2020/03/09

EREDU TRADIZIONALETIK IHES EGITEAK MEREZI DU


Ikaskideen postetatik Andoniren GORA AUTODEFENSA FEMINISTA aukeratu dut. Hasteko, "mikromatxismoei" behar adinako garrantziarik ez ziola ematen aitortzen duelako eta honekiko bere jarrera aldatu duelako. Asko gustatu zait bere posta, gizon moduan, hausnarketa eta autokritika aberatsa egiten duelako.

Leloari dagokionez, hauxe sortu dut:


Xabier Odrozolaren "Gizonak, gizon eredu tradizionaletik ihesi"  elkarrizketan oinarrituz sortu dut leloa. Berak planteatzen dituen galderak, DBH-ko ikasleekin eta baita irakasleekin ere lantzea interesgarria iruditzen zait:

- Gizon bezela: Zer egin nahi dut?
- Betiko gizona ez banaiz, zer izango naiz?
- Zein eskubide edo pribilegio irabazi, galdu ahal daiteke berdintasunean?

Maskulinitate berrien inguruan hausnarketan eta elkarrrizketan ibili garenean, lagunartean, lankideen artean... Federico Abreu Siveira-k aipatzen duen "susmopean" hori askotan aipatu dugu. Baita zubiak eraikitzeko behar hori ere :

"Historian ez dago talde zapaltzaile bakar bat ere pribilegioei bere kabuz uko egin dienik. Horregatik da hain garrantzitsua mugimendu feminista."

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da, gizonezkoek, gizon izateagatik, dituzten  pribilegioak identifika ditzaten eta kontzientzia har dezaten. Eta ondoren, pribilegio horiek duten kostuaz hausnarketa egitea, bai kostu soziala, baita pertsonala ere. Pribilegioei uko eginez gero, DENOK IRABAZTEN DUGULAZ ohartzea funtsezkoa da, gizartearen alde eta norberaren alde.

Zertarako?

- Aske izateko.
- Emozioekin kontaktuan jartzeko, onartzeko, bizitzeko eta era positiboan kudeatzeko.
- Ahul izateko eta adierazteko eskubidea izateko.
- Maskulinitatea eta biolentziaren arteko elkarketa desegiteko.
- Zaintzaren esparruan duten erantzunkizuna onartzeko eta konpetenteak izateko.
- Indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzeko.



Marian Morenok, atxikitzen dudan bideoan, oso ondo azaltzen baituen moduan, gizonak ere, estereotipoen gartzelan bizi baitira. 








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina