2018/11/03

GENERO-SISTEMA SUNTSITZEN


Jorratu dugun gai honetan, sexua eta genero kontzeptuak landu ditugu, sarri entzuten ditugun bi hitzak. Generoa sexu bati egozten zaizkion rolak, jokabideak, portaerak, funtzioak eta balioak dira. Azkenean, maskulinotasuna eta femeninotasuna eraikitzeko prozesua da eta prozesu hau sozializazioaren bidez egiten da. Txikitatik hasten dira finkatzen umeen izaeraren ezaugarriak, eta ezaugarri hauek ez dira berdinak neska ala mutila izanik.  Tratu ezberdin hauek, umearen sexuaren araberakoak direnak, eragina zuzena dute beren buruarekiko irudian, eta hori gutxi balitz, balioesten diren ezaugarriak eta gaitasunak, mutilenei egokitzen zaizkienak dira.

GENEROA DA PERTSONAK SAILKATZEKO IRIZPIDE NAGUSIA



Gizonezkoei esleitzen zaizkien izaera ezaugarri batzuk:
adorea, independentzia, arrazionaltasuna, segurtasuna, indarra, erabakitzeko gaitasuna,  prestutasuna eta inteligentzia.


Emakumezkoei esleitzen zaizkien izaera ezaugarri batzuk: ikara, dependentzia, afektibitatea, pasiboa, irrazionala, ziurtasunik eza, ahultasuna, iniziatiba falta,  konplexutasuna eta zintzotasuna.




Prozesu honek, non genero rolak finkatzen diren, nire ustez, hiru ondorio nagusi dakartza:
  • Itxaropenetan,  espektatibetan, etorkin profesionalean eta pertsonalean eragina zuzena du.
  • Botere harremanak sortzen dira non gizonezkoen dominazioa eta emakumezkoen menpekotasuna gauzatzen den.
  • Eredu horrek (dikotomikoa) genero/sexu identitate eznormatiboen garapena ez da sustatzen.


Gure inguruan, azken hamarkadotan aurrerapauso handiak eman dira, batez ere bisibilizasioan eta lege-berdintasunean, baina oraindik gure jendarteak aniztasuna ezagutzeko,  onartzeko eta positibotzat baloratzeko zailtasunak adierazten ditu. Nik uste dut horretarako eskola ezinbesteko eragilea dela eta pertsonen nortasunean eta sozializazioan duen erantzukizuna itzela dela. Genero rolen bereganatze prozesu horretan, eskola ez da neutroa, jendartearen islapena den heinean. Gure esparruan,  oraindik, balio horiek jarraitzen dira sustatzen. Hau ez da prozesu kontzientea, alde formalean neskei eta mutilei eskainitako curriculuma eta edukiak berdinak baitira. Dena dela, estereotipoetatik at eta genero ikuspuntutik at hezteko eta berdintasunezko harremanak sustatzeko aurrerapauso garrantzitsu batzuk ematen ari dira. Eskola hezkidetzaile bat eraikitzeko eta neskek eta mutilek aukera berdinak  izateko ahalegintzen ari da eta nesken eta mutilen arteko berdintasuna sustatzeko ekimenak ugariagoak dira. Hau ez zen posiblea izango irakasleriaren kontzientziarik eta inplikaziorik gabe.

Esandako guztiak, eskolan eragin zuzena du, Ondorioz, eskolak erronka itzelak ditu:
  • Genero ikuspegia inplementatzea esku hartze eta eremu guztietan.
  • Sexu/genero sistema zalantzan jartzea eta berreraikitzea aniztasunari atea zabaltzeko.
  • Eskola hezkidetzaile bihurtzeko eskolako komunitate osoaren partaidetza eta inplikazioa lortzea aldaketa prozesuan.

Aurreko edizioetako post bat, hau gustatu zait:










Genero-indarkeria dela eta hausnartzen

Lehenik eta behin, hona hemen nire akrostikoa:


Aurrera egiteko asmoarekin, genero-indarkeia ikasia dela adierazten duen jarraian datorren  bideo ederra zuokin partekatu nahi nuke. Ikusteko egin klik hemen. Ipuin hionetako aitaren jokabideak bat egiten du genero-indarkeriarekin, gizonezkoa delako eta hala jokatu behar duela ikasi egin duelako, gizarteak berarengandik espero duen jokabidea delako. Guztiz normala dela iruditzen zaio eta hola aitortzen dio sorginari. Ez du inongo momentutan zalantzan jartzen.

Hauxe da hautatu dudan iazko post-a. Interesgarria iruditu zait “neomatxismo”-ari buruzko bideoa. Izan ere, berarekin ados nago esaten duenean zenbait kontren gainean egon behar garela eta horretarako kontzientzia hartzea bezalakorik ez dago. Lehenengo urratsa bermatu behar dena zera da: ezagutaraztea, zerbaiti aurre egiteko jendeak jakin behar du hortxe dagoela eta zein arriskutsua den. Funtsezkoa da.

Amaitzeko, nire ustetan behinik behin, genero-indarkeriaren arazo larria ez da behar bezala lantzen, zifra hutsetan geratu egiten gara, beharrezkoa den hausnarketa egin barik. Zifrak, izugarriak badira ere, hotsak dira oso eta eurekin ohitzea dakarte, beren benetako dimentsioaz konturatu gabe. Hausnarketa hori denok egitea oinarrizkoa dela uste dut, arazoaz kontzientziatzeko hasierako urratsa baita. Paula Labordak dioen moduan mikromatxismoa arriskutsua da oso. Bideo honetan ederto azaltzen digu.

2018/11/02

Mundua dugu irabazteko!




Nahiz eta noizean behin indarkeria matxistaren datuak ikusi, gaizki sentitzen naiz, bai mundu mailan baita Euskal herrian ere ematen diren kopuruak irakurtzean:
 2016 urtean, EAEn 4.693 biktimizazio eman ziren. Mundu mailan emakumeen %35ari eragiten diola jasotzen du OMEak[1], Hau da hirutik emakume batek indarkeria sexista pairatzen du.
Honen aurrean ezin dugu beste aldera begiratu eta hezkuntzaren lehentasunen artean jarri beharko genukeela iruditzen zait are gehiago indarkeria erabiltzea zerbait kulturala eta ikasia dela jakinda. Ikasia da zerbait biologikoa ez den momentuan. Sarritan ikusten da umeek nola jasotzen dituzten mezu estereotipatuak beraien sexuaren arabera eta egoera horrek gizonezkoei pribilejioak eskaintzen dizkien, emakumezkoei konfiantza falta eta mendekotasuna biziaraziz.
Blog-ean bueltaka nenbilela ondorengo bideoa aurkitu dut -neskek umetatik jasotzen dituzten mezuen inguruan- egia esatea nahi baduzue eskizofrenikoa da ez dagoelako jasotzen diren mezu guztiak betetzerik, eta horrek, azkenean ziurgabetasun egoerara bultzatzen zaituztete patriarkatuaren helburuetatik batzuk betez,hots, zeuen buruan konfiantza galtzea edozein gizonezkok maneiatu ahal izateko: “Ahora o nunca”

Egunerokoan ez da ohikoa indarkeri fisikoa erabiltzea, modu xumeagoan mikromatxismo bezala ezagutzen diren jarrera eta esaldiak erabiltzen dira helburu berdinarekin: emakumeak menpeko egoeran jarri eta kontrola mantentzearena. 


Mikromatxismoen aurrean June Fernándezek mikroiraultzak proposatzen ditu: Mikromatxismoez ari bagara, mikroiraultzekin erantzutea izan daiteke bide posible bat. Gehiegizko ardura da milurteko sistema patriarkala suntsitzea, baina nire esku dago ni, emakume, ahal dudan libreen bizitzea; gizarte sexistaren arauak pixkanaka apurtzea (nire kontraesanak onartuz) eta jabetze prozesu hori beste emakumeekin partekatzea. Gizonen kasuan hori ere izan liteke konpromiso berdin zalearen isla zintzoa, “matxirulo” jarrerak alde batera uztea, txalorik espero gabe maskulinitatearen pribilegioei uko egitea. Feminismoan nabaritzen dut gero eta gehiago garela militantzia zorrotzaren ordez zaintza (gurekiko eta gure kideekiko), umorea eta plazera erdigunean jartzen ditugunak. Matxismoaren aurka irtenbide eta mendekurik onena gizaki aske eta zoriontsuak izatea baita”.

Iazko Irati Mendiguren Cosgayaren “gerra galdua” post-a hautatu dut oso interesgarria iruditu zaidalako.  Datu eta estatistikekin hasten da, ondoren borroka honek (indarkeria matxistak) izan behar dituen frente ugariak aipatuz, eta amaitzeko, esperantzari lekua eginaz: ”Borroka txikien bidez lorpen handiak eskuratu ditugu, eta urteetako izerdiari esker denontzako justuago, osasuntsuago, lagunkoiago eta indartsuago izango den mundua marraztuko dugu. Historia egiten ari gara. Bakoitza bere tokitik, inurri lanean eta sarean…. 
mundua dugu irabazteko



Amaitzeko gure eskolan hezkidetza lantzea irakasle bakoitzaren esku geratzen da, argi dago batzuei deserosoa egiten zaiela gai hau lantzea, (formazio ezagatik, ideologiagatik…) eta ondorioz azaroaren 25 inguruan ekintza puntualak egitera mugatzen dira. Instituzio eta zuzendaritza aldetik bultzada nabarmen baten beharra ikusten dut, ez dadin momentuan dagoen pertsonen arabera izan gai honekiko sentsibilitatea. Talde eragile formatua edukitzea ere beharrezkoa da, jorratzen diren gaiak ere zentzu egokian landu daitezen eta konplizitateak bilatu behar dira eskola komunitate osoarekin: irakasle, langile, guraso, aitona-amona eta abarrekin.

Ondo izan

[1] OME Munduko Osasun Erakundea

GENERO INDARKERIA EZIN ONARTU!


Nire akrostikoa
                           Gorroto dut
                           Emakumeei egindako
                          iNdarkeria
                           Erahila izanez gero
                      beRria azkar zabaldu
                          Onartezina delako.

                           Indarrak batu
                    ez oNartu
                          Deuseztatzeko
                          Aukera
                   AgeRian dugulako
                          Kementsu
                   adorEtsu
     ez izan belduRti
                          Imaginatu
     mundu moreA

Gizartean genero-indarkeria ikasia dela frogatzeko adibide asko daude eta eremu guztietan. Telebista aztertzen hasiko gara. Programa batzuen edukietan fijatzen bagara estereotipoz beteta daude eta emakumeen gaineko begirada negatiboaren promozioa eta sustapena agerian geratzen da. Interneten zuek proposatutako bideoak ikusterakoan, kasu batzuetan komentarioak guztiz desegokiak dira, irainak eta mespretxua zabalduz. Harrigarriena da komentario batzuk emakumeek egiten dituztela.

Post bat aukeratzea ez da bat ere erraza, lan handia dagoelako bakoitzaren atzetik. Hala ere, Garazi Esnaolarena hautatuko nuke, argudio eta material osagarri asko ematen dituelako.


Zabaltzen baduzue andorengo bideoa, mesedez, irakurri komentarioak eta harrituta geratuko zarete! Filtro bat egin beharko zen jarritako komentarioetan, errespetua oinarria izanda, bestela mezuak bere balioa galtzen du.

Eta bukaeran erabili duen esaldiarekin ere ni bat nator.

ATERA DEZAGUN IZEBERGA UR AZALERA ETA URTU PATRIARKATUAREN IZOTZAK!

Hezkuntzan genero-indarkeria, orokorrean, azaroaren 25ean egiten dela esango nuke. Nik ez nuke mugatuko egun batera. Gai hau egunerokotasuneko harremanetan barneratu behar dugu. Haurren eskolako ereduak irakasleok gara; beraz irakasleak, gizon eta emakumeak izanik, eredu horiek elkarren artean duten jarreran eta haurrekin duten jarreran dago oinarria. Irakasleok genero indarkeriarik gabeko harremana badugu, aukera handiagoa izango dugu haurrek ere eskolan horrelako jarrerak deuseztatzeko. Eskoletako erronka eredu berriak eta erreferentzia berriak eskaintzea da. Harreman osasuntsuak sustatzeko, familien eta eskolaren arteko lankidetza bultzatu beharko genuke.

Hortik ikusi dudan irudi hau gustatu zait.

Eta bukatzeko, bideo hau ere zuekin partekatu nahi dut. "Poses" du izena eta modaren mundu artifiziala kritikatzen du.


Genero-indarkeriaren aurrean gizartea hezi!

Gogorra da ia egunero albistegietan indarkeria matxisten ondorioz erailketak daudela entzutea, ohikoegiak bihurtu dira honelako albisteak. Baina, zer dago honen atzean? Honen atzean gaizki hezitako gizarte bat dago, patriarkatua eta boterea nork daukan ongi markatua dun gizartea. Justiziak ere argi eta garbi uzten digu egunero nork dituen eskubide gehiago.  Noski, horregatik errez ikus dezakegu indarkeria ikasitako zerbait dela, erasotzaileei txikitatik transmititzen zaie boterea beraiena dela eta gizon, zuri eta heterosexuala izan ezkero boteretsuena zarela, zure azpitik jende asko dagoela. Hala ere, denek nahiz eta mezu hau jaso, eskerrak daudela batzuk hausnartu eta dena gutxi batzuk asmatutako zerbait dela argi ikusten dutenak. Baina, lan handia dugu egiteko, eta horretarako denok elkarturik eta gure artean aliantza egokiak eginez guzti honi aurre egin behar diogu. Gizakia gai delako desikasi eta egoki ikasteko, honela geure ondorengoen ongi ikasia transmititzeko. 



Hona hemen nik egindako AKROSTIKOA

G​orrotoa begietan                         Etxetik kanpo uso                           Nagusi eta otso barrua                                                 Emakumearen ezin egona                                               aRrazoiz beteriko mina
       Oraingoan bai
Indarrak batu eta
 Nahikoa esateko unea
  Denok elkaturik
   Atzera begiratu gabe
      auRrera pausoak emanez
          Kalera atertzeko eguna
      Eskubideak aldarrikatu
Denon artean boRrokatu
         Irrifartxu eta zoriontsu
          Arnasteko unea



Indarkeria ez delako fisikoki bakarrik ematen, hitzekin eta ekintzekin indarkeria ugari ematen delako. Eta, horrelako indarkeriak identifikatzea zailagoa egiten zaigu, ez baititu ubelduak uzten ez agerian behintzat. 










Indarkeria matxitaren inguruan mito (gezur!!) ugari daudenez, egokia iruditu zait bidioa hau.



Hemen, La Otra-ren abestia, egoerari buelta eta umori pixka batekin egi handiak kontatzen dituen abestia.


Azkenik nik aukeratutakoa honako hauxe da, 2015ekoa, ondo landua dagoela iruditu zait.

2018/11/01

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREKIN AMAITU





Genero-indarkeria ikasia dela sinesten dut, beraz desikasi daiteke. Adibide izan daiteke gure amak pairatu izan behar zituen  mesprezu legalak. Ezin zuen kontu bat bere izenean zabaldu edo ezin zuen baimenik gabe etxe bat erosi. gaur egun nik hori dena askatasun osoz egin dezaket. Gizarteak desikasi du!!!

Hona hemen nik egindako AKROSTIKOA

 Gogorra egunerokotasunean
                       zEnbat emakume
                     miNa
                         Eta
                     heRiotza
                        tOpatzen dutela.

                      ezInezkoa                                                   gaur eguN
                 orainDik
                       pAiratu
                 behaR izatea
                         Koldakeri hau.
                     urtE hau
                        iRaultza
                          Izan
                       dAdila!!!!


Beste aldetik, iazko sarreren artean hau aukeratu dut:
Bere estiloa gustatu zait.
Emakume asko hitzen dira urtero indarkera matxistaz…baian izurrite hau ez da naturala.
Eta testuan indarkeria matxistaren arlo bati egiten dio erreferentzia: mikromatxismo izurriteari: Ez da ikusten, ez da errez antzematen baina hor dagoen izkutuko biolentzia da…


Nere hezkuntza esparruan bi eratara lantzen dugu Genero-Indarkeria. Azaroaren 25 inguruan ikasleekin lantzen dugu. Atsedenaldi aurreko  klase orduaren azken laurdenean, maila bakoitzean, biolentzia matxista mota bat lantzen duen bideo bat ( gazteei zuzenduta) jartzen dugu eta eztabaida sortu 10 minutuz. Ideia da patiora irtetean eztabaida jarraituko duela

Lanak eman zituen azpitituluak jartzea eta 6 bideo desberdin eta ikasleentzako erakargarriak topatzea ( oraindik maila batzuetan horretan gaude) baina nahiko ondo baloratuta dago ekimena.

Protokolo bat daukagu ere ikastetxean, indarkeria matxistagatik erahila gertatzen denean emakume bat Euskal Herrian edota bortizkeri eraso gogorra gertatzen denean inguruan pankarta bat eskegitzen dugu ikastetxearen atean eta horrek elkarretaratzea egingo dugula atsedenaldian esan nahi du.

Nire ustez itxuraz bortizkeriaren aurkako diskurtsoa zabalduta dago gure ikastetxean, baina orain mikromatxismoekin amaitu behar da eta aho handiarekin esaten ditugunak ekintzekin eraman behar ditugu aurrera, hauek dira gure erronkak!!!

Amaitzeko klasiko bat. Ereserkia bihurtutako abestia.Orain dela gutxi zendutako Aretha Franklin