2016/02/16

Heziketa afektibo-sexualariburuzko hausnarketa


Azken urteetan, sexu-hezkuntzan aurrerapenak izan direla egiaztatu da; prestakuntza eta informazio gehiago daude eta balioak aldatu egin dira alor horretan. Kolektibo eta erakunde askoren ahaleginaren emaitza da hori, gazteen sezu-hezkuntza zenbait bidetatik lantzen ari baitira, bestak beste: ikastetxeak, familiak, udalak, gazte-taldeak, talde feministak, LGTBIQ taldeak.
Hala ere, oraindik ere suxu-hezkuntzari buruzko kezka dago hezkuntzaren arloan. Izan ere, aurrerapenak egin badira ere, egiaztatuta dago harreman afektibo eta sexualek, neurri handi batean, sexismoaren eragina jasaten dutela oraindik ere.
EHUk egindako azterketa batean, frogatu da gazteen harreman afektibo-sexualetan, benetako gizon bat izateari edo neska on bat izateari buruzko ideiek garrantzi handia dutela, bai eta eredu femeninoek eta maskulinoek ere. Oro har, neskek eta mutilek gorputzaren garrantzia azpimarratzen dute, pertsona batenganako erakarpena sentitzeko. Dena dela, neskek "fisikoa" aipatzen dutenean, ezaugarri-multzo zabalagoarekin lotzen dute, alderdi bat garrantzi handia ematen diotela: jarrerari. Jarrera hori bat dator maskulinitatearen irudi tradizionalarekin; hau da, berdintasunean oinarrituta ez dauden jokabide eta balio batzuekin, hala nola nagusitasunarekin eta jabetasunarekin.
Beste ikerketa batzuek ideia hori berresten dute: gaur egun, gazte askok ez dituzte jokabide horiek (patroi tradizionalak) gaitzesten, nahiz eta berdintasunean oinarritutakoak ez direla ohartzen diren; zenbaitetan erakargarriak direla ere iruditzen zaie. Halaber, askotan, berdintasunean oinarritutako jarrerak dierazten dituzten mutilak ez dira behar adina erakargarri izaten.
Eredu horrekin bat etorriz, moral bikoitzari eusten zaio; hau da, harreman asko dituzten mutilak balioetsi egiten dira, eta gaitzetsi, berriz, gauza bera egiten duten neskak.
Alderdi horietaz gain, aintzat hartu behar da heterosexualitatearen gizarte-araua urratzen duten sexu-identitateak eta aukera afektibo-sexualak ez daudela onartuta eta normalizatuta ikasgelan; beraz, kasu askotan ezkutatu egien dira eta sufrimendua eragiten dute.
Ikastetxeek gai honetan erronka batzuk dituzte, horien artean:
-Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sezualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.
-Sexismoa gainditu behar da bai harreman afektibo-sexualetan eta baita ere beste ageren ugaritan ere, hala nola, homofobian, lesbofobian edo transfobian.
-Hezkuntza-sistemak irtenbidea aurkitu behar die gaur egungo arazoei, datuek prestakuntza eta baliabide-gabeziak erakusten baituzte sexu-hezkuntza ikastetxeetan lantzeko.
-Eskolak sexualitatearen eta afektibitatearen alorrean oinarritutako gaitasunak eskuratzea erraztu behar du, emakumeen eta gizonen berdintasunean eta aniztasun sexualean oinarrituta, estereotipo sexistak eta gizartearen ezarpenak alde batera utzita. Hortaz, nerabeek, DBH amaitzean, behar afektibo eta sexualei irtenbidea emateko baliabideak izan behar dituzte, eta horretarako, berdintasunean oinarritutako harreman erakargarriak eskaintzen dituzten ereduetatik abiatu behar da, elkarrizketan, aukera pertsonalekiko eta jokabide guztietako errespetuan eta tratu egokian oinarrituta.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina