Larunbata goiza da, aste gogorra izanari nire trebetasun falta gehitzen badiogu...ba hemen. Orain lortu dot blogan idaztea.
Aitor Ibarrola naiz, Galdakaokoa, , Arratia BHI-ko gorputz heziketako irakasle bat. Urteotan, hainbat irakasle bezala, ardura ezberdinak izan ditut; hau da, IKT arduraduna, zuzendaria,,, Iaztik, Elkarbizitza taldean ari naiz Institutuan, eta, aurten, Hezkidetza Plana egitea planteatu zidaten zuzendaritzatik.
Ikastaro honetara apuntatu nintzen ikasteko asmoarekin eta asmatu dudala ematen du, uste nuena baino lan handiagoa izango bada be...
Uste dot gizonezkoek badaukagula asko egiteko arlo honetan; hazteko, gure buruan aldaketaren bat sortu eta, hortik aurrera, lan egin aldaketa horrek eragina izan dezan.
Bukatzeko, hurrengo estekan, "Emakumeen Kontrako Erazorik Ez" Institutuan egindako jarduera baten berri emango dizuet. Bertan, abesti baten bertsioa egin zen. Abestia eta letra dago. Ea zuen gustukoa dan.
Hezkuntzan hainbat urte eman ditut, une honetan Santurtziko ikastetxe batean ari naiz lan egiten. Ikastetxe honetan 5 ikasturte pasa ditut Gorputz Hezkuntzako klaseak ematen, baina ikasturte honetan nire zeregina aldatu izan da. Eskolako zuzendaria jubilatu egin zaigu eta, horren ondorioz, ni nauzue zuzendari berria.
Lan berri honetan dena da berria niretzat, momentuz lurreratzen ari naiz, ea zelan doan urtea.
Nire aurkezpena egiteko Drive "Google aurkezpen" bat erabili dut. Ikusi ahal izateko hemen egin beharko duzue klik.
Ikastaro honetan jende berri eta jatorra ezagutzea espero dut, pilo bat ikasteaz gain, noski!!!😏
2018/10/05
Ostiral on denoi!
Leire Aizpurua naiz, ordiziarra. Gaur egun, haur hezkuntzako ikasketak burutzen nabil, orain arte hezitzale lanetan ibili izan naiz hezkuntzan. Lan eremurako naiz nire egunerokotasunerako estrategia berriak topatzeko eta hainbat gaua berri ikasteko aukera ederra dela uste dut ikastaro hau. Gogotsu nago lanean hasteako eta hausnarketak egiteko prest.
Oraintxe haur hezkuntza ikasten ari naiz eta Maiderrekin batera sexualitateko tailerrak emateko proiektutxo batean sartu nahiean gabiltz. Hezkidetzaren inguruko formakuntza, ikasketei begira eta esku artean dugun proiektuari begira ere bai, oso ongi etorriko zaidalakoan nago.
Mafalda irakurtzea gustoko dudanez, hemen zatitxo bat! Eta, gustokoen dudan abestia, Anariren harriak da.
Orain ikasten,
lanean, feminismoan militatzen eta proiektu berriak ezagutzen ari naiz. Bizia bizitzen
eta asko ikasten!
Asko kostatzen
zait aurkezpenak egitea. Ez dakidalako zer esan nire pertsonatik. Uste dut kurtsoan
zehar elkar ezagutzeko aukera izango dugula(internetetik bada ere) eta hor gehiago erakutsiko dugula nolakoak garen.
Hemen beheran film labur bat uzten dizuet, kurtsilloan honi nola aurre egin ikasiko dugulakoan nago. Honen inguruan hitz egiteko gogoekin...
Eta, gaur gustura entzuten ari naizen abesti bat...
Ikastaroan asko
ikasteko gogoekin eta sorpresak aurkitzeko prest!
Ez da erraza eskatzen den lana, bizitzatik korrika bizian
goazelako hausnarketak egiteko denborarik gabe.
Yolanda Arto naiz, Barakaldotarra jaiotzez, baina arabartarra
azken 23 urteetan. Ez naiz zuek bezain gazte, irakaskuntza publikoan 33 urte daramatzadalako.
Oraindik ilusioz beterik eta beti ikasteko gogoarekin. Lehen Hezkuntzako irakaslea
naiz, Heziketa Fiskoan espezialitatuta, eta eskola barrutik oso ondo ezagutzen
dut, mila betebehar ezberdin burutu ditudalako. 10 urte ikasketa buruaren lana
egiten ibili naiz eta eskolan gauzak eraldatzeko beti prest.
2013-2014 ikasturtean nire eskolak Hezkidetza plana egiteko
deialdian parte hartu zuen eta onartua izan zen. Nire Berritzeguneak
antolatutako Hezkidetza mintegira hasi nintzen joaten eta hor Bea Ugarte
ezagutu nuen. Oso gauza interesgarriak ikasi nituen eta honela nire begirada
morea zabaltzen hasi zen. Eskola ezinbesteko esparrua da gauzak eraldatzen
hasteko, ikasle zein familiekin aurrerapausoak eman daitezkeelako. Aurreko
ikasturtean Gasteizko Berritzegunean sartu nintzen eta nola ez!! Bea Ugarterekin
lankide. Guk bi Hezkidetza mintegia eramaten ditugu aurrera, bata Laudion eta
bestea Gasteizen. Beak komentatu zidan ikastaroarena eta animatu naiz parte
hartzera. On-line aukera oso ona da niretzat. Gailu digitalak gustatzen
zaizkit, baina sare sozialak ez hainbeste.
Kolore bakarra ez nuke aukeratuko, ORTZADARRA baizik. Kolore
guztiak politak dira eta egokiak une ezberdinetarako. Halere, bat
aukeratzekotan zeruaren urdinarekin geratuko nintzateke, poza eta lasaitasuna
transmititzen nauelako.
Animalia izatekotan, txoria izango nintzateke. Bidaiatzea
izugarri gustatzen zait eta goitik dena ikusteko aukera izatea ondo legoke.
Abesti asko gustuko ditu. Hezkidetzarekin lotutako horietako
bat izan daiteke hau: “La puerta violeta” Rozalen (emakumeen indarkerariaren
kontrako ereserkia) Aber gustatzen zaizuen.
Ikastaroarekiko itxaropen handiak ditut. Ezagutza berriak
lortzeaz gain, partaideekiko hartu-emana oso ondo baloratzen dut.
ni pedagogia terapeutikoko irakaslea naiz. Hezkidetza munduan asko ikasteko prest.
Kolorea izango banintz, kolore guztiak, bizitza koloretan gustatzen zait eta.
Animalia izango banintz hegazti bat dudarik gabe, aske hegan egiteko.
Eta musikaren aldetik, nire bizitzan musikaz inguratuta nago, Mozartetik Metalikara, zaila da aukeratzea bat baina hemen utziko dizuet beti mugitzera gonbidatzen nauen bat: