ETA HALA BAZAN… ATERA DADILA ORTZADARRA PLAZAN!!!
7 hilabete ikasi eta desikasten, 7 dira ere ortzadarraren
koloreak, guztiok tokia dugun jendarte bat osatzeko helburua bermatu nahian.
22 astez koloretako ipuina osatzen joan gara atalez atal.
Atal batzuk gozoak, besteak gaziak, zenbaitetan erraz eta bestetan ezin amaitu.
Baina iritsi gara liburuaren amaierara. Batzuei gehiago gustatu, besteei
gutxiago. Batzuentzat irakurterraza, beste batzuentzat zailagoa. Pertsonaia
guztiak, bakoitza bere modura, bete dugu atalez ataleko espazioa (partehartzean, norberaren
momentuak ere zerikusi handia du eta ikasturte batek gorabehera asko ekar
ditzake). Pertsonaia horiek gehiago ezagutzea faltan bota dut nik, hain
azaletik ezagutu beharrean (aurrez aurre ez egotearen ondorio). Baina argi
dago, guztion artean egin dugun ipuinak baduela mamia eta dudarik gabe izango
du 2. zati bat.
Baina hori beste kontu bat da….
Bitartean jarrai dezagun ortzadarrari kolorea ematen!!!
Bukatzeko, abesti hauxe aukeratuko dut, 22 aste hauetan bidelagun izan bait dugu gure antzezpen guztien amaieran:
Bestalde, konfinamendua, berrogeialdia, itxiera….dena delakora eraman
gaituen egoera honek, daramagun bizimoduari buruzko gogoeta egiteko parada
emango zigulakoan:
Hezkidetza izan dadila gure bidelagun!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina