2019/02/23

AIPATU GABE GERATZEN DIREN ERREALITATEAK

Aingeru Mayor sexologoaren esanetan:

"(...) jaioberritan kanpo genitalak zein diren, haurra mutil edo neska sailkatzen da (...) Arazo handia sortzen zaigu ezarritakoa eta berak sentitzen duena bat ez datozenean (...) Haurra jaiotzen denean, sexua ezarri beharrean, iragarri egingo genuke (...) Eta edozein unetan ohartzen bagara okertu egin garela, hori onartu, eta agirietan hasieran jarritakoa aldatu egingo genuke".

Halako egoerek irtenbiderik ere badutela uste du Mayorrek.

Genero identitate eta sexu-aukeren errealitate anitzak, zenbait kategori berrien presentzia eta lekua eskatzen du:




Ondorengo bideoa sentsibilizazio saioak egiteko baliagarria iruditu zait:



Baita STEILASEK  argitaratutako gida:

https://steilas.eus/wp-content/uploads/2015/05/Genero-eta-aniztasun-sexualerako-GIDA.-STEILAS.2015.pdf


Azkenik, Maite Magisteritzak bere postan esandakoarekin bat nator. Jendartean eta eremu hezitzaileetan lantzeko erronkei buruz, aniztasunean dagoela gakoa:
  • Mota guztietako aniztasunaren alde egitea, pertsona izateagatik sor zaigun, denoi, duintasunean sustatuz elkarbizitza.
  • Aniztasuna modu ez hierarkikoan, berdinen artean eta errespetuz bistaratzea.
  • Heteropatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
  • Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.

Aniztasun sexualak!


Hemen nire gurutzegrama, erantzun zuzenekin:

GOITIK BEHERA
1.Desberdina dena.
4.Jaiotzean ezarritako sexua eta sentitzen duen identitateak bat egiten ez dutenean.
5.Beren identitatea defini ezin dezaketen pertsona taldea.
6.Pertsona bat bestearengandik bereizteko ezaugarri multzoa.

EZKERRETIK ESKUBIRA
2.Norbera sentitzen den generoa eta jaiotzean ezarritako sexuak "bat" egiten dutenean.
3.Modu inklusiboan sexu, orientazio eta genero identitateak gehitzen dituen kontzeptua.
7.Heterosexualtasuna norma eta normaltzat hartzea. Heteroa izatea aurresuposatzea.





Iazko post-en artean Garazirena aukeratuko nuke, material interesgarri pila konpartitzen dituelako!!
Aukeratu dudan sentsibilizazio bideo hau aukeratu dut. Egia da, helduoi galdetzen digutenean batez ere gure lanbide edo profesioa aipatzeko ohitura dugula. Haurren kasuan, ikusi dugu gehiago zentrazen direla izena eta generoa aipatzean. Nire ustez, mezua ondo ulertzen da, eta kontzientziazio bideoa den aldetik helburua guztiz betetzen dela uste dut, halere, nik norberaren ezaugarrietan ere indarra jarriko nioke, hau da, askoz gauza gehiago direla: alaia, txikia, igerilaria, altua, bihurria, zintzoa, dibertigarria.. etab.
Hemen beste bat pornografiaren inguruan...
Gaur egun egoera anitz hauen erronka oraindik ere normalizazio batez ikustea dela uste dut. Oraindik ere ez gaude ohituta honelako errealitateetara eta “txokatu” egiten dizkigute egoera hauek. Hortaz, nire ustez, kasu eta egoera hauek lau haizetara zabaltzea da gure erronka eta eginbeharretako bat. Pixkanaka identitate hauek ikusaraztea, gure egunerokotasunaren ogia bihur daitezen!


2019/02/22

Pertsonak adina, aniztasun amaigabea



Ikastaro honekin teknologian "arituak" bihurtzen  ari gara eta hitz gurutzatuen programa hau oso praktikoa iruditu zait, ikasleekin jolas moduan gauzak irakasteko.

 Iazko sarreren artean Loinaz Lekuonaren “Aniztasun sexualak” idatzia gustura irakurri dut. Hasiera erreflexionatzeko erabiltzen du eta ikasi eta desikastaeran beharra nabarmentzen du, “heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak gainditzeko gai garela, eta ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori bere lekua emateko aukerak izango ditugula…garrantzitsua da jendea bere sexuaren arabera ez baloratzea, baizik eta jendartean hartu nahi duen lekuaren arabera” dio beste ideia batzuen artean. Ondoren Medeak taldeko Kattalin Miner Perez eta Lore Etxeberria Lujanbioren gogoetak jasotzen ditu bideo batean “Bollera da bide bakarra”. Umorea eta politika eraldatzeko tresna moduan, lesbiana izateko hamaika arrazoi ematen dituzte. 
 


Sentsibilizaziorako baliabide interesgarria STEILAS-ek argitaratutako “Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua” material ezin hobea iruditu zait. Oso modu errazean inguruan dugun aniztasuna azaltzen du eta nola landu dezakegun Curriculunean: Natur zientziatan adibidez, naturan ematen diren homosexualitate kasuen inguruko bideo motz hau proposatzen digu gazteleraz “Homosexualidad en el Reino Animal”, ingelesez luzeagoa da Out in Nature

Amaitzeko STEILASen gidan ¿Nola jokatu LGTBIQfobia ematen denean? Kasuz kasu aztertu ondoren zer egin eta zer ez egin azaltzen digute ikasleen artean ematen denean, helduen artean gertatzen denean eta abar.


Bizi garen jendarte hetero, patriarkal eta binarismoan oinarrituta dagoen eredu honetatik irteteko asko desikasi behar dugula argi daukat.  Sexua eta generoa konstrukzio kulturalak dira eta eredu bitarra izan beharrean, milaka adierazpen dituen kontinuom bat, soka baten moduan irudikatzea, askoz eredu egokiagoa iruditzen zait gure ikasleei erakusteko. Hezitzaile eta hezkidetzaile bezala gure erronka nagusiena ikasle guztiek askatasunean jokatzeko aukera izan dezaten giroa eraikitzea izan beharko luke, nork bere burua sentitzen duen identitatez azal dezan eta eskolak haur eta gazteentzat leku seguruak bihur daitezen.
Familien aniztasuna onartzea eta kontuan izatea ezinbestekoa da, gure hizkuntzatik, adibidez, “aita” eta “ama” baldintzapean egiten diren planteamenduak baztertuz eta familia eredu anitzak ikus araziz, bai gure ikasleei zuzenean eta baita ere beste guraso edo tutoreei bidaltzen zaizkien oharretan aniztasuna idatzietan ikus dezaten.
Jendarteak bere barnean daraman aniztasuna agerian uzteko konpromisoa hartu beharko genuke, ikusten ez dena ezin delako onartu. Aniztasuna aspektu guztietan, baita oraindik “tabua” dirudien identitate sexualei dagokien aniztasuna, noski. Eskolako irakasle eta helduei ere, hetero arautik kanpo badaude, armairutik irtetera animatu eta lagundu beharko genieke, ikasleek erreferentzi positiboak beraiendik gertu izan ditzaten.

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen

Hasteko, hona hemen sortu egin dudan Gurutzegrama.

Iazko post-en artean Irati Gaztelurrutiak idatzitako “Gorptz ikusezinak” izenekoa aukeratu dut. Izan ere, egiten duen gorputz desberdinen defentsa oso garrantzitsua iruditzen zait. Gorputzen onarpena lortzea, hainbat pertsonak pasatzen duen sufrikarioari amaiera jartzeko hasierako urratsa dela uste dut. Jendarte hau oso krudela da normatik aldentzen den edozerekin.

Bestalde, gomendatu duen “Taras” deituriko laburmetraia oso gustatu zait.




Aste honetan ibili dugun gaiarekiko sentsibilizazioa pizteko hainbat balkiabide egon daitezkeen arren, nik pelikula bat nahi dut proposatu: 2005eko “Brokeback Mountain izenekoa alegia. Aniztasun sexuala modu ausartean jorratzen duen filma dela uste dut. Bitxikeria gisa aipa daitekeen datu bat zera da: Ang Lee izan zela kaukasoarra ez den lehenengo zuzendaria Oscar saria irabazten. Bitxikeria hau albo batean utzita, aniztasun sexala lantzeko baliabide ederra iruditzen zait pelikula hau.



Nire uste apalean, jendartean era positiboan eragiteko eremu hezitzailean badugu zer landu.

Hasteko, aniztasun sexualak normalizatu behar ditugu. Honetarako jendea sentikortu behar dugu. Hau guztia lortzeko bide bakarra ikusten du: gure saioetan gaiaren inguruan naturaltasun osoz hitz egitea eta gure ikasleak mintzaraztea. Ulertarazi behar diegu munduko pertsona guztiok garen bezala garatzeko eskubidea dugula. Emozioen lanketak zeresan handia izan dezake kontu honetan: gaitasun sozialak (enpatia, asertibitatea…) lantzea funtsezkoa iruditzen zait.

Bestalde, aniztasun sexualak ikusgarri bihurtzea oso inportantea dela uste dut. Hau lortzeko, jendartean gailendu den ikuspegi dikotomikoa desmuntatu behar dugu: gauzak ez dira zuriak edo beltzak, gris asko daude tartean.

Amaitzeko, hezkuntzan elkarrenganako begirunea balioztatzea ezinbestekoa iruditzen zait.


2019/02/20

ANIZTASUNA HELBURU





Iazko postetik bat aukeratuz gero Maiterena hartuko nuke. Ondo argudiatzeaz gain baliabide pila agertzen dira. Ni bat nator berak esandako esaldiarekin: “sailkatze zorrotzaren beharrak elkarbizitzari eragiten dion mina uste nuena baina askoz sakonagoa dela, eta askoz zabalagoa ere bai.”


Familientzat Eusko Jaurlaritzak “transexualitate-egoeran dauden arreta integrala emateko gida” argitaratu du. Eskolentzat badugu “ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa dutenei eta haien familiei laguntzeko protokoloa”.

Gai honen inguruan entitate ezberdinak lanean daude. Nik Berdindu Eskolak! ezagutzen eta gomendatzen dut. Eusko Jaurlaritzako zerbitzu doakoa da eta LGBT diskriminazio arazoak edo Sexu Aniztasuna lantzeko interesa daukaten ikastetxeentzako aholkularitza zerbitzu espezifikoa. Klaustroentzako 4-8 orduko formazioa eskaintzen dute eta 6. mailatik aurrera ikaslekiko tailerrak. Ez dugu itxoin behar kasu bat egon arte. Sentsibilizazioa eta eskolako estamentu guztien sexu aniztasunarekiko begirada zabaltzeko baliagarria da. Hau da beraien helbidea guztiok.info@gmail.com




Berdindu Eskolak urrezko arau batzuk aholkatzen ditu:
  1. Diagnostikorik ez egitea: sexu/genero identitatea eta desira orientazio gauza ezberdinak dira.
  2. Irakasleen papera: ikasleen sexualitate prozesuan laguntzea
  3. Ikaslearen beharrak entzutea eta asetzea.
  4. Eskura ditugun baliabideak identifikatzea: Berdindu Eskolak!, materialak… (Arabako Berritzegunean material pila dago)
  5. Genero estereotipoak kolokan jartzeko adibideak aipatzea (erreferenteak)
  6. Ikasleen segurtasuna bermatzen dituzten espazioak eraikitzea, arreta berezia jolastokietan, pasabideetan, jantokian, aldgeletan….

Aurreko guztia kontutan hartzeaz gain, hezkuntzaren eta gizartearen beste erronkak honako hauek izan daitezke:
  • Norbere gorputza hobeto ezagutzea, aniztasuna errespetatuz.
  • Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea txikitatik ikasgelan.
  • Elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.



NORMALA?

Zer da normala izatea? Zer da anormala? Nork erabakitzen ditu normal edo anormal izatearen mugak? Bizitzako momenturen batean normatibitatetik kanpo guztiok sentitzen bagara, zergatik sentiarazten dizkiegu muga horiek egunero eta momentu oro normatik gehiago urruntzen denari?

Aste honetan, Aniztasun Sexualaz ari garela, hainbat pertsona generoaren eztabaidaz haratago doazela irakurri dugu. Generoak anitzak behar dute izan, baina baita sexualitateak ere. Ondorioz, gustoko ditugun gauzen aukerak zabaldu, handitu, koloreztatu.
Honek Itxaro Bordaren esaldira naramalarik: 
"Beste normalitate bat asmatzen ahal dugu...jende bakoitza bere sexuaz haratago izatea soziaetat batean...hau da, jendea ez da baloratzen bere sexuaren arabera, gehiago ze leku nahi duen hartu jendarte batean. Batzuetan izaten ahal dira emakume femeninoak bainan beren jarrera maskulinoa da eta aderantziz, baina denek ukan dezatela behar dutena eta merezi duten lekua, arazorik gabe". (ARRAKALAK proiektua).
Betidanik, dikotomien dogman bizi izan gara:
-Arra/Emea
-Gizon/Emakume
-Maskulinoa/Femeninoa
(Amaia Alvarez)
Eta aste honetan eta aurrekoan irakurritako gaiek guzti honekin apurtzera garamatzate. Lan asko dago egiteko oraindik, hasteko bakoitzak bere barne hausnarketa eta lanketaz eta ondoren kolektiboki. Izan ere, lehengo urteko publikazio honetan Gorka Manzarbeitiak igotako bideo honetan, argi ikusten dugu oraindik ere kanpoan biolentzia erraz ikusten dugula, baina gero geure posizionamendua eta kontzientzia maila biolentoa ez dela uste dugula. 


Hemen jartzen dizuet gai honen inguruan bideo interesgarri batzuk. Errealitateaz jabetzeko edota transexualitatearen aldeko bideo eta kolektiboak ezagutzeko.




ZER DA NORMALA IZATEA?



GURUTZEGRAMA



HAUSNARTZEN

Azken hamarkada honetan teoria feministak bai generoa baita sexua ere eraikuntza sozio-kulturala direla baieztatu du. Egungo jendartea, ordea, EMAKUME/GIZON eredu dikotomikoaren gainean eraikita dago, bai zientzia, komunikabideak edo hezkuntzari esker.



Haur bat jaiotzen denetik sexua ezarri egiten diogu: gizonezkoa edo emakumezkoa da. Eta ahaztu egiten dugu Trans kontzeptupean biltzen den eta genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea. Alegia, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.

Horrek sorrarazten duen diskriminazioaren aurren beste normaltasun eredu bat eraiki beharrean gaude. Identitate guztiek bere lekua izan dezaten.

Zentzu honetan erabilgarriak diren honako baliabideak luzatzen ditut:


TRANSEXUALITATEA HAURRETAN (UR HANDITAN)

Haur transgenero baten lehen eskuko bizi-esperientzia:

 


GENERO ETA ANIZTASUN SEXUALERAKO GIDA (STEILAS, 2015)


LGBTIQ pertsonak jendartearen osagai diren heinean curriculum guztietan modu inklusiboan txertatzeko gomendio erabilgarri sorta luzatzen ditu gida honek. Planteatzen dituen estrategien artean hauek iruditu zaizkit aipagarrienak:

1. Egun esanguratsuak ospatzea:


Maiatzak 15. Familien eguna. Tradizionalki familia mota jakin baten gaineko lanketa egin izan da soilik.
Maiatzak 17. LGTBIQfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Ekainak 28. LGTBIQ askatasunaren Nazioarteko Eguna. Tradizionalki Gay harrotasunaren eguna deitu izan zaio.
Urriak 18. Transen despatologizazioaren eguna.

Maiatzean Aniztasun Afektiko Sexualaren Astea garatzeko aukera dugu: familia, langile eta ikasleak anitzak gara gure ikastetxean, eta LGTBIQ fobia gaitzesten dugu, beraz, aprobetxatu nazioarteko bi egunak gaiari osotasunean heltzeko.

2. Arloen trataera LGTBIQfilikoa:

Atzerriko hizkuntzak. Erabili LGTBIQ pertsonaiak «role play» ariketetan eta landu LGTBIQ aniztasuna jorratzen duen testuak.

Euskara eta Gaztelania. Analizatu hizkuntza ez baztertzailea eta irain sexisten atzean dagoen ideologia.

Heziketa fisikoa. Generoaren araberako segregazioa oso ohikoa da tamalez kiroletan, ikastetxe gehienetan lan handia egiten da hori borrokatzeko, baina jarraitu behar da. Kontu handiz ibili behar da transikasleekin, batez ere aldageletan. Halaber, kiroletan hain ohikoak diren irain LGBTIQfobikoak saihestu behar dira.

Historia. Ikertu nola aldatu den LGTBIQ fenomenoaren ikuspegia historian barrena eta kultura ezberdinetan. Pertsonaia LGTBIQren biografiak aztertu.


Literatura. Idazle LGTBIQren biografiak aztertu eta ikusi honen eragina beraien lanetan. Esaterako, Lorca, Cernuda,Virginia Woolf, Wilde, Safo, Shakespeare, Hans Christian Andersen, Rimbaud… Literatura homoerotikoa landu

Matematika. LGTBIQ pertsonaiak eta familia homoparentalak erabili buruketetan sortzen diren egoeretan. Bide batez, landu ikerke tetan agertzen diren LGTBIQ datuak kalkulu estadistikoak egiteko.

Plastika eta teknologia. Ikasleak animatu LGTBIQ askapen mugimenduarekin lotutako ikurrak egiteko (historikoak eta berriak). Mugimenduaren banderaren historia eta koloreen esanahia.


EREMU HEZITZAILEETAN ETA JENDARTEAN LANTZEKO ERRONKAK

- "Normala" - "ez normala" bereizketa gainditzea sexu eta gorputz aniztasunari dagokionean.

- Sexu-genero sistema eta heteronormatibitatearen ordez aniztasuna ardatz duen espazio sinboliko-kulturala eraikitzea.

- Aniztasuna erakusten duten erreferenteak curriculum-ean txertatzea eta gelako egunerokotasunean beste eredu hegemonikoetaz gain LGTBIQ+ kolektibokoak ere bistaratzea.

- Hezkuntza komunitatearen formakuntza eta inplikazioa lortzea.

- Ikastetxea gune seguru eta askea dela bermatzea bihurtzen hastea, LGTBIQ+ kolektibo kideei laguntza eta babesa eskainiz eta haiekiko tolerantzia jarrerak sustatuz. 

-Aniztasuna aberastasun iturri gisa ulertzea.


IAZKO POST-A

Iazko post-en artean Irati Gaztelurrutiaren Gorputz Ikusezinak izenekoa hautatu dut, gorputz-anitzei buruzkoa. Oso interesgarria iruditu zait bertan aipatzen duen bere gradu amaierako lana: “XL TAILADUN EMAKUMEAK: EDERTASUN ESTEREOTIPOAK HAUTSI DITUZTEN EMAKUME GAZTEEN BIZI ISTORIOAK”. Aipatzen duenaren arabera, 42 taila janzten zuten 18 eta 30 urte bitarteko emakume euskaldunen bizi istorioak biltzen ditu bertan eta denen ezaugarri komuntzat jotzen du, beraien bizitzako uneren batean, autoestimu oso baxua izan izana ispilu aurrean ikusten zutenak eraginda.




2019/02/18

IDENTITATEAK LANTZEN




Aurreko edizioetako ikastarokideen pos HAU uzten dizuet! identitatea nork bere modua sentitzeko askatasuna duelako! 

Identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat hautatu. Zein dira hori betetzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak?

"Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza‐eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera‐berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak". 

Hezkuntza-eskubidea denek izan behar dute inolako bazterkeriarik gabe. Ezintasun ekonomiko, kultural, sexualak, politikoak, etnia edo pertsonalak direlarik. Hau bermatu beharra dago. 


Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak. Ze sinesmen faltsu desikasi behar izan dira?

 Inguru hurbileko batzuk genero-identitatearen inguruan eman diren aldaketak ez dira handiak izan, beste inguru hurbileko jende militantean aldiz bai. Segun eta non kokatzen zaren aldaketa batzuk nabarmenagoak izango dira besteak bano, nik ez nituzke denak zaku berean sartuko. 

Denak ez dutelako pentsatzen izakia produktu kulturala dela eta determinatutako sozializazio baten arabera moldatzen dela. Batzuek, oraindik oso biologizistak dira eta ez dute diskurtso hori barneratu.
Gizarte guztira ez da heldu diskurtso hau eta askori ez zaie komeni zabaltzea, beraien interes propioen aurka doalako. 

Ikastaroan osagarria dagoen txostenean parrafo honekin geldituko nintzen 

 "Denok jaiotzen gara kultura, hizkuntza, historia baten barruan. Hortik abiatuta, aurreko gaietan ere aipatutako prozesuan (eraiki-desegin-eraiki) hezkuntzak zeregin handia du, ikasleek eta irakasleek subjektuen eraikuntza-abentura horretan. Abentura bai, identitatearen eraikuntza ez delako inoiz amaitzen, identitatea, bizitza bezala, aldakorra delako, alde batetik, eta anitza, bestetik. Bizitza-momentu berean identitate ezberdinak osatutako identitatea dugu eta etorkizunean ez dakigu nor izango garen. Abentura ederra, benetan. Identitateen garapena prozesu sortzailea da, eta sortzailea den aldetik zalantzan jartzen ditu kultura-modu batzuk, tartean eskolarenak. Identitateen garapenean askatasunaren alde apustu egitea ez da soilik tolerantzia eta identitate anitzen inguruan dauden sinesmen faltsuak desegitea eta zapalkuntza-jarreren kontra jotzea, horren instituzionalizazioa haustea ere bada. Apustu politikoa da".


Artikulo HAU uzten dizuet hemen! Ondo segi!!

 "Pertsona transexual adina transexual izateko modu daude. Horrek sortzen duen logika erabat duala da, gorputza eta psikea banatzen dituena. Ikuspegi horren arabera, zure gorputza nahastuta dago". 

"Nire ustez, gorputzak ez dira nahasten, gizarteak eta euren genero erregimenak nahasten dira. Emakumeak eta gizonak oposizioz definitzen dituzte erregimen horiek, eta bi marka sexual horietan sartzen ez garen gorputz guztiok, gatazkaratuak gaude. Gure gorputzek pairatzen dituzte gizartearen arauen min kolateral horiek".

"Niretzat hor dago koxka. Zein da gure gorputzen beste esanahi batzuk sortzeko modua, gure bizitzak bizigarriagoak eta jasangarriagoak egingo dituena? Nola sortu benetan gorputzaren autodeterminazio bat, non bakoitzak ahal eta nahi duen moduan kudeatuko dituen bere genero nortasuna, bere orientazio sexuala, eta bere praktika sexualak?" 

HEZKIDETZA DA BIDEA...





Askok pentsatuko lukete agian emakume eta gizonezkoak eremu berdinean ikastearekin berdintasuna bermatuta dagoela. Hau da, eskola ez segregazionistak izatearekin nahikoa dela. Edonola, berdintasunean aritzen garenok jakin badakigu ekimen handia egin behar dela gure ikastetxeetan berdintasuna noizbait lortu dezagun, horregatik, hain zuzen ere, ezinbestekoak dira hezkidetza planak, proiektuak eta unitate didaktikoak genero ikuspegitik lantzea. Ez dezagun ahaztu Emakumezkoak oraindik soldata baxuagoak ditugula, bortizkeria pairatzen dugula eta genero-hierarkia baten pean oinarrituriko jendartean bizi garela. eta desoreka hori gure eskoletan ere baduela bere isla.  Hori dela eta, irakasle moduan gure eskuetan dago egoera honi aurre egitea eta eredu izatea sistema bitarra alde batera usteko eta anitzarekin bat egiteko.

Heziberri 2020k proposatzen duen curriculuma aztertzea garrantzitsua da. Bi zeharkako konpetentziekin lotura dago.


Abiapuntua da Elkarbizitzarako konpetentzia: “Giza eskubideen printzipio etikoetan oinarritutako jokabideak: pertsona guztiek eskubide berberak dituzte, haien sexua, arraza, etnia, jatorria, hizkuntza eta kultura edozein dela ere (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 1. artikulua).
Norbera izaten ikasteko konpetentzian esaldi hau agertzen da: “Gaur egungo kulturaniztasun-testuinguruan, pertsona errealizatuen inguruko eredu bat baino gehiago dago, baina ziurgabetasunaren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da 
gizabanakoei baliabideak ematea beren nortasuna eraikitzen laguntzeko. Horrela egiten ez baldin bada, pertsona alienatuak garatzea bultzatuko da, erabakiak hartzeko irizpide pertsonalik gabekoak, gainerako pertsonek egiten dutena egitera mugatzen direnak”.

Hezkuntza komunitateak zerbait egin behar du egoeraren azterketatik abiatzeko. Lehenengo zeregina izan behar da aztertzea zertaz ari garen, zein hutsune egiten dugun gure eguneroko jardueretan, gure lanean, zeri ez diogun erreparatu, baina zuzendu nahi dugun; zer nolako ondorioak dituen esku-hartzeak edo axolagabekeriak... azken finean gure betebeharra ez ezik, gure zeregina ere bada aniztasunean , hau da, Elkarbizitzako konpetentzian eta izaten ikasteko konpetentzian oinarritutako hezkuntza ematea. Hezkuntzan ez dago esku hartze neutrorik, hots, egiten (ez) dugun guztiak bere ondorioak ditu.

Pasadan urteko hausnarketa bat berreskuratu nahi dut, hau da, Irati Mendiguren  bere blogan egin zuena: 
Genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak oraindik orain xumeak eta txikiegiak direla iruditzen zait. Batez ere sistema honek zuzen zuzenean garamatzalako etiketak ezarri eta alde bateko edo besteko jende multzotan kokatzera. Emakumea zara ala gizona zara, garaitua ala garailea, zakila edo alua izan...eta horren arabera sortuko zaizkizu espektatiba batzuk ala beste batzuk, eta eraikiko duzu/dute zure nortasuna zein identitatea. 

Zoritxarrez, pertsonak diren bezala etiketarik gabe onartu eta aitortzeko zailtasun eta oztopo ugari ditugu oraindik.  Ez al dago pertsonak adina identitate? https://www.blogger.com/profile/13260067957925830321 IRATI MENDIGUREN

Honosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak orokorrean lotsa, atsekabe eta sufrimendu hitzen parean jarri izan da gure ikastetxeetan eta gure gizartean.  Iratik esan duen bezala aurrerapauso txikiak eta xumeak eman dira bisibilizazioan ,onarpen mailan eta lege-berdintasunean, beraz, oraindik lan asko dago egiteko aniztasuna era positibo batean baloratzeko.
Hori dela eta, hezkuntza sistemak aldaketarako eragile aktiboa izan behar du.  Hau lortzeko lehenik eta behin, ikastetxeen giroa zaindu behar dugu, ezin dugu ahaztu gure geletan mugitzen direla beren sexualitatea eta genero identitatea garatzen ari diren gazteak eta guri dagokigu bere ingurua babestea.  Ikasleak eskubidea osoa dute askatasunean bizitzeko eta agertzeko, zoriontzu izateko eta heldutasunera ailegatzeko modu normal baten barruan.




Hemen dituzue bideo interesgarri batzuk ...

The Science of being transgender


What is transgender?




What does Queer really mean..?

Gogoratu nahi dut ere Freddy Mercuryren abestia  "I want to break free" eta bereziki abesti honen bideoa....