Testu luze bat idatzita nuen
feminismoari buruz: zer den, zer ez den, zuen hausnarketek nora eraman nauten...
baina, gauzak zer diren, akats informatiko baten ondorioz dena ezabatu da.
Aldika gorde behar dira sortzen ditugun dokumentuak, badakigu denek, baina nik gaur
ez dut egin. Beraz, agur, joan da.
Akaso ez zen hain garrantzitsua kontatu behar nizuena edo, bertzerik gabe, alferregia naiz berriz zerotik asteko. Afera da joan-etorri hauetan konturatu naizela feminismoa zer den, zer izan den eta zer izatea nahi dugun jakiteko milaka irakurketa eta elkarrizketa ditugula, batzuk eginak eta bertze batzuk egiteke oraindik. Baina, funtsean, feminismoak niri egin didan ekarpenaz aritzea da egokiena, horretan bainaiz ni "aditu". Eta, hara, nire hitzak joan direnez Lula Gomezen irudi hau ekarri dizuet feminismoak niri egin didan ekarpena laburbiltzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina