Aste
honetan hausnarketa gaia Tratu onak izan dira, ikasturtea amaitzeko era polita
nire ustez. Hona hemen burura etorri zaizkidan hitzekin osatutako akrostikoa:
Aurreko edizioetako TRATU ONETIK ELKARBIZITZA
POSITIBORANTZ
posta gomendatu nahiko nuke. Benetako elkarbizitza positibora iristeko gakoak
aipatzeaz gain, baliabide ugari gomendatzen dituelako.
Nire aburuz, tratu onen oinarrian autoestimua dago,
ikastetxeetan lantzeaz gain, etxean ere landu beharko litzatekeena. Norberak bere burua maitatzen ez badu, nola maitatuko du ondokoa eta hortaz era egokian
tratatu?
Alde batetik, gaia ikasleekin (eta familiekin) lantzeko zenbait
baliabide partekatu nahiko nituzke:
1) Errioxako
gobernuak prestaturiko
jokoa.
Lehen hezkuntzako umeekin tratu onak lantzeko egokia dela uste dut.
2)
Txertaturiko web gunean, jokoez gain ekintza ezberdinak egiteko gidak daude,
bai irakasleek zein familiek tratu onak gaia lantzeko. Adibidez Buenos
Tratos
gida:
Bestetik interesgarriak egin
zaizkidan zenbait artikuluren estekak txertatzen dizkizuet:
4) Familientzako baliagarria izan daitekeen Jorge Barudyren hitzaldia: Los buenos tratos en la infancia modelan la
forma de ser.
5) Olatz Berastegiri sexologoari
eginiko elkarrizketa non tratu onak, genero estereotipoak, biktima eta
erasotzaile etiketak, kalearekiko beldurrak eta bikote harremanetako kontrol
arriskutsuak gaiak jorratzen dituen.
6) Arremanitz
kooperatibaren sortzailea den Edurne Mendizabali eginiko elkarrizketa.
Amaitzeko, hezkuntzan/jendartean lantzeko erronkei dagokionez,
honakoak dira niretzako garrantzitsuenak:
Hasieran
idatzitako eran, autoestimuaren
lanketa.
Hezitzaileen
formakuntza (behin eta berriz errepikatzen duguna).
Hezkuntza
komunitatearen inplikazioa. Ikastetxeetan irakasten dugunaren aurka ez joateko.
Zaintzaren
eredu heteropatriarkala apurtu.
Gizonezkoen
benetako inplikazioa lan banaketan (umeen zaintza, etxeko lanak, umeen
hezkuntza…). Bizitzan parekidetasun erreala lortu.
Asko poztu nau aste honetako irakurgaia Amaia Lasaren aipu batekin hasteak, uste baitut euskal literaturan ahaztutako edo baztertutako egilea dela. Amaia Lasa lehenengoa ez bada, lehenengo euskal poeta feministen artean dago. Eta sekulako ekarpena egin badu ere, ez du mereziko lukeen adina itzalik eta horrek, nire ustez, misoginia eta matxismoa du erroan. Berrian Iñigo Astizek egin zion elkarrizketan horri buruz hitz egiten du eta titularretik da lapidarioa: "Idazten utzi ez, eta gure literatura intimista dela esan dute gero".
Eremu hezitzailean lantzeko erronken artean irakasleon ongizate emozionala nabarmendu nahiko nuke, baina ahalik eta gehien ekarrita lurrera, egunerokora. Adibidez, irakurgaian proposatu diguten bibliografian Hikhasiko elkarrizketa bat dago eta horrela hasten da: “ZEINTZUK DIRA HEZITZAILEON BEHARRAK? POZIK AL GOAZ LANERA?”
Irakasleon ongizate emozionalaren hariari tiraka, aipatu nahiko nuke Marisa Barrena Larruzeak motibazioa aztertu zuela, irakasleon motibazioa alegia, eta Argian argitaratuako elkarrizketa interesgarri batean hau adierazi zuen: “Nik motibazioan sinesten dut. Igual erratuta egon naiteke, baina nik hor ikusten dut gakoa, eta lan egin dudan urteetan askotan aipatu didate ikasleen motibazioa, baina nik beti heldu nahi nion beste muturrari: irakasleok zer motibazio daukagu? Gu motibatuta ez bagaude, nola motibatuko dugu parekoa? Lau euskaltegitako ikasleekin bildu nintzen, eta ondorioztatu nuen irakasleen motibazioak eragin handi-handia duela, zalantza barik. Lan egin dudan urteetan ikusi ditut lankide batzuk oso motibatuta, eta beste batzuk, ordea, beste edozein lanetan ari balira bezala, bulegariak balira bezala. Nire ustez, ez da gauza bera”. Ados nago Marisarekin, ez da gauza bera.
Nire ustez, eremu hezitzailean landu beharreko beste ertzetako bat denboraren kudeaketa da. “Ordu asko eta denbora gutxi” deitzen zen 2010. urtean Emakundek martxoaren 8rako prestatu zuen kanpaina eta, hain zuzen ere, denboraren erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi zuen, irakurgaian jaso bezala. Hori irakurrita, burura etorri zait duela urte batzuk egin genuen dinamika bat. Aukera izan nuen hainbat emakumerekin tailer bat egiteko eta, aldi berean, gizonak beste gela batean ari ziren tailerra egiten. Ariketetako batean bina erloju borobil handi eman zizkiguten eta eskatu ziguten gure egunerokoa, alegia egun arrunt bateko 24 orduak, deskribatzeko. Zehazki, eskatu ziguten erlojuan tarteak marraztu eta orduak zertan pasatzen genituen adierazteko. Adibidez: 8:30-17:30 lana, 17:30-18:00 etxera buelta, 18:30-19:30 erosketak egin…Gure artean alde handiak zeuden eta horren inguruko hausnarketa egin genuen. Gero, gizonezko taldearekin bat egin eta beraien erlojuak eta hausnarketak ikustean aldea ez, sekulako arrakala zegoela ikusi genuen. Luze joko luke azalpenak, baina orokorrean esan daiteke gizonek lanean ez bazen “beraientzat” ziren ekintzetan pasatzen zutela denbora gehien eta emakumeek, aldiz, “besteentzat” ziren gauzetan.
Denboraren erabilerari buruz EUSTATeko datuak agertzen ziren irakurgaian, baina horrek EAEra mugatzen du gure begirada eta Nafarroako zein Ipar Euksal Herriko errealitatea kanpo uzten dugu. Hortaz, Euskal Herriko ikuspegia izateko, interesgarria iruditu zait Gaindegia behatokiko datuak ekartzea. Batetik, Gaindegiak “Egitura heteropatriarkala: lan formalaren eta informalaren gaineko dualtasuna” artikulua argitaratu zuen eta ondorio argia dakar: “Euskal Herrian egitura heteropatriarkalak sorrarazitako desorekak modu askotan neur daitezke. Lan esparru formalaren eta informalaren gaineko dualtasuna, aipaturiko genero desorekak sortzeaz gain, emakumeentzat pobrezia iturburua ere bada zahartzaroan: alarguntasun pentsioa jasotzen duten euskal herritarren %96,6a emakumeak dira eta alarguntasun pentsioen %82a ez da hilean mila eurora iristen. Etorkizunean familiako zaintza ardurak medio lan profesionala utzi behar izan duten emakumeek ere pairatuko dute pentsio apalegien arazoa, behar baino goizago kotizatzeari utzi izanaren eraginez.”
Bestetik, “Bizikidetza eredu berrien gorakadan familia-politikak egokitzeko premia” artikuluak tratu onak gizarte politiken bidez sustatzeko proposamena (eta, hein batean, ereduak Ipar Euskal Herrian edo Europa iparraldean) dakar: “Bizikidetza eredu berriak eta biztanleriaren zahartze maila handia komunitate zaurgarrien profilak eta beharrak eraldatzen ari dira Euskal Herrian, eta norabide horretan, familia-politiken berregokitzapena premien atzetik doa. Guraso bakarreko familien, bakardade egoeran diren adinekoen, adinekoen zaintzarako zailtasunak izan ditzaketen familien, edo etorkin berrien (etxeguneetan masifikatzeko joera nabarmen batekin) ahuldade eta beharrei so egitea datozen hamarkadetako erronka da euskal gizartearentzat. Berrikuntza teknologikoa eta soziala bidelagun, Europa iparraldean badago non begiratu”.
Ikasleekin lantzeko bideo proposamena Bob Marley abeslariaren "I wanna love you" abestiaren bertsioa egitea litzateke. Musika eta ingelesa oinarri hartu eta letrak dioena landu ondoren bideoa egiteari ekitea litzateke proposamena, labur-labur. Hementxe eredu posible bat:
Bukatzeko, joan den urteko argitalpenen artean Amaiaren "HARREMANAK ZAINDUZ, TRATU ONAK BETI" aukeratu dut jaso duen materiala asko gustatu zaidalako. Gainera, ekofeminismoa eta zaintzaren etika uztartzen dituen Alicia H.Puleoren hitzaldia oso interesgarria iruditu zait.
Hona hemen nire indarkeria matxistari buruzko gurutzegrama. Erantzunak idazkiaren amaieran jarriko ditut, baina ez egin tranparik, eh? 😏
Jarri dudan izenburua, seguraski, oso eztabaidarria izan daiteke autodefentsa feminista eskatzen ari garenean, baina hasi nahi nuen lana mezu positibo eta itxaropentsu batekin. Horrela bada, Angela Davis-ekin batera ozen eta argi esan nahi dut: "andreek autodefentsaren beharra sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu".
Horrek esan nahi izango zuen patriarkatuarekin, sexismoarekin eta, batez ere, indarkeria matxistarekin amaitu dugula.
Baina alderdi batek amorru handia ematen dit: indarkeria matxistari buruz hitz egiten dugunean, emakumeak (biktimak) dira beti neurriak jarri behar dituztenak eta Maialen Lujanbiok esaten duen bezala "Jo duten
emakumeari; berari jartzen dio bizkartzaina gobernuak. Kalera festara doan alabari; berari
jartzen diote araua gurasoek: zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko. Denbora laurdenik
ematen da zentzuz jokatzeko eta erne ibiltzeko esanez semeari? (...) Beldurra aldez
aldatu behar den? Ardura aldez aldatu behar dela ez daukat zalantzarik”.
Eta Oihanak Etxebarrietak arrazoia dauka esaten duenean "erasotzailerik ez badago, biktimak ez du zertan neurririk hartu behar".
Konponbidea ez dago emakumeen eskuetan bakarrik, GUZTION ARDURA da. Horrekin lotuta, beste urteetako ikastarokideen post-en artean Ana-rena gustatu zait, orain jarri dudan ideia defendatzen duelako. Aldi berean, maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzen du, eta, horrekin batera, Hezkuntzan jarraitu beharreko pausuak aipatzen ditu.
Eta guztion ardura bada, GIZONENA ere izango da, ezta? Baina feminismoaren eskutik joan behar dira zeren Federico Abreu Silveira-k esaten duen bezala, “Historian ez dago talde zapaltzaile bakar bat ere pribilegioei bere kabuz uko egin dienik.
Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista”.
Prozesu honetan, berdinatasunarekin, gizonek ere irabazten dute: emozioak eta sentimenduak adierazi ahal dituzte, umeen zainketan inplikatu ahal dira, sexualitate desberdinak esploratzeko bideak aurki ditzakete... baina, kasu askotan, ez daude estatusa, ospea eta boterea uzteko prest. Eta berdintasuna lortzeko behar-beharrezkoa da boterea bazter batean uztea.
Horregatik, maskulinitate berriak sortu behar dira eta, horretarako, gizonek feminismoaren iturritik edan behar dute eta betaurreko moreak jantzi behar dituzte.
Baina hori guztia lortzeko, Hezkuntza inplikatu behar da eta HEZKIDETZA-ren eskutik pausu batzuk eman behar dira:
Indarkeria matxistaren errealitate agerian utzi, identifikatu eta salatu.
Autodefentsa feminista sustatu ( emozioak eta autoestimua landu, erasoak identifikatu, kolektiboa bilatu, indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak eskeini...)
Maitasun arromantikoaren mitoa desikasi.
Maskulinitate berriak sortzeko baliabideak jarri.
Eskoletan, maskulinitate berriak lantzeko proposamen batzuk Miguel Angel Arconada-ren bideo honetan jasotzen dira:
Posez bizi dut azken
urteetan indarkeria matxistaren kontzientzian eta horren aurreko erantzunean
izan den garapena. Handia da lehen etxe barruko kontu gisa izkutatzen zen eta
oraindik aho batzuetan kirrink egiten duen indarkeria matxistak
medioetan, politikarien diskurtsoetan eta abarretan duen presentzia. Esango
nuke pertsonala politikoaren gainetik darabilgula oraindik, kanpora proiekzio
handia izan duenak ez duela neurri berean aurrera egin gure inguru hurbilean.
Kaleak bete ditugun gutako zenbatek esaten dio ozen lagunari, aitari,
anaiari edo lankideari indarkeriaz ari dela halako txistea kontatzean,
lekuz kanpo dagoen laudorioa botatzean edo nagusikeriaz jardutean?
Hain presente den
indarkeria matxista deseraikitzeko irakurketan proposatzen diren lan-ildoei
jarraituta hona baliabide batzuk ikasle nerabeekin lantzeko:
Orain arteko galdetegiek gazteek
eta nerabeek jasan edo gertutik bizi izan dituzten indarkeria matxista kasuak
aztertzen zituzten. Ikusitakoaz gain, Berta Gómez Santosek proposamenari
jarraituta, arreta norberak egiten dituenetan jartzeko garaia da mutilei zer egiten dut nik? Zer egin dezaket?galdetegiak prestatzeko
garaia.
Neska nahiz disidentzia praktikatu nahi duten guztientzat autodefentza feministarako baliabide ugari ditugu @BeldurBarik atalean.
Hau guztia jendartean
eta eremu hezitzailean landu beharra ikusten dut:
1.Indarkeria matxista pairatzen ari zela irratian entzuten ari
zenari esker jakin zuen emakumearen testigantza historia izan dadin.
2.Hainbeste emakume ditudalako inguruan “feminista
naiz” esateko beharra, gogoa edo ausardia ez dutenak.
3.Aspaldi Mari Jose Urruzolak ateratako Neskentzako gidaren pareko Mutilentzako
gida faltan dugulako, ahal balitz gizon batek idatzia.
4.Gutxi direlako oraindik hurbileko gizon
baten indarkeria adierazpena salatzen duten emakumeak eta gutxiago oraindik mutil
eta gizonak.
5.Hainbeste indarkeria estali duen “maitasuna”
desakralizatu eta, Mari Luz Estebanek dion gisan, emakumearen identitatearen
erdigunetik kentzea komeni delako.
6.Jendarteak berarengandik besterik espero
ez zuen arren ama zaintzea bere hautua zela defendatu zuen emakumea entzun
nuelako aurreko astean.
7. Bere lana utzi eta zaintzari lotutako lan
berria hartzeko erabakia hartu behar zuen gizon bakarra ezagutu dudalako, ekintza
feminista inondik ere!
Aurreko edizioetako SUNT HOMINES,
HABEMUS MATXISMUN! posta gustatu zait gizonen inplikaziorako arrazoi eta
baliabide ugari eskaintzen dituelako.
Indarkeria matxistak gainditzen
Across
4.
Gizonek emakumeak kontrolatzeko eta menderatzeko duten jokabide sotila.
8.
Gizonek emakumeekiko eta, oro har, emakumearekin zerikusia duen guztiarekiko gorrotoa, arbuioa eta mespretxua
9.
Indarkeria matxista gainditzeko egindako ahalegin bakoitza.
10.
Emakumeen aurkako indarkeriaren manifestazio guztiak.
Down
1.
Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista, arlo fisikora mugatzen ez dena.
2.
Gizartearen antolamendu patriarkala sortu eta bertan emakumeek duten mendekotasuna zuritu duen gizontasun eredua.
3.
Sexu bereko pertsonenganako maitasuna sentitzeko beldurra eta ondorioz beste pertsona batzuengan agertzen diren halako sentimenduen aurkako gorrotoa.
5.
Soilik ongizatea sorrarazi behar lukeen maitasuna.
6.
Laguntza behar duen edonorekiko zein inguruarekiko guztiok dugun erantzukizuna.
7.
Emakumeen elkartasunari esker eskubide urraketak saihesteko konpetentzia.
BELDURRARI NOLA BELDURRA GALDU?
Historian zehar, jendartean emakumeen
aurkako indarkeriadeseraikitzeko, berdintasuna
eta aniztasunaren balioak bai eremu hezitzailean zein sozietatean lantzea beharrezkoak eta justiziazkoak dira.
Eraldaketa prozesu honetan, alde
batetik, emakume eta gizonezkoen artean errespetuan oinarritutako harremanak
eraikitzea eta boterearen erabilera parekidea sustatzea beharrezkoak dira.
Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko orain, autodefentsa
feministarentresnak beldur gabe
bizitzeko eskubidea dugulajabetzen
gaitu. Izan ere, emakumeok, jatorriz beldurrean hezita gaude eta autodefentsa feministarekin,
beldurrari nola beldurra galdu irakasten digu.
Bestetik, patriarkatuak ezarrita
dituengenero-rol maskulinoenganako
jokabide eta espektatiben mugak gainditzeko, mutil/gizon izateko hezitako
pertsonek, ezkutatu gabe zer nahi duten izan haien eraikuntza prozesuan,
erakusteko aukerak badaudela ezagutu eta
biltzeko foroak izateaezinbestekotzat
da ere.
Honek, orain arte izandako
“pribilegio” egoerei uko egiteko prestatzea suposatzendu ere, berdintasunean oinarritutako jarrerak
bultzatuz.
Honen helburua, elkarbizitzeko
libreago izango den gizartea lortzea izango da pertsona bakoitzak, sexu
generoari atxikitutako rol-mugak gaindituz, bere buruaren jabetza hartzeko aske
izateko.
Ikasleekin
lantzeko baliabideak:
Dagokigun gaietan zentratuz, zehazki
hauek aipatuko nituzke:
Hemen, bideo laburren zerrenda dago.
Denek eztabaidarako baliagarriak alerta seinaleak identifikatzeko eta nerabeen
buruaren ezagutza garatzeko, eta hobetu daitezkeen alderdiez, kontzientzia
hartzeko. Taldeko dinamika anitzak moldatu daitezke.
Erabat, bat nator, post honetan azaldutako hurrengoko ondorioarekin: indarkeria matxistaren arazoa, jendarte osoarena da
eta ezinbestekoa da gizonek ere, indarkeria sozietate honetatik
deseraikitzeko duten erantzukizuna onartzea.