2022/01/29

Orientazioa; parekidetasuna erdiesteko beste palanka bat

 


Bigarren blokea amaitzen ari gara, eta hezkuntza hezkidetzailea osatzen duten atal, eduki zein aspektu guztien puzzlea osatzear gaude. Izan ere, eduki eta aspektu guztietan hezkidetza ikuspegia izan ezean, ez dugu lortuko hezkuntza hezkidetzailea erdiestea.

 Asteon orientazioa izan dugu hizpide, eta kasu honetan ere erraz ondorioztatu dugu zer-nolako orientazioa eskaini behar diegun ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko. 

Aurreko ediziotik sarrera hau aukeratu dut:

 https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/nola-egin-nola-esan-ta-zer-izanez.html

Oso intresgarria eta osatua iruditu zait, gainera, gaitasun handiko ikasleen inguruko informazio baliagarria ematen du genero ikuspegitik. 

Benetan interesgarriak irudi zaizkit  asteon landu ditugun aspektu hauek: 

  • 2015eko PISA txostenak emandako gomendioak genero-arrakala desagertzeko: 
    • Irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertzea.
    • Nesken konfiantza sendotu matematika eta zientzietan.
    • Mutilen jarrera hobetu; ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu...

Ezinbestekoa iruditzen zait PISA bezalako txostenan horrelako irizpideak azaltzea. 

  • Gainera, horrekin lotuta interesgarria egin zait Eustatek argitaratutako  ikerketa: "Euskal AEko unibertsitatean matrikulatutako ikasleak zentroaren titulartasunean eta ikasketa-adarrsren arabera sailkatua, eta ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera bereizita. 2019/20"-k. Bertan azaldutako datuen arabera, bi bereziki deigarri egin zaizkit.
    • Alde batetik, ikasketak bukatu duten ikasleei begiratzen badiegu: emakumeen kopurua beti da gizonena baino txikiagoa Arkitekturan eta Ingeniaritzan izan ezik. Ekonomikoki garrantzia duten bi eremu hauetan emakumeen presentzia murritzagoa da. 
    • Beste alde batetik, irakasleei buruzko datuak interesgarriak iruditu zaizkit; izan ere, datu horien arabera, nahiz eta emakume kopuru orokorra handiagoa izan, zuzendaritzan duten presentzia txikiagoa da. Beraz,  botere-eremuetan emakumeek presentzia murritzagoa daukatela berretsi dezakegu.
Ikasleek jasotzen duten orientazioaren arabera, gure gizartearen rolak erreproduzitzen ari gara; horregatik, ezinbestekoa da orientazioak ere hezkidetza ikuspegia izatea. 

Sarrera hasieran adierazi bezala, orientazioa hezkuntzaren beste pieza bat da, hezkuntza hezkidetzailea izan ezean, nekez lortuko dugu orientazio parekidea izatea. Bada, uste dut erronkak egiturazkoak direla.

 Deseraikuntza ezinbestekoa da curriculumaren ikuspegi androzentrikoa berrikusi eta deseraikitzeko. Izan ere, aste honetako teorian azaldu den bezala, diskurtso ez-diskriminatzailea dugu baina  begirada sinboliko maskulinoa plazaratzen jarraitzen dugu. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erabilpena ez dago oraindik orokortua...

Ikuspegia teorizatua daukagu, orain praktikara eramatea falta zaigu, erabakitzen duguna benetan izan dezagun: 





2022/01/25

BERRIKUSI, IKUSI, IKUSARAZI

 


Astean zehar egindako lanari buruzko hausnarketa egiteko unean gaudenez, honako posterra sortu dut:

 



 Izan ere, hori iruditzen zait dela egin beharreko oinarrizko prozesua. Bakoitzarengandik zer espero den berrikustea lehenengo eta behin. Jaiotzetik esan digute zer espero duten gutaz, nolakoak izan gaitezen eta zer egin behar dugu. Estereotipo horiek gainditzea da lehenengo pausua eta bakoitzak edozein bide har dezakeela sinetsaraztea. Horrek ekarriko du jendarteko esparru guztietan parte hartze parekide bat, elkarren zaintzan oinarritua.

 

Iazko ikaskideen artean blog sarrera bat hautatu eta gomendatu beharko banu, Begoren hau aukeratuko nuke: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/zaintza-parekidea-aukera.html  

Oso interesgarriak iruditu zaizkit egoerari aurre egiteko proposatu dituen baliabideak, eta gainera erreferentzia ugari ematen ditu. Oso post osatua eta landua iruditzen zait.

 

  Bestalde, astean zehar agertu den datu esanguratsu bat, zer pentsatu handia eman didana honakoa da:

Horrekin lotuta, hausnarketa eskatzen du gaitasun handiko ikasleekin gertatzen denak. Estatuan detektatzen den %0,3kotik (errealitatean %2a dela estimatzen da) %36a neskak dira eta %64a mutilak, nahiz eta adimen gaitasun handiak berdin agertu neska zein mutilengan. Estereotipo sexistak al dira ikasleak genero-aurreiritzirik gabe baloratzea eragozten digutenak?

 Oso-oso deigarria iruditu zait adimen gaitasun handiko pertsonak kopurutan neska eta mutilen artean berberak izanda, detekzioan dagoen alde ikaragarria. Non jartzen dugu gure begirada? Emakumeen gaitasunak ikusten, ikusarazten eta baloratzen sekulako lana egin beharra dagoen seinale.

Gaiaren inguruan honako blogean klabe batzuk ematen ditu: https://robertoranz.com/2015/04/17/altas-capacidades-y-genero-algunas-claves-practicas/

Hau guztia kontuan hartuta, nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak honakoak dira:

-       -   Irakasle / hezitzaile / orientatzaileei formazioa ematea gaiaren inguruan

-        -  Irakasle / hezitzaile / orientatzaile guztiok norabide berean lan egitea

-        - Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.

-         - Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua izan dadin lan egitea

-         - Elkarren zaintzaren inguruko lanketa espezifikoa egitea

Amaitzeko, “gehiago jakiteko” ataleko honako artikulua gomendatu nahi dizuet: http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20090501/hezkidetzaz-zientzia-eta-hezkidetza-hezkidetza-eskola-zientzian-bultzatzeko-proposamenak

2022/01/24

CURRICULUMEAN, GENERO-IRIZPIDEA PRESENTE

 



  • ZAILTASUNAK BALIABIDE HEZKIDETZAILEAK TZERTATZEKO:  


  • Baliabide hezkidetzaileak txertatzeko, lehendabizi Marian Morenok aipatzen duen ikastetxearen diagnostiko on bat egitea litzateke; berak aipatutako oinarrizko, ertain eta goi-mailetan aspektu desberdinak aztertzea proposatzen ditu:  idatzizko hizkuntza, ospakizunak, dokumentazio ofiziala, ekintza zehatzak, baliabideak eta testu-liburuak, tutoretza eta orientazioa, zuzendaritza taldea, idatzizko zein ahozko hizkuntza eremu guztietan, liburutegia, elkarbizitza plana, espazioak, heziketa afektibo-sexuala.

Diagnosia ez badago eginda inongo aspektuan, ikastetxeak ez du benetan jakingo zeintzuk diren beraien gabeziak edota alderdi indartsuak; horretarako hezkidetza batzordetik, zuzendaritzatik eta orientaziotik diagnosia egitea bultzatu behar da eta diagnosirako erabilitako galdetegiak ikastetxeko komunitate osoaren artean (irakasleak, ez-irakasleak) zabaldu.



  • Bestetik, nire ustez, ikastetxeetako irakaslegoak orokorrean (klaustro mailan) ez du formakuntza minimorik jaso hezkidetzaren gaiaren inguruan (hezkidetza, parekidetasuna, berdintasuna, genero-irizpidea, ea), batzutan hezkidetza batzordeko kideak direnak soilik,  eta horrek zailtzen du ikuspegi horrekin hausnartzea; hau da, “irakasleek ez badute ezagutzen hezkidetzaren oinarriak edota genero-estereotipoak sortzen dituzten ereduak, nolakoa  izango da galdetegi hezkidetzailearen erantzuna?”.


  • Azkenik, erabiltzen ditugun materialak ikastetxeetan ez daude benetan aztertuta hezkidetza ikuspegitik, ezta genero-irizpidea kontutan hartuta; ondorioz, ez direnak hezkidetzaileak eta beharrezkoak direnak ez ditugu moldatu edota ikuspegi kritikoarekin aurkeztu;  eta ez badira benetan beharrezkoak ezingo ditugu ordezkatu edota berriak sortu.



Aurreko edizioetako posten artean Eskolan, genero ikuspegia non nahi aukeratu dut; oso aberatsa dela iruditzen zait, aspektu asko aipatzen dituelako: 

-Baliabideak txertatzeko zailtasunak modu argian aipatzen ditu.

 -Estereotipo eta rolen trasmisioen bideoa 

-San Pelayo ikastetxeko hezkidetzaren inguruko bideoa, bertan Emakundek bultzatutako Nahiko prozesuaren azalpena.  




CURRICULUM BERRIA ERAIKIZ

 

Aste honetako gaia uste dut oso inportantea dela eta gustatuko litzaidake hastea irudi honekin:

 

 



 

Gure gizartea horrelakoa da, urteetan horrela eraiki delako. Mendeetan zehar gure mundua gizarte honen zati bat moldatzen joan da besteak alde batera utziz. Menderatze hori lortzeko oso tresna garrantzitsua izan da hezkuntza. Horrexegatik, hezkuntza aldatu egin behar dugu, paradigma androzentrista hori aldatuz ikasle guztiak parekidetasunean heziz.

Aldatu egin behar dugu hezkuntza eredua, metodologia eta, jakina, gure hezkuntza prozesua aurrera eramateko ditugun baliabideak.

 

Izan ere, baliabide horietako gehienak historian zehar emakumea diskriminatzen aritu den gizartearen zati horrek proposatutakoak dira, eta baliabide horien bidez, emakumeak aukera berdinekin garatu daitezkeen emakumeak saihestu dira.

 

Legeak dio Hezkidetzaren helburuak ikasgaietan txertatu behar ditugula eta hori izan daiteke abiapuntu bat. Gure ikuspuntua irakasleen egunerokotasunaren lanean isladatzen bada, inguruko lankide guztiak, hezkuntza prozesuan parte hartzen dutenak, kontzientziatzen baditugu, dena lortu dezakegu.

 

Bestalde, aurreko edizioetako sarrera hau gomendatu nahi nuke:ZUEK ERABAKI ZER ERAKUTSI, oso interesgarria iruditzen zaidalako eta nire ustez aipatzen den informazio guztia oso inportantea da. Txertatzen diren bideoak oso interesgarriak dira eta asko gustatu zait ze ondo dagoen azalduta eta aurkeztuta informazioa.

Ba gera... gu ere bai...

 Guk Curriculuma baliabide egiten dugu.

 

Gure gelako programazioa zehazten dugunean hezkuntza dokumentuak baliabidea bihurtzen dira nire ustez.

 

Nolako baliabidea? Gure baitan dago.


EUSKAL CURRICULUMA GENERO IKUSPEGITIK

Dokumentuak ondokoa dio:

Integraltasunez landu beharra dago: hezitze, prestatze eta erreziklatzera lagundu eta bultzatuz, transformazio eta eraldakuntzarako bitarteko izanez, sexuen arteko erlazio berriak sortzera lagunduz, euskal emakumeok bizi dugun eta historian zehar bizi izan dugun gutxitze eta diskriminazioen ondorioz pairatzen duten aukera ezberdintasunei aurre eginez...

 

 

 

 

Aurreko edizioetako blog hau aukeratu dut. Zer dela eta? Atea ikusgai egiten duelako, ate hura ez zegoen itxita eta beti egonda hor. Zein da? Izenburuan aipatzen duena eta foroan nik aipatu dudan baliabide hezkidetzailea.

Gu gara, gu taldea, gu gela... pertsonek osatzen dugun edozein GU gara baliabiderik egokiena.

Testu liburuak baztertzea proposatzen du ere bai. Horrekin bat nator, metodologia aktiboagoak eta autonomoagoak behar direlako pertsona konpetenteagoak hezteko. Zygmunt Baumanek sortutako kontzeptua oso baliagarria iruditzen zait bai hezkidetzarako bai hezkuntzarako. Baumanek ondoko bideoan azaltzen duen moduan.

Modernotasun likidoa. Kultura-paradigmaren aldaketaren aurreikuspen zuzena izan zen?. BIGARREN PARTEA. Zygmunt Bauman."Mundua aldatzeko ideiak"

Eremu hezitzaileetan baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” batzuk aipatu ditut:

Euskal Curriculuma genero ikuspegitik dokumentua.

Modernotasun likidoa eta hezkuntza likidoa.

Pertsonek osatzen dugun edozein GU.

Eta bukatzeko Manuel Castelsek ondoko bideoa begiak, burua... zabaltzeko oso baliagarria iruditzen zait ulertzeko zein da zailtasunik handiena edozein aldaketa proposatzeko.


 



HEZKIDETZAILEA EZ DENA ORDEZKATU

 

Curriculuma eta baliabide didaktikoak lantzen ari garen honetan, parada aparta izan dugu kontzientzia handiagoz gure jardunari erreparatzeko: diagnosia egiteko, gogoeta egiteko, eta, behar izanez gero, dagoena ordezteko.

Hain zuzen ere, horrexegatik sortu dut lelo hau:



Begirada feministatik, badugu hezkuntzan zer egin; izan ere, uste baino oztopo gehiago izaten dugu aldaketak txertatu ahal izateko: heteropatriarkatuak domatuta gauzkanez, nekez antzematen diegu zenbait mezu matxistari; erresistentziak uste baino ugariagoak izaten dira; kontzientziazio eza hedatu samar dago…

Ildo horretatik, Euskara irakasgaian, batxilergoan hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko honako estrategia erabiliko nuke:  rol-trukatzea.

Zeregin horretarako, Uxue Apaolazaren UMEEK GEZURRA ESATEN DUTENETIK  ipuin-liburuko “Igandea” narrazioa hautatuko nuke: Anttoniren lekuan Joxe jarri, eta alderantziz. Hala, gogoetarako bidea irekiko litzateke, eta hezkuntza parekiderako ateak gehixeago zabaldu.

 

 



Bide horretan, oso egokiak iruditu zaizkit iazko blog-sarrera honetako  hitzak.