2019/04/22

HAS GAITEZEN HAZIAK LANDATZEN!

Iritsi da elkar agurtzeko eguna. Ikastaroak aurrera egin ahala, gaiak geroz eta interesgarriagoak egin zaizkit, geroz eta motibatuago egon naiz (nahiz eta lanagatik askotan larri samar ibili eta ez egin  proposatutako jarduera guztiak). 

Barrenak askotan mugitu zaizkit ikusitako bideo edota irakurritako artikuluren batengatik. Ez da juxtua... Norbanako bakoitzak haziak landatzen hasi beharra daukagu inori begira egon gabe eta, pixkanaka-pixkanaka, sustraiak zabalduko dira eta erakarriko dugu jendea Hezkidetzara, horixe baita bide zuzen bakarra. Lanean hasi beharra dago, fruituak ahalik eta azkarren jasotzeko. Gizarteak eskertuko du, guk eskertuko dugu.

Mila esker zuen ekarpenengatik, benetan baliagarriak dira.

Jarrai dezagun bada, mundu juxtuago bat lortze bidean, hezkidetzaren alde lanean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina