Legerik
gabe egia da aldaketak ez direla aurrera ateratzen, edota, gizartea eraldatzeak
denbora gehiago eskatzen duela. Baina, batzuetan, lege, plan, protokolo, etab. desberdin
mordoa ditugunaren eta hauek aldi berean burutu beharraren sentsazioa daukat.
Guztiak
aurrera ateratzea zail egiten da askotan ikastetxeetan, ez gogo faltagatik
baizik denbora faltagatik. Utopikoa izan arren, Plan guztiak barneratzen dituen
bakar bat planteatu beharko litzateke, ikastetxeei honen ezarpena eta
betearaztea errazteko eta horrela benetako eraldaketa hezkidetzailea bultzatzeko.
Argi
daukadana da, hezitzaileak heztea dela ezinbesteko neurria aldaketak behar
bezala bideratu ahal izateko. Honetan pentsatzean, honakoa etortzen zait burura:
Irakasle guztiak kontziente ote dira gizartea eraldatzeko beraien paperaren
garrantziaz?
Ikastetxeetako irakasleez gain, familiak Hezkidetzan heztea ere ezinbestekoa izan beharko luke. Ikastetxean landutakoak segida bat izan dezan umeen errealitatean, bestela, ikastetxean gauza bat irakatsi eta etxean beste bat ikusten badute, ez dute argi izango hartu nahi duten bidea zein den. Cárdenas Rodríguez, M. R., et al., 2022en artikuluan dioten moduan:
“Es de suma importancia que el profesorado posea una formación previa y continuada en coeducación y que toda la comunidad escolar partícipe en la coeducación: las familias y el personal no docente. Educar en la igualdad entre hombres y mujeres es realmente una necesidad, un requisito evidente que exige de todas las personas que intervienen en el espacio educativo un compromiso firme y sólido para ofrecer una educación que busque la igualdad real entre mujeres y hombres”
Bestetik, legediarekin jarraituz, Asturiaseko gobernuak prestatutiko infografía hau topatu dut, Hezkidetza LOMLOEn deiturikoa.
Azkenik, aurreko edizioetako Paperak dena aguantatzen du posta gomendatu nahiko nuke, ikastetxeek bizi duten errealitateaz argi solasten baita.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina