2021/03/13

BAKEA ETA FEMINISMOA

 

Gatazkak sortzen dira interes kontrajarriak daudenean. Hauxe egunerokoa da. Baina egoera arazo bihurtzen denean, aurre egiteko gatazkak edo biolentzia, bakearen prozesua eta biolentziaren mekanismoak eta osagaiak ulertu behar ditugu. Gatazketan eta bortitzetan faktore historiko, kultural, sozial, familiar, biologiko, kognitibo, emozional eta moralak tartean daude.

Faktore kognitiboetan sakonago sartzeko asmotan ondorengo artikulua zabaltzen dut:

·         Artikuluak  portaera bortitzak dituzten nerabeen distortsio kognitiboei buruzko ikerketak biltzen ditu: David Roncero, José M. Andreu, M. Elena Peña. Procesos cognitivos distorsionados en la conducta agresiva y antisocial en adolescentes. Anuario de Psicología Jurídica, Volume 26, Issue 1,

https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S1133074016300058

Mekanismo kognitiboak:

Alde batetik, egozentrismoa (norberaren ardatza): norberaren ikuspegietara, itxaropenetara, beharretara, eskubideetara, berehalako sentimendu eta nahietara orientatzea.

Bestetik, besteei errua botatzea : kanpoko iturriei leporatzea, batez ere beste pertsona bati, momentu bateko talde bati edo inguruabarrei (hala nola, mozkortuta egotea, drogak kontsumitzea, umore txarra izatea) edo beste pertsona errugabeei leporatzea norberaren ezbeharrak.

Gainera minimizatzea / justifikatzea/ gaizki etiketatzea: norberaren portaerak ez duela benetako kalterik eragiten kontuan hartuta, onargarri edo miresgarri gisa ulertuz edo besteei (biktimei beraiei) mespretxuz edo etiketa deshumanizatuekin erreferentzia eginez.

Azkenik, gerta daiteke okerrena hartzea: etsai asmoak besteei egoztea, egoera sozial baterako agertoki txarrena saihestezina balitz bezala jotzea edo hobekuntza ezinezkoa dela suposatzea, bai norberaren portaeran, bai besteenean.

·         Bortitza kasuetako interbentzioan beste erreferentea dut Juan Antonio Abeijón, psikiatra, J. de Ajuriaguerra osasun mental zentrokoa: http://www.euskarri.es/wp-content/uploads/2019/01/J.A-Abeij%C3%B3n-Violencia-y-consumo-de-drogas-I.pdf

“Nerabeen bortitza, jarduteko urratsa konpontzeko modu gisa agertuko da, “patologikoki” osatzen dituzten beren beldurrak, ase gabeko beharrak eta zehaztu gabeko identitatea”

Iazko blog sarrera aukeratzen dut :Txiniena, BIZIKASI ekimenean fijatzeagatik. Lan sakona egin genuen eta, BIZIKASI ekimena sortzeko motor taldean: Ikuskaritza, Beritzeguneak eta ISEI-IVEI. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/gatazka-eraldaketarako-tresna-bikaina.html


NiNire ustez, ikastetxeetan gatazkak eta biolentzia aurre egiteko hezkidetzako erronkak ondorengoak dira:

·         Sexu-genero indarkerian eta beste mota indarkerian fokoa ipini.
·         Justizian, bizikidetza eta zaintzako bidean sartu, gazteek gizarte “baketsua” eraikitzeko.
·         Ikastetxeak erronka hartuz eta tutoretzan bakearen bidea eraiki.
·         Gatazka eta biolentziaren mekanismoak ulertu eta ezagutarazi.
·         Isiltasuna apurtu, aurreiritziak aztertu eta pentsamendu, emozio eta akzioak ulertu.
·         Sexu-genero partaidetza bermatu eta antolakuntza ez-jerarkikoa bultzatu.

Ondorengo bideoa konpartitu nahi dut. Beste lurraldeetako emakumeen gatazka politika eta soziala bide baketsuan. 




Denon normalitatea=Bakea

Gatazkak, arrazoi desberdinagatik, aldi desberdinetan eta munduko kultura guztietan gertatu izan dira: janariarengatik edo uragatik; boterea, petrolioa, desberdin pentsatzeagatik edo aparkalekua kentzeagatik. Baita ere gizarteak espero duen baino identitate, sexu eta orientazio desberdina izateagatik.

Gatazkak eta krisiak (Mariví Fernández Roldán)


Behar bada, gizakiaren alde positiboa izango da gauza guztiekin ados ezin egon izana, izan ere, batzuen eta besteen arteko desberdintasunak eta berauek sentitzeko eta adierazteko aukerak aurrerapenak eta aldaketa sozialak ahalbidetzen baititu. Honen guztiaren alde negatiboa, noski, bortizkeria, diskriminazioa, haserrea eta gorrotoa dira eta desberdintasun hauek konpontzeko erabilitako era desegokiak.

Askotan, gerran ez dauden gizarteak, bakean bizi direla ulertzen da. Hau da, egoera “normalizatuan” bizi direnak. Baina benetan bakean bizi dira? Agian patriarkatuaren ikuspegitik pentsatu izan da beti zer den bakean eta normalizazioan bizitzea.

Askotan gatazken kudeaketan, orduan, non daude emakumeak? Non bere beharrak? Bere bizipenak? Bere arazoak? Gatazken aurrean, zeintzuk dira kultura maskulinoaren jokabideak eta zeintzuk femeninoenak?

Aspalditik emakumeak egoera “ez normalean” bizi izan da eta batzuetan horrela adierazi dute, baina beste batzuetan, arrazoi desberdinegatik, beste jarrera bat izan dute:

 Gatazkak ekidin edo ez ikusiarena egitea

     Egoera gatazkatsuek zenbait pertsona euren erreakzio emozionalak erreprimitzera eta beste bide batzuk hartzera eramango ditu. Kasu batzuetan egoera erabat uztera irits daiteke. Normalean bide hau arazoa nola konpondu jakiten ez delako, egoki kudeatzeko nahiko trebetasun edukitzen ez delako, beldur delako edota egoera “ez normal” eta patriarkatu batean bizi garelako.

        Itxuraz, batzuetan gatazkatik ihes egitea lortu arren, honek ez du esan nahi lortu izanaren poztasunik sentituko denik. Gehienetan zer edo zer erdizka utzi izanaren sentimendua agertuko da, baita beldurra ere mota honetako arazoei.



Asertibitatea gatazkak konpontzeko (Mariví Fernández Roldán)


Egoera atzeratzea

    Inora eramaten ez duen portaera da. Atsekabea eta batez ere segurtasun faltaren sentimendua aurreko egoeran sortzen denaren antzerakoa da. Gainera, esan daiteke atzerapenek arazoa oker dezaketela.


Mafalda - LAS QUE FALTARON [con Rebeca Lane] (Videolyric oficial)



Gatazken kudeaketa: zer den eta nola aplikatu

 

Jule Goikoetxeak esaten duen bezala: Bakea ez da existitzen, feminismoa bai.

 

Berak dioen bezala,  “Euskal Herrian bizi dugun momentua historikoa dela entzun izan dugu behin eta berriro, baina historikoa norentzat, zer ikuspegitik? Gatazkaren irakurketa klasikoak ikuspegi anitz atzean utzi dituela uste dugu eta beraz, irakurketa horrek, aurrera begirako urrats konkretu batzuk soilik bultzatu dituela. Azterketa kritiko feminista egin nahi diogu bake eta gatazka kontzeptuei, orain arteko irakurketei errebisioa eginez. Horrela, aurrera begirako urratsen proposamen anitzak aztertzea eta plazaratzea lortu nahi dugu”.

Hezkuntza esku-hartzeetan gatazken trataeran eta bizikidetzaren lanetan genero-analisia kontuan izatea funtsezkoa da. Gatazken trataerei buelta eman behar diogu eremu tradizionala apurtuz.

Horretarako kontzientzia hartu beharra dago, genero ikuspegia izan behar dugu, guztion parte-hartzea bermatuz eta benetako subjetuak bihurtuz.

Eremu hezitzailean egon daitezkeen  erronken artean, hauek izan daitezke batzuk:

  Gatazkaren inguruko konotazio negatiboari buelta ematea.

Gatazkak mahai gainean jarri eta hauek modu egokian bideratzeko bitartekoak eskuragarri jartzea( heziketa emozionala)

● Pertsona ororen iritziak, pentsamenduak... ados egon edo ez errespetatuak izatea.

Irakasle nahiz gurasoei gatazkak modu egokian kudeatzeko tresnak eskaintzea (formazioa)

  Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.

Elkar entzuketa aktiboa bultzatzea.(ikki teknikak, ikasketa kooperatiboa, jolas kooperatiboak...)

● Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea.

Gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak, balioak, itxaropenak pertzepzioak ezagutu behar dira, komunikazioa bultzatu eta bitartekaritza erabili. Historia ezagutu behar da, testuingurua, zergatia, ondorioak…guzti hau, irtenbide positiboa emateko. 

 

"Bridge" by Ting Chian Tey | Disney Favorite



La alegoría de las cucharas largas  [Denizcan Yuzgul]



Hablando se entiende la gente - ¿Realmente se entiende la gente?



Guzti honekin batera ezin dugu ahaztu, Rigoberta Menchuk esaten duen bezala: “Bakea ez da soilik gerrarik eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean, zaila izango da bake-mundua lortzea.”


Aurreko edizioetatik hauxe aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/eraiki-eta-eraldatu-dezagun-gatazkaren.htm. Gatazken kudeaketarako hainbat baliabide eskaintzeaz gain, aste honetako gaiaren inguruan hausnarketa sakona eta laburpen interesgarria egiten dituela uste dut.


AUKERA EZIN HOBEA

 Aste honetako gatazkei buruz irakurritako guztia birpentsatuz, batez ere bi gauzarekin geratuko naiz.

Lehenengoa, gatazkak konpontzeari genero-analisia ematearen garrantzia. Nahiz eta urte batzuetan gaiari buruzko prestakuntza jaso, ez nuen inoiz ikuspegi hori aipatzen entzun, eta hori eremu hezitzaileetan gainditzea dagokigun erronketako bat dela esan daiteke

Eta bigarrena, gatazkak erronka gisa hartzea da, gure existentziari zentzua ematen dion zerbait bezala (Galtung). Gatazkak gure sozializazioaren garapenean eta gure nortasunaren garapenean ezinbestekoak direla onartu behra dugu.




Gatazkak konpontzea prozesu aberasgarritzat, ikasteko aukeratzat hartzearen garrantzia ere azpimarratuko nuke.


Eiderren post-a aukeratu dut, gomendatzen digun materiala irakasle gisa laguntza handia eman diezagukeen materiala iruditu zaidalako. Irakasleak bizikidetzan trebatzeko materialak biltzen dituen gidaliburu bat izango da, eta, zehazki, unitate didaktiko ugari eskainiko dira, horien bidez gatzakak konpontzeko estrategiak landu ahal izateko.


Nire aldetik, bideo hau gomendatzen dizuet. Gatazka batean bitartekari lanak egiteko ematen dituen aholkuak jaso nahi badituzue, amaiera arte ikusi behar duzue…

Bertan esaten da gatazka bizitzaren, existentziaren eta bizikidetzaren parte dela. Ebazpenaren sei faseak ere aipatzen dira:

  1. Orientazio positiboa.

  2. Arazoaren definizioa.

  3. Alternatibak formulatzea.

  4. Alternatibak baloratzea.

  5. Erabakiak hartzea aplikatzea.

  6. Emaitzak baloratzea.





Genero-analisia falta zaiola da jarriko niokeen traba bakarra.


Gatazken konponbidearen tratamenduari dagokionez eskoletako egungo egoeraz hitz egin behar badut, ezin naiz oso baikorra izan. Egia esan, baliabideak jarri badira ere, batzordeak sortzen dira... Nire sentsazioa da dena azalean geratzen dela, papergintzan, eta ez dela sakontzen benetan garrantzitsua den horretan, gatazkak positibotzat jotzean, prozesuan, ikuspegi feminista ematea...

Baina ez dezagun itxaropena galdu eta has gaitezen gatazka aukera ezin hobetzat hartzen.


GATAZKARIK? BAI MESEDEZ!

 

Mendelek egindako esaldi honekin hasi nahiko nuke nire gogoeta txiki hau, ados bainago XIX. mendeko naturalista honek egindako baieztapenarekin. Gero, ordea, eskola eremuan gatazkak zuzendu eta agertzea eragotzi beharreko disfuntzio edo patologiatzat hartzen direla irakurri eta gero Egia da eskola garaia dela pertsona bezala garatu eta bizitzan aurrera egiteko estrategiak landuko ditugun etapa. Beraz, orokorrean gatazken kudeaketa estrategia hau bizitza guztiko eremuetara zabaldu dugula uste dut orokorrean . Mendelek dioen bezala gizakiak gatazka berezkoa badu eta eskolak gatazkak saihestu beharrekoak direla erakusten badigu, a zer nolako estresa! Amaieran Neori bezala gertatuko zaigu...

 


Horregatik, Johan Galtung soziologoak gatazken inguruko ikuspegi positiboaren aldeko aldarria gustatu zait. Gatazka gainditzen saiatu beharreko erronka bezala aurkezten du eta honek gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako bat omen da, aldaketaren arrazoia. Azken honekin errazago eraman dezakegu Mendelen penitentzia. Gatazkak, orduan, bizitzako eremu guztietan agertuko zaizkigu, hauek saihestu beharrean hauen kudeaketan trebatu beharko! Eta gatazka bera gu pertsona bezala garatzeko ezinbestekoak ditugun aldaketen eragilea bada, pare bat gatazka mesedez, ez asko ez gutxi eginak, bere puntuan!


Gaur egun hezkuntza-komunitatean kezka sakona dago ikasleek gero eta portaera bortitzagoa izaten dute eta, ikaskuntza-giroari eta ikasleen ongizateari kalte eginez. Hori dela eta, irakasleen erronka nagusietariko bat indarkeria saihestea eta eguneroko gatazkak kudeatzea da. Beraien kudeaketa egokia egiteko garatu beharreko gaitasun eta tresnen ezagutzak ezinbesteko garrantzia dauka. Honek eskola barneko bizikidetza hobetzeaz gain, ikasleen ikasketa arrakasta hobetu eta bizitzako edozein eremuetan eragiteko prestatuago egongo dira: eremu profesional zein pertsonalean. Honekin batera irakasleak bizikidetzan trebatzeko material hau aurkitu dut, non gatazken kudeaketen inguruan dinamika desberdinak aurkezten dituen.

GATAZKA. GATAZKAK KUDEATZEKO MATERIALA


 


Bideo honetan Komunikazio Ez bortitzean (KEB) oinarritutako JIRAFEN HIZKUNTZA liburuaren aurkezpena egiten da, non irakasleei ikasleekin lantzeko proposamen sorta eskaintzen die. Emozioak, beharrak, gatazken kudeaketa eta autoestimua lantzeko etapa desberdinetarako dinamikak biltzen ditu. Irakasleentzat ezinbesteko euskarria, zeharkako hezkuntza-gaitasunetan oinarrituta, bizitzarako behar dituzten balioetan sakontzeko. Interesatuak: https://nereamendizabal.eus/baliabideak


Amaitzeko #Ander Alonso-ren POST-a ekarri nahiko nuke hona. Non Rigoberta Menchuren hitzek duten balioa eta garrantzia azpimarratu nahiko nukeen. La paz no es solamente la ausencia de la guerra, mientras haya pobreza, racismo, discriminación y exclusión difícilmente podremos alcanzar un mundo de paz”. Bake faltsu batean bizi garenaren beste adibide bat.

 

HEZKUNTZA, BAKEA LORTZEKO TRESNA

 


Gatazkak gure bizitzaren zati dira, eta pertsona gisa hazten eta garatzen laguntzen digute.

Gatazka bat sortzen denean, liskarra, borroka edo eztabaida izaten da, eta parte hartzen duen alderdietako bat besteari gailentzen saiatzen da.

Oro har, gatazka zerbait txarrarekin, negatiboarekin eta indarkeriarekin lotzen da. Baina, berez, gatazkak ez dira zerbait ona edo txarra konpontzen baditugu. Arazoa ez da gatazka, baizik eta gatazka konpontzeko modua eta alternatibak.

Sarritan, norbaitekin gatazkan murgilduta gaudenean, gugan emozio negatiboak agertzen dira, hala nola amorrua, frustrazioa, etsipena, tristura edo errua. Zenbat eta larriagoa izan gatazkaren larritasuna eta zenbat eta luzaroago konpondu gabe iraun, orduan eta biziagotu egiten dira emozio negatiboak. Gatazka bat ekiditen badugu edo konpontzen ez badugu, gure barruan arazoa “enkistatu” egiten da, eta gero eta bola handiago bihurtzen da, gure osasun fisikoari, mentalari eta gure harremanei eragiten diena.

Gatazka eta indarkeria bi gauza desberdin dira, nahiz eta maiz nahasten diren. Hainbesteraino iristen da nahastea, oso ohikoa baita gerra-gatazkaz hitz egitea, gerrak indarkeriaren adierazpen muturrekoa besterik ez direnean. Indarkeria ez da gatazka bat konpontzeko modu bat, kontrakoa baizik.

Gatazkek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digute. Beraz, gatazkak konpontzeko trebetasunak ikastea beste edozein irakasgai ikastea bezain aberasgarria eta hezigarria da.


Hezkuntza bakerako tresna da, mundua aldatzeko armarik indartsuena.

Hala ere, haurrek hezkuntzarako duten eskubidea ez da bermatzen herrialde guztietan, are gutxiago gatazka armatuetan murgildutako gizarteetan. Save the Children-en arabera, sei umetik bat gatazka-eremuetan bizi da. UNICEFen arabera, Lehen Hezkuntzako 39 000 000 haur ez dira eskolara joaten gatazka armatuak jasaten dituzten herrialdeetan.

Munduan eskolatu gabeko biztanleriaren zati bat gatazka armatuetan bizi diren edo horregatik etxetik atera behar duten haurrak eta gazteak dira. Irakasle eta ikastetxe faltagatik, haur eta gazte horiek ez dute hezkuntzarako sarbiderik, eta, azkenean, galdu egiten dute ikasteko eta hezteko interesa. Horietako askok lan egin behar dute beren beharrak asetzeko eta familiei laguntzeko, lana eta hezkuntza bateraezinak izanik.

Eskolara ez joatearen ondorioz, haurrak eta gazteak babesik gabe gelditzen dira. Aukerarik gabe, talde armatuak aukera bihurtzen dira haientzat. Beraz, batzuk beren borondatez sartzen dira talde armatuetan; beste batzuk, berriz, soldadu bihurtzera behartuta daude. Horrela, indarkeriaren biktima bihurtzen dira, eta txikitatik indarkerian hezten dira.

Unicefek esanetan, haur eta gazte hauek zailtasun handiak dituzte indarkeriaren espiraletik atera eta etxera itzultzeko:

  • Taldean edo indar armatuan beren nortasuna garatzen duten urteak igarotzen direlako, eta ingurune hierarkikoan eta indarkeria-ingurunean bizitzen ikasten dutelako.
  • Ez dakitelako non dauden beren familia eta komunitatea, eta, azkenean topo egiten dutenean, familiak baztertu egiten ditu iraganaren ondorioz; izan ere, haurrak erasotzeko edo ez onartzeko beldur dira, kanpoan izan diren seme-alabekin itzultzen direnean.
  • Ezin izan direlako eskolara joan, eta, ondorioz, etorkizun hobea izateko aukerak asko murrizten direlako.

HAUR SOLDATU GEHIAGO EZ!

Horrela, gizarte horietan eskubideen urraketa, pobrezia, indarkeria eta gatazka iraunarazten dira.

Gatazkaz hitz egiten badugu, bakeaz hitz egin behar da ezinbestean. Hezkuntzak haurrak eta gazteak gatazka armatutik aldentzen ditu, eta bakea eraikitzeko bizi-aukerak eta tresnak ematen dizkie. Hezkuntzak giro babeslea sortzen du gatazka armatuko eremuetako ikasleentzat.Gomendatu nahi dut Gorettik egindako ekarpena gatazkari buruz genero-ikuspegitik hitz egiten duelako. Gorettik dio: “Patriarkatuak gerrarik eza gisa ulertu du bakea, baina emakumeen kontrako biolentzia da araua sistema honetan, egiturazkoa baita…. Gainera, gizonezkoek gobernatzen dute, beraiek ezartzen dute norma biolentziaren bidez eta emakumeen sumisioa eza litzateke gatazka.”

Gizonen eta emakumeen arteko botere-desoreka munduko gatazka guztien kausa da, eta botere hori neurriz kanpo erabiltzea gaixotasun gisa hartu behar da. Hala amaitu zen gaur Kazaja de Almaty hirian egin den Eurasiako Komunikazio Foroaren azken saioa.

Foro horretan, Elaine Conkieviich-ek, NBEko Erdialdeko Asiako ordezkariak esan zuen: "Emakumeak erabakiak hartzeko prozesuan sartzen ez baditugu, botere- eta desberdintasun-desoreka hori izaten jarraituko dugu, gatazka guztien erroa baita". "Etxeko indarkeriaz edo munduko basakeriaz ari garenean, botere-harremanez ari gara, eta botere-harreman horiek berdindu arte ez dugu bakerik izango munduan edo etxean".

Eta Santosh Shah nepaliak gehitu zuen: emakumeengan botereaz abusatzen duten gizonek gaixotasun bat dute. "Emakumeek jasaten duten desberdintasun-tratua, bortxaketak, tratu txarrak eta esklabo gisa tratatzea munduko gaixotasunik handiena da".


Eremu hezitzailean erronka nagusia gatazkan bizitzen erakustea eta gatazkarako heztea izango da.

Honako gai hauek dira kontuan hartu beharrekoak:


  • Gatazken mitoak desmuntatzea: gatazka ez da negatiboa, egoera gatazkatsuari erantzuteko gure modua da negatiboa; gatazka indarkeriarekin lotuta dago eta oldarkortasunez eta liskarrez konpontzen da; inplikatutako alderdiek ez dute erantzukizunik gatazkan.
  • Gatazkari ikuspuntu positiboa ematea: hau da, gatazka, justizia handiagoa lortzeko bidean, gizartea eta giza harremanak eraldatzeko modu bat dela ulertzea; aukera hezitzaile gisa hartzea, bestelako harreman motak eraikitzen ikasteko, eta, halaber, bizitzarako prestatzea, bakoitzari dagozkion eskubideak indarkeriarik gabe aldarrikatzen eta errespetarazten norberak ikas dezan.
  • Gatazkak aztertzen ikastea eta haien konplexutasunaz jabetzea: irakasle, familia zein ikasleei jarraibideak eskaintzea, egunerokoan sortzen diren gatazkei aurre egiteko eta konponbidea bilatzeko. 
  • Irtenbideak aurkitzea: gatazka konponbide ez-bortitzaren bidez konpontzeko eraginkorrak izango diren irtenbideak ematea.
  • Genero-ikuspegia sartzea gatazken azterketan eta konponketan.

Gizagune Fundazioak sortutako materialak, ikastetxeko Elkarbizitza Positiboa lantzeko gomendatu nahi ditut. Gizagunek bost material argitaratu ditu, Lehen Hezkuntzako hiru zikloei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloei dagozkienak.

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. (12-14).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (14-16).


GATAZKEN KUDEAKETA POSITIBOA

Lehenengo gatazka kontzeptuaren baitan murgilduko gara. Izan ere, J. Paul Lederach-ek gatazkaren hurrengo definizioa eman zuen: “bi pertsona edo gehiagok elkarrekintzan helburu bateraezinak dituztenean edota horrela dituztela uste dutenean​”​.​ Izan ere, Lederachekin bat etorriz, bi pertsonen edo gehiagoren ez-adostasun egoera baten ondorioz ematen da gatazka, beraz, elkarren arteko harremana da gatazka. Nabarmentzekoa da, gatazka negatiboki ikusten den arren ez da ez negatiboa ezta positiboa ere. Haatik, gatazka konpontzeko modua bai, hots, modua negatiboa zein positiboa izan daiteke.

Gainera, gatazkei trataera hezkidetzailea eman beharra dago, sistema heteropatriarkalak inposaturiko genero estereotipo eta sexu zein genero diskriminaziorik gabe. Horren aurrean, aniztasunari ateak irekiko dizkiogu, jakinda identitate anitzekoak garela hierarkizaziorik gabeko identitateak eta elkarren beharra dugula. Gainera, zergatiak eta ondorioak ondo identifikatzeak emango die gakoa gatazkan inplikatuak daudenei gatazkari irtenbide positiboa emateko bidea eta etorkizunean horrelakorik berriro gerta ez dadin garatu behar dituzten trebeziak zein ahalmenak definitzeko. Hortaz, gatazkei trataera positiboa eman diezaiegun hezkidetzaren betaurreko moreak jarriz! 
 
Aurreko ikasturteko kide baten POSTA aukeratu dut eskaintzen dituen baliabideak oso aproposak direlako gatazken kudeaketarako. Baliabide gisa, Ausarten Kluba aukeratu duelako.
 
 
Bestetik, Del Revés filma gomendatzen dut emozioen kudeaketa lantzen duen filma baita, emozio guztiak beharrezkoak direla azpimarratuz eta gatazken aurrean nola aurre egin adierazten duelako, eta beraz, baliabide aproposa izan diteke Haur zein Lehen Hezkuntzan lantzeko.


Azkenik, eremu hezitzailean zein jendartean gatazkaren kontzeptua lehen aipatu dudan moduan, negatiboki ikusita dago eta gainera, konpontzeko era hezkidetzailea izan beharrean, bakoitzak gatazkei aurre egiten die norbere interesak eta kezkak kontuan hartuta, hots, egozentrismoa gailenduz. Hortaz, indibidualismo horretatik ateratzea izan daiteke ERRONKArik nagusiena.


2021/03/12

PETSONAK- ARAZOAK

 


Hurrengo jarduera egiteko, 3.jarduera hain zuzen, gaiari buruzko gogoeta bat egiteko bi hitz idazteko eskatu zaigu eta niri burura etorri zaizkidan bi hitzak hurrengoak dira: PERTSONA eta ARAZOAK.

PERTSONEN interesak, beharrak, balioak, itxaropenak, nahiak, kezkak, kexak, komunikazioa, bitartekaritza, pertzepzioak, lankidetza, baloreak...
ARAZOAK sortarazten dizkigu ere, komunikazioak, itxaropenak,nahiak... 
Aurreko edizioko hurrengo posta elkarbanatu nahi dizuet:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/03/emozioak-krisiak-gatazkak.html


"Gatazkak, krisiak, emozioak, eredu patriarkaletik aztertu dira eta tratatu ere, baina poliki poliki badoa hori aldatzen eta esango nuke, enpresa eta politika munduan, hasi dela nolabaiteko garrantzia ematen horrelakoak genero ikuspegiarekin antzematen eta nolabait ere feminismoak arlo honetan eskaini lezakeen kultura-aldaketarako proposamena kontuan hartzen."
"Golden 5 eta Konfidantzaren Pedagogia proiektuak baliagarri izan daitezke, agian genero ikuspegirik zuzenean lantzen ez duen arren."

Guztiz ados nago Golden 5 eta Konfidantzaren Pedagogia bezalako metodologiak lagungarriak direla gai honekiko. Hauek haurra edo ikaslearen konfidantzaren inguruan hitz egiten digu eta haurra bere osotasunean hartzen du.

Nik Mugimendu Autonomoa gomendatzen dut, berez, Haur Hezkuntzako Dekretuak esaten duenan oinarritzen da eta Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da garapen horren dimentsio guztietan.  Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori familiakin lankidetza estuan aritua.

Zein da gure erronka nagusia? Lankidetza, Hezkuntzak duen Bizikasi arloan izugarrizko ideia asko daude lanketa hauek egiteko. 

Haurrarengan sinistea, konfidantza izatea eta gatazkaren trataera egokia ematea. Arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko, harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko eta  nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko.




2021/03/09

GATAZKAK, begiradaren garrantzia

Aste honetako hausnarketa gatazkak munduan eta trataera hezkidetzailean zentratuko dut.

Post hau gomendatzen dut aste honetan. Gatazkaren alderdi positiboa hezkidetzaren alorrean. Genero-ikuspegia nabaria da. Pertsona bere osotasunean kontuan hartzearen garrantziaz hausnartzen da. Nire ustez, planteamenduaren erronkak aipatzeaz gain, asertibitateari daukan garrantzia ere ematen zaio. Bestalde, asko gustatu zait nola tratatu den GATAZKAREN kontzeptua.

Gizonen eta emakumeen arteko botere-desoreka handia dagoela entzuten jarraitzen dugu. Nola ez den desorekarik egongo boterea eskuratzeko prestakuntzarik ematen ez bazaie? Horrelako kontraesanak apurtu behar dira.

"Si no involucramos a las mujeres en la toma de decisiones, continuaremos teniendo este desequilibrio de poder y desigualdad, que es la raíz de todos los conflictos" adierazten du Elaine Conkievichek, NBE Emakumeen ordezkaria.

Munduko gatazkatan emakumeak dira kaltetsuenak, eta haien aurrerapenak eta diskriminazioak zuzenean eragiten die beste faktore batzuen geldialdiari, hala nola, pobreziari, goseari, osasunari eta hezkuntzari.

NESKATOAK, URREZKO MONETAK MUNDU OSOKO GATAZKATAN

Larrialdi humanitarioetan, genero-indarkeriak gora egiten du askotan, eta neskatoak indarkeria fisiko eta sexualaren, haurren ezkontzaren, esplotazioaren eta salerosketaren mende daude. Gatazka-eremuetan dauden nerabeek %90 aukera gehiago dituzte eskolatu gabe geratzeko gatazkarik gabeko herrialdeetako neskekin alderatuta, eta, horrela, arriskuan jartzen dituzte beren lan-etorkizunerako aukerak eta independentzia finantzarioa, helduarora iristerakoan.

iturria: UN Women

Herrialde behartsuetako neskato askok eskolara joateari uzten dio emazte eta ama bihurtzeko. Baliabide ekonomikoak behar dira familiak eta agintariak kontzientziatzeko kanpainak sortzeko eta neska horiek prestakuntza jasotzeko eta dagozkien hezkuntza-zikloak osatzeko eskolak eraikitzeko. Eskolan hezitako neska batek aukera gehiago ditu erabakitzeko, aske izateko eta ama denean bere haurra behar bezala zaintzeko.

iturria: Save the Children España

Paraguaiko Genero Berdintasuneko tailer batetik aterata dago ordutegi hau. Eguneroko familia bateko kide bakoitzaren rolak oso ondo islatzen ditu. Batez ere neskei eragiten dien egoera horrek genero-desberdintasuna eragiten du. Emakumeek denbora gutxiago ematen dute egunean garapen pertsonalerako, ikasketetarako eta atsedenerako hainbat ordu eman behar baitituzte etxeko lanetan.

iturria: Save the Children

Duda barik, bai.

Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko ikerketa hau gomendatu nahi nuke.

Neskak ez hezteak 30 bilioi dolarreko galerak ekar diezazkieke herrialdeei. Oportunidades Perdidas: El alto costo de no educar a las niñas, Munduko Bankuaren txostenak adierazten du 12 urteko hezkuntza (batez beste) osatzeko oztopoak 15 eta 30 bilioi dolar arteko irabaziak eta produktibitate galduak kostatzen zaizkiela herrialdeei.

iturria: MISSED OPPORTUNITIES: THE HIGH COST OF NOT EDUCATING GIRLS

Bigarren Hezkuntza osatzean bi onura lortzen dira: neskato guztientzako hezkuntza-lorpenaren zuzeneko onura, eta haurren ezkontzari eta amatasun goiztiarrari amaiera ematearen onura gehigarria.

Bide batez, lan-mundura hurbiltzearen ondorioz diru-sarrera hobea lortzen da eta emakumeak gurasoengandik eta bikotekideengandik independienteagoak izan daitezke. Era berean, erabakiak hartzeko ahalmen handiagoa izango lukete beren etxeetan. Ondorioz, arazo hauek hobetuko lirateke: haurren ezkontza, ugalkortasun-tasa handiak, haurren heriotza-tasa eta malnutrizioa.

iturria: UNESCO MEXICO

argazkia: Save the Children

Nire ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan erronka nagusia hau da.

Haurren esplotazio laborala eta sexuala dagoen bitartean ez gara mundu bidezkoa eta ekitatiboa inoiz izango. Beste alde batera begiratzeak duintasun gutxi ematen digu gizarte gisa.

Orain itxi begiak eta imajinatu zer egin dezakezun mundu hobe baten alde.