Egia da euskal herrian, beste leku askotan bezala, ospakizun eta jaien inguruan mugitzen garela, eta bertan gertatzen den guztia gure gizartearen islada dela. Horregaitik da hain garrantzitsua fokoa ere jaietan ipintzea, beste esparruetan bezela, bertan ere gertatzen direlako egunerokotasuneko bizipenak eta askotan modu biziagoan, sentimenduak eta emozioak jokoan sartzen direlako.
Hezkuntza munduan eta baita jaiak
antolatzerakoan ere gazte mugimenduetatik, uste dut gauzak aldatzen ari direla
eta gero eta gehiago aztertzen ditugula hezkidetzaren ikuspuntutik ospakizun
eta jaiak. Dena dela bide luzea dago egiteko… emakume guztiak aske eta beldur
barik gure kaleetan ibiltzeko aukera izan arte!!! Honekin lotuta abesti hau ( Matxito kontuz ibili!)
aproposa iruditzen zait.
Horrexegaitik sortu dut irudi hau, gaian sakondu eta gero
argi geratzen delako, jaietan ere feminismoa eman eta zabaldu behar dela eta
esaldia aproposa iruditu zait EHUko lema delako, beraz, ikastaroaerekin
zerikusi haundia duelako.
Aurreko edizioko ondorengo sarrera hau aukeratu dut,
Hondarribiko alardearen inguruko gatazkak urteak eta urteak daramalako pil pilean
eta izenburuarekin egiten duen lotura oso
aproposa dela uste dudalako. Gainera gai honetan, duen garrantziarekin, politikarien
esku hartzea oso eskasa izan zela eta dela uste dut; dena dela, duen garrantzia
kendu gabe, egin duen Memea ere sortzailea iruditu zait.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/11/jai-al-dugu.html
Bestalde,
hezkuntza eremuan ospakizunak prestatzerakoan, hezkidetzaren ikuspegitik
begiratzen hasteko, ni bi galdera hauek egingo nituzke, beste batzuen artean:
- - Komunitate
osoaren parte hartzea sustatzen du?
- - Esterotipoetatik at dauden ekintzak
proposatzen dira? Eta ekintza hoiek anitzak dira?
Bukatzeko,
nire ustez aurreko guztia eremu hezitzailean lantzeko erronkak hauek izango
lirateke:
- Komunitatearen formakuntza ( ikasle, irakasle,
familia, begirale,…), kanpo zein barne formakuntza.
- Antolatuko diren ospakizunak klaustroan ikuspegi
hezkidetzaile batetik hausnartzea.
- Ekintzen aukeraketan kritikotasuna bultzatzea eta hausnarketa
egin eta beharra ikusten denean, aldaketak egitea: musika aproposa aukeratu,
generoesterotipoetatik at dauden ekintza,…aukeratu,…
- Parte
hartze parekidea ziurtatzea.
- Memoriak egiterakoan ikuspuntu hezkidetzailetik aztertzea; hurrengoetarako hobekuntzak proposatuz.
Beraz…
FESTETAN ERE
BUSTI GAITEZEN!!
Horrelako
gertakariak gero eta gutxiagotan eman daitezen:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina