2017/03/12

MINDFULNESS ZENTROETAN: TRESNA OSASUNGARRIA

Orain arte gatazkak genero ikuspegitik sakonki aztertu gabe nituen.
Eta egia da jarrera femeninoak eta maskulinoak daudela, gatazkak bideratzeko orduan.
Ez hainbeste emakumezko eta gizonezkoen arteko jauzia.
Jokabide maskulino eta femeninoaren artean, baizik. Mundua, bizitza, harremanak ikusteko modu ezberdinen arteko distantzia ekidingarria. Badago hainbat gizonezko betaurreko femeninoekin. Eta hainbat emakumezko betaurreko maskulinoekin. Eta matxistekin!

GATAZKAK SORTU BAINO LEHEN

Emozio kutsatuek pentsamendu toxikoak eragiten dituzte, eta hauek portaera okerrak. Osasunik gabeak. Gatazkatsuak.

Emozioak kontrolatzeko tresnak behar ditugu, emozio osasuntsuak sortzeko eta negatiboak bideratzeko, aztertzen jakiteko, energía bilakatzen ikasteko. Erantzuteko, ez erreakzionatzeko. Nondik datozen ezagutzeko. Zerk eragiten dituen nabarmentzeko. Gure burua ezagutzea, egoerak aztertzea. Kontzienteak izatea. Konektatuak egotea. Adi egotea. Orainean bizitzea. Ez iraganean (amorruan) edo etorkizunean (beldurrean). Iragana ez da existitzen jada. Eta etorkizuna ez da existitzen oraindik. Oraina da existitzen den bakarra. Eta hor bizitzen jakin behar da.








Ume konektatuak behar ditugu, kontzienteak. Hezkidetzak beste tresnen beharra dauka bere helburuak lortzeko. Gure umeek betaurreko moreak jantziak eramateko kontzientzia puntu hori behar dute. Kontzienteak izan behar dute. Konektatuak eta adi bizi behar dute. Euren gorputza, emozioak, pentsamenduak eta hauen arteko sekuentziak eta kateak ezagutzen lagundu behar diegu. Hori izango da giltza, beste guztia bide horretatik joango baita. Bestela ez da mundua, bizitza eta harremanak ikusteko gure ikuspegi horizontal hau txertatzerik egongo. Ez baita egongo lurra ongarriz asea. Prestatu behar da lurra, ereiteko, landatzeko. Haziak baditugu, ura eta ongarria prest ditugu. Lurra egon behar da hazia, ura, eguzkia eta ongarria jasotzeko prest, zabalik, emankor.

GATAZKAK SORTU ETA GERO

Erronkak: elkarrizketa, bitartekaritza, diagnostikoa, inplikatu guztien artean eraiki behar den bidea. Horizontaltasuna. Transparentzia. Egia. Naturaltasuna. Konfiantza gunea. Familien inplikazioa. Familien formazioa. Zentroko irakasle eta langileen formazioa.

iazko ekarpena: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/gatazkak-hausnarketa.html  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina