2022/04/14

Beste begirada batekin, laster arte!

 

Hogeita bi aste hauetan bizi izan duguna oso bitxia izan da niretzat. Batetik, asteroko lanak egin ahal izateko ezinezkotik denbora ateratzeko estutasuna, baina, bestetik, ikasitakoaren gozamena eta ikasten jarraitzeko gogoa.

Bidaia horrek aberastu egin nau arlo pertsonalean eta profesionalean, eta are kontzienteago bihurtu nau mundu berdinzale eta solidario baten alde borrokatzeko norbanako gisa dudan erantzukizunaz.

Eskerrak eman nahi dizkiet bai ikaskideei bai irakasleei haiengandik ikasi dudan guztiagatik. Eta eskertze horietan, ezin ditut ahaztu historian zehar nik gaur egun ditudan eskubideak izan ditzadan borrokatu duten emakume guztiak.

Asteburu honetako argazki honekin utziko zaituztet. Konpainia on batekin nago, “As Marias”. Zorigaitzaren aurka pozez bizitzea eta, egunero ordu berean, tratu txarrak ematen zizkien jendarte batean ikusgai egotea erabaki zuten emakumeak.

                        

Erotu egin omen ziren... Ez dut sinesten.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina