2019/03/25

TRATU ONAK


Aurreko urteko ikastarokideak  atal HONETAN plateatutako erronkekin geldituko nintzen;

- Irakasleekin autoezagutza eta autokontzeptua lantzeko tailerrak egin ikasleei trataera egokia eman ahal izateko
- Eskolakide guztien ongizatea bilatzen duen egitasmoa izatea
- Ikasleekin ikastetxean pertsonekiko, gauzekiko eta inguruarekiko tratu ona sustatzeko protokoloa osatu.
- Zaintza lanei balioa eman eta praktikan ipini.
- Ikasleekin maitasuna, laguntasuna eta errukia bezalako baloreak sustatzen dituzten jarduerak egin.
- Bake eta indarkeria eza kultura sustatu.
- Estereotipoak orokorrean eta maskulino – femeninoarekin lotuta daudenak landu.
- Maitasun erromantikoaren ideia desmitifikatu eta beste eredu batzuk eman.
- Elkar ardurari balioa eman eta eredu positiboak erakutsi.



Baliagarriak izan daitezkeen materialak:






“emozioen abordatzeak, orokorrean, eta maitasunarenak bereziki, identitateen, narrazioen, posizio sozial eta ekonomikoen eta esperientzien arteko konexioen azterketa aberasten du; genero, klase, etnia, botere, adin eta sexualitate-harremanei buruzko hausnarketa sustatzen du; eta bakarkako jarduera zein kolektiboen konplexutasunera beste modu batez hurbiltzea ahalbidetzen digu. Beti ere, lokala eta globalaren arteko, pertsonala eta politikoaren arteko loturak kontuan hartzen dituzten begirada zehatz eta ez inuzenteetatik”. Mari Luz Esteban 

GORA TRATU ONAK!!



Iazko postak irakurri eta gero Mariak egindakoarekin geratzen naiz, dena puntuetan oso ondo azaltzen duelako eta adibide ugarirekin, errazago ulertzeko eta memorian denbora gehiago irauteko.

Ikasleekin lantzeko abestiak eta bideoak erabiliko nituzke, “Zaindu maite duzun hori”, “cuerdas”, “el cazo de Lorenzo”, “Aske maite”...



Gai honetan erronka daude besteetan bezala:
-Maitasun erromantikoaren mitoa apurtu.
-Tratu onen inguruan berba egin eta ez ezkutatu. Ez da bakarrik gauza txarretaz hitz egin behar.
-Harreman positiboak egin.
-…

NI-a, GU-a, norberarekin zein besteekin harremantzen!


Tratu onak sustatu nahi baditugu, emozioen kudeaketa bat egitea ezinbestekoa da. Horregatik, adimen emozionala garatzea berebiziko garrantzia du hezkuntza-komunitatean zein jendartean. Emozioen kontzientzia hartzea eta emozioak onartzea eta ulertzea funtsezkoak dira. Bestalde, Mari Jose Ortizek Hik-Hasi egitasmoan adierazten duen moduan, adimen emozionalak espresio arauak ezagutzea eta errespetatzea eskatzen du. Gainera, espresio arauak aldatu egiten dira kultura eta generoaren arabera. Esaterako, gure gizartean askoz gehiago onartzen da amorrua mutilek adieraztea, neskek baino, eta tristura adierazterakoan, aldiz, kontrakoa.

Harremanak eta tratu onak, harremanak eta emozioak, harremanak eta zaintza lanak, harremanak eta zentzumenetan oinarritutako esperientziak, harremanak eta gure gorputza, “ni”-a, “gu”-a… guztiak loturik daude.

 


Pepa Bojó psikologoren hitzetan, maitasuna (edo ikasi dugun maitasun eredua) eta patriarkatua guztiz lotuta daude:
<<¿Qué es eso de amar? (…) Estamos cuestionando muchas cosas, y así debe de ser. (…) La forma en la que se nos ha enseñado a amar, a construir las relaciones amorosas ha sido dentro de la estructura patriarcal.>>


Mari Luz Estebanek, aldiz, haratago doa eta kapitalismoa sartzen du jokoan: “kapitalismoak emozioen ideologia konkretu bat, maitasun pentsamendu jakin bat bultzatzen du. (…) Maitasuna subjektuaren erdigunean dago, baina gizartearen erdigunean ere bai. Ideologia konkretu bat da”. Eta arrazoirik ez zaio falta.

Izan ere, ekonomia feministaren ekarpenak oso garrantzitsuak izan dira heteropatriarkatu kapitalistak gure bizitz(et)an duen eragina ulertzeko, non zaitza lanak, dedikazioa eta denborak, familia eredu nuklearra, e.a. elkar-loturik ulertu ditzakegun. Hementxe gaian sakontzeko erreferente batzuk: Amaia Perez Orozco, Yayo Herrero edo Silvia Federici.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feministaren hausnarketa-dossierrean honako hau jasotzen du “Bizitzak erdigunean” jartzea eskatzen dugula azaltzeko:

“Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dugu. Guztiontzat bizitza bizigarriak lortzeko, hasteko, elkarren beharra dugula aitortu behar dugu, ez garelako merkatura datozen subjektu autonomo eta arrazionalak, beharrik gabekoak. Ulertu behar dugu inguruan sumatzen ditugun injustiziak elkarri loturik daudela: soldatapeko lan feminizatu prekarioa, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen ditugun jardunaldi amaigabeak, paperik gabe dauden etxeko langileak, botere guneetan dauden gizon burgesek bankuaren interesak lehenestea, naturaren desjabetzea, emakumeon, bolleron eta transon aurkako biolentziak, epaitegietan erasotzaileak babestea e.a. Horrek guztiak erakusten digu, gure jendartean, bizitza batzuk beste batzuk baino balio handiagoa daukatela. Hierarkia horiekin amaitzera etorri gara. (…) Austeritateak zaintzen krisia sakondu duen garaiotan, zaintzaren berrantolaketa soziala aldarrikatzen dugu, politika publikoen zeharkako ardatza izan dadila, pertsonen zaintza ez dadila zapaldutakoon eskubideen bizkar geratu. Horretarako, instituzioek eta gizonek beren gain hartu behar dituzte dagozkien zaintzen ardura, eta, ez hori bakarrik, muinetik aldatu behar ditugu gure balioak, harreman pertsonal eta komunitarioak, bikote eta familia ereduak, eguneroko praxia, produkzio moldeak, politika publikoak eta lurralde-antolamendua.

Gairekin lotuta, Ernaik egindako elkarrizketa honetan, zuzenean eragiten diguten bi gai nagusiei buruz hitz egiten da; harremanak eta indarkeria sexista. Bertan, harremanak hezkuntza prozesu baten ondorio direla eta, hortaz, balore heteropatriarkal eta kapitalistak erreproduzitzen dituztela azpimarratzen da beste gauza batzuen artean.


Nire ustetan agertu diren 2 gako/ideia/aipu nagusiak hauek dira:



Iazko ikastarokideek egindako post ezberdinetatik, Janire Itsaso Bilbao Timiraosena eta Patricia Oregirena gustatu zaizkit. Lehenengoa, batez ere aipatzen duelako inguru-lagun-harreman feminista batez inguratzeko garrantzia eta bigarrena eskolaren aldaketa sistematikoari buruz hitz egiten duelako. Izan ere, hau guztia ez da zerbait puntuala, gure bizitzak egunero zeharkatzen dituen zerbait baizik. Horregatik, aldaketa sistematikoak behar ditugu.

Hona hemen ikasleekin lantzeko aproposa izan daitekeen baliabide sorta txiki bat:


Aipatzekoak dira bai harreman, bizikidetza eta tratu onen inguruan egin diren zenbait programa eta proiektu, hala nola: Harremonak, Kiva, Bizikidetza, Begirunezko Elkarbizitza…

Nire ustez tratu onak hezkuntzan edota jendartean lantzeko erronkak nagusiak hauek dira:
  • Maitasun ereduei buruz hausnartzea eta, bereziki, maitasun erromantikoaren inguruan.
  • Adimen emozionala garatzea, bai gaitasun intrapertsonalak (emozioen kontzientzia eta erregulazioa, autonomia emozionala) eta baita gaitasun interpertsonalak ere (gizarte kontzientzia, harremanen kudeaketa, bizitza eta ongizaterako ohiturak eta trebetasunak).
  • Sistema hetero+patriarkal+kapitalistaren artikulazioa gure bizitzan duen eragina ikusarazi.
  • Etxeko lanak eta bestelako zaintzak bistarazi, duten balioa aitortu eta curriculumean txertatu. Zer diren zaintza lanak, nortzuk egiten dituzten, lanen banaketak zer suposatzen duen…


Laburbilduz, bizitzak erdigunean jarri eta bizigarriak egin!!

AMETS BERRIAK ERAIKITZEN...



EGUNEROKO BIZITZA ELKARBIZITZA DA






Hauek dira aste honetan LANDU egin ditudan ideiak:

1. HARREMANAK:  Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona  barrukoarena.  Ikasleak harremanak era parekidean landu behar dituzte.

2. ELKARBIZITZA POSITIBOA ETA KALITATEZKOA HEZKUNTZA-KOMUNITATEETAN:  Elkarbizitza harremana positiboak izatea da  norberarekin eta gainontzekoekin.  Horrela gaitasunak eta konpetentziak garatzen dira, aldi berean, basterkeria gainditzen doa.  
Hezkuntza zentroetan kalitatezko elkarbizitzak eraikitzeko ongizateko kultura, bake eta indarkeri eza kultura,  landu behar dugu.  Elkarbizitzen ikasi egiten da eta hora da irakasleon ardura.


3. TRATU ONAK ONGIZATEAREN OINARRIA:  Ongizateko ezinbestekoa izango da genero ikuspegia erabiltzea, masculino eta femeninotik hasta eta gainerako estereotipo uko egitea.
  • Nor bere buruarekin harreman ona edukitzea.
  • Besteekin elkartasuneko jarrerak erakutsi
  • Hurbilekoen artean

  • Bestelako bizidunekin, objetuekin eta ingurarekin

4. MAITASUNEZKO TRATU ONAK
Maitasuna giza ikusteko modu bat da.  Ez da bakarrik amodio erromantikoa eta bikotea gehiago da.  Bestelako maitasun eredu osasuntsuen bila bide berriak ikertu behar ditugu.



5. ERANTZUKIDETASUNA EDO ELKAR ARDURA: 

“Ordu asko eta denbora gutxi” gizarte osoaren elkarlana beharrezkoa da gure buruarentzat, lagunentzat, familliarentzat eta lanerako dugun denboraren arteko oreka lortzeko. (Emakunde 2010)
#mejorcompartidas “Kontziliazioak eta korrespontsabilitateak ekartzen dituen balio positiboak bistaratzea.
Emakumeei lanaldi bikoitzak edo hirukoitzak eraginiko zamaren inguruan sentsibilizatzea.
“Mundua mugiesen dute langile ikustezinak” (Paca Robles)



  • Ikasleekin lantzeko aproposa izan daitezkeen pelikula laburrak txertatu egin ditut aurreko adibideetan (gaiekin lotuta daude).  Honako gidak  eta unitate didaktikoak ere erabili ahal dira…





Nire ustean hauek dira hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkak:

  • Maitasun erromantikoaren mitoari UKO EGIN
  • Tratu onei buruz ikastetxean lan egin.  Kurrikulumean sartu eta unitate didaktikoak landu. Enpatia izan behar da gure bizitzako Hitz nagusia.
  • Harreman parekideak eta osasuntsuak eraiki=elkarbizitza POSITIBOA.
  • Autoestimua  indartu, sustatu eta garatu.


Iazko ikastaro kideen artean  aukeratu dut Janire  Itsasi Bilbao Timiraosek aukeratu egin zuen argazki hau.  Nik uste irudi batean oso ondo laburtu egin duela bizitzaten elkartasuna ....



Tratu onak

2 gako edo ideia nagusi hauekin gelditzen naiz:



Iazko ikastarokide baten post aukeratzean ahinabat ideia hartu ditut ezberdinetaik baina Iarti Mendigurenen sarrera hau aukeratzen dut:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/pertsona-eta-kolektiboa-erdigunera.html

Bat egiten dut bere irakurketarekin hau da, “hezkuntza-sistema hezkidetzailearen aradatza izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetetntziak gara ditzaten laguntzea”

Bideo hau ere txertatu dut, maitasunak ere baduelako zeresabna tratu onri buruz ari garenean. Ez nuen ezagutzen eta elkarbanatzeko interesgarria iruditu zait. Luzea da bideoa.



Ikasleekin lantzeko baliabideak aurkezterakoan, gure alabaren eskolan bizikidetza positiboa lantzeko aurten erabili diren pare bat bideo atxikitzen ditut. Eskolako geletako famili bileretan lantzen ari gara. Ikasturte amaiersn ondotioak ateratzeko balioko digularik.






Hezkuntza eremuan lantzeko erronkak besteak beste:
- kalitatezko elkarbizitza sustatu eta kide guztien ongizatea bermatu
- zaintza Curriculumean txertatu eta balio positiboa ezarri
- maitasunezko tratu onak bultzatu
- ersntzunkidetasuna sustatu

Aste ona izan,

Maria

Baina zer da tratu ona?



Tratu onen gaian, bi gako garrantzitsu nabarmendu nahiko nituzke kartel hauetan. Batetik harreman osasungarriak edukitzeko, behar beharrezkoa ikusten dudala, nork bere buruan sinetsi eta auto-estimu ona edukitzea harreman parekideak garatzeko, hori bai boterekeriak eta harrokeriak saihestuz. Bigarren kartelean, saltzen dizkiguten gorputz perfektuen estereotipoen aurrean gure gorputzak onartu eta maitatzeak, hobeto sentitzen lagunduko digu eta ondorioz hobeto harremanduko gara gainontzeko pertsonekin.



Iazko sarreren artean, Goreti Eskalzaren “Tratu onak” lana nabarmenduko nuke, eskaintzen digun gaiaren laburpenagatik, gogoeta eta baliabideengatik. Tartean aipatzen du, sarritan harremanetan kanpora begira gaudela eta ez dugula behar bezain beste gure barrura begiratzen. Guztiz bat egiten dut gogoeta honekin, gure barruko emozio, bizipen eta ideiek inguruarekin dugun harremanaren kalitatean, berebiziko garrantzia dutelako. Bigarren gogoetan, pertsonak eta zaintza bizitzako helburuen erdigunean jarri nahi izateak, egungo Hezkuntza sistemarekin talka egiten duela dio “sistemak, emaitzetan oinarritutako ikasteko modua lehenesten du eta exijentziek eta kontrolak pertsonaren dimentsio osoa galtzea” dakarrelako. Kurrikulumeko gaitegia eta presioa gero eta handiagoa da ikasle eta irakasleen gainean, pertsona izaten erakutsi beharrean, gaitegi luzea ematea delako erronka ikastetxeetan eta Hezkuntzako buruzagien artean.

DBHko 4. mailako ikasleekin, irakurgaian proposatu duzuen Marian Morenoren  hamabostaldi bateko erronka” lanketa oso egokia iruditu zait, bizitza erreal eta zaintzarekin duen lotura estuagatik, estereotipoak gainditzeko duen balioagatik eta etxeko lanak balorizatzen hasteko lehen urrats praktikoa izan daitekeelako. Marian Morenok ikasleek familiarentzako afari baten prestaketa osoa egitea proposatzen du eta eskolan diziplina desberdinen artean landu ondoren, familiarekin uztartzen da lanaren amaiera. Askotan eskolan egiten diren ekimenak, eskola barrukoak bezala geratzen dira baina ekimen honekin, ikasleek eta batez ere mutilak zaintza lanari beste balore bat ematen hastea daukate.
Batxilergoan, gurasoen artean zaintza lanetan ematen diren bereizkeriak ikusteko, Mujeres Imperfectas taldeak prestatu duen Dena ez dago barne galdetegia, oso ondo dago. Modu erraz batean eurotan balorizatzen du, batez ere emakumeak ezkutuan eta ordainik gabe egiten dituzten zaintza lanak. Galdetegi hau, irakasleen artean sentsibilizazio moduan ere erabil daiteke. Bestetik, umeekin edo zaintza lanetan egiten diren lan guztiak ez dutela balio bera ere ikus arazten da, zeren egia da, gero eta gizon gehiago ari garela modu korrespontsal batean zainketa lanak gure gain ere hartzen, baina oraindik hartzen ditugun ardurak txikiagoak dira, nahiz eta batzuk ordu kopuruan berdintzen ari. Honen harira Onintza Irureta Azkunek Argian artikulu interesgarria idatzi zuen: Parkean umeekin jolastea baino gehiago da zaintza” .
Erronken artean, gaur egun, hezkuntza sistema hezkidetzailearen ardatz nagusienetariko bat harremanak era parekidean eraikitzeko eta ikasleek elkarbizitza positibo bat garatu ahal izateko konpetentziak eskuratu ditzaten laguntzea da, eta horretarako ezinbestekoa da:
·  Eskolako kide guztiak bere identitatearekin eta gorputzarekin gustora egotea.
·  Maila guztietan dominazio-mendekotasun ereduak gainditzea: sexu-genero, kultura, maila sozio-ekonomikoa, aukera sexuala, ezaugarri fisiko-psikikoak.... Aniztasuna balore positibotzat onartuz eta garatuz.
·  Nork bere buruarekin eta ingurunearekin harreman positiboak izatea.
·  Bake eta indarkeri-ezaren kultura sustatzea.

·   Maitasunezko harremanetan, errespetuan eta tratu onetan oinarritzen erakustea, maitasun erromantikoa gaindituz eta bestelako maitasun eredu osasuntsu berriak sortuz.

Zaindu maite duzun hori


Tratu onen inguruko lanketak liluratu egiten nau, izan ere, diskurtso guzti hauek uztartzeko modu goxo eta zoragarria da. Lehenengo identifikatzen naizen ideia tratu onak norbere buruarekin hasten direla da eta bigarrena tratu onak jasotzea merezi dugula da. Bien ala biak batuta daude eta banaezinak dira. 



Gizarte heteropatriarkal eta kapitalista honetan, emakumeak barne intseguritate handia sentitzera bideratu gaituzte, geure gaitasunak gutxietsi eta ondorioz hauengan ez sinesteko bide bezala. Honen helburua emakume sumisoak bilakatzea da eta bide asko erabili dituzte hau lortzeko: nagusiki maitasuna eta irudiaren inguruko estereotipoak.

Geure burua maitatu behar dugu, unibertso honetan bat eta bakarrak garelako eta geure izate propio horretan zoragarriak garelako. Beraz, sinetsi dezagun hau lehenengo, honek lagunduko bait digu geure burua goxotasunarekin tratatzen. Hau egina dagoenean, besteekin ere tratu onak martxan jarri ditzakegu, ingurua goxotasunez tratatzen has gaitezke. Gatazkak egon badaude baina hauei irtenbidea emateko hainbat modu daude, norberak erosoena sentitzen dena aukeratu dezake. 

Tratu onak lantzeko oso interesgarria iruditzen zait Arremanitz Kooperatibako kideek egiten dituzten tailer eta dinamikak, izan ere, hauetan beti dago zehar lerro gisa tratu onen ikuspegia. Heldu zein haurrekin egiten dituzte lanketak, beraz, ezin aproposagoa!Ildo honetan, aurreko ikastarokide Artaldetik AT-en posta gomendatu nahiko nuke irakurtzeko. 

Erronkak asko dira, baina tratu onen inguruan nagusiena nire ustez, orokorrean elkar gaizki tratatzen garela da, maitasun gutxirekin eta goxotasuna nonbait galdua. Har ditzagun berriro ere elkarrekin egoki zaintzeko ohiturak!

Eta orain, goza dezagun abesti batzuez!!