Bat egiten dut Liernirekin feminismoaren inguruan esaten duenarekin bereziki patriarkatuaren inguruan, dudik gabe suntsitu egin behar dugu, aurrera egin eta mundu feminista erral bat nahi badugu, "Feminismoa, emakume eta gizonak eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela errealitate izatea litzateke", taldekideak dioen moduan.
Liburu gomendagarria, hastapenerako.
Aurreko blogger batzuetan argazki hau badago ere, asko gustatu zaitenez jarri izan nahi dut, esaldiak aurrera egitera animatzen didalako.
Hori gustatuko litzaiguke, bai baina oraindik bidean gaude, 1. aldarrikapenetaz zera gustatuko litzaidake aipatzea lehenengo eskerrak eman gure aintzindariei, beraien konpromezurik gabe ez genituen lortuko hainbat olatu: emakumeak hiritar izateko eskubidea, hezkuntza esubidea. Egun gauza arrunta iruditzen bazaigu ez dugu bista galdu behar, ez bait zegoen aukerarik geniengo handi batentzat.Bozkatzeko eskubidea sufragistei esker eta XX. mendean Europa eta Ipar Amerika ezker aldea egun transfenismoa genero sexua + gizarte sexua direla dio, honek:hausnarketa gaiak (sesualitatea, prostituzioa, pornografia), eta patriarkatuaren kontra egin eta hau suntsitzeko erantzunei aurre egin. Lanbide aukera, amatasuna, nesken goi mailako hezkuntzan parte hartzea (hainbat espezialitateetan)...
Ikerkuntza feminismoa epistemiologiari eta metodologiari buruzko gogoetak.
Jai eta ospakizunei buruz
hausnartzen eman dugu astea ikastaroan eta gaia aitzakitzat hartuta osatu dudan
akrostikoa duzu goikoa.
Aurreko urteko ikastaroko
kideen ekarpenetatik, Argiñe Alacano
Loitiren Zer
nolako jaiak (nahi) ditugu? izenburukoa aukeratu dut. Luzetxoa izanik ere, oso
gustura irakurri dut bukaeraraino, gai asko jorratzen dituelako (Gabonetako
opariak, musika, tradizioa, sorginak...) adibideak emanez eta orotariko
baliabideak partekatuz (irudiak, bideoak, musika, artikuluak…). Eta asko
gustatu zait Euskal Herriko Bilgune Feministari leloa maileguan harturik egin
dion bukaera: Festa dezagun gaurdanik geroa!
Asteko irakurgai nagusiaren
bitartez konturatu naiz jai eta ospakizun guztietan dagoela zer kritikoki
aztertu eta zer berrikusi, baita oharkabean pasatzen zitzaizkidan horietan ere.
Adierazpide argiki sexistak dituzten eta aspalditik askori kontzientzia piztu
diguten jaiez gain (Hondarribiko Alardea, kasurako, urtero medioetan azaltzen
dena eta, besteak beste, Arantxa Urretabizkaiak Bidean
ikasia liburuan kontatu duena), beste jai askotan, ia guztietan, baita gertuenekoetan
ere, ematen dira adierazpide ez-parekideak (sexismoa eta/edo arrazismoa
islatzen dutenak).
Ikusi ditugunetatik oso
interesgarriak iruditu zaizkidan hiru adibide: Olentzero eta Mari Domingiren
inguruko hausnarketa (Oier Araolazak Mari
Domingi ez! Queer-Olentzero bai! artikulutik abiatuta hausnarketa
sakona egin daiteke gaiaren inguruan, ikus artikuluan bertan aipatutako
bibliografia), inauterietako mozorroak zeinen estereotipatu eta arrazistak
diren (ikus Ohioko unibertsitateko We’re a culture,
not a costume kanpaina) eta mozorroek duten potentziala frogatzeko
generoa eraikuntza soziala dela, ia-ia performatibitate hutsa (irakuri June
Fernandezen Lumak eta
mozorroak artikulua).
Irudia: Goian aipatutako We’re a culture, not a costume 2011ko kanpainako
posterrak, Ohioko unibertsitateko ikasle arrazializatuek eginak.
Goian aipatutako June Fernandezen Lumak eta mozorroak artikulua ilustratzen duen irudia (Argia, 2013ko urriaren 06a).Argazkiaren egilea: Kali Sánnchez. Iturria, Pikara Magazine. (CC)
Hezkidetzaren bitartez jaiak eta ospakizunak lantzeko gako batzuk izan litezke egun “seinalatu” moreetatik
kanpo ere sexu-genero sistema birsortzen duten ereduak berrikustea eta sistema
horretatik harago doazen ereduak erakustea, gizon-emakumeen arteko harreman
berdinzaleak sustatzeko, eta arrazismoa eta bestelako bazterkeria motak
detektatzeko eta desargerrarazteko ahaleginak egitea.
Nire ustez hau guztia eremu
hezitzaileetan lantzeko erronka nagusia da helduok (eskolan, irakasleek; baina
baita familian, guraso eta bestek ere) hausnarketa egitea eta oinarrizko
formakuntza izatea lehenik. Izan ere, Amelia Barquinek bere Kinka
blogeko artikulu honetan dioen
moduan: “Nire iritziz formazioa behar dute irakasleek, bai, feminismoan formazio
sendoa. Azken urteotan ikusi dugu erakundeak irakasleengana hurbildu direla
ikasleekin gai batzuk lantzeko proposamenarekin (hezkidetza, tratu txarren
kontrako ekimenak…). Baina irakasleek ezin dute kanpotik datozen jarduera
horien ejekutore hutsak izan; kontzientzia feminista garatuta eduki ezean,
proposamen horien funtsa oso eskasa izango da. (…) Hori lortzen den egunean,
agian ez da beharrezkoa izango kanpotik irakasleei sekuentzia didaktikoak
ekartzea haien ikasleekin jorratu ditzaten; irakasleek beraiek jakingo dute
noiz eta nola jokatu, zer indartu, zer proposatu ikasleei”.
Lan hori egin ezean, zaila
izango da denontzat diren jai eta ospakizunak lortzea; eta hori da, hain zuzen
ere, helburua: “hik lan eta nik jai” egoeratik “hik jai eta nik ere bai”
egoerara pasatzea. Izan ere, guztiontzat onartezinak beharko luketen jai eta ospakizun
ez-parekideek, lan eta buruko min asko ematen dizkiete kolektibo jakin batzuei,
eta horrela jai daukagu!
Aurreko edizioetan kuxkuxeatu ostean Loinaz Lekuonarena “Ospakizunak eta jaiak” aukeratu dut. Bereziki interesgarria iruditu zait post-ean txertatu duen mapa kontzeptuala.
Ospakizunen inguruko gai hau oso interesgarria iruditu zait, irakurtzen hasi bezain pronto BAINA .... ZERTAN ARI GARA!!!!! pentsatzera eraman nau.
Konturatu naiz, jai ugarien forma eta egitura XIX. mendearen bigarren erdialdetik eta XX.mendearen hasierakoak direla, eredu eta egitura hauek, garaiko sistema patraikalaren isla direlarik eta aldi berean hau errotzen dutelarik.
Gizartearen eta lanaren antolaketa eredu bat sendotu ziren eta lanaren banaketa sexualaren finkapenak genero sistema indartu. Horrela, emakumeen eginkizunak, etxekoandre eta ama funtzioetara mugatu ziren. Emakumearen espazioa, beraz, etxea zen, bizitza publikotik, lanetik eta aisialditik erabat kanpo.
Jaiak halaxe ospatu behar ditugu, bestela jai dugu!
“Artaldetik AT” goitizena darabilenaren posta hautatu
dut aurreko ediziokoen artean. Bertan erabilitako aipuak eta, bereziki,
ospakizun parekideei buruz agertu duen eskema xumea bikainak direla esango
nuke. Laburbilduz, honakoa dio: ospakizunak gizartean gertatzen denaren isla
direla (Margaret Bullen); eta ondorioz, analisi eta gogoetarako
pribilegiozko leku bilakatzen direla (Miren Guilló).
Asteko gaian bakarka zein taldean landutakoen
ondorioz, KONTURATU NAIZ jai askok oinarrian duten ospatzeko arrazoia erabat
ahaztuta dugula. Are gehiago, USTE DUT gizarte heteropatriarkalaren eta
kapitalistaren produktu bilakatu direla. GEHIAGO IKERTUKO DUT urtean zehar
egiten ditudan ospakizun guztien inguruan, haiekiko ikuspegi kritikoa
zorrozteko. Eta guztiek ere gauza bera egingo bagenu, mila bider hobe. Arrisku
eta zailtasunak ikusten ditut, ordea:
➤Historia manipulatzeko edota ez ezagutzeko arriskua
➤Jaiak gertaera isolatu gisa ulertzea
➤Eta gizartean betetzen duten funtzioa behar adina ez
baloratzea
➤Folklore huts bihurtzea eta transmititzen dituzten
balioak hutsalak izatea
➤Jendartean jaien apropiazioak egitea, eta klasismoan
erortzea
➤Heteroaraua eta estereotipo nahiz rol sexistak
oharkabean eta modu naturalean erreproduzitzea
Zailtasun-zerrenda horri aurre egitea da erronka
nagusia, baina eremu hezitzailera etorrita, honako ERRONKAK nabarmenduko
nituzke:
Eskoletako ospakizun guztiak zerrendatu eta
diagnosia egin, ondoren esku-hartzeak egiteko.
Horretarako, ospakizun horietan genero-ikuspegia
txertatzeko jarraibide batzuk diseinatu eta ezarri: antolaketan, espazio,
material eta irudien erabileran, partaidetzan, janzkeran (hipersexualizatuak
edo kosifikatuak..), erabiltzen dugun musika…
Ikasleekin jai eta ospakizunei buruzko ikuspegi
kritikoa zorroztu, hausnarketarako guneak eskainiz (zergatik? nola?
zertarako?...)Hainbat herritan dagoeneko
hasiak dira...
Herri eta auzoetako jaietan ematen diren erasoen
inguruan kontzientziatu.
Ospatzeko egun berriak eta berritzaileak proposatu,
parekideak eta bereizkeriarik gabeak (urriaren 14ko emakume idazlearen eguna,
martxoaeren 21eko arrazakeriaren aurkako eguna,ekainaren 20ko errefuxiatuen
eguna, eta abar luzea dago aukeratzeko)