2020/04/01

NAGOEN LEKUAN NAGOELA, HEZKIDETZAILE IZATEN JARRAITZEKO PREST¡¡¡



NAGOEN LEKUAN NAGOELA, HEZKIDETZAILE IZATEN JARRAITZEKO PREST¡¡¡





NAHI DUZUEN ARTE, GUSTU BAT IZAN DA ELKAR LANEAN ARITZEA.










Nire esperientzia prestakuntza honetan oso positiboa izan da, baina egia da inplikazio dexente eskatu didala maila pertsonal eta profesionalean. Zenbait momentutan guztia elkartu zaidanean bereziki malda gora egin zait: lanean topera, etxean... baina oso konten nago emandako bilakaerarekin, dudik gabe ekarpen handia egin dit maila guztietan, ziurrago sentitzen naiz maila pertsonalean eta lanean, ezagupen maila ere hobeagotu dudalako eta horrek nire buruarekin hobeto sentitzen lagundu nau.

Aukeratutako kanta AUKERA BERRIAK izan da, gustatu zait bide gurutze guztiak direlako aukera berri bat, eta nirea jada egina dago HEZKIDETZAN BUSTITZEA.
Zaila egiten bazait ere, hona hemen hezkidetzaz bustitzeko ezin bestekoak iruditzen zaizkidanak: PARTEKATU, BUSTI, ETA PRESTATU.

Aberasgarria iruditu zait ikuspuntu ezberdinak aztertzeko eta bide batez talde kideen postak partekatzeko, modu interesgarriaeta berria niretzat. Elkarrekintzak modu positiboan baloratzen ditut.

Hezkidetzan interesa dugun/duten guztiei zera esango nieke aurrera egiten jarraitu behar dugula egunerokotik hasita eta beti dugula aukera gure begirada hezkidetzailea azaleratzeko gauden lekuan gaudela horrela jendarte osoak bustitzen jarraituko dugu. Nire iritzi apalean beharrezkoa litzateke hezkuntza komunitate osoak prestakuntza egitea.

Etorkizunari begira nire itxaropena zera da aholkulari bezala lan egitea eta hezkidetzaz zipristintzen hasitako bidean jarraitzea: ama, langile, hau da nire maila guztietan.  
Eta aholkulari bezala ezinezkoa bazait, orain arte bezalaxe hezitzaile/irakasle gisa busti guztiak hezkidetzaz.
 BETI ITXAROPENTSU¡¡¡¡





#Josune
#Agurra/azken sarrera.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina