetza planak aurrera eramatean, perfil honetako irakasleak aurkitzea erronka potente bat izango da.
Hori guztia kontuan izanik,
EAEko hezkidetzaren marko legaletik berreskuratuko nukeen puntu bat, eskoletako
irakasleek hezkidetzan formakuntza jasotzea da.
7.
art.: “Hezkuntza-administrazioek behar diren neurriak hartuko dituzte,
irakasleriaren hasierako eta etengabeko prestakuntza-planetan
berdintasun-arloko prestakuntza berezia ezar dadin” eta 31.
art.: “Ebaluazio, ikerkuntza, berrikuntza eta irakasleen laguntzarako
zerbitzuetan hezkidetzan trebakuntza zehatza duen pertsonala izatearen beharra
adierazten du legeak, baita emakume eta gizonen presentzia orekatua hezkuntza
maila guztietan”.
Oraindik bide luzea gelditzen da hezkidetza hezkuntzan guztiz barneratu arte. Baina, esan beharra dago, hezkidetzaren inguruan dagoen legediari eta pertsona askoren gogoari esker eskoletan gero eta presenteago dagoela hezkidetza.
Pasa den urteko ekarpenetatik, Ane Lenizen “Legediari buruz hausnartzen” aukeratu dut, berarekin bat natorrelako eta inspiratu egin nauelako. Bere ekarpenetik proposamen honekin lotzen nahiz:
"Erronka horiek aurrera ateratzeko proposamen gutxi batzuk honakoak izan daitezke:
Kontzientzia lantzeko, Hezkidetza Mintegietan arlo gutzietako hezkitzaileek parte hartzea, familiak eta hezkuntza komunitate osoko ordezkariak egotea eta irakasle bakoitzak erabiltzen duen material didaktikoaren berrikuspena egiteko konpromisoa hartzea, besteak beste."
Hemen uzten dizuet asko maite dudan abesti bat, ea irakurketa arinagoa
egiten bazaizuen ;)
EZ DAGO JUSTIZIARIK LEGEAK BETETZEN EZ BADIRA
Gaiari buruz irakurri ostean, gogoeta hau etorri zait
burura: legeetan badauka hezkidetzak lekua, berdintasunak ere, baina lege
horiek diotena paperean geratzen da. Justiziak eta orokorrean gizarteak dituen
baliabide guztiak erabiltzen ez dituenaren sentsazioa geratu zait. Badakit
aldaketa prozesu guztiak geldoak izaten direla, baina lege hauetako batzuek
hamarkada bat baino gehiago dituztela jakiteak, eta oraindik panorama zelan
dagoen ikusteak… inpotentzia pixkat sorrarazi didate. “Iragarki sexistak
debekatuta egongo dira”; “debeku da pertsonen sexuan oinarritzen den
bereizkeria oro, zuzenekoa zein zeharkakoa, edozein delarik ere hartarako
erabilitako era”. Oraindik emakumeok gizonek baino %25 gutxiago batezbeste
kobratzen dugu… non geratzen da lege horien aplikazioa?
2000.urtean onartu zen Euskadin berdintasunaren legearen
lege proiektua, eta 2005.urtean legea, bideo honetan ikus daitekeen bezala.
Diskurtsoa asko aldatu al da?
2014.urtean Espainiako estatuan genero biolentziari
buruzko legean egin ziren hobekuntzei buruz Irantzu Varela-ren bideo kritiko
hau. Aldaketa txikiak eta funts gutxikoak.
Aurreko
edizioetako post hau aukeratu dut http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/las-leyes-son-como-las-mujeres-estan_27.html
kargu publiko batzuek egindako
astakeriak aipatzen dituelako, eta bere hausnarketa gustatu zaidalako.
Euskadiko
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2005ko
otsailaren 18a) dio:
29.
artikulua.– Curriculuma.
1.–
Hezkuntza Administrazioak hezkidetzako
proiektuak sustatuko ditu, eta jarraian aipatzen diren hezkidetza-helburuak integratuko ditu hezkuntzako maila
ezberdinetako jakintza-arloetako eta diziplinetako curriculumaren diseinuan eta
garapenean:
a)
Emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien portaera-eredu soziokulturaletan
oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritzi, estereotipo eta rolak
ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko
aukerak eskaintze aldera.
b)
Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen
sozial eta historikoa integratzea; horretarako, eta irakasten diren edukiak
berrikusiko dira eta, hala dagokionean, zuzendu.
c)
Beharrezko ezagutzak sartzea, neska-mutil ikasleek, etxeko lanak eta pertsonak
zaintzea direla eta, gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen
beharrizan eta erantzukizunen ardura har dezaten.
d)
Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten aintzat
hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
e)
Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea; horretarako, gatazkak konpontzeko
indarkeriarik gabeko metodoak erakutsiko dira, bai eta aniztasunean eta
emakumeek eta gizonek eskubide eta aukeren aldetik duten berdintasunaren errespetuan
oinarritzen diren bizikidetza-ereduak ere.
2.– Era
berean, Hezkuntza Administrazioak oinarrizko printzipiotzat ezarriko du
hezkuntza-maila guztietan indarkeriazko jokaerak prebenitzea, eta eguneroko
bizitzari buruzko eduki eta aldi zehatzak ezarriko ditu hezkuntza-maila
guztietan. Eduki eta aldiotan, honakoekin zerikusia duten alderdi eta edukiak
integratuko dira: etxearekin, pertsonen zainketarekin, harreman pertsonalen
funtzionamendua ezagutzearekin, eta gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak
eta sexuen berdintasunaren eta aniztasunaren errespetuan oinarritzen diren
bizikidetza-ereduak ikastearekin.
Artikulu hau hautatu dut, hasieran esan dudan bezala, hemen idatzita dauden egiteko horiek ezin egokiagoak direlako,
baina errealitatean ez dela nahikoa egiten uste dudalako. Emakumeen ekarpenak
ageri al dira gaur egungo ikasleen liburuetan? Lehen baino gehiago suposatzen
dut baietz, baina nahikoa? Eta zentro guztietan? Nire ustez esku hartzea askoz
handiagoa izan beharko litzateke… legea eskuan hartuta gainera.
Hezkidetzari buruzko
legediari esker lehen existitzen ez zena azaleratzea lortu da, eta errealitate
hori aldatzeko tresna bat izatea. Pikara Magazine-ko artikulu honetan http://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=eu&let=e&ter=emakumeen-giza-eskubideak
irakurri daiteke tresna horietako bati buruz. 1979ko Emakumearen Aurkako Bereizkeria
Mota Guztiak Ezabatzeko Hitzarmena-ri buruz (CEDAW), Emakumeen Giza Eskubideei dagokienez, nazioarteko
zuzenbide tresnarik lotesleena, hain zuzen ere.
Berdintasun errealaren bidean dauden bi erronka nagusiak,
eskura ditugun tresnak (legeak) ezagutzea da eta, horrekin lotuta, horri
buruzko formakuntza jasotzea. Zer dagoen jakiteko eta aplikatu daitezen
lortzeko.
Bukatzeko,
#Miren-ek txertatutako irudi bat erabiliko dut, Freire-ren hitzek arrazoi handia dutelako!
Etapaz etapa, helmugarantz goaz!
Eskola hezkidetzaileranzko bidean berdintasunari erreferentzia egiten dioten lege, artikuluak, etapa bat amaitzen denean egoten diren pankarta edo ikurren antzerakoak dira. Ez da erraza izan, pankarta horiek bere lekuan jartzean, historian zehar duela oso gutxi arte emakumeek ez baitute, legelari edo politikari izateko aukerarik izan eta ezin dugu aipatu gabe utzi gaur egun ere, gizonezkoak direla nagusi goi karguetan. Ondorengo bideoak, modu grafikoan adierazten digu ideia hau.
Etapetako, pankartetara itzuliz, idatzita eta finko gelditzen da hortik batzuk igaro direla edo igaroko direla. Bidea markatuta dago. Beraz, lorpenak badira baina ez gara helmugara iritsi. Oraindik atzean gelditu den jende ugari bada, aldapan gora nekez doazenak, hasi gabe daudenak, atzera begira dabiltzanak, bidetik ateratzen direnak, edo beste bideetan galtzea nahiago dutenak hau denbora galtze hutsa dela pentsatuz, pixkanaka baina oso mantso doazenak ere badira tipi tapa baina gelditu gabe… Urrun dauden arren, guztiek ikus dezakete zerbait koloretsua zintzilik dagoela nahiz eta praktikan beraiek oraindik ez duten etapa horretatik igarotzeko asmorik ere.Baina, ikusi gaituzte eta entzun gaituzte.
Berdintasun legediek horretarako balio dutela esango nuke, itzalpean borrokan aritu diren feministen ahotsak entzuteko. Izan ere, ez dugu ahaztu behar feminismoaren urte luzeetako borrokari esker lortu dela, bide bat marraztea eta hau eraikitzea harriz harri. Horixe gogorarazten zien Sofía Castañónek Emakumearen aurkako indarkeariaren kontrako estatu paktua eztabaidatzen zuten bitartean.
Lortu dute bide hori nola egin azaltzea, nora iritsi nahi duten erabakitzea eta nola egin pentsatzea, baina itzalpean. Hori ezin dugu ezkutatu.Klittok itzulitako artikulu baten amaieran, De Migelen zita hau jasotzen da: “Parlamentuetan ordezkaritzarik ez izatea, enpresetako goi karguetan ez egotea, genero indarkeria egotea, edo emakumea zaintzen arduradun izatea, ez dira arazo naturalak: opresioa jabe izan den historia batetik gatoz, eta gai hori berreskuratu eta ezagutu behar dugu”.Horrela beraz, legeek zerbait ikusaraztea lortu badute ere, oraindik ere, bada zer erakutsia.
Marian Morenori egiten dioten elkarrizketa batean berdintasunera bidean ea egungo hezkuntza non aurkitzen den galdetzen diote. Ilegala da erantzuten du. Hau da, bai legeak badira baina ez dira leku guztietan betetzen “No cumplimos con las leyes que nos obligan a llevar la igualdad de manera sistemática y global a las aulas. No hay voluntad política” Legeak idazteak bidearen etapa berri bat lortzea esan nahi badu ere, lege hauek betetzea litzateke hurrengoa eta oraingoz bidean jarraitzen dugu.
Bide honetan, legedi edo artikulu bat aipatzekotan Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Legearen 28. artikulua aipatuko nuke:
Hezkuntza-politika publikoek bultzatu beharreko hezkuntza-ereduek, betiere, helburu hauek izan behar dituzte: sexuaren araberako estereotipoak eta rolak baztertuko dituen garapen integrala eskaintzea, bereizkeria-mota oro baztertzea, eta generoak behartu gabeko orientazio akademiko eta profesionala bermatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna bultzatuko da alor guztietan: curriculumean, antolaketan eta abarrean.
Gure ikastetxeen hezkuntza eredua deskribatu beharko luke, gainontzean ikastetxe ilegalak ditugula esan beharko genuke. Aurrerantz bagoaz ere, oraindik ere ez da emakume eta gizonen benetako parekidetasuna bultzatzen curriculum, antolakuntza eta ikastetxeetan. Irakaslearen edo ikastetxearen baitan gelditzen da, gai hauek landu edo ez erabakitzea. Noski badira, bide honetan burubelarri dabiltzan ikastetxeak eta horren adibidea iazko ikastarokideen artean hautatu dudan, Maite S.k bere sarreran aurkezten digun bideoa.
Eskola hezkidetzaile eta parekidetasunaren bidean, bi erroka nagusi aipatuko nituzke:
- Legeetan idatziz agertu diren betebeharrak, errealitatean praktikan jartzen hasi beharko ginateke. Ikastetxe ilegalak baztertu eta ikastetxe hezkidetzaileak izan ditzagun. Ikastetxe mailako erabaki diren heinean, bertako ikas komunitate osoari, hau betetzearen eta gure ikasle, seme- alabak parekidetasunean hezteak duen garrantziaz ohartarazi behar ditugu.
- Horretarako bigarren erronkari heltzea garrantzitsua da, irakasle zein ikas komunitatean lanean dihardugun heldu orok gai hauen gaineko formakuntza jaso beharko lukete, ez aukerazkoa, derrigorrezko bilakatuz. Eta formakuntzatik, praktikarako saltoa eman behar genuke. Beste legeak betetzen ditugun gisara, berdintasun legeak ere bete ditzagun.
Amaitzeko, Marian Morenori lapurtuko dizkiot hitzak lo que tenemos es un barniz de igualdad, un espejismo. esaten du, hau da, legeak betearazten ez diren bitartean helmugara ezin gara heldu.
Jarrai dezagun bidea egiten!
MARKO LEGALA ERREALITATEAN GAUZATU
Gezurra badirudi ere, makina bat lege
daude neska eta mutilen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko.
Estatu maila, eskualde mailan... lege organikoak, dekretuak eta foru legeak...
Maila ofizialean berdintasuna bermatzeko
tresna nahiko ditugu... beraz, zergatik ez dugu lortu?
Legeak, beharrezkoak eta ezinbestekoak
badira ere, oraingoz ez dira nahiko izan, mendez mende sustatutako sistemari
buelta emateko. Maiz aipatu dugun moduan aurrerapauso handiak eman ditugu (mendebaldean
batez ere), baina bidea luzea da oraindik.
Hala ere, legedi multzo hau eskura izatea
ongi dago. Gogoratzeko. Gogorarazteko. Askotan ahazten dugulako gure lanbidean,
gure kurrikulumaren barruan, gure ikasgaia lantzeaz aparte, berdintasuna
sustatu eta eskola hezkidetzailearen alde ekin behar dugula.
Loinaz Lekuonak eta Patricia Oregik Konpromezua
eta Kontzientziazioa aipatzen dituzte. Gorka Manzarbeitiak, aldiz,
Irakasleentzako Formazioa eta beraien Inplikazioa ezinbestekoa
dela dio. Hauei nik gehituko nieke Inbertsioa.
Beraz, erakunde publikoek eta botere publikoek
legediak argitaratzeaz gain, legedi hauek garatzeko beharrezkoak diren baliabide
ekonomiko eta gizakoak jarri beharko dituzte mahai gainean.
Beste urtetako lanak ikusita Maite AS-k egindakoa
proposatuko nizueke.
Honetan esaldi garrantzitsua aipatzen da:
“eskola mistotik hezkidetza
eskolara salto egiteko garaia da”
Eskola mistoak ez du eskola
hezkidetzailea bermatu. Ezin gara lokartu, aurrera pausua egin eta eskola
hezkidetzailea lortzea da gure erronka.
Era berean, eskolan
parekidetasun errealaren bidean, hau da, eskola hezkidetzaile errealaren
erronka nagusiak aipatzen ditu eta benetan oso aproposak iruditzen zaizkit.
Nafarroaren kasuan, ikasturte honetan, apustu garrantzitsua
egin da berdintasunaren alde: SKOLAE, Nafarroako ikastetxe eta
hezkuntza-komunitateetan 2017-2021 urte tartean gauzatuko den Hezkidetza programa da.
Norberaren
bizitza-proiektua aukeratzea, askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero-
baldintzatzailerik gabe, berdintasunik eza identifikatzen, haren aurka
borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (kultura, erlijio,
gizarte-klase, egoera funtzional bakoitzaren esparruan) ikasiz.
Plana ikasketa-ibilbide batean ardazten da, eta helburuak eta
jarraibide zehatzak proposatzen ditu hezkuntza-etapa guztietan zehar
ikasgeletan aplikatzeko, 0-3 zikloan hasita 18-20 urte arte.
Plana lau ardatzen inguruan antolatzen da:
1- Kritika berdintasunik ezaren aurka eta aldaketarako
gaitasuna
2- Autonomia,
independentzia pertsonala eta enpleguaren zentraltasuna
3- Lidergoa,
ahalduntzea eta partaidetza soziala
4- Sexualitatea,
bizikidetza eta indarkeriaren prebentzioa
Eta hiru eremu
hartzen ditu kontuan: Eremu pertsonala, Harremanen eremua eta Eremu soziala
Aurten Nafarroako 16 zentro hasi dira Programa honetan, modu
esperimentalean.
Hona hemen Diario de Noticiasen agertutako albistea: