Iturria: Ainhoa Zumeta Mendizabalen talde blogean egindako sarrera 6. edizioan.
Etengabeko
ibilbidean blog sarrera aukeratu dut, lehenik eta behin kartela
oso egokia iruditu zaidalako, (soka eusten duten harriek gizakiak
irudikatu ditut).
Lau
esaldietan eta modu oso sinplean azaltzen du nire ikuspegitik gai
honen inguruko gakoak.
Txorien
eta Hariak bideoak ederrak direlako benetan.
Eremu
hezitzailean proposatzen duen esku hartzea oso egokia iruditzen zait,
aipatzen dituen hiru erronkekin bat nator eta esperantza duelako.
Sentsibilizaziorako ondoko aipuak eta artikuluak irakurtzea eta solasaldi dialogikoa egitea proposatzen dut.
Aste honetan Carmenen post-a aukeratu dut: Mundua eraikitzen dugun pertsona-eredu berriak. Oso interesgarria iruditzen zait, aniztasun sexualaren kontzeptuan sakontzen baitu, hiru kontzeptu ezinbestekotatik abiatuta: aniztasuna, sormena eta legezkotasuna.
Bere Blog-sarrerako esaldi bat azpimarratu nahi nuke: Aniztasun sexualak lotura du pertsonen duintasunarekin eta intimitaterako, autonomiarako eta urrakortasun-printzipiorako eskubidearekin.
Eskubideen gaiarekin jarraituz sensibilizaziorako eta hausnarketarako bideo bat uzten dizuet, Me gusta cuando eres tú, geure ikasgeletan aurkitzen ditugun errealitate anitzak kontuan hartzeko. Film laburrak desgaitasuna duten pertsonek aniztasun sexualaz hitz egiten denean jasaten duten diskriminazioa aldarrikatzen du, eta anitza bihurtzen da, LGTBIfobiari aurre egiteaz gain, kapazitismoari, gehiegizko babesari edo paternalismoari ere aurre egiten baitiote, besteak beste. Benetan interesgarria.
Honetaz aparte, material hauek gomendatu nahi dizkizuet, haien artean gidak eta unitate didaktikoak:
Bukatzeko, hitz egin dezagun erronkei buruz, nire ikuspuntutik, jendarte honetan dugun erronka nagusia homofobia gainditzea da. Genero-estereotipoek lotura zuzena dute, agintzen digutelako nolakoak izan behar dugun, nola adierazi behar dugun zer garen, nor maitatu behar dugun. Horrek guztiak sailkapen bitar batera garamatza, eta bertan definitu eta etiketatu behar dugu geure burua. Espazio seguruak eraiki behar ditugu, pertsona bakoitza askatasunez gara dadin. Eskola-jazarpeneko kasu asko alderdi horrekin lotuta daude, desberdintasunarekiko errespetu faltarekin. Zeintzuk dira borrokarako armarik onenak?. Alde batetik, prestakuntza txikitatik, eta bestetik, jendartean aniztasunaren bisualizazioa.
Aurreko asteko gaiarekin oso lotuta dagoen gaia da asteon esku artean daukaguna. Zalantzarik gabe, erronka ugari ditugu ikastetxean gai honekin lotuta. Gaiak lanketa integralagoa beharko luke, eta ez litzateke ikastaro xume batera mugatu beharko. Hauek guztiak oinarrizko kontzeptuak dira, denok jakin beharrekoak: "izaten ikasteko" eta "elkarbizitzarako" oinarrizko zehar konpetentziei bete-betean erantzuten dietenak.
Bide horretan, uste dut NAIZEN elkartearen web-gunean oso material interesgarriak topatu ditzakegula, ikastetxeetan oinarrizko lanketa egiteko. Hemen hainbat baliabide topatu dezakezue: https://naizen.eus/eu/baliabideak/
Hezkuntzan arlo honetan ditugun erronkei heltzeko ezinbestekoa izango da oinarrizko formakuntza: ikusgarri egin identitate anitzak eta aniztasun sexualak, errealitate horien berri eman, eta dauden teoriak ezagutarazi, soilik horrela lortuko dugu aurrera pausuak ematea.
Oso polita iruditu zait hausnarketak partekatzen dituen bideo hau, NAIZEN web-orrrialdean ikusgai:
Post hau aukeratu dot testuinguru kritiko bat lantzen
duelako: herri txikiak. Ez gaitezen engainatu: ez dauka zerikusirik hiri handi
batetan onartzen den aniztasun maila eta herri txiki batetan onartu ahal dena.
Herri txikietako jendea, bere aniztasuna modu askean adierazteko aukera bakarra
urrutiko hiri handietara aldendu beharra izan da izan da urte askotan zehar.
Gaur egun, ematen du hau apur bat aldatzen doala, baina ez seguru behar haina
abiaduran.
Sentsibilizaziorako
baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gidaren bat gomendatu:
STONEWALL
Stonewall-istiluen
eratorria azaltzen duen bideoa:
Zein dira zure
ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?
Ohikoa iruditzen zaidan bezala, errazago bilatzen dot eremu
hezitzailean lantzea gai hau eta etekin positiboak ere ateratzea. Jendartean, aldiz,
eta gorago aipatu dudanaren ildoan, ez dot uste batere erraza denik sexu
aniztasuna lantzea batez ere herri txikitan, eta lagunartean. Saiatu ahal zara hitzegiten, baina
adinaren arabera jaso ahal dozun erantzuna litekeena da negatiboa izatea. Edo
okerrago, aldarte erasokorrekin bilatzea. Hortaz, erronkak? Dagoeneko legedian
jasota dagoena denbora pasatzen den heinean lortzea gizarteratzea modu natural
batetan. Gai honetan bai esango nukeela legedia gizartearen aurretik doala,
tristea bada ere.
Baina legedian jasotzea sexu aniztasunaren aldarrikapena
izugarrizko aurrerakada da.
Konplexuenetan konplexuena gai hau! Hala ere, ezjakintasunaren aurrean, beti defendatuko dut munduan gauden pertsona kopuru adina izateko modu daudela.
Feminismoaz entzun nuenetik maitemindu nintzen. Bizitzeko era, mundua ikusteko era, sentitzeko era... dena zegoen/dago feminismoz buztia. Zorionez zein zoritxarrez oso erraz ulertu izan ditut feminismoaren kontzeptuak beti, azken finean, emakume izatea da feminismoaren subjektu izatea.
LGTBIQ+ kontzeptuak, batez ere letra "berriak" gehitzen hasi zirenean, ez dira izan hain errazak, ordea. Eta oraindik ez dira.
Gai hauen inguruan izurgarri irakurtzen dut, elkarrizketak ikusten/entzuten ditut... iritzi bat eta bestea duten pertsonak esan behar dutenari adi egoten naiz...eta ez naiz gai argitzeko. Suposatzen dut ez dagoela egi bakarra, errealitatea kolokan jarri dutela ideia/identitate hauek. Azken finean, izaki bizidunok (gizarte honetan) dena sailkatzeko beharra daukagu, eta gure saikapen horretatik kanpo geratzen den edozer burmuinean kokatzeko zailtasun handiak ditugu.
Hala ere, sortzen joan diren hitzak ikasi ditut orain dela asko, nahiz eta barneko ideia ez kontrolatu ondo, hiztegia maneiatzen dut eta hori ere beharrezkoa dela uste dut; aurreko gaietan ikusi dugun bezala, esaten ez dena (izena ez daukana) ez da existitzen, eta nahiko nukeen azkena edozein perstona mindu da. Beraz, ezagutu, landu eta erabili behar ditugu.
Hona hemen egindako gurutzegrama. Irudia, alde batetik, eta linka azpian, norbaitek egiteko interesa izatekotan ;)
Esan bezala, feminismoaren gainerako gaiak, borrokak, edo dena delakoa, argi ditut eta irakasle moduan zelan egin behar diodan aurre horietako bakoitzari argi daukat. Kasu honetan, ordea, ez da horrela: tresna gabe sentitzen naiz. Izan ere, gaur egungo erronkarik nagusiena topatzen dut hau, feminismoaren barruan aritzen direnak ere aurkako iritziak dituztelarik eta, ez hori bakarrik, gatazkak ere.
Nahiko nuke onartu segurua den espazio honetan, ez litzaidakeela gustatuko diskriminatzailea izatea. Feminismoan, orokorrean, emakumeak gara biktima. Gure gainean ematen da diskrimazio osoa: guk jasotzen dugu biolentzia, era guztietakoa. Baina jorratzen ari garen gai honetan ez gara emakume guztiak sartzen; hau da, ni emakumea naiz eta horrek diskriminazio posizio batean kokatzen nau. Baina gainerako taldeetan, ni alde pribilegiatuan bizi naiz: heterosexuala naiz, zuria, klase sozioekonomiko erdi-altukoa, edertasun kanonen "barruan"... Horregatik, heteronormatibotasun horretatik kanpo dauzenak entzutea gustatzen zait. Eta horregatik ondokoa aldarrikatu nahi dut:
Balantzaren alde desorekatuko pertsonei entzutea bizimodu gisa.
Identitatea, sexua, sexualitatea... honen inguruan gehiago jakiteko ezinbestekoa ikusten dut PsicoWoman-en lana. Ondoko bideoa adibide bat da, baina askoz gehiago dauka eta itzelezko lana darama egiten urteak eta urteak:
Azkenik, aurreko edizioko sarrera hau nahi dut gomendatu. Benetan interesgarri topatu dut azaleratutako hausnareta: ez da berdin bizitzen patriarkatuaren eragina (eta beraz feminismoa bizitzeko modua) herri txikietan eta handietan zein hirietan. Hausnarketa sakona egiteko gaia iruditu zait eta zalantzan jartzen du batzuetan aurrera eramaten ditugun kanpainak/borrokak erabilgarri diren leku guztietan.
Botere
sistema juridikoek gerora errepresentatzen dituzten subjektuak ekoizten
dituztela kontuan hartuta, nabarmendu, subjektu juridikoak praktika
baztertzaile batzuen bidez eratzen direla, xede legitimatzaile eta baztertzaile
batzuekin. Gainera, eragiketa politiko horiek, oso ondo ezkutatzen eta
naturalizatzen dira, analisi politikoak egitura juridikoak haien oinarriak
balira bezala aurkezten dituelako.
Praktika
baztertzaile horien muinean, sistema heteropatriarkala koka genezake, zeinak
edozein genero eta orientazio afektibo sexualen gainetik, genero maskulinoa eta
heterosexualitatea ezartzen dituen, sistema soziopolitiko bat zehaztuz.
Ondorioz, sistema honek indartzen duen maskulinitate hegemonikoak, izaera
normatiboa hartzen du, misoginia, homofobia, matxismoa eta hegemonia elikatzen
dituelarik.
Sistema
horretan, heteroarauak zehazten du orientazio afektibo-sexuala; rolak eta
pertsonen artean eratzen diren harremanak “gizon-emakume” sistema bitarrean
eman behar direla, eta sexu-biologikoak, genero adierazpenarekin zein sozialki
honi onartutako desioekin bat egin behar duela alegia.
Plazera
zein intimitatea emateko dugun behar fisiko eta afektiboa gizaki guztiok
partekatzen dugun arren, hau modu desberdin batean bizi du bakoitzak eta
horregatik, beharrezkoa deritzot, entzuteko gaitasuna hartzea, gustoko dugun
hori, zein gustoko ez duguna identifikatzeko zein adierazteko gaitasuna
lantzea; Ruiz
Repullok, sexualitatearen garapen osasuntsu eta atseginaren alde egiteak
duen garrantzia nabarmena azpimarratzen du, modu horretan, pertsona baten
garapen integrala bultzatzen dela esanez.
Sexualitatea
nortasunaren garapenarekin, gizarte-egiturekin zein harreman sozialekin estuki
lotuta egonik, funtsezkoa deritzot ere, autoestimuaren eta autokontzeptuaren
gaia lantzea, norbere burua ezagutu, eta onartzeko, eta era berean, harreman
sozio afektiboak ulertu eta hobeto kudeatzen ikasteko; izan ere, hezkuntza
afektibo-sexualak duen helburuetako bat, ikasleriaren behar afektiboak asetze
aldera, pertsonen arteko harremanak jorratzea da.
Beraz,
azpimarratu, ezinbestekoa dela genero-identitate guztiak errespetatuko dituen
eredu inklusiboan heztea, pertsona guztien errespetua, tratu onak eta
eskubide-berdintasuna lortzeko. Hala ere, egungo hezkuntza sistema
erreparatuz gero, ez dago sexu hezkuntza aurrera eramateko beharrezkotasunik,
eta ondorioz, sexu hezkuntza integralik; gaiarekin lotura duten proiektu
gehienak, noizbehinka gertatzen dira, hauen baliabide iturri nagusia, diru-laguntza
puntualak direlarik. Nire ustez baina, beharrezkoa da nerabezaroko sexu-hezkuntzari
berehala ekin eta edukiak modu argi batean egituratzea.
Izan
ere, gazteek harreman afektibo sexualekiko jasotzen duten informazioa, ez da
giro lasai batean eta taburik gabe transmititzen, eta ondorioz, hau modu
irekian eta askatasunez erabiltzeko oztopoak aurkitzen dituzte. Hau da,
nerabeek informazioa izan arren, zalantzak izanez gero edota zerbaitekin
desados badaude, ez dute adierazten; hau adieraztera iritsiz gero, berdinen taldean
egiten dute, antzeko zalantzak dituzten eta egoera berean dauden beste
nerabeekin.
Familiak
duen rola ere aipatu nahiko nuke, hau baita haurra sozializatzen den lehen
testuingurua, eta horregatik, funtsezkoa dela deritzot familiako kide guztien artean
errespetuzko harremanak sortu eta lantzea. Izan ere, hori horrela bada,
haurrak, nola jokatu behar duen ikasiko du eta giro positiboan haziko da,
familia, pertsonak babesten eta maitatzen duen babes eremu gisa ulertuko
duelarik; oinarrizko ezagutza hori lortzen badu, besteekiko harremanetan ere
islatuko da.
Pertsonalki,
aniztasunak gizartean presentzia nabaria izateak, bai kolektiboki zein
indibidualki aberasten gaituela pentsatzen dut; pertsona gisa hazteaz gain,
beste izateko, bizitzeko eta pentsatzeko modu batzuk erakusten dizkigu.
Arazoaren oinarria, aniztasuna bera pertsona gisa hazten gaituen zein bizitzeko
eta pentsatzeko beste modu batzuk erakusten dizkigun gertaera gisa ikusi
beharrean, honen aurrean sortzen diren gatazketan dagoenaren ustea daukat;
zehazki, aniztasun hori kudeatzen ez dakigunean edota hau positibotzat jotzen
duen oinarri sozialik ez egotean.
Hortaz,
hezitzaile gisa azpimarratuko nituzkeen erronkak hurrengoak dira:
·Aniztasun afektibo-sexualarekiko
sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lantzea ikasleriarekin.
·Sexu hezkuntza integral baten
beharra aldarrikatzea, eta horraino iristeko bidea egin bitartean, proposamen,
material eta ekintza ezberdinak sortzea.
·Mota guztietako aniztasuna
errespetatzen duen gizarte batean bizitzeko eta parte-hartzeko behar diren
trebetasunak lantzea: elkarrizketa, entzutea, gogoeta eta argudioak, enpatia,
errespetua edo genero-kontzientzia.
·Irakaslegoa sexu- eta genero-aniztasunean
prestatzea.
·Elkarrekin ezagutzak partekatuko,
desberintasunarekiko errespetua landuko eta harreman afektibo-sexualen inguruan
konfiantzan aritzea bermatuko duen giro egokia sortzea.
·Genero edo sexu arrazoiengatik
ematen den edozein egoera, jarrera, gatazka zein bazterkeria identifikatzeko eta
honen aurrean ekiteko gaitasuna lantzea.
Kasu
honetan, pasaden urteko HEZKUNTZA
AFEKTIBO-SEXUALA, TABUAK GAINDITUZ sarrera aukeratu dut hausnarketa hau
jorratzeko; batetik, erreferentzia eta ekarpen asko dituelako, eta oso
interesgarria egin zaidalako bestalde.
Irene
Ruiz Corpasek gauzaturiko Bilboko
emakume gazte feministen maitasun bizipen eta diskurtsoak dokumentua uzten
dut eskuragarri, oso interesgarria iruditzen bait zait hau. Horrez gain,
aipamena egin nahiko nioke ere, STEILASen Iraultzeko
Prest materialari, zeinak hezkuntza komunitateko kide ezberdinei bideratuta
dauden jarduera ezberdinak planteatzen dituen.
Azkenik, Yes, we fuck! Izeneko dokumentala
gomendatu nahiko nuke, patriarkatua, binarismoa, kapazitismoa zein “cis” izatea
zalantzan jartzen dituelako. Oso oso interesgarria, nork bere buruaren
aurreiritziak kuestionatzeko. Zerbait laburragoa nahi izanez gero, elkarrizketa bat uzten dizuet eskura hementxe
Norberaren eraikuntza pertsonala eta soziala da IDENTITATEA, balioak aitortuz eta identifikazio prozesuen bidez; identitateak ideiak, balioak eta kulturak bereganatzea eta onartzea dakar.
Gaur egun ditugun egitura hegemonikoaren, hierarkikoaren eta baztertzailearen eraginez, identitate batzuk diskriminatuta daude beste batzuen aurrean.
Onespen sozialaren egoerak baldintzatu egiten du kide izatearen gure sentimendua, baita “besteen” pertzepzioa ere.
Identitatearen garapenean parte hartzen duten faktoreen artean, jendartea eta sujektua dira etengabe interakzioan daudenak: gizarte-harremanak, gurasoen ereduak,, hizkuntza, sozializazioa, kultura eta pertsonaren etapa bakoitza.
bertan Epsy Cambell-ek esandakoa berreskuratu dut:
“Uste dut identitatea garrantzitsua dela, nork bere burua baieztatzen ahalbideratzen duelako” (…).
Horretaz gain “Betaurreko moreak gida”- dokumentu interesgarria estekatu du, haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileekin eta teknikariekin osatu den hezkidetzari buruzko gida, ikuspegi hezkidetzailea ikastetxeetan txertatzeko (eremu teorikoa, begirada, nola txertatu hezkidetza, baliabide pedagogikoak).
Bi bideo interesgarri ere txertatu ditu postean, ikasleekin ikusteko :
Bestalde, hezkuntzan curriculum ezkutuak eragin zuzena du identitatearen garapenean, bizi dugun eredu bitar eta estereotipatuaren ondorioz.
Eredu hori deseraikitzeko eta beste batzuk eraikitzeko, zehar konpetentziek aukera ematen dute identitateen garapena lantzeko eta hainbat aspektuen inguruan hausnartzeko.
Komunikazioa, sexista, hezkidetzailea
Gorputz adierazpenak, genero estereotipatuak
Nork bere burua aske azaltzeko eta gune seguruan
Identitate aniztasuna testuingunetan eta egoeretan
Estartegiak eta ohiturak anitzak, emakumeak garatutakoak
Sexu-identitatea edota genero-identitateagatik erasoak
Inguru hurbilean genero-identitateen inguruan behatutakoa:
Nire laneko esparruan, zonaldeko ikastetxeetan, badira genero-identitateen egoera konplexuak ematen; konplexutasun horren barruan, ikastetxeko komunitate osoa inplikatuta dago, beraz guztion esfortzua behar da eskola leku askea eta segurua bihurtzeko.
Aipatu beharra dago, Hezkuntza sailak argitaratutako protokoloa, ikastetxeetako zuzendaritzentzati zein bestelako hezitzaileentzat lagungarria izan daitekena.
Bukatzeko, baliabide batzuk:
Ni Naiz Naizena webserie dokumentala, 10 trans pertsonen esperientziei buruzko webserie dokumentala da. Izaskun Arandiak zuzendu du web saila, eta Izar Filmsek ekoiztu. Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek parte hartu dute. 10 minutuko 10 atalez osatuta dago eta www.trans.eus webgunean ikusi ahal da.
Liburuak eta komikiak:
El futuro es femenino: Cuentos para que juntas cambiemos el mundo (Nube de Tinta) (12-17 urte)
Berdintasunean heztea: haur eta gazteen 6 komiki genero-ikuspegitik:
Aproximación no sexista al deporte.Sobre patines de Victoria Jamieson. Publicado por Maeva Young
Superheroínas que rompen con los estereotipos de género. mNimona de Noel Stevenson. Editorial Océano Historias Gráficas
Despertar sexual y sexualidades no normativas. Mi experiencia lesbiana con la soledad de Kabi Nagata. Publicado por la editorial Fandogamia.
Pasa den
edizioen ondoko blog
sarrera aukeratu dut.
Beste arrazoien artean oso ondo laburbiltzen
duelako horren intra- eta inter- den kontzeptua, eta kontuan izaten
duelako bizitza osoan zehar garatzeaz gain egokitzapen moduko bat
dagoela. Irakurgaietan
dioen moduanidentitateek dimentsio
indibidualean zein sozialean osagarri anitzak dituzte.
Nire leloa
dagoeneko irakurri duzue, eta nire nahia adierazten du kontzeptua
baino. Beti gizarte edo talde bat egon behar duelako gogoratzen ezer soziala baita
lehen adierazi dudanez. Dikotomia ematen zuena ez omen da dikotomia. Hori dela eta, azalpenean falazia hitzarekin lotzen duela uste dut. Hau da, soziologikoa da.
Curriculum
ezkutuak denon identitatean eragina duela argi dagoela uste dut eta ezkutua ez dagoena
baita ere gizartearen isla da eta. Baieztapen hau argudiatzeko hona hemen oso interesgarria iruditzen zaidan testua. Maturana eta Varela.
Erronkak
betikoak entzun, errespetua eta aniztasuna indargune izatea. Lehenengo Blokeko sarrera batean adierazi nuenez, hau da gure erronka:
Identitatea
bide bat da. Bizitzan zehar ibiltzen
duguna eta guk geuk eraikitzen duguna, jendarte batean gauden neurrian. Eskolak
ere paper garrantzitsua dauka gure identitate hori modu libre eta positiboan
eraikitzeko aukera izan dezagun.
Izan ere, asko gustatu
zait edukia laburbiltzeko erabili duen esaldia, egoteko moduari erreferentzia
egiten diona.
Eta, orduan, identitateen
garapenean zein da curriculum ezkutuaren eragina? Nire ustez, honakoa:
- - Gure edukietan,
genero-identitateari dagokion aniztasuna erakustea
- - Genero-identitateari
buruz hitz egiteko espazioak eskaintzea.
- - Genero-identitateari
dagokion esku hartzeak egitea.
Nire inguru hurbilean
genero-identitateen inguruan behatuta, batez ere gurasoen kezkak ikusi ditut.
Haur eta nerabeen garapenean genero-identitatearekin egon daitezkeen gatazken
aurrean, gurasoak kezkatuta nabaritzen ditut. Batzuek ezezagutza dutela diote,
formazio falta, eta ez dakit zelan lagundu seme-alabei egin beharreko bidean.
Beste batzuek, gutxienekoak, negazioa adierazten dute edo zuzenean ez dute
gaiaz ezer jakin nahi. Hori bai larritzekoa. Zein dira erronkak, orduan?
- - Guraso zein hezitzaileei
formazioa eskaintzea.
- - Gaia
tratatzeko espazioak sortzea.
- - Ume edo
nerabeekin ere lanketa egitea.
- - Aholkularitza.
Gaiarekin lotutako Gomendio
batekin amaituko dut gaurko blog sarrera.
Identitatearen
eta genero-identitateen munduan murgildu gara asteon, irakurri eta jorratu
dudan orok, azken hilabetean irakurri dudan Amelia Tiganusen La revuelta de las
Putas liburura eraman nauelarik. Izan ere, autoreak aktibista feminista,
hezitzaile, eta identitate bila dabilen idazle gisa definitzen du bere burua; “puta
zoriontsu” gisa ezarritako identitea ez dena edota “prostituta ohi” gisa erez.
Emakume
horrek, beste identitate batzuk ezagutzeko zein bizitzeko eskubidea du,
biktima-identitate horretatik aldenduz -hori ere inposatua-, nahi duena izatera
pasatzeko. Oso interesgarria eta gomendagarria egia esan!
Lehendabizi,
Eugenekin bat egin, eta azpimarratu, nire ustez ere ez dagoela erabateko
askatasunarekin eraikitzen den identitaterik, hau, beti egongo baita faktore
ezberdinek baldintzatuta: gizarte motak, kulturak, ezaugarriak, harreman
interpertsonalek, familiarrek edota hezkuntza testuinguruak adibidez. Nahiz eta
hein batean banakako eraikuntza pertsonala izan, ezin da ukatu eraikuntza
soziala ere badenik.
Gainera
nabarmendu, identitatea ez dela zerbait estatikoa, guztiz kontrakoa, uneoro aldatzen
joango baita hau. Honekin lotuta, hezkuntzaren arloan, identitatearen
garapenean ezkutuko curriculumak duen eragin nabarmena jorratu genuen aurreko
blokean:
Etengabe
eta abiadura handiz aldatzen eta berreraikitzen ari den mundo moderno likido
baterako hezi beharrean, kultura solidoa transmititzen jarraitzen da, eta
legez, hitzez zein teorian berdintasunean bizi garen arren, mezuak, errealitatea
eta egunerokotasuna bestelakoa da; sexu-genero sistema bitarraren arabera bizi
gara eta egungo hezkuntzako curriculumaren bidez hau iraunarazten da.
Horregatik,
funtsezkoa da curriculum ezkutuaren bidez modu inkontzientean transmititzen
ditugun mezuak aztertu, eta hauek hezkidetzaileak izateko birformulatzea.
Kasu
honetan, pasaden urteko Ni
horrelakoa naiz posta aukeratu dut, zehatza eta sintetikoa iruditu zaidalako,
zeinetan kontzeptu garrantzitsu asko barnebiltzen diren; aniztasuna,
errespetua, hezkuntza eta bereziki, egunerokotasunean ematen diren egoeren
aurrean modu hezkidetzailean ekiteko jarrera.
Guzti
honen harira, Ikertze Kultur Elkarteak eta Calcuta Ondoan GKE-ak 2020.urtean
antolatutako Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresuko laburpenaz
gauzatutako material didaktikoa uzten dut hemen: Begiradak.
Esperientziak. Saretzeak.
Etzakit-en Izar iheskorra abestia gogoratzen? Esaldi famatua hartu dut leloa sortzeko. Izan ere, identitatea bakoitzarena da, baina ez litzateke izango besteok gabe.
Oraingoan sarrera hau aukeratu dut eskertzen dudalako gehitutako eskema. Berak ere dioen bezala, psikologiaren mundutik kanpo seguru asko gehienok ez diogula erreparatu identitatearen sorrerari, batez ere gai oso konplexua delako adituok ez garenontzat. Horregatik eskematxoa oso erabilgarri iruditu zait. Gainera, nola ez, Izaroren edozein abesti gomendatzea positiboa da ;)
Hala ere, egia da feminismoa guztion ahoan presente dagaoenetik askok ere identitatearen inguruan zerbait entzun edo irakurri dugu. Dakigun moduan, feminismoaren olatu bakoitzak ezaugarri nagusi bat dauka; garai batean emakumeen eskubidea ikasteko edo bozkatzeko aldarrikatzen zen moduan, gaur egungo feminismoak identitatea jorratzen du nagusiki. Galdera garrantzitsua “Zer da emakume izatea”, baina horrekin batera identitate guztiak jarri dira mahai gainean eta inoiz baino gehiago ari da gizartea hausnartzen.
Horren arira, bueltatu nahiko nuke erabilitako lelora. Irakurgaian ikasitako ideia oso interesgarria (nahiz eta ebidentea) ondokoa iruditu zait: identitatea da bakoitza besteengandik desberdintzen gaituena, baina, era berean, gizartean bizitzen jarraitzeko. Hau da, nire identitatea nirea da, baina ez dauka zentsurik beste pertsonak gabe eta, beraz, haien onarpena ere behar dut.
Aurreko gaietan ikusi dugun moduan, esate baterako, ikasketen aukeraketan, erreferenteak ezinbestekoak dira pertsonek aukerak har ditzaten. Era berean, identitatearen sorreran ezin izango genuke inoiz ikusi ez dugun ezaugarririk bereganatu. Hau da, gizonak eta emakumeak tradizionalki ezarritako estereotipoekin bakarrik ezagutuko bagenituzke, gure identitatea horietako batera hurbiltzea nahiko genuke; eta hortik kanpo dagoen guztia, txartzat, arrarotzat, etab. Hartuko genuke; gure gorputzean/bizitzan zerbait txarto egongo balitz moduan. Hemen dauka, beraz, eragina kurrikulum eskutua.
Ikasi dugun moduan, kurrikulum eskutuak betiko estereotipoak indartzen ditu eta guztiz kontra egiten dio identitatea askatasunez garatzearekin.
Onartu beharra daukat, nahiz eta identitateen asuntoa luzaroan irakurtzen egon naizela, nire hurbileko inguruan ez dudala benetan ikusten. Nire inguruno pertsona gehienok heteronormatiboak gara, homosexualitate/bisexualitate kasuren bat aparte. Horregatik ez naiz gai sentitzen esateko prest egongo nintzatekela identitate “berriren” baten aurrean ondo aritzeko.
Hala ere, sare sozialek rol garrantzitsua dutela horrelako kasuetan uste dut. Instagrameri esker, batez ere (nire kasuan), asko ikasten ari naiz askotariko identitateei buruz, horiek sortzen dituzten ezatbaidari buruz, etab. Eta horregatik, gehiagotan egin dudan moduan, gomendatzen dut sare sozialetan aritzea hausnarketa lan hori egin ahal izateko, oso mundu zabala baitago barruan eta, tresna egokiak erabilita, izurgarri ikasteko informazio iturri infinitoak dira.
Bukatzeko, ondoko bideoa utzi nahi dut, PsicoWoman-ek egindako elkarrizketa interesgarria:
Identitatea garatzea bizitza osoko zeregin dinamiko eta konplexua dela ikasi dugu, asteon. Etenik gabeko prozesu pertsonala eta soziala.
Besteentzat egiten dudana naiz leloa duen NOLA EGON sarrera aukeratu dut; izan ere, interesgarria iruditu zait haur hezkuntzako gelan ikasleek jolas sinbolikoan murgilduta nola jokatzen duten azaldu izana, batez ere haurrei 4-5 urtera iristen direnean somatzen zaien jauzia edo aldea. Hain txikitatik gizartean errotutako estereotipoak barneratzen hastearekin batera, zoritxarrez, askatasuna galtzen hasten dira, eta, horretan, modu positiboan eragin dezakegu hezitzaile garen aldetik.
Hain zuzen ere, hari horretatikoa da KINKA blogeko ekarpen hau.
Gure inguru hurbilean, irakasleongandik eta gurasoengandik hasita, FORMAZIOA behar dugula uste dut: modu horretan iritsi ahal izango gara ikasleengana. Ez da nahikoa hainbat genero-identitate daudela azpimarratzea, eta horien berri azaletik soilik ematea; horixe bera ondorioztatu dut Amelia Barquinen KIKA blogeko ekarpena irakurrita.
Hezkuntzan, curriculum ezkutuaren barnean, besteak beste, galdera hauen inguruko hausnarketa bultza dezakegu:
Zenbat denbora eskaintzen diegu neskei eta zenbat mutilei?
Zeren inguruan hitz egiten dugu neskekin eta zeren inguruan mutilekin?
Nola zuzentzen gara neskengana eta nola mutilengana?
Zer espero dugu neskengandik eta zer mutilengandik?
Dikotomian oinarritzen al gara?
...
Erantzunkizun handia dugu hezkuntzan, identitatearen garapenari dagokionez (ere); beraz, ahal bait arinen hasi behar dugu askatasuna bermatzen.