2022/09/30

AURKEZPENA


Edurne Aldape naiz eta nerea labur kontatzeari ekingo diot Maialenen lan itzelak eragin didan " lilu-izua" gainditu eta gero.



Urte luzeetan izan naiz hezkidetzari lotuta , gehienetan intuizioa lagun eta borondatea eta ilusioa akuilu. Hasierako urteetan ikasleekin jolas orduei lapurtutako minutuetan edota eskola orduak bukatutakoan.


2017an gaiak merezi duen tokia aldarrikatzeko lankide batek eta biok aukerako ikasgai baterako Kurrikuluma idatzi genuen, onartua izan zena. Ordutik, batxilerreko 1. kurtsoan arrakasta, nesken artean bereziki, duen ikasgaia dugu Mutriku BHI eskolan. Ikasgai horretan lan txukuna egiteko nahiak eta Hezkidetzaren ardura partekatua izateak ekarri nau ikastarora.

Hauek dira zuen laguntzarekin lortu nahi nituzkeenak:

.

  • Hezkidetzaren ikuspegi osatua
  • Gelan autoritatetik baino kidetasunetik eta konfiantzatik jarduteko baliabideak.
  • Egoera ez erosoei lasai erantzuteko tresnak      



Ez dut aparteko dohairik on-line bidezko gure lana aberasteko, bistan da!

Zuei ezin eskatu agian neu emateko gai izango ez naizena, ikastaroa bizirik mantentzeko hartu-eman sarria.

Jakinminak, talde-lanari aitortzen diodan balioak eta ondo pasatzeko gogoak berdinduko ahal ditu gainontzeko gabeziak!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina