Ibilbide honetan
emozio ugari bizi izan ditut. Ikastaroa hasi nuenean berehala uzteko gogoa,
sentitzen nuen ezintasunagatik. Eginbeharrekoak gainezka, teknologi berriak
ezagutu behar, …txingurri txiki bat ogi apur bat gainean zuelarik, hiri handi
bateko errepide erdian. Une honetan irakasleak bidalitako mezuak eta animoak lan
bakoitza bukatzen nuenean eta blogean postak irakurtzeak ,…indartu ninduten.
Astetik astera antolatzen eta interesa pizten joan naiz, txingurri txikia bai
baina ilara batean beste batzuekin batera. Gustura, jakinmina handiarekin eta
barrukoak astinduz bizi izan dut .
Plazer bat izan da zuekin batera lana
egitera. Mila esker denoi.
Disfrutatu
eta ondo pasa merezitako oporrak!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina